380 likes | 615 Views
DEBA IBAIAREN AZTERKETA ARRASATEN. 4. Proba. 1. IBAIAREN DESKRIBAPENA. 4. Proba. Ibaialde ZN probarako Arrasate zeharkatzen duen Deba ibaia aukeratu dugu. Deba ibaia Gipuzkoako ibaia da, Leintz-Gatzaga inguruan jaio eta Deban itsasoratzen dena.
E N D
DEBA IBAIAREN AZTERKETA ARRASATEN 4. Proba
1. IBAIAREN DESKRIBAPENA 4. Proba Ibaialde ZN probarako Arrasate zeharkatzen duen Deba ibaia aukeratu dugu. Deba ibaia Gipuzkoako ibaia da, Leintz-Gatzaga inguruan jaio eta Deban itsasoratzen dena. Debagoienako eskualdea zeharkatzerakoan ibaiadar ezberdinen urak jasotzen ditu. Ikerketa honetan guk Deba ibaiaren hiru puntu ikertu ditugu, eta baita ibaiak Arrasaten jasotzen duen Aramaio errekaren ur emaria ere.
4. Proba 1. IBAIAREN DESKRIBAPENA Deba ibaiaren arroa oso industrializatua dago, bere biztanleria (135.000 biztanle inguru) zenbait herri garrantzitsutan bildua dagoelarik (Arrasate, Oñati, Bergara, Soraluze, Eibar eta Deba). Presio demografiko eta industriala dela-eta, arroak kalte ekologiko handiak jasan ditu, horien artean argiena uraren kalitate txarra. Euskal Herriko ibairik kutsatuenetarikoa da.
4. Proba IBAIAREN AZTERKETA Ibairen azterketan, puntu bakoitzean hurrengo atalak ikertu ditugu: • C • Ibaiaren bizitza • Landareak • Animaliak • A • Ibaiaren egoera • Zabalera • Sakonera • Uraren abiadura • Zaborrak • B • Uraren kalitatea • Tenperatura • pH-a • Bikarbonatoak • Gogortasuna • O2 maila • Nutrienteak
1. Aramaio erreka / 2. Deba (goian) / 3. Elkartze puntua / 4. Deba (behean) 4. Proba IBAIAREN AZTERKETA Hurrengo puntuak aztertu ditugu
IBAIAREN AZTERKETA 4. Proba Azterketa egiteko materialak • 1.- Metroa 2.- Termometroa 3.- Botilak eta soka. • 4.- TetraTest: Ur gozoen kalitatea neurtzeko tiradun-testa. • Uraren gogortasuna: • Kaltzio eta magnesio gatzen kontzentrazioaren balioa estimatzen du. • Balio egokia: 6-16 dH tartekoa. • Bikarbonatoak: • Kaltzio eta magnesio gatzekin konbinatuta, pH-a orekatu egiten dute. • Balio arruntak: 3-10 dH tartekoak. • pH: • Uraren azidotasunaren neurria da. Balio egokiak 6,5-8,5 tartekoak. • Nutrienteak (NO2- eta NO3-): • Uretako materia organikoan (elikagaiak, hondakinak ...) dute jatorria. Berez beharrezkoak dira izaki bizidunentzat, baina maila batetik gora agertzen direnean, kaltegarriak dira. • 5.- TetraTest O2: Ur gozoen oxigeno maila neurtzeko testa.
IBAIAREN AZTERKETA 4. Proba TetraTest O2: Oxigeno mailaren neurketa Kubeta ibai uraren 15 ml-ekin bete eta ondoren 1. erreaktibotik 5 tanta bota eta ondoren 2. erreaktibotik beste 5 tanta bota. Kubeta tapaz itxi eta guztia ondo nahastu kubeta hainbat alditan itzuliz. Prezipitatu txiki bat agertuko da kubetan eta likidoaren kolorea ilundu egingo da. Behin lortuta, TetraTest O2 kaxan datorren eskalarekin erkatzen da eta hortik urak duen oxigeno maila estima dezakegu (mg/L-tan). Minutu erdiz pausatzen utzi eta 3. erreaktibotik 5 tanta bota kubeta barrura. Itxi kubeta eta ondo nahastu barruko edukiak. Sedimentua disolbatu egiten da eta kubetako urak kolore arrosa-morea hartzen du.
IKUS DEZAGUN AUKERATURIKO IBAIAREN PUNTU BAKOITZEAN ZER TOPATU DUGUN… 4. Proba
2. KOKATU ZUEN IBAIA Aramaio ibai hemen kokatzen da.
1. IBAIAREN DESKRIBAPENA 1-Ibai Arrasaten dago eta ikastola baten ondotik pasatzen da,baita ere etxe asko zeunden inguruan eta ibaiaren zati horretan kurba bat zegoen. 2-ibaiaren hertzetan zabor ugari zegoen:Plastikozko poltsak,ahulki bat eta lata bat…
4. BIZITZARIK? 4. Proba Gure ibaian bizitza zegoen, 12 ahate gutxi gorabehera. Landareak ere bazeuden, adibidez goroldioa, sastrakak eta belar ugari: bitxiloreak, gramineak… Zuhaitz bat ere bazegoen, lizar bat.
