1 / 17

Espezie inbaditzaileak

Espezie inbaditzaileak. ANIMALIA INBADITZAILEEN ISTORIOA Baziren behin , animali inbaditzaile batzuk beti leku berean bizi zirenak. Egun batean erregeak(karraskaria) pentsatu zuen bidai bat egitea.

stuart
Download Presentation

Espezie inbaditzaileak

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Espezie inbaditzaileak

  2. ANIMALIA INBADITZAILEEN ISTORIOA Baziren behin, animali inbaditzaile batzuk beti leku berean bizi zirenak. Egun batean erregeak(karraskaria) pentsatu zuen bidai bat egitea. Herritar denei abisatu zien eta bilera bat egin zuten. Orduan erregeak bere ideia esan zuen: -Kaixo, ideia bat bururatu zait. Betidanik gaude hemen eta buruz dakigu leku hau zergatik ez dugu bidai bat egiten mundua ezagutzeko? Animaliek denbora bat eman zuten pentsatzen eta orduan esan zuten denak batera: - Bai, gogo asko daukagu! Herriko arotzek itsasontzi bat egin zuten. Hilabete bat pasatu zuten egiten, baina pena merezi zuen.

  3. Hurrengo egunean animaliak eta karraskaria itsasontzian sartu ziren eta mundua ezagutzera habiatu ziren. Argentinara heldu ziren eta pentsatu zuten pixka bat esploratzea. Egun batzuk pasa ziren eta egokitzen hasi ziren: etxeak egiten, toki berriak ezagutzen…..

  4. Baina 3 egun zeramaten ezer jan gabe , eta erregeari gosea sartu zitzaion, orduan agindu bat eman zuen, janaria ekartzen zion animaliak sari bat edukiko zuela . Animaliak janari bila hasi ziren eta asko zegoen , baina ez ziren konturatzen ekosistema kaltetzen ari zirela. Denbora bat pasa ostean 2-4 aste,Argentinako erregeak ziren. Pixkanaka-pixkanaka Argentinako animaliak desagertzen ari ziren eta orduan ekosistema guztiz kaltetu zen. Bisoi amerikarra beraien herriko landare bat ekarri zuen,Panpa izenekoa, karramaro amerikarra zebra-muskuilua, txakurrak sasiakazia, Animalia horiek gustuko zituzten landare horiek, beraz Argentinan landatu zituzten,denbora pasatu zenean landare horiek asko hazi ziren eta Argentinako landareak pixkanaka-pixkanaka desagertzen hasi ziren.

  5. Animalia horiek ohian batean bizi ziren eta erregeak ziren, ezusteko bat gertatu zenerarte. Argentinako oihaneko erregea agertu zen eta esan zuen: -Ez dituzue oihaneko legeak errespetatzen. Orduan bere lankideak galdetu zieten: -Ba al duzue pasaporterik? -Ez -Orduan zer egiten duzue hemen? Joan zaitezte denok zeuren etxeetara, gainera gure ekosistema hondatu duzue. -Guk ez dugu ezer ere ez egin! -Baita zera ere zuek hondatu duzue gure ekosistema guztia. -Ze?

  6. -Bale gu izan gara, baina ez genekien kalte egiten ari ginela,gu elikatzeko eta opor on batzuk izateko nahi genuen,barkatu….. -Bale baina gauza bat itxi zebra-muskuilu pixka bat mesedez oso gozoa dagoela -Noski baina…… etxera joaten utziko diguzue ezer egin gabe? -Bueno…bai maletak egin eta agur!!!! -Eskerrik asko agur!!!

  7. Aurkezpena kaixo, hemen hitz egingo dizuegu animalia eta landare inbaditzaile batzuengan

  8. Espezie inbaditzaileen adibide dira, besteak beste: Cortaderia selloana panpa-belarra, Robinia pseusoacacia sasiakazia, Dreissena polymorpha zebra-muskuilua, Procambarus clarkii ibai-karramarro amerikarra, Mustela vison bisoi amerikarra eta Myocastor coypus karraskaria.

