80 likes | 297 Views
Bazen behin lore bat. ... Bazen behin harri artean erne zen lore bat. Nork jakin nola, hazi eta biziaren seinale biurtu zen halako ingurune mortuan. Neska gazte bat igaro zen eta harritu egin zuen loreak. Gero Jainkoa burutatu zitzaion. Lorea moztu eta elizara eraman zuen.
E N D
... Bazen behin harri artean erne zen lore bat... Nork jakin nola, hazi eta biziaren seinale biurtu zen halako ingurune mortuan...
Neska gazte bat igaro zen eta harritu egin zuen loreak. Gero Jainkoa burutatu zitzaion. Lorea moztu eta elizara eraman zuen. Astebete geroago lorea ihartua zegoen.
Gizon bat igaro zen, lore bat ikusi zuen, Jainkoarekin gogoratu zen, eskerrak eman eta bertan utzi zuen; ez zuen moztu nahi izan lorea ez hiltzeko. Baina egun batzuk geroago lorea hil egin zen...
Handik igaro zen neskato batek beraren antzeko ikusi zuen lore hura: polita, baina bakarrik. Egunero bueltatzea erabaki zuen. Egun batean ureztatu egin zuen, hurrengoan lurra ekarri zion, beste batean inausi egin zuen, ongarritu... ... Hilabete geroago, lorategi bihurtu zen lore bakarreko harritza.
Horrelaxe lantzen da ADISKIDETASUNA... Eta aldeak ez baitigu beti ematen adiskidetasuna nahi bezala lantzeko aukerarik...
... Mezu hau ongarri pixka bihur dadila, zure adiskidetasuna sekula hil ez dadin txera premiaz...