520 likes | 728 Views
IBAIAREN FROGA. TALDEKO ARGAZKIAK. Ikusten duzue ze eguraldi izan genuen!!!. ARAMAIO IBAIA. DESKRIBAPENA. 1. IBAIAREN DESKRIBAPENA. 6. Proba. Guk aukeratu dugun erreka (Aramaio), hiru leku desberdinetan aztertu dugu.
E N D
TALDEKO ARGAZKIAK Ikusten duzue ze eguraldi izan genuen!!!
ARAMAIO IBAIA DESKRIBAPENA
1. IBAIAREN DESKRIBAPENA 6. Proba • Guk aukeratu dugun erreka (Aramaio), hiru leku desberdinetan aztertu dugu. • Lehengoa herrian bertan. Bertan erreka hau nahiko kutsatuta dago fabriken ondorioz. Orain dela gutxi obrak egon ziren bertan eta errekako • Bigarren lekuan ordea fabriken artean dago eta hori ere nahiko kutsatuta dago. Bertan ura ukitu ahal izan dugu errekak nahiko altura duelako egun hauetan, euri jasa eta izotza urtzeagatik. • Hirugarren lekuan ordea, urak zelan hartzen duen kolore griseska ikusi dugu. Harrobi bat dago bertan (garagartzako auzoan) eta horregatik hautz asko dago . • Erreka nahiko polita da hasieran, hau Aramaio inguruan hasten da eta Arrasaten bertan Deba ibaiarekin elkartzen da. Erreka honen bidea nahiko aldatu azken aldian. Hormak asko aldatu dira gizakion ondorioz, leku batzuetan animalientzat egokia da beste batzuetan ordea ez.
6. Proba Deskribapena Erreka presa batean hasten da, eta honek esan nahi du ibilbidean zerbait artifiziala dagoela. Gainera Arrasaten sartzean erreka bideratu egin dute, inguruan ahalik eta leku gehien aprobetxatzeko. Aramaio ibairekin elkartzan ere bideratuta jarraitzen du.Araztegira heldu arte, bertan, bere bide naturala hartzen du, Bergarara (hurrengo herrira) heldu arte.
6. Proba 1.ZEIN DIRA IBAIAREN ERABILERA NAGUSIAK Ibaiaren erabilera nagusiak hauek dira: Nekazaritza eta industriaren erabilerak Industriaren erabilera, nagusiena da, ibaia lantegiz inguratuta dagoelako. Horregatik, kutsatuta dago eta leku batzuetan beste batzuetan baino garbiago dago. Adibidez argazki hauetan oso ondo nabaritzen da ura ez dagoela oso garbi. Lantegiak ondoan daudelako, eta hauek kutsadura asko sortzen dutelako.
Aztertu genuen ibaia Arrasateko Garagartza auzoan dago. Arrasatetik 1,5 kilometrotara dago kokatuta eta ibaia igarotzen den lehen herrigunearen; Garagartzaren erdialdean aztertu genuen. Azterketa egin genuen tokian Santa Agedatik datorren beste errekasto batekin elkarzen da Aramaio ibaia sortuz. Ibai hau Arrasatetik igarotzen da eta Deba ibaiarekin elkartzen da Deban itsasoratzen den arte.
Deba Aramaio
Aramaio erreka • Aramaio erreka Goikoerretako presan baten hasten da. Aramaiotik Arrasatera heltzen da eta bertan Deba ibaira heltzen da. Deba baia Leintz Gatzagatik debaraino doan ibaia da eta Arrasatetik ere pasatzen da.
GARAGARTZAKO BIDEAN Gu Garagartzako ibaira joan ginen froga honen helmugak lortzera. Ibaia oso zikin zegoen, dena zaborrez betea: plastiko poltsak, koilarak, kartoiak... Ez hori bakarrik lantegi guztiek ibaietara botatako hondakinak dena gris kolorekoa utzi dute. PENAGARRIA DA!!!!
GARAGARTZA Garagartzako errekara heldu ginenean, harrituta gelditu ginen. Errekaren zati batean bi errrekaren elkargunea zegoen, bat kanteratik zetorrena eta bestea Santa Agedatik. Harrobiko urak zikin zetozen, kanterako hauts eta zaborrez beteta, bestea berriz garbiago zetorren eta biak elkartzerakoan nahaskera bitxia zortzen zen. ¿Ibaia margotu egin ahal dute? Ez, arrobiko hondakin eta zikinkeriak dira.Hau bai nahaste borrastea!!!