  9. Mustela vison edo bisoi amerikarra Bi espezieak bereizteko ezpainetako orban zuria hartzen da kontutan; bisoi europarrak bai goi- zein behe-ezpainean duen bitartean amerikarrak soilik behe-ezpainean. Gainera bisoi amerikarra europarra baino bi aldiz handiagoa da. Amerikarren ugalketa-garaia aurreratuagoa denez, ar-amerikarrek eme-europarrak hartzen dituzte hauei garaia heldu zaienean. Nola espezie desberdinak diren, eme hauek hilaurtzeak izaten dituzte eta beraz urte horretan ez dute kumerik izaten, eta populazioak ez du izan beharko lukeen emendioa izaten.

  10. Dreissena polymorpha zebra-muskuilua Toki askotan izurrite gisa kontsideratzen da zebra-muskuilua, kolonizatutako tokietan arazo larriak gertatzen baitira. Larbek ugaritzeko eta tokiz aldatzeko gaitasun handia dute [aldatu] Kalteak Bibalbio autoktonoen maskorretan itsasten dira, baita karramarroen oskoletan ere, azken hauen heriotza eraginez. Hildako muskuilu kantitatea handia ibai hondoetan pilatzen da. Ondorioz bertan arraultzak jartzen duten espezieen ugalketa eragozten dute. Ureko fitoplanktona jaten dutenez, bertako muskuiluen elikagaia gutxitu egiten da Iragazteko duten gaitasuna handia dela eta, metal astunak pilatzen dituzte, horiek kate trofikoan sartzen direlarik. Ibaietako gizakien azpiegitura hidraulikoak ere kaltetzen dituzte: hodiak trabatu, urazpiko materialeak erre,...

  11. Procambarus clarkii edo ibai-karramarro amerikarra Karramarro arrunta beraz, ur garbi, fresko eta oxigenatuetako espeziea dugu. Goi mendiko errekak baino, erdi-aldekoak egokiagoak dira espeziearentzat. Garapen hoberena ur kalkareoetan ematen da, exoeskeletoaren eraketan garrantzia baitu kaltzioak. Bestalde, gordelekutan aberats diren arroak atsegin zaizkio, harritsuak eta zulo ugaridunak. Ibai eta errekatan ezezik, aintzira, urtegi eta kanaleetan ere bizi daiteke. Karramarroaren gorputza maskor gogorrez estalita egoteak hazteko arazo franko ekartzen dio eta kanpo-estalki hori kentzen duenean soilik haz daiteke, hurrengo maskorra eratu arte. Denbora-tarte hori larritasun handikoa izaten da karramarroarentzat, biguina eta babesik gabe egoten baita. Maskor zaharra erantzi eta berria eratu arte, egun gutxi igarotzen da eta 48 ordu inguru behar izaten ditu gogortzeko.

  12. karramarro berde inbaditzailea AEBetan inbaditzaile zabaldu bat karramarro berde europarra da. Karramarro hori itsasontzien lasta-uretan iritsi zen ziurrenik Estatu Batuetako mendebaldeko kostara eta ordutik zabalduz joan da. Jatorriz, Europako eta Afrika iparraldeko Atlantikoko kostakoa da. Karramarro txiki eta urria da. AEBetan, ordea, handia eta ugaria da, eta, itxura denez, gaixotasunik eta parasitorik gabea, bertan ez baitu etsai naturalik.

  13. Arratoi inbaditzailea Espezie mota horiek ez dira hemengoak. Izan ere, gizakia noranahi iristen hasi denez gero, ohitura hartu dugu kanpoko espezieak gure ekartzeko. Batzuetan, espezie hauek ez dira ingurune berrira egokitzeko gai, eta, besterik gabe, desagertu egiten dira. Beste batzuetan, aldiz, ingurune berrian finkatzen dira, eta, ugaritu egiten direnez, "espezie inbaditzaile" bihurtzen dira. Arazoa oso garrantzitsua da, eta kalte handia egin diezaioke bioaniztasunari.

