740 likes | 1.05k Views
EGILEAK: Arizmendi (San Viator) 2.T. 6. SARRERA. DEBA IBAIA. Deba ibaia Euskal herriko ibairik kutsatuenetarikoa da. Leintz- Gatzagan jaiotzen da, eta Deban itsasoratzen da. 58 kilometro ditu. Ibaiadar nagusiak: Aramaio, Oñati, Antzuola, eta Urkulu dira. DEBA IBAIAREN IBILBIDEA. ARLABAN 0 Km.
E N D
DEBA IBAIA Deba ibaia Euskal herriko ibairik kutsatuenetarikoa da. Leintz- Gatzagan jaiotzen da, eta Deban itsasoratzen da. 58 kilometro ditu. Ibaiadar nagusiak: Aramaio, Oñati, Antzuola, eta Urkulu dira.
DEBA IBAIAREN IBILBIDEA ARLABAN 0 Km LEINTZ-GATZAGA (254 biztanle) 0,5 Km ESKORIATZA (3912 biztanle) 5 Km SORALUZE (4160 biztanle) 36km ARRASATE (23.000 biztanle) 12 Km ARETXABALETA (6469 biztanle) 8Km ELGOIBAR (10.989 biztanle) 42km MENDARO (10607 biztanle)49km DEBA (5308 biztanle) 58km
Ibaiaren azterketa bi puntutan egitearen arrazoia: • Arrasateko herrian, ur zikinen tratamendurako estolderia sistema berria jarri dute. Honen inguruan, “Arrasate-Mondragon” udal aldizkarian, abenduko edizioan, informazio hau bilatu dugu : • “Ur hondakinetarako biltzailea lanean ari da jadanik Eskoriatza eta Arrasate artean” • “Herrian 36 hilabetetan zehar egindako obren emaitzak nabaritzen hasi dira eta hondakin isurkinak % 50-ean murriztu dira” • “Etxeetako hondakinen isurkinak % 70-era jaitsi dira” • Beraz, informazio hau konprobatu asmoz, ibaiaren azterketa Arrasatera sartu aurretik eta herria pasa ondoren egitea erabaki dugu. Ikerketa honetan eragina izan dezake, Arrasaten bertan Aramaio ibaiak bere urak Deba ibaira ematen dituela.
Gure Ikastolatik Deba ibaia ikusi nahi? Hau da gure herria Aurrera
Arrasaten, bi lekutan aztertu dugu Deba ibaia: (Egin klik bakoitzean ikusteko) 1. Herrira sartu aurretik, Fagor ondoan . 2.Herri bukaeran, Eroski ondoan.
Hementxe egon ginen. Begira itzazu argazkiak
Hementxe egon ginen Begiratu argazkiak
Behaketa EGURALDIA Eguraldia (07-3-13,14):Egun bietan oso eguraldi ona egin du, zerua argi egon da. Baina goizeko 8:30etan abiatu ginenez hotz egiten zuen. Eguraldia azken egunotan:Aurreko astean euri asko egin zuen. hemen, Arrasaten, Gipuzkoa mailan ur gehien (99’8 L/m2) egin zuen. Horregatik ibaiak ur dexente darama. AURRERA
Behaketa TENPERATURA URAREN Tenperatura eroski inguruan 9ºC URAREN Tenperatura fagor inguruan Ikusten duzuenez, tenperatura bi puntuetan berdina izan da. 9ºC AURRERA
Abiadura Behaketa Abiadura neurtzeko, 50 metro neurtu genituen. Gero, kortxo zati bat bota genuen eta 50 metroak egiteko behar zuen denbora neurtu genuen. Formula hau aplikatu genuen: V=distantzia/Denbora Emaitza hauek jaso ditugu: Eroski inguruan Fagor inguruan 3'67 km/h 3'82 km/h AURRERA
Eroski aldera joan ginen ibaiaren behaketa egitera. Ibaiaren behaketan denetarik aztertu genuen. Zaborra aztertzen honako gauzak aurkitu genituen: Zigarro paketea Eroskiko karroa Papera Plastikoa AURRERA
DESKRIBAPENA Ibaiaren inguruko lurretan (Eroskin): futbol zelai bat dago, baratzeak, supermerkatua, baserriak.... Ibaia, nahiko gardena zegoen baina hala ere zikina zegoen, kolorea iluna zeukalako. Egun horretan ez zeukan usainik baina batzutan usain fuertea du. Ibaiaren kanalizazioa ondo eginda dago eta animaliak eta landareak daude. Aramaio ibaiak kanalizazio txarra du eta ez du inongo bizirik ahalbidetzen, zemento asko duelako. AURRERA
Hurrengo egunean, Fagorrerantz joan ginen, Arrasatera ibaia sartu aurretik, nola iristen den jakiteko. Bertako inguruak aztertzean, landare ugari aurkitu genituen eta gure harridurarako ez zegoen zaborrik. AURRERA
