170 likes | 420 Views
Ibaiaren argazkian. 4. Proba. Ibaiaren deskribapena (ibaizabal).
E N D
Ibaiaren argazkian 4. Proba
Ibaiaren deskribapena (ibaizabal) Ibaizabal ibaia : durangaldetik igaro eta nerbioi ibaiarekin batuta bizkaiko sistema hidrografikorik zabalena sortzen duen ibaia da . 416 km2-ko arroa betetzen du Nerbioi ibairekin batzen den arteko arroa barne hartu gabe. Ibaia sortzen hainbat erreka desberdin hartzen dute parte.Jatorriz Zumelegi izena duen ibaia da,Elorrio inguruko erreka errekastoek elkartzean sortua,Atxondora heltzean Arrazola erreka biltzen zaio(Anboton jaiotzen dena(1296 metro)) eta Ibaizabal izena hartzen du.
Abadiñon Atarte eta Oiz (1.026 m) eta Mañazar menditik jeisten diren hainbat errekek sorturiko Zaldu ibaia gehitzen zaizkio . Iurretan Mañaria erreka , Lemoan Arratia ibaia , Basaurin Nerbioi ibaia , Bilbon Kadagua eta Erandion Asua ibaia elkartzen zaizkio harik eta Portugalete eta Getxo bitartean itsasoratzen den arte . Ibai izaten jarraitzen du Bilboko Abusurarte , bertan itsasadar bihurtzen delarik .
Ezkerretik Mañaria erreka : Bizkaiko hegoaldean dagoen ibaia da , Durangaldean kokatutakoa eta Ibaizabalen ibaiadarra dena . Eskuagatxeko mendilerroaren oinetan sortu ondoren , Mañariako udalerrian , Izurtzara abiatzen da iparralderantz , eta Durango zeharkatu ondoren Ibaizabalen amaitzen du bere ibilbidea . Arratia ibai : 25 kilometroko luzera duen ibaia da , Ibaizabal ibaiak jasotzen duen emailerik garrantzitsuena. Gorbeian du iturburua da eta Zeanurin Undurragako urtegia aurkitzen du . Urtegi honetan ez da ibai honen ura bakarrik jasotzen , baizik eta Zadorrako urtegietatik etorritako ura ere metatzen dela. Ibaizabalera iritsi aurretik Indusi erreka jasotzen du
Indusi erreka: Dima inguruko erreketatik ezberdinetako ura jasotzen duen erreka da , eskuinaldetik Arratia ibaiaren ibaiadarra dena Altungane(765 m) eta Saibigain (943 m) mendietan jaioa , 15 kilometro inguru egin ondoren , Igorren Arratia ibaira isurtzen ditu bere urak , eta honek aldi berean Ibaizabal ibaira . Oba erreka:Dimako Oba auzoan jaio eta Indusi errekarekin elkartu ondoren Arratia ibaira urak esertzen dituen erreka da . Nerbioi ibai : Santiagoko pagadian jaiotzen da , Urduñako mendien goialdean . Guztira 50 km-ko ibilbidea du . Bere izena Nerva erromatar jainkoaren omenezkoa da . 530 km2-ko arro hidrografikoa du . Arro honen hegoaldean Gilarte mendatea dago (850 metrokoa). Urduñan sortu ondoren , ibaiak Amurrio , Laudio , Arakaldo , Ugao , Arrigorriaga eta Basauri herriak zeharkatzen ditu , hegoaldetik iparraldera.