  14. Dortoka Lepoa luzatzen dute. Geldo eta sinpatiko. Eta gero hankak. Astiro baina berriro. Eta urruti iristen dira. Hori dio ipuinak: erbia garaitzen duela dortokak. Gizaki askok etxean izaten du animalia oskolduna. Konpainia egiteko. Ez delako zaratatsua. Jolasteko. Lasaia delako. Hazten ikusteko. Aspertu arte. Bai, batzuk aspertu egiten dira. Floridako dortokekin, batez ere. Azken urteetan horixe baita modako dortoka: asko handitzen dira, eta, gainera, bizitza luzea dute; 30-40 urte. Eta beste bizileku bat aurkitzen diete. Arga ibaia, adibidez. Han pozik biziko direlakoan. Eta baliteke gustura bizitzea. Baina bertako dortoka espezieak ez. Dortoka istilzalea -europarra- eta korrontezalea, askoz txikiagoak biak ere, Nafarroako espezie mehatxatuen zerrendan daude. Eta Ameriketako laguntxoa da arrazoietako bat. Horregatik, Iruñeko Udalak neurriak hartzea erabaki du: bost tranpa jarraraziko ditu ibaian, datorren astean. San Pedro eta Alemaneseko zubien artean. Ur gainean flotatzen duten bost plataforma dira; Floridako apoarmatuak bertara igoko dira, eguzkia hartzera, eta saretik irten ezinik geratuko dira. Dortokak bizirik harrapatu, eta tokiz aldatzea da asmoa; «inongo kalterik eragin gabe». Aranzadi Institutua arduratuko da horretaz. Ikerketa zientifikorako erabiliko dituzte gero

  15. PANPA -BELARRA • Panpa-lezka (Cortaderia selloana) jatorriz Hego Amerikakoa den belar altu bat da. Besteak beste, bere izenak adierazten duen bezala, pampan bizi da, bai eta Patagonian ere. • Belar hau mutzo dentsoetan hazten den eta 3 metroko altuera eduki dezakeen landarea da. Hosto luze eta estu betiberdeak dauzka, luzeran 1-2 metrokoak eta zabaleran 1 cm ingurukoak direnak eta ertz zorrotza daukatenak. Urdin-berdexkak izan ohi dira, baina gris zilarkarak ere izan daitezke. 20-40 cm luze den panikula trinko batean sortzen ditu loreak, 2-3 metro inguruko zurtoin baten gainean. • Panpa-lezka (Cortaderia selloana) jatorriz Hego Amerikakoa den belar altu bat da. Besteak beste, bere izenak adierazten duen bezala, pampan bizi da, bai eta Patagonian ere. • Belar hau mutzo dentsoetan hazten den eta 3 metroko altuera eduki dezakeen landarea da. Hosto luze eta estu betiberdeak dauzka, luzeran 1-2 metrokoak eta zabaleran 1 cm ingurukoak direnak eta ertz zorrotza daukatenak. Urdin-berdexkak izan ohi dira, baina gris zilarkarak ere izan daitezke. 20-40 cm luze den panikula trinko batean sortzen ditu loreak, 2-3 metro inguruko zurtoin baten gainean. • Panpa-lezka (Cortaderia selloana) jatorriz Hego Amerikakoa den belar altu bat da. Besteak beste, bere izenak adierazten duen bezala, pampan bizi da, bai eta Patagonian ere. • Belar hau mutzo dentsoetan hazten den eta 3 metroko altuera eduki dezakeen landarea da. Hosto luze eta estu betiberdeak dauzka, luzeran 1-2 metrokoak eta zabaleran 1 cm ingurukoak direnak eta ertz zorrotza daukatenak. Urdin-berdexkak izan ohi dira, baina gris zilarkarak ere izan daitezke. 20-40 cm luze den panikula trinko batean sortzen ditu loreak, 2-3 metro inguruko zurtoin baten gainean.

  16. stop espezie inbaditzaileei

More Related