DESKRIBAPENA Deba ibaiaren Arrasateko sarreraren inguruan, fabrika asko daude, adibidez, Fagor eta kristaldegi bat. Lehen esan dugun bezala, ibaiaren atal horretan ez zegoen zaborrik. Landare ugari zeuden. Hurrengo atalera
Klikatu azpimarratuta dauden hitzetan informazioa Ikusteko! Ikusi zelako landaretza Animalia bat aurkitu dut! HURRENGO ATALERA
IBAIAN ERE BIZITZA DAGO JARRAITU
Bioadierazleak JARRAITU
Barraskilo, zizare, intsektuen larba eta bestelako animalia ornogabe batzuk ibaietako biztanleak ditugu, eta beraiek bizi diren inguruaren ezaugarriak ezagutzen lagun diezagukete. Izan ere, horietako batzuk ur garbitan soilik bizi diren bitartean, beste batzuek kutsadura, neurri batean behintzat, jasan dezakete. Horregatik, bioadierazleak deritze eta uraren kalitatea ideia ematen digute. Ornogabeak aurkitzeko hainbat laginketa teknika erabil daitezke. Baina, errazena, erreka oso sakona ez bada behintzat, ondoko harriak jasotzea, eta makilatxo baten bidez harrietan atxikituta dauden animaliak askatzea da. Animalia potoetan sartu, eta bertan identifikatu daitezke. Bioadierazleak JARRAITU
Gure errekako bioadierazle batzuk JARRAITU
ANIMALIAK ANIMALIAK ANIMALIAK ANIMALIAK ANIMALIAK ANIMALIAK ANIMALIAK ANIMALIAK ANIMALIAK JARRAITU
KLIK UR GARBIKOAK KLIK KLIK UR ESKASEKOAK BESTE ANIMALIA BATZUK
Basahatea Erreka, ibai, zingira eta horrelako leku urtsuetan bizi den ahate basatia. Arra emea baino handiagoa eta ikusgarriagoa da : buru berdea, sabelalde zurixka eta bizkar grisa izaten ditu. Emea aldiz, arrea da. Basahateak igerilari bikainak dira, klase batzuk ur gainean eta beste batzuk urpean. Friganeak Ur korronte hotzetan bizi den intsektu larba da. Gorputza babesteko sedazko ontzi bat eraikitzen du, honi hainbat gauza lotuz : harri-koskorrak hosto eta adar zatitxo … narraz dabil, bere “etxea” arrastaka eramanez nahiz eta batzuk haragijaleak izan, belarjaleak dira. JARRAITU
Errekako izkira Oskoldun hau hankaz baliatzen da igeri egiteko eta, gainera, oso azkar egiten du. Kolore aldakorra du gorrizkatik grisera. Landare eta animalien hondakin organikoez elikatzen da. Brankien bidez arnasten du arrainek bezala. muskuiluak Barraskilo, ostra, muskuilu, karrakela eta horrelako animaliek osatzen duten taldea da moluskuena. Normalean, maskor gogor samar batek edo bik babesturiko gorputz biguna izaten dute moluskuek eta gehienak uretakoak dira. JARRAITU
Perla Belarjaleak dira. Brankien bidez arnasten dute eta narraz dabiltza, oso astiro. Ondo oxigenatutako ur korronte hotz eta garbietan bizi dira.Zakatzak ez daude agerian. Ezin dute kutsadurarik jasan. Buztanikara zuria Ibai inguruetan eta ur-bazterrean ibiltzen den txori txiki samarra da buztanikara. Buztana luzea du eta beti gora eta behera ibiltzen du, dar-dar batean. AURKIBIDERA
Uroiloa Ibai, zingira eta leku urtsuen ertzetan bizi den hegazti sendoz eta hanka handikoa. Kolore ilun samarra ditu, beltza buru eta lepoan eta grisa eta berdea gorputzean; mokoa, berriz, mutur horikoa eta kopetaraino heltzen zaion orban gorri batez apaindua. Izaina Gorputz zapaleko zizarea dirudien uretako animalia. Beste animaliei bentosa – moduko batzuen bitartez erantsi eta hauen odola zurgatuz elikatzen dena. Garai batean medikuntzarako erabiltzen ziren gaixoari odola ateratzeko. JARRAITU
