370 likes | 705 Views
Espezie inbaditzaileak. Egileak: Kontsumo tailerra Saturnino de la Peña (Sestao). Aurkibidea. Klikatu ikusi nahi duzun espeziean. Zebra muskuilua Panpa belarra Sasiakazia Koipua Bisoi amerikarra Karramarro amerikarra. ZEBRA-MUSKUILUA. (Dreissena polymorpha). BIDAIA.
E N D
Espezie inbaditzaileak • Egileak: • Kontsumo tailerra • Saturnino de la Peña (Sestao)
Aurkibidea Klikatu ikusi nahi duzun espeziean • Zebra muskuilua • Panpa belarra • Sasiakazia • Koipua • Bisoi amerikarra • Karramarro amerikarra
ZEBRA-MUSKUILUA (Dreissena polymorpha)
BIDAIA Zebra-muskuilua, Itsaso Beltzetik , Kaspiar Itsasotik eta Aral itsasotik etorritako muskuilu inbaditzaile bat da. Ibai nabigazioari esker, XIX. mendean, hedatzen hasi zen. Zebra muskuilua, leku askotan, izurri bezala kontsideratzen da.
EGOKITZAPENA Harrapari eta gaixotasun falta dela eta, muskuilu hau oso espezie arriskutsua bihurtu da. Zebra muskuilua leku batzuetan ez da ondo egokitzen eta desagertu egiten da, baina ondo egokituz gero plaga arriskutsua bihurtzen da.
UGALKETA Emeak bi urterekin hasi eta ia hilero ugal daitezke. Arrautza errun eta egun gutxira, oso erraz sakabanatzen diren larba plaktonikoak jaiotzen dira. Zebra muskuilu batek urtean milioi bat ondorengo sor ditzake. “Urte batean, 220etik 4.500 muskuilu/ m2 izatera pasa ziren Ipar Amerikako laku handietan”
BERTAKOAK JAN Fitoplaktonez elikatzen da, eta elikagai bera duten animaliei lehia zuzena ematen die. Materia organiko kantitatea handitzen du eta oxigenoa gutxitzen du. Kalte batzuen ondorioz, bertako espezieei lekua kentzen die. KALTEAK: Bibalbio autoktonoen maskorretan itsasten dira, baita karramarroen oskoletan ere, azken hauen heriotza eraginez. Hildako muskuiluetako kantitaterik handiena ibai ondoetan pilatzen dira. Ondorioz ibai ertzetan arrautzak ipintzen dituzten animaliei eragotzi egiten die. Uretako fitoplanktona jaten dutenez, beste animalien elikagaiak gutxitzen dituzte. Iragazteko duten gaitasuna handia denez, metal astunak pilatzen dituzte, horiek kate trofikoan sartzen direlarik. Ibaietako gizakien azpiegitura hidraulikoak ere kaltetzen dituzte: hodiak trabatu, ur-azpiko materialetan, ...
STOP Zebra-muskuiluaren beldarrak aurkitu diren urtegi edo ibaietan garbiketa guneak ipini behar dira. Txalupak, kanaberak, botak... urarekin kontaktuan egondako guzti guztia garbitu beharra dago. Gainera, urtegietan, gainazal guztiak betetzen dituenez (substratu, harri, landare, azpiegitura...) desoreka ekologiko handiak sortzeaz gain, galera ekonomikoak ere eragin ditzake, azpiegituretako hodiak, hustubideak eta abarrak buxatuta. Aurkibidera
Panpa belarra (Cortaderia selloana) Espezie inbaditzailea
Kaixo ni cortaleria selloana edo panpa-belarra naiz eta esango dizuet nola ailegatu nintzen hona eta nola lortu dudan espezie inbaditzaile bat izatea.
Bidaia Hego Amerikakoa naiz, XIX. Mendearen erdialdera iritsi nintzen Europara. Bi hipotesi daude ni nola ailegatu nintzen azaltzeko: lehenengoa, litekeena da ingeniariek sartu nindutela luiziak saihesteko eta bigarrena, edo Indianoek ekartzea landare apaingarri bezala.
Nolakoa naiz? Multzo dentsoetan hazten naiz eta 3 metroko altuera eduki dezaket. Hosto luze eta estu beti berdeak dauzkat, luzeran 1-2 metrokoa eta zabaleran 1 cm ingurukoa dira eta ertz zorrotza daukate. Urdin berdeskak izan ohi dira, baina gris zilarkarak ere izan daitezke. 20-40 cm luze den panikula trinko batean sortzen ditut loreak, 2-3 metro inguruko zurtoin baten gainean.
