150 likes | 274 Views
Behin batean bi lagun omen zihoazen basamortuan zehar. Ibilbidearen halako batean eztabaidatzen hasi ziren, eta lagun batek masaileko bat eman zion besteari. Minduta, baina deus ere esan gabe, hondarraren gainean zera idatzi zuen: NIRE LAGUNIK MINENA GAUR MASAILEKO BAT EMAN DIT.
E N D
Ibilbidearen halako batean eztabaidatzen hasi ziren, eta lagun batek masaileko bat eman zion besteari.
Minduta, baina deus ere esan gabe, hondarraren gainean zera idatzi zuen: NIRE LAGUNIK MINENA GAUR MASAILEKO BAT EMAN DIT.
Oinez jarraitu zuten ibiltzen oasi bat aurkitu arte, eta bainatzea erabaki zuten.
Masaileko jaso zuen laguna itotzen hasi zen, baina bere lagunak salbatu egin zuen.
Bere onera itzuli ondoren, harri baten gainean zera idatzi zuen: NIRE LAGUNIK MINENAK GAUR SALBATU EGIN NAU.
Masaileko eman eta bere lagunik minena salbatu zuenak galdetu zuen:
Mindu zintudanean hondarraren gainean idatzi zenuen eta oraingoan harriaren gainean. Zergatik?
Beste lagunak erantzun zion: Norbaitek mintzen gaituenean, hondarraren gainean idatzi behar dugu barkamenaren haizeek ezaba ahal izan dezaten.
Baina norbaitek on den zerbait gure alde egiten duenean, harriaren gainean grabatuta utzi behar dugu inolako haizerik ezaba ez dezan.
IKAS EZAZU ZURE ZAURIAK HONDARRAREN GAINEAN IDAZTEN ETA ZURE OPARIAK HARRIAREN GAINEAN.
Minutu bat baino ez omen da behar pertsona berezi bat aurkitzeko, ordubete estimatzeko, egun bat maitatzeko, baina bizitza osoa ahazteko.
GAUR JENDE ZORAGARRI ASKOREN ADISKIDETASUNAK ONDRATU NAU. ZUREAK BESTEAK BESTE. “HARRIAREN GAINEAN GRABATUTZAT” HAR DEZAKEZU.