Zizarea Zizareak hankarik eta ilerik gabeko gorputz luze eta biguneko animaliak dira. Asko lurpean bizi dira eta beste batzuk pertsona eta animalien hesteetan AURKIBIDERA
IBAIAN AURKITUTAKO BESTE ANIMALIA BATZUK JARRAITU
Inurriak Lurrean taldeka ibiltzen diren intsektu txikiak dira inurriak. Inurri gehienek lur- pila bat eginda ondoratzen dute beren herria. Hegaldunak, hegogabeak,gorriak edo beltzak, era askotakoak daude. BARRASKILOA Lurrean herrestan ibiltzen den animalia txiki oskolduna. Oskola espirala izaten du eta barruan gorputz bigun-biguna,barearena bezalakoa. Buruan, sartu eta atera egiten diren lau adar ditu, bi labur behean eta bi luze goian; goikoen muturretan dauzka begiak. JARRAITU
Erleak Intsektu hegalaria da erlea. Gorputz iletsu arrea du, 15 mm ingurukoa. Oso ongi antolaturiko taldeetan bizi da eta loreetako nektarra bildu eta eztia egiten du harekin. Zozoa Tamaina ertaineko hegazti arrunta da zozoa, 24 cm ingurukoa. Arra ezaguna da; lumaje beltz-beltzak eta laranja- koloreko mokoak egiten dute besteetatik bereizten erraza. Emea, berriz, arrea da erabat. JARRAITU
Bioadierazleen taula HASIERARA JOAN
LANDARETZA JARRAITU
HARITZA Fagazeoen familiako zuhaitz hosto erorkorra da haritza. Oso handiak eta altuak izaten dira. Adaburu irregularra du. Apirila eta maiatza bitartean loratzen da haritza. Loreak gerbatan biltzen dira; hostoek bost eta hamar zentimetro bitarteko luzera dute eta hosto txorten motza dute. Alderdi bakoitzean lau eta zazpi lobulu izaten dituzte. zur eder eta gogorreko zuhaitza da haritza, altzari,zoru,ate etab, egiteko oso erabilia da. Haritz klase guztiak hostogalkorrak dira eta ezkurra dute fruitua. Haritz arruntaren edo kandudunaren hostoak udazkenean kolore horixka hartzen du, haritz amerikarrarena, handiagoa da eta gorri-gorri egiten da. JARRAITU
ASTIGARRA Oso zuhaitz hostotsua da astigarra, baina hostoak erorkorrak dira. Oso azkar hasten da eta 15-20 metro izatera irits daiteke. Zura, marfil kolorekoa, trinkoa, zurruna eta iraupen handikoa. Altzarigintzan eta musika-tresnak egiteko erabiltzen da, gehienbat. Astigarra zuhaitz handi bat da eta, zurgintzarako egur ona eta fruitu txiki marroiak ematen ditu. Fruituek forma bitxia dute ,zomorro hegaldunak dirudite, eta alturatik erori edo bota ez gero, helikopteroen helizeak bezala biraka jaisten dira. JARRAITU
MAKALA Ibaiertzeko zuhaitz estu eta altuak dira makalak. Enbor luze eta zuzena dute eta adarrak laburrak eta goraka haziak. Makalak 35 metro izan ditzake, oso zuzena da, adaburu estu eta luzeekin eta enbor arre ilunarekin. Hosto erorkorra du, berde dirdiratsua eta bihotz tankerakoa. Fruituek ile kotoitsua dute. Zura nahiko kalitate eskasekoa da eta kaxak, paper-orea, agintxotxak, eta abar egiteko erabiltzen da. JARRAITU
HALTZA Haltzaren sustraietan kolore arreko nodulu batzuk aurkitu ohi dira eta beraietan bakterio bat. Bakterio hori, landarearekin sinbiosian bizi da, atmosferako nitrogenoa finkatuz. Horregatik zuhaitz horrek duen garrantzi ekologikoa kontutan hartzeko da. Nitrogenoa finkatzeko duen gaitasunagatik, hezetasuna dagoen lurzoru oso pobreak koloniza ditzake eta ur bazterrak eta ur-ezpondak ere bai. Ibai eta erreka bazterretan, ilarak eratuz, zuhaitz arrunta da. 20-25 metroko altuera dauka eta adaburu zabal eta konikoa edo piramidala. Azal arre iluna (purpura-marroi kolorekoa) duen enbor zuzena eta hosto zerratu biribilak ditu. Lore arrak gerba zilindrikotan eta emeak egurrezkotan dituena. Bere haziak hain txikiak direnez, kilo batean milioi bat kabitzen dira. Negu hasieratik maiatza bitartera loratzen da eta fruituak udazkenean heltzen dira. JARRAITU