Kadagua ibai:Mena Haranan sortzen da Burgosen , eta hortik Enkarterri eskualdean barrena dario . Balmaseda , Zalla, Güeñes eta Alonsotegi udalerriak zeharkatu ondoren Ibaizabalen amaitzen da , Burtzeña (Barakaldo) eta Zorrotza (Bilbo) auzoen artean . Kadagua ibaia berez Barakaldo eta Bilboko udalerrien arteko muga delarik . Ibaiaren azkenengo zatiak , itsasoaren eragina jasotzen du
Eskuinetik: Oromiño erreka :Zornotzako udalerriaren ekialdean dagoen erreka da . Oiz mendian jaiotzen da eta Muxikako lurrak zeharkatu ondoren , Oromiño auzotik igarotzen da eta Ibaizabal ibaira isurtzen ditu urak Iurreta eta Zornotza arteko mugan Gorbela ibai:Barrikan jaio eta Leioan Ibaizabaleko itsasadarrari urak ematen dizkion ibaia da . Guztira 9 km.ko ibilbidea du . Ibaia Barrikan dagoen Ganes mendian jaiotzen da . Bertan Genebarri erreka izena hartzen du . Sopelan dagoela Lemosas erreka eta Saitu errekako urak hartzen ditu .Getxon Martiartu erreka eta Bolue erreka jasotzen ditu . Azkeneko hau jasotzen duen lekuan Bolueko fadura sortzen da .Azkenik Leioan Udondo erreka jasotzen du eta ondoren Ibaizabaleko itsasadarrean bukatzen da . Kutsadura handiko erreka da , hainbat industria dituelako inguruan eta biztanleria handiko guneak zeharkatzen dituelako .
Asua ibaia :Ibaizabal itsasadarraren adarra da . Asua ibaiaren arroa Bizkaiko arrorik zabalenetarikoa da , eta 74 kilometro koadro ditu gutxi gorabehera. Asua ibaiaren iturburua Ganguren mendilerroan (400 metro) dago , Lezamatik hurbil , eta Ibaizabalera isurtzen du. Asuak 15 kilometroko ibilbidea egiten du Lezamatik Lutxanaraino (Erandio), eta herri hauek zeharkatzen ditu : Zamudio,Derio , Loiu (Larrondo), Sondika eta Erandio (Asua). Asua auzotik aurrera ibaia itsasadar bihurtzen da . Antzina portu txiki bat egon zen Asuan bertan . Garaiera txikiko mendiak daude arro ertzean . Haien artean , Berreaga mendia (360 metro) dago , arroa Butroetik bereizten duena . Ibaiaren uharkak marga eta kareharrien artetik iragaiten dira . Arroaren goiko aldeetan pinu sail ugari daude ; eta beheko aldean , berriz , nagusi dira larreak , soroak , etxeak eta industria . Asua ibaiak hainbat errekatxotik jasotzen du ura . Gehienak eskuineko ibaiertzetik azaleratzen dira , eta ibilbide zuzen eta luzeak egiten dituzte , kokatuta dauden haranaren aldean aldapa leunak baitaude . Ezkerraldeko ibaiertzetik errekatxo gutxiago azaleratzen dira , eta horiek aldapa handiagoetatik igarotzen dira .
Uraren kalitateari dagokionez zona bi bereiz ditzakegu : alde batetik , Basobaltza , Kantarazarra , Untza eta Preguntegi errekatxoek osatzen dutena eta zikin ez dagoena ; eta , bestetik, Asuko uharka nagusiak eta Antontxune errekatxoak osatzen duena Kutsadura nabaria da azken zona horretan . Goiko ibai tarteetan oraindik badira haltzak , lizarrak eta zumeak , baina beheko aldeetan eutrofizazioa ageri-agerikoa da : han sasiakazaiak , landare belarkarak eta zuhaixka nitrofiloak daude . Ondo zainduta dauden errekatxoetan animaliak badaude ere , uharka nagusian ez dago . Izan ere , aldapak txikiak dira eta horren ondorioz , ura oso motel dabil . Horrezaz gainera , ura zikin dago. Uharka nagusian ez dago arrainik , eta ibaiadarretan badira ezkailuak .
3. IKUSIZKO AZTERKETA 4. Proba Ibaiaren ingurua behatu ondoren konturatu gara zikin batzuk garela. Ibai aldamen guztia plastikozko edalontzi, lata, gurpil… hau da, zikinkeriz beteta zegoela. Honen guztiak ondorio latzak ekar ditzakeelarik. Euria eginezkero, erruz bota ezkero, ibaiak ezin izango luke ur guzti hori jasan. Gainera ibaian dauden hondakin guztiek ibaiaren ibilbidea oztopatzen dute eta horrela goraldiak zortatu eta ondoren hondamendia. Guzti hori gure utzkeriaren eta zikinkeriaren ondorioz.