Ekologia Panpa-lezka oso moldakorra da eta askotariko ingurune eta klimatan haz daiteke. Hazi asko ekoizten ditu: ale bakoitza milioi bat hazi ekoiztera irits daiteke bere bizitzan zehar. Leku batzuetan, esaterako Euskal Herrian, landare inbaditzailetzat hartu da. Kalifornia eta Hawain ere inbaditzaile gisa tratatzen da, eta Zelanda Berrian eta Australian debekatuta dago saltzea eta landatzea. Landarea erre arren, berriro sortzen da. Hura hiltzeko produktu kimikoak erabiltzen dira. Aurkibidera
Zer da? Zuhaitz bat da, fabaceae familiakoa. Akazia itxura du eta bere jatorria Ipar Amerika da. Ameriketako Estatu Batuetako ekialde eta erdialdean bizi da. Gaur egun, gure artean oso hedatua dago. Ekainaren bigarren erdialdean loratzen da eta 10-20 zentimetro inguruko multzoak izaten ditu. 5 eta 10 zentimetro bitartean neurtzen duen leka da sasiakaziaren fruitua. Negura arte zintzilik izaten ditu fruitu nabar ilunak.
HOSTOAK Hosto konposatu bakoitzak 7 edota 21 foliolo obal ditu, batzuk aurkako hostoak eta besteak subaurkakoak. Gainaldea berde argia da eta azpialdea, berriz, berde matea.
Bidaia Ipar Amerikako zuhaitza da eta 17.mendean sartu zen Europan. Apaingarri eta basogintzarako xedearekin landatu zen eta, gaur egun, oso hedatua dago Hego Euskal herrian, landare inbaditzailetzat hartzen da toki askotan.
Egokitzapena Klima atlantiko hezean garatzen da. Maldetan, baso-ertzetan edo basoen zabalguneetan kokatzen da. Leku horietan baso dentsoak garatzen ditu eta bertoko basoen garapena oztopatzen du.
Bertakoak jan Errekatik hurbil dauden baso mistoak eta harizti azidofiloak ordezkatzen ditu. Lurrazpiko sustrai-kimuen bitartez hedatzen da. Haritz txortenduaren garapena zailtzen du. Landare honek, lorategietako landare guztiak suntsitu al ditu.
Stop Landare honekin akabatu behar da. Nola? -Ba, sustraietatik kendu behar dira eta inoiz ez ekarri landare inbaditzileak. Edozein lekutan berarekin akabatu egokitu baino lehen. Aurkibidera
Koipua (Myocastor coipus) • Zer da? • Koipua (mycastor coypus) karraskari handia da, erdi lurreko eta erdi uretakoa eta, belarjalea da. • Bere ezaugarrietako bat, asko ugaltzea da, klimarekiko eta hidrologiarekiko duen tolerantzia handiak egiten du Argentinako hezegunetako animaliarik garrantzitsuena. Bere larruak prezio altua duelako ere, oso garrantzitsua da .
Bidaia • 1920.eko hamarkadan granjatan ugaltzea lortu ondoren, Hegoamerikako lurraldeetatik munduko leku ugaritara eraman zen, ekonomikoki esplotatzeko asmoz. Honela, Ipar Ameriketan, Europan, Errusian, Ekialde Hurbilean, Afrikan eta Japonian ugaldu zen. Europaren kasuan, Holanda, Belgika, Alemania, Frantzia eta Italian ezarri ziren koipu haztegiak.
Egokitzapena • Uretako karraskaria denez, ibai ondoan bizi ohi da. Oso ondo moldatzen da. Gehienetan 200 metrotik behera bizi dira baina batzuetan 800 metrotan aurkitu dira. Neguan hotz handia egiten ez duen lekuetan. • Euskalerrian, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldean aurki daiteke: Bidasoaren ibarrean, Baztanen eta Luzaide inguruan batez ere. Beste leku hauetan ere aurkitu dira: Valle de Aran (Katalunia); Soba (Kantabria); eta Ebro ibaiaren ondoan.
Bertakoak jan • Myocastor coipus uretako landareez eta haren zurtoinez elikatzen da. Ondorioz, uretako landaredian galera handiak eragin ditzake. Bestalde, hegaztientzako habiak egiteko guneak eta arrainentzako errutegiak murrizten ditu, eta hainbat hegazti-espezieren desagerpen lokala eragin dezake. • Nekazaritzan galerak sortzen ditu, eta baita azpiegituretan kalteak ere. Izan ere, aztarrika ibiltzeko ohitura duela eta, ibai-hertzak hondatzen ditu, ubideak lohiz bete, azpiegiturak suntsitu...