5. HAUSNARKETA Ibaia hau Arrasaten kokatzen da bere urak Aramaiotik datoz eta ikastola baten ondotik pasatzen da, bere inguruan zabor asko zegoen: latak, plastikosko poltsak, plastikosko ahulkia… animaliak ere bazeuden: ahateak eta landareak: bitxiloreak, gramineak… Pixka bat aurrerago ur-jauzi txiki batzuk daude.
4. Proba Deba ibaia
4. Proba Hemen dago gure puntua
IBAIAREN DESKRIBAPENA 4. Proba Hemen egon ginen! Guk egindako puntua, Deba ibaiaren zati bat da, argazkian ikusi dezakezuen bezela.Ez da oso ibai zabala, eta sakona ere ez.
3. IKUSIZKO AZTERKETA 4. Proba Ibaiaren inguruan, sabor ugari ikusi genuen, hau da, bertan ijitoak bizi ziren lehen, eta ondorioz beraien arropa, zapatak, maletan eta koltxoiak zeuden.
4. BIZITZARIK? 4. Proba Landareak zeuden, hau da, jeranioak, txikori belarra,perrexila,lizarra,…
5. HAUSNARKETA 4. Proba Proba honekin ikasi duguna, gure ibaiak oso zikin daudela izan da, eta horregatik saindu egin behar ditugu: paper ez botatze, subtantzia kimikoak ere ez… Eta gainera, uraren propietateak jakiteko materiala erabiltzen ikasi dugu.
ARAMAIO ETA DEBAREN ELKARTZE PUNTUA 4. Proba
1. IBAIAREN DESKRIBAPENA 4. Proba Ibaia oso zikina zegoen, zikinkeri asko zegoelako adibidez: latak, poteak, kartoiak, erropa zatiak… Ura zikinkeri asko zeraman eta ur kolorea marroia edo hori kolorekoa zegoen.
2. KOKATU ZUEN IBAIA 4. Proba Aramaio eta Debaren elkartze puntua gure herriko hospitalaren baino lehenago aurkitzen da. Ibaiaren hondoan etxe batzuk daude eta ertzainak daude ondoan.
3. IKUSIZKO AZTERKETA 4. Proba Ibaian zabor asko zegoen: jogurt poteak, tabako kaxak, plastikoak, … Ura ez zegoen oso garbia, zikina baizik. Ahateak zeuden eta sagu txiki batzuk ere. Uraren kolorea marroi-urdin kolorea zuen eta harri asko zeuden uraren azpiko aldean. MARROI-URDINA
4. BIZITZARIK? 4. Proba Bai, bizitza zegoen baina bakarrik 7 edo 8 ahate ikusi genituen, usoak ere ikusi genituen baina bakarri 3 zeuden. Landare asko zeuden orietariko batzuk hauexek ziren: Margaritak, belarra, gaztainondo txiki batzuk eta haritz txikiak ere.
5. HAUSNARKETA 4. Proba Ibaia ez zegoen oso garbia. Zabor asko zegoen adibidez: jourt poteak, motorea, kajak… Bizitza zegoen baina oso gutxi (7 edo 8 ahate zeuden), bitxiloreak, belarra, gaztainondo txiki batzuk eta haritz txikiak ere bazeuden. Ibaia zikina zegoen eta batzuetan garbitzen dutenean oso itsuroso ikusten da.
Deba Ibaia 4. Proba
IBAIAREN DESKRIBAPENA 4. Proba Ura beste guztiek baino garbiagoa dauka eta landaretza ugariagoa ere.
2. KOKATU ZUEN IBAIA: 4. Proba Arrasateko ospitalaren ondoko ibaia da.
4. Proba Animaliak: Landareak: -Ur oiloa - Sahatsa -Sastraka -Ahatea -Haritza -Untza -Katua -Goroldioa -Belarra
5. HAUSNARKETA 4. Proba Arrasateko ibairik osasuntsuena da, baina hobeto egon zitekeen. Zabor ugari dago eta ez dago espezie aniztasunik, ez landareetan, ez animalietan.
4. Proba LABURPENA
LABURPENA 4. Proba
6. AZKEN HAUSNARKETA 4. Proba • Aurreko diapositibetan bildutako informazioa laburbilduz, esan genezake Deba ibaiak Arrasate zeharkatzen duen heinean gizakiaren eragina agerian uzten duela, bereziki hurrengo parametroetan: • Ubidearen ertzen eraldaketan. • Uraren kalitatean, batez ere pH mailan. • Ertzetan topatzen diren zabor kopuruan. • Dena den, lehenengo begiradan eratzen den ustearekiko osasuntsuago dagoela esan daiteke.