160 likes | 459 Views
Anna Frank. Anna Frank, 1929ko ekainaren 12an jaio zen, Franfort del Menon (Alemania). Bigarren Mundu Gerran idatzi zuen egunerokoagatik da ezaguna. Egunerokoa. Annaren Egunerokoa 13 urte betetzean jaso zuen oparia izan zen.
E N D
Anna Frank, 1929ko ekainaren 12an jaio zen, Franfort del Menon (Alemania). Bigarren Mundu Gerran idatzi zuen egunerokoagatik da ezaguna.
Egunerokoa Annaren Egunerokoa 13 urte betetzean jaso zuen oparia izan zen. Egun hartatik aurrera, egunerokoari Kitty deitu, eta Bigarren Gerra Mundialean zehar gertatu zen guztia idatzi zuen bertan.
Annaren familia Judutarra zen. Garai hartan, judutarrek izar bat eraman behar zuten soinean, identifikatuak izateko. Erosketak denda eta negozio judutarretan egin behar zituzten; ez zeukaten eskubiderik ez tranbia ez bizikletak erabiltzeko; haurrek eskola berezietan ikasi behar zuten eta ez zituzten gainerako herritarren eskubide berdinak.
1942ko ekainetik aurrera, judutarrak kontzentrazio kanpoetara deituak izaten hasi ziren. Denbora gutxira, Gestapoak (polizia nazia) bere aita eta ahizpari deitu zietenean, familia, Annaren aitak lan egiten zuen ofizina batean ezkutatu zen.
Hainbat arau zituzten : ezin ziren ikusten utzi, langileak lanean ari ziren bitartean ezin zuten soinurik egin… Zortzi pertsona egon ziren gordeleku hartan 1942tik 1944ko abuztura arte: Annaren familia, Dussel jaunak eta Peter eta bere gurasoak.
Bi urte horietan, Annak egunerokoan, bere gurasoen arteko eztabaidak, gordelekuko bizidunen arteko gorabeherak, gordeta bizitzeak ematen zion beldurra eta bera eta Peterren arteko maitasuna idatzi zituen.
Anna, geroago Bergen-Belsera eraman zuten. Bertan hil zen gaixotasun batekin 1995ko martxoaren 12an, egun gutxi falta zitzaizkiola libre geratzeko 1944ko irailaren 2an, harrapatuak izan ziren eta Auschiswitz-eko kanpo eremura eraman zituzten.
Urteak geroago, bere aitak egunerokoa, “Anna Franken egunerokoa” izenarekin argitaratu zuen. Egunerokoa 67 hizkuntzetan argitaratua izan da.
Adolf Hitlerrek sortu zuen ideologia, faxismoarekin zerikusia duena eta ezaugarri nagusia arrazismoa duena.
Nazioentzako Alemaniak herrialde gehiago lortzea beharrezkoa zen, horretarako, beste herrialde batzuk erasotzea ez zitzaien inporta. Horrek Bigarren Gerra Mundiala ekarri zuen. Bigarren Gerra Mundialean ia herrialde guztiek hartu zuten parte; Lehen Mundu-Gerraren ondoren, Versaillesko itunean Alemaniari ezarri zitzaion gehiegizko kalte-ordaina eta nazionalismo eta faxismo ideologiengatik sortu zen.
Alderdi naziak indar paramilitarrak zeuzkan Sturmabteilung (SA) ezker alderdia erasotzeko. SAk 1933 aurretik hirietan izua sortua zuen eta gazte asko nazi bihurtzera bultzatzen lagundu zuen
Nazismoak Bigarren Mundu Gerrak, zibilen gainean jarri zuen sufrimenduen parte handiena, komunistak, sozialistak, anarkistak, beltzak, politikako aurkariak orokorrean, homosexualak, beste erlijioetakoak (hala nola, Jehováren testiguak), nazismoaren aurkako katolikoak eta masoiak kontzentrazio eremuetan sartu eta erahiltzea izan zen, Alemaniarren aldetik.
Irati Irurzun; Maddi Otaegi; Mirari Goñi eta Maider Garin.