3. IKUSIZKO AZTERKETA 6. Proba Azaldu, labur, zer ikusi duzuen ibaian eta inguruan. -Landaretza asko, baina animali gutxi, intsektuak eta ahateak bakarrik ikusi genituen. • Kiratsa dago?Ez, ibaiaren ondoan lantegiak daude baina ez dago kiratsik. - Ikusi al duzue arrain hilik?Ez,ez dugu arrainik aurkitu. - Aparra sortzen da uretan?Bai, baina gutxi. - Bada olio edo koipearen arrastorik?Ez, baina ura abiadura handian zihoan eta ezin zen ondo apreziatu. - Aurkitu duzue tamaina handiko hondakinik zuen laginketa-eremuan?Bai,erropa eskegitzeko bat ikusi dugu, errepide seinale bat, bizikleta bat…
6. Proba - Aurkitu ahal duzue Bizitzarik?Ibaietako floran eta faunan argi islatzen da ekosistema urtarraren oreka. Espezie--aniztasuna inguruarenKalitatearen ezaugarria da. Alegia, ibaiaren alboetan edo ibaian sartuta animalia eta landare asko egotea ibai 'osasuntsu' baten seinale da.-Zer bizitza hauteman duzue ibaian?Ibai ertzean eta ibaian bertan bizitza hauteman dugu.-Zer animalia eta zer landare ikusi dituzue?Ibai ertzean landare eta zuhaixka mota desberdinak ikusi ditugu.Uretan intsektuak eta ahateak ikusi ditugu.
AZIDOTASUNA Beste egunean, errekara joan ginen azterketa egitera. Han, azidotasunaren froga egin genuen azidotasunaren testa egin genuen.Ontzi batekin jaitsi ginen errekara eta ura hartu genuen, probeta batean.1.Errekako uran, lehenengo potetik 5 tantaka bota genituen.2.Bigarren potetik beste 5.3.Hirugarren potetik beste 5 tantaka eta gero biratu genuen potea eta erreposoan egon eta gero kolore larrosa hartu zuen.
BIOADIERAZLEAK • Guk aztertutako errekan ez daude bioadierazle asko, baina guk, hauei buruzko informazioa sartzea erabaki dugu interesgareria iruditu zaigulako.
Bioadierazleak IBAIAN AURKITU GENITUENAK: ANFIPODOA ( Gammarus pulex) Ur garbitan topa dezakegun oskoldun hau hankaz baliatzen da igeri egiteko eta, gainera, oso azkar egiten du. Kolore aldakorra du, gorrixkatik grisera. Landare eta animalien hondakin organikoez elikatzen da. Brankien bidez arnasten du, arrainek bezala. EFIMERAK ( Ecdyonurus dispar eta Baetis rhodani) Intsektu larba hauek zilbor muturrean hiru isats dauzkate. Uretako harri artean azkar mugitzen dira. Gorputzaren alde bakoitzaren azpian zakatz lerroa dute. Efimera mota asko daude eta gehienak belarjaleak dira. Larba hauek hiru urteko bizitza izan dezakete errekan, muda edo metamorfosi asko jasanez. Helduak izateko azken muda uretatik hurbileko landare bati itsatsirik jasaten dute. Hortik aurrera, ugaltzeko behar duten denbora bizi dira: ordu edota egun gutxi batzuk baino ez.