LIZARRA Oso hedaturik dago Europan, bai basoetan bai sastrakadietan (oso ondo hazten da lur heze eta alkalinoetan). 40 metroko altuera hartu ohi du. Apaingarri gisa landatu ohi da parke, hilerri, eta abarretan. Adaburu garai eta biribildua dauka, oso gora joaten diren adarrekin. Azala gris argia da, leuna hasieran eta ildaxka-sareduna gero. Hosto konposatuak (bakoitzak 9 foliolo edo gehiago) ditu hosto begi beltzekin. Zur baliotsua dauka, argia, sendoa eta malgua. Kirol ekipoak, erremintetarako eskutokiak, altzariak, bastoiak,... egiteko erabiltzen da. Oso erregai ona eta landare ikatza ere ematen ditu. JARRAITU
SAHATSA Ibai-bazter eta leku hezeetan hazten diren zenbait zuhaitz edo zuhaixka dira sahatsak. Ez dira oso handiak egiten eta hosto luzexkak eta mordo luzetan antolatutako loreak ematen dituzte. Europako zonalde epeletara zabaltzen da. Zuhaixka itxura izaten badu ere, 30 metro luze har ditzake. Lur hezeetako espeziea da eta uholde garai luzeak jasan ditzake. Hosto sinpleak, ezkata bakar batez babestutako begiak, eta gerbatan elkartutako influoreszentziak dituzte. Fruitua kapsula-motakoa da. JARRAITU
Hostoak bata bestearen parean jaiotzen dira. Adarraren puntan ere hosto bat dauka. Gainerakoen antzera, hostoak lantza itxura dauka. Bestalde, ertzak horzdunak dira. Fruituak beltzak, mamitsuak eta txikiak dira. Ukituz gero, esku guztia purpura kolorez tindatzen da. Euskal Herrian oso ezaguna eta erabilia da. Nonahi topatuko dugu. Beste zenbait landarerekin batera, sendabelarrik herrikoienetakoa da. Une honetan loretan daude intsusa zuhaitz guztiak. Kaprifoliazeoen familiakoa da. Familia horretan landare mordoa dago. INTSUSA 6 eta 8 metro arteko luzera har dezakeen arbustu edo zuhaixka dugu intsusa. Itxura aldetik berezia da, adar asko baititu. Zuhaitz batena bezain zurtoin gogorra dauka. Zurtoin edo enbor horrek bi azal izaten ditu. Bata ikusi egiten da, eta kolore marroia du; bestea, berriz, azpialdean dago, eta berde kolorea du. Loreak zuriak dira, eta bost lore-hosto txiki dauzkate. Txikiak izateaz gain, bata bestearen ondoan jaiotzen dira. Beraz, lore sorta ederra osatzen dute. Oso usain berezia daukate. Urrutitik ere usaina dauka intsusak. Adartxo bakoitzak 5-9 hosto izaten ditu. JARRAITU
HUNTZA Landare igokari, zurtoinetan sortzen zaizkion sustraitxoen bidez horma eta zuhaitz enborrei itsasten zaiena eta hostoak beti berde dituena. Hormetan eta zuhaitzetan gora zain txikien bidez itsatsirik hasten den landare hosto berdea da huntza. mendian non nahi ikusten da eta lorategi eta balkoietako apaingarritarako era bili ohi da. JARRAITU
LIKENA Onddoa eta algaren elkarte sinbiotikoaren ondorioz sortutako bizidun konposatuak dira likenak.Landarea kriptogamoa da. Toki hezeetan eta bereziki harkaitz, horma eta zuhaitz azaletan hasten da. Itxura askotakoak dira:hosto ihar modukoak, harri-orban baten antzekoak, adats baten gisakoak … JARRAITU
IRATZEA Mendialde heze eta epeletako belar handi eta lore gabea da iratzea. Klase batzuk sail handietan hasten dira, hasieran berde berdeak eta udazkenerako gorriak. Lurpeko zurtoina duen landarea, a gora igotzen diren hosto elkartu handiak dituena. Iratzeak lorerik gabeko landareka dira. Gorritutakoan baserritarrek ebaki egiten dute, aziendari azpiak egiteko JARRAITU