180 likes | 448 Views
LEHEN MUNDU GERRA (1914-1919). AURKIBIDEA. AURREKARIAK BLOKEEN SORRERA BALKANETAKO KRISIA BERRARMATZE POLITIKA/LEGITIMAZIO IDEOLOGIKOA GERRAREN HASIERA HIRU FASEAK ATZEGUARDIAKO GERRA GERRAREN AMAIERA GERRAREN AZTERKETA BAKEAREN ANTOLAKUNTZA.
E N D
AURKIBIDEA • AURREKARIAK • BLOKEEN SORRERA • BALKANETAKO KRISIA • BERRARMATZE POLITIKA/LEGITIMAZIO IDEOLOGIKOA • GERRAREN HASIERA • HIRU FASEAK • ATZEGUARDIAKO GERRA • GERRAREN AMAIERA • GERRAREN AZTERKETA • BAKEAREN ANTOLAKUNTZA
GERRARAKO BIDEAK (gerraren aurrekariