70 likes | 222 Views
ELORTZ IBAIAREN BIZITZA. 4. Proba. Txertatu hemen zuen ibaiaren argazkia. 4. Proba. 1. IBAIAREN DESKRIBAPENA. 4. Proba. Berez dagoen ibaia da, eta ez du erabilera ezagunik.
E N D
ELORTZ IBAIAREN BIZITZA 4. Proba Txertatu hemen zuen ibaiaren argazkia.
1. IBAIAREN DESKRIBAPENA 4. Proba Berez dagoen ibaia da, eta ez du erabilera ezagunik. Bere ezkerreko ertzean,hormigoizko pasabide edo bidetxo antzeko bat egin dute jendea pasatzeko eta ibaia hain azkar ez joateko, eta eskuinekoa berriz, ertz naturala da, landaredi basatiz osatua. Ibaiak duen kutsadura industriagunetik pasatzen delako du. Horregatik ez dago animaliarik, bakarrik iraupen handiko landareak. Txikiegia da itsasontziak pasatzeko.
2. KOKATU ZUEN IBAIAElortz ibaia Eskirotzen jaiotzen da, eta ura Arga ibaian isurtzen du.Egon garen ibaiaren zatia erdiko ibilgua zen. Ibilgu hori zabala zen, landare gutxiago zegoen goi ibilguan baino eta uraren abiadura ez zen oso azkarra baina behe ibilguan baino azkarragoa, bai.Ibaiaren zabalera erdiko ibilguan, gutxi gora-behera 6 metrokoa zen eta sakonera berriz, 3.5 metrokoa.Beheko ibilgura hurbiltzen gindoazen heinean, ibaia zabalagoa zen eta sakonera gutxiago zuen. 4. Proba
3. IKUSIZKO AZTERKETA 4. Proba Ibaira hurbiltzen ari ginenean kiratsa nazkagarria usaindu dugu.Ondoren,ibai ertzera hurbildu gara,nahiz eta ez ikusi arrain hilik seguruena arrainik baldinbadaude hilak egongo ziren uretan hondakin asko zeudelako batez olioa eta xaboia (ez genuen ikusten itzalean geundelako). Bazterretan hondakin asko zeuden kaudal handia zegoenean plastikoak eramaten zituen eta gero kaudala jaistean hondakinak ertzetan gelditzen zirelako.Gainera zabor oso handiak eta kaltegarriak ziren horren ondorioz bizitza asko murrizten da. Ibaietan zaborra botatzen ez bagenu,ibaietako bizidunak gehiago biziko ziren,Baita ere ,kutsadura hori itsasora joaten da eta bertako arrain ...bizitza kaltetzen du.
4. BIZITZARIK? 4. Proba Lehenengo eta bigarren zonak daude , kasu honetan. Ibaiaren ertzean landareria mota bat dago, beste aldean, ordea porlanezko plataforma bat dagoenez landareak ez daude urarekin kontaktuan , horregatik ez dago bizitzarik, ibaiaren alde horretan. Landare batzuk hilda daude , uraren maila igo eta ertzetan dauden landareak ez direlako egokitzen, horregatik hiltzen dira. Ibaia nahiko gaixorik dago. Lehen errota txiki bat zegoen eta orain, ura biltzeko presa bat dago. Animaliak ez ditugu ikusi, seguruaski, hibernatzen egongo dira.
5. HAUSNARKETA 4. Proba Begi bistaz, nahiko osasuntsua ez dela nabarmentzen da. Alde batetik, Elortz ibaiaren urak, Eskirotzeko industriagunearen ingurutik igarotzen dira. Ondorioz, industrien hondakinak ibai honetara isurtzen dira. Hau dena jakinda, esan genezake ibaia nahiko zikina dagoela eta honek, bertan dauden bizidunei kalte egiten diela. Bestetik, ibaia bi zatitan banatuta dagoela ikusten da. Ibaiaren ertz bat porlanaz egindako horma sendo batez estalita dago. Honek ibaiaren ibilbidea oztopatu du, ibaiaren zabalera txikituz eta baita lehen hor zegoen bizia desagertaraziz. Hormaren eginkizuna hondakinak kentzea da. Ibaiaren beste bazterra, zaborraz gainezka dago, plastikoak...Honek ibaiaren garbitasunean eragin handia dauka. Azkenik, trenarentzat zubi bat ipini behar izan da eta berriz ibaiaren ibilbidea oztopatu da. Orokorrean, ibaia osasuntsua ez izatearena, gizakiaren eraginarengatik izan da. Zenbait konponbide daude, adibidez, fabrikak ixtea edo gutxienez, kutsadurarekin arduratsuagoak izatea.