Animalien bizitzaren ager lekua da ibaia, eta bertan guk inoiz pentsatuko genukeen baino bizitza eta biztanle gehiago daude Ornodunetan, hegaztiak dira alderdi hauetan bizitzeko arrakastarik handiena lortu dutenak. Alde batetik, hegan egitea bertan mugitzeko lokomozio-sistema egokia da, eta bestetik, urak eta landaredi trinkoak harrapariekiko babesa eskaintzen die, elikagai aberatseko ingurunean Animali hauek, hegazti eta intsektuek batez ere, landareei laguntza funtsezkoa eskaintzen diete polinizaziorako. Eta guztiak, landare eta animaliak, elikadura katearen parte dira. Hain garrantzitsua da bizidunen oreka, espezie baten desagertzeak beste guztien galera suposa dezakeela. Perka
PERLAK ( Perla marginata) Intsektu honen larbak eta ninfak urtarrak dira, helduak, berriz, airean bizi dira. Horixkak edo marroixkak dira. Eta belarjaleak dira. Brankien bidez arnasten dute eta narras dabiltza, oso astiro. Ondo oxigenatutako ur korronte hotz eta garbietan bizi dira, horregatik, intsektu hauen pesentziak adierazten digute uraren kutsadura maila. Zakatzak ez daude agerian. Animalia askoren janari dira .Ezin dute kutsadura jasan. FRIGANEAK Intsektu honen larbak eta ninfak urtarrak dira, eta helduak airekoak. Ur korronte hotzetan bizi dira. Gorputza babesteko sedazko ontzi bat eraikitzen dute, honi hainbat gauza lotuz: hare, harri-koskorrak, hosto eta adar zatitxoak, etab. Narras dabil, bere “etxea” arrastaka eramanez. Orokorrean belarjaleak dira, baina badaude haragijale batzuk ere.
IZAINA Animalia hauek lakainetan zatiturik daukate gorputza eta ez dira normalean 2 zm-ko luzeratik pasatzen. Odol zupatzaileak dira. Arrastaka mugitzen dira, gorputz-mutur bakoitzean daukaten bentosari esker. Haiekin harrietara itsasten dira. ZAPATARIA ( Gerris lacustris) Intsektu hauek uraren azalean aurkitzen dira, ur lasai zein geldi- geldietan. Ur gainera erortzen diren intsektuez eta hilda dauden beste animalia batzuez elikatzen dira.
Ibaietan egoten direnak baina ez genituenak aurkitu: MOLUSKUAK Barraskilo guztiak tamaina txikiakoak dira eta gehienak belarjaleak dira. Duten hanka arrastatuz mugitzen dira. Maskor gogorra dute. PLANARIA ( Planaria gonocephala) Har edo zizare honek gorputz zapala eta marroi ilun kolorekoa dauka. Buruan bi begitxo zurixka nabarmentzen zaizkio. 2-2,5 zm-ko luzera hartzen dute. Haragijaleak dira. Azaletik arnasten dute. Animalia hauek gorputza iletxoz estalita daukate eta horiek mugitzean aldatzen dira lekuz. Iletxook “zilioak” deitzen dira. TUBIFEX ( Tubifex tubifex) Har hauek hildako animalia eta landare hondakinez elikatzen dira. Ur kutsatuetan ere aurkitu daitezke, oxigeno gutxirekin bizi direlako. Hodi moduko dat eraikiz, lokatzean lurperatzen dira.
ARRAINAK: LOINA TXIKIA ( Chodostroma toxxostoma) Erdiko ibilguetako arrainik arruntena, behekoetan ere barboarekin batera agertzen da. Oxigeno askodun ur freskoetan bizitzea gustatzen zaio. Talde handietan gustura ibiltzen da, eta korrontearen aurka igeri egiten du janari bila, batez ere alga bila. Gure ibaietan oso arrunta da, Gipuzkoan eta Bizkaian Araban baino gutxiago kutsaduragatik. URRE ARRAINA ( Carassius auratus) Bizimodu egonkorra eramaten du, astiro mugitzen da, eta sakonera handiko ur bareetan talde txikitan elkartzen da. Neguan gutxiago mugitzen da, lohizko edo harezko hondoan bere burua erdilurperatuz. Denetarik jaten du, batez ere plaktona. Kalitate kaskarreko uretan ere ( oxigeno gutxi, tenperatura altua, kutsatu samarra) bizi daiteke.
