110 likes | 290 Views
Behin batean, hiriko etxe altu batean, Patxi deituriko ume bat bizi zen. Patxi oso pozik bizi zen bere gurasoekin, baina hauek beti lanean zeudenez batzuetan bakarrik sentitzen zen.
E N D
Behin batean, hiriko etxe altu batean, Patxi deituriko ume bat bizi zen. Patxi oso pozik bizi zen bere gurasoekin, baina hauek beti lanean zeudenez batzuetan bakarrik sentitzen zen.
Egun batean, ikastolako etxeko-lanak egiten ari zen bitartean, txori polit bat ikusi zuen leihoan. Begiratu zuen baina ez zion kasurik egin.
Hurrengo egunean, bere logelan zegoela berriro ere ikusi zuen txoria leihoan, berari begira.
Patxik leihoa zabaldu zuen eta eskua hurbildu zion. Orduan txoria Patxiren eskura igo zen eta txioka hasi zen.
- Txoria gose eta egarri egongo da. Janaria eta ura ekarriko diot –pentsatu zuen Patxik-. Sukaldera joan zen jateko eta edateko zerbait hartzeko.
Txoriak janaria eta edaria ikusi zituenean oso pozik jarri zen eta logela osotik hegan egiten hasi zen, txioka.
Patxik ekarritakoa leihoaren alboan utzi zuen eta txoritxoak ziztu bizian bukatu zuen den-dena.
Txoriak jaten zuen bitartean Patxi izen bat pentsatzen hasi zen: - Horitxo, txoritxo... Ez, badakit!. Asko jaten duenez tripaundi deituko dut!.
Egun batean, tripaundi logelan zegoela, Patxiren ama sartu zen eta txoria ikusi zuenean oheko burukoa hartu eta txoria uxatzen saiatu zen. - Alde hemendik!. Etxe honetan ez ditugu txoririk nahi!. - Ez ama, ez!. Tripaundi da!, nire laguna!. –esan zion Patxik.
Orduan Patxik gertatutako guztia kontatu zion. Tripaundi txoriak bakarrik zegoenean konpainia egiten ziola eta berak janaria eta edaria ematen ziola.
Hortik aurrera, egunero-egunero txoritxo txikiak Patxiren leihora hurbiltzen zen eta elkarrekin jolasten zuten.