4. BIZITZARIK? 4. Proba Ibaian dagoen kontaminazioaren ondorioz. Inguruko lantegiek kutsatzen dutenak, hau da ibaira izurtzen dutenaren ondorioz; animalia asko hilik ikusten ditugu ibai aldamenean. Beste zona batzuetan ez da nabari bizirik, eta beste batzuetan arrain espezie desberdinak ikus ditzakegu. Desberdintasun guzti hori ibaiaren kontaminazio mailaren ondorioa da.
5. HAUSNARKETA 4. Proba Araztegira deitu dugu eta gauza batzuk esan dizkigute.Araztegia Zornotza (Bizkaia) kokatua dago. Hondakin-uren araztegia hiri eta industrietan sortutako ur-zikinak tratatzeko hirien inguruan sortutako azpiegiturak dira. Bertan prozesu ezberdinen bidez, ur-zikin horiek garbitu eta berriz ere ibai edo itsasoetan isurtzen dira. Arazteko prozesuaren faseak:
1)Aurretratamendua: Eragiketa fisikoak eta mekanikoak dira eta horien bidez nahi izaten da ur zikinetik ahalik eta materia gehien bereiztea, berez edo duten tamainagatik ondorengo tratamenduetan arazoak eragin ditzaketen materiak hain zuzen. Aurretratamenduko eragiketen bidez, gehien ikusten eta molestatzen duen kutsaduraren parte bat eliminatu egiten da (solido lodiak, harea, koipea...). 2)Lehen mailako tratamendua: Helburu nagusia da ur zikinen gainean dauden solidoak gutxitzea. Solido horietako batzuk materia organikoak direnez, DBOa (oxigeno eskaera biokimikoa) murrizten da.
Prozesu hori lehen mailako dekantagailuetan egiten da normalean. Horietan, banaketa grabitatearen ondorioz gertatzen da. 3)Tratamedu biologikoa Tratamendu biologikoaren xedea da materia organikoa eta oinarrizko elikagaiak degradatzea, mikroorganismoen bidez. Materia organikoaren edukia murrizten da batez ere eta, instalazio askotan, elikagaiak, bereziki nitrogenoa eta fosforoa. 4)Ibaira edo itsasora isurtzea Ur araztuak ibaira edo itsasora isurtzen dira. Desinfektatu egiten dira aurrena, ibaian edo itsasoan inolako aldaketarik eragin ez dezaten.
5)Edateko Uren Araztegiak (E.U.A.): E.U.A.-etan, prozesu hau burutzen da ura edateko ur bihurtzeko: 6)Oxidazioa: Lehendabizi, ozonoa eransten zaio ur gordinean heltzen diren elementuak herdoildu daitezen, batez ere burdina eta manganesoa. 7)Sedimentazioa eta dekantazioa: Oxidazio fasearen ostean, partikulen tamaina eta pisua handitzen duten substantziak eransten zaizkio. Ura koagulatzailearekin eta malutatzailearekin nahasten da, dekantazio fasean dituen solido organikoen nahiz ez-organikoen banaketa errazteko.
8)Iragazketa: Iragazketan, aurreko fasean kendu ez diren pisu eta tamaina gutxiko partikulak ezabatzen dira. Iragazketa silize hareaz osatutako material baten gainean egiten da. Zaporeak eta usainak kentzeko, ikatz aktiboa ere erabil daiteke. 9)Fluorazioa: Fluorra disolbatzen da, haurren txantxarra prebenitzeko. 10)Desinfekzioa: Kloroa eta ozonoa dosifikatzen dira, ura desinfektatzeko. Zenbait instalaziotan izpi ultramoreak ere erabiltzen dira, eginkizun horretarako.