PERKA AMERIKARRA ( Micropterus salmoides) Jatorriz Estatu Batuetakoa, Europan XIX. mendean sartu zen, gaur egun arrain hazkuntzan oso erabilia delarik. Oso azkar egiten du igeri, ornogabeak eta arrainak harrapatuz. Gaztea denean, talde txikietan elkartzen da, baina helduak bakartiak izaten dira. Ebroren arroko behe ibilguetako ur geldo eta sakonetan bizi ohi da. Urkuluko urtegian ere sartu da arrain hau. AINGIRA ( Anguilla anguilla) Ibaietako ur gezatan bizi da eta itsasoan ugaltzen da. Udazkena eta negu hasiera bitartean heldutasun sexuala lortu dutenak ibaian behera joaten dira. Itsasora heltzean bidai luze bati ematen diote hasiera, Sargazoseko itsasora. Atlantikoko aingira guztiak han ugaltzen dira. Eme bakoitzak miloika arrautza jar ditzake. Jaio berriak, itsas korronteek bueltatuta, itzuli egiten dira, eta bi-hiru urtetan gure ibaien bokaletan agertzen dira, ezagunak diren anguletan bihurtuz. Angulak, ibaietan gauez sartzen dira, eta ur gezatan hazi eta aingira bihurtzen dira, intsektu, molusku, arrain txiki eta aingira txikiak janez. Heldutasun sexuala lortzean atzealdean iluntzen zaie eta sabelaldeak zilar kolorea hartzen du, begiak handitzen dira eta bidaia luzerako prestatzen hasten dira. Kantauriko ibaietan ugaria da. Behe ibilgu eta bokaletan dira ugariak, eta ibaian gora goazela gutxitzen doaz.
Aingira:Gorputz luzea, zilindrikoa eta iluna duen arrain-mota. Europako ibaietan bizi da eta ugaltzera Sargazoen itsasora joaten da. Bere haragia, umeena (txitxardinena) bereziki, oso preziatua da. Amuarrain ortzadarra: Jatorriz amerikarra den amuarraina, ibai-amuarrainaren antzekoa baina orban gorririk gabea. Arrain-hazkuntzan erabiltzen da eta zenbait ibaitan naturalizatu egin da
Loina:Chondrostoma generoko arrainen izen arrunta. Ur gezakoak dira eta beren ezaugarri nagusia ahoan ezpain korneo eta gogorrak edukitzea da. Apo arrunta: 14 cm-ko tamainaz Europako aporik handiena da. Azal marroi eta garatxoz bete eta begi-nini horizontalak ditu. Bere guruin parotideak oso nabariak eta dibergenteak dira. Emeak arrak baino handiagoak izan ohi dira. Lehortarra eta gautarra da eta normalean oinez ibiltzen da. Mota guztietako biotopoetan bizi da eta ura dagoen edozein lekutan ugal daiteke.
UGAZTUNAK: ERBINUDEA ( Mustela nivalis) Erbinude zuriaren antz handia du, baina azken honen pintzel beltzean amaitutako buztana luzeagoa da. Erbinudearen gorputza luzea da, eta hanka eta buztana motzeko tutuaren itxurakoa. Mugimendu malgutasun handia dauka. Arrak emeak baino handiagoak dira. Gauez zein egunez iharduten du, eta hain da ankerra ezen bera baino askoz handiagoak diren piezak ere harrapatzen ditu. EAEko mustelidorik ugariena da, edozein motatako habitatetan, natural zein baserri, herri finka, etab. eko eremu humanizatuetan bizi baita. UR ARRATOIA ( Arvicola terrestris) Batez ere gauez ibiltzen da. Gordelekua erreka bazterrean eraikitzen du. Orokorrean sarrera ur azpian egoten da. Ur inguruko landare berde, graminea, lekadun, ihi eta ezpatabelarren zati bigunak, eta noizbehinka ere anfibioren bat janez elikatzen da. Ura motel doan ur ertzetan bizi da, toki aproposa behar du izan godelekua eraikitzeko, eta landaretzaz estalia egon behar da. Marisma inguruan ere topatu dezakegu. EAEn oso ugaria da, nahiz eta kantauriar isurialdeko hainbat lekutan ez agertu. Ez egotearen arrazoiak hauek izan daitezke; ez egotea leku egokiak gordelekuak eraikitzeko edo kutsadura maila altua.
Basahatea: Arrak, ugal sasoian, buru berdea, bular arrea eta iduneko zuria ditu. Gainerakoa gris edo marroixka du. Mokoa berdexka eta hankak laranja kolorekoak ditu. Oin palmatuak dituzte. Emea arrea da. Taldetan bizi da eta gauean uretatik kanpora irteten da jateko. Landareak, haziak, zizareak, zapaburuak... jaten ditu eta uretatik kanpo egiten du habia. 58 cm eta 1,5 Kg inguru izaten ditu.