Stop • Gure ekosistematan segitzen badu kalte handia egin dezake. Adibidez landareak jaten baditu beste belarjale batzuk janaririk gabe geratuko dira eta horren ondorioz hilko dira. Orduan karraskari asko eta belarjale asko lekuz aldatu beharko zuten janari bila joateko. Hori ez pasatzeko bueltatu beharko genuen. Aurkibidera
Bidaia Ipar Amerikako espeziea da jatorriz, eta bertako ibai, erreka, laku eta urtegietan bizi da, batez ere landaretza handiko tokietan. Gorputz luzangako karniboro erdiurtarra da. Bere larruaz baliatzeko ekarri ziren Europara 20. hamarkadan, granjetan hazi eta negozioa egiteko. Kontrolatzeko zaila denez, behin baino gehiagotan egin izan du ihes haztegietatik eta inguruko ibaiez jabetu da. Europako bisoi edo ipurtatsa baino indartsuagoa da eta hura baztertzen ari da.
Egokitzapena Ibaiak, putzuak eta errekak ditu gogoko. Bertan bizi, elikatu eta ugaldu egiten da. Igerian nahiz urpean animalia azkarra da. Sakonera txikiko urak, zabalak eta batez ere ur-lasterrak ditu gogoko. Gainera, landare ugari dituzten erreka-bazterrak maite ditu. Normalean, ibai-ibilguen erdiko eta beheko zatiak hautatzen ditu bizitzeko.
Bertakoak jan • Bisoi amerikarra bisoi europarraren mehatxu nagusia bilakatu da, iraungitze arriskuan jartzeraino, haren habitata kolonizatzen baitu sarri. • Jatun amorratua da eta lehian jartzen da bertako bisoiarekin eta igarabarekin. • Kaioletatik ihes eginiko bisoi amerikarra europarra baino handiagoa da tamainaz, oldarkorragoa eta egokigarriagoa. Araldian ere, lehenago sartzen denez bertakoa ordezkatu du ia, desagertzear utzi duelarik.
Stop • Bisoi Amerikarrak egiten dituen kalteak ekiditeko zenbait neurri har daitezke: • Espezie honetako animalia gehiago inportatzeko debekua jartzea. • Haztegiak eta granjak itxi, eta berriak egitea eragoztea. • Bisoi Europarra bizi den guneak babestu eta inguruetako bisoi amerikarrak akatu. Aurkibidera
Bidaia • Jatorriz Ipar Amerikakoa da karramarro hau. • Penintsulan, 1970.eko hamarkadan nahita sartu zuten bertako espezieko gutxi zeudelako.
Egokitzapena • Gure ibaietako izurri eskerga benetan. Ibai, padura eta putzuetan bizi da. Substratu bigunak ditu gogoko, eta irekitzen dituen tuneletan babesten da. Orojalea da, hazkuntza azkarra du, eta azkar iristen da heldutasunera. • Erriberetan bizi delarik, bertan dihardu lurpeko osoa zulatzen, luiziak eraginez eta ibai ertzetako berezko orografia aldarazten.
Bertakoak jan • Oso azkar egokitu da hemengo ibaietara eta bertakoari lekua kendu dio. • Kalte handiak sortzen ditu: • Bertako karramarroari parasito bat (onddo bat) transmititzen diolako, espezie autoktonoarentzat hilgarria dena. • Orojale amorratua izanik bertako faunaren kumeengan (arrainak, anfibioak…) eta landareetan kalte handiak eragiten ditu. • Delt d'Ebre eta Valentziako Albuferako arroztegien arazo larri bihurtu da, arroz-landareen ernamuinak zeharo irensten ditu.
Stop • Espezie inbaditzaileak kontrolatzeko neurriak: • Espezie hauek lurralde berrietan sartzeko debekatzea, oraindik ere ehiza eta arrantza sustatzeko halakoak egiten direlako. • Espezie exotikoak hazteko etxaldeak eraikitzea debekatu eta dagoeneko existitzen direnak itxi ditzatela. • Espezie inbaditzaile batentzat garraiobide izan litekeen merkantzia guztien kontrol zorrotzagoa egitea; eta itsasontzietako lasta-urak kontrola daitezela, espezie askoren sarbidea direlako. Aurkibidera
Festa Lehenengo gominolak, patatak, edariak (ez alkoldunak) ,….. Gero jolasak egongo dira non talde bakoitzak zenbait proba egin beharko dituen, ginkana bat bezala. Festara doan talde bakoitzari puntu 1 gehituko zaio zernolako sailkapenan. Pertsona bakoitza amantal bat eraman behar du kimika jolasak egiteko. Kimika jolasak egiazko materialekin egitea
Bibliografia: • Wikipedia • Zientzianet • Elhuyar aldizkaria • Interneteko beste zenbait baliabide