Buztanikara horia: 18 cm-ko gorputz liraina, isats luzea, nahikoa moko luzea eta hanka luzeak ditu. Bizkarraldea gris urdinxka du eta sabelaldea horia. Maiz ibiltzen da lurretik oinez edo korrika eta tarteka hegaldi txikiak egiten ditu intsektuak harrapatzeko. Habia uretatik gertu egiten du, haitzetan edo eraikuntzetako zuloetan
Txantxangorria: Bizkarralde marroia eta laranja-koloreko bularra dituen txori txikia da, 14 cm. Gorputz lodikotea du eta hanka luzeak, begi handi eta beltzak eta moko fina ditu. Ornogabeak jaten ditu nagusiki eta neguan haziek osatzen dute bere jatekoa. Baso eta landazabalak ditu gogoko, baina leku gizatartuetan ere bizi da. Euskal Herrian, eskualde atlantikoan arrunta da eta urriagoa mediterraniarrean. Txepetxa: Oso hegazti txikia da, 9 cm luzeran eta 11 g pisuan. Gorputz lodikotea, moko fina eta lumaje arrea ditu. Isatsa beti altxatuta eraman ohi du eta intsektuak eta ornogabe txikiak jaten ditu. Ar bakoitzak hainbat habi egiten du eta bakoitzera eme bat erakartzen saiatzen da. Hori dela eta, batzuetan poligamoak izaten dira. Edozein lekutan bizitzeko gai da, baita gizatartuetan ere, eta Euskal Herrian oso arrunta da Sasi-txori arrunta: Bizkarralde arre berdexka eta sabelalde horixka argia dituen txori txikia da, 13 cm-koa. Intsektuak eta ornogabe txikiak jaten ditu eta zuhaixka eta sasi arten ibiltzen da beti. Migratzailea da. Zuhaixka handiak edo zuhaitz txikiak dauden landazabalak ditu gogoko batik bat.
Karramarro Arrunta Karramarro gorria
ANFIBIOAK Uhandre-palmatua: Gorputza baino luzeago du isatsa. Isatsa barne, 8-9 cm-ko tamaina du. Lau hatz dituzten eskuak eta bost hatz dituzten oinak ditu. Azala marroia edo oliba-kolorekoa eta, sarritan, orbanez apainduta du. Araldiak arrak gandorra izaten du bizkarralde eta isatsean, filamentu beltz bat izaten du isatsaren bukaeran eta oinak palmatuak izaten ditu. Uretan bizi da eta arrunta da Euskal Herrian.
Ibaiek alboetan izan ohi dituzten landarediz osatutako zerrendak, bereziak dira. Oso gutxi baitira sustraiak ur azpian izanik bizirik iraun dezaketenak: haltzak Kantauri aldean, makalak alderdi mediterraniarrean, eta, bi aldeetan, sahatsak dira beti putzu eginda dauden lurretara ondo egokitzen direnak. Haltzadi eta makaldi hauen inguruetan, sahatsez gain, lizarra, hurritza, lezka, azeri-buztana... eta beste hainbat espeziek aberasten du hain garrantzitsua den landaredia. Haltzadia
EZKI HOSTOTXIKIA ( Tila cordata) 30 metroko altuerara iristen da. Adaburu trinko eta ganga antzekoa dauka. Azal leun eta grisekoa da; denborarekin ilunduz joaten da eta plakatan pitzatu ohi da. ZURZURIA ( Populus alba) Europako erdialdea eta hegaldea du jatorria. 30 metroko altuera har dezake. Bere adarrak luzatu eta bihurritu egiten dira. Azala zuri-grisaxka da zuhaitz gazteetan; behealdea laztu eta belztu egiten zaio eta goialdean tantaiak sortzen zaizkio.
---------- SAHATSA:Europako zonalde epeletara zabaltzen da. Zuhaixka itxura izaten badu ere, 30 metro luze har ditzake. Lur hezeetako espeziea da eta uholde garai luzeak jasan ditzake. Hosto sinpleak, ezkata bakar batez babestutako begiak, eta gerbatan elkartutako influoreszentziak dituzte. Fruitua kapsula-motakoa da. ----------
LEZKA: Urtegietan eta ur geldidun ibaietan hazten da. Kanabera berdeak, hosto luzeak eta galburu moreak ditu. Komunitate trinkoak eratzen ditu. 3 metroko altuera hartzen du. Zurtoin sendoak dauzka, lastozko sabaiak egiteko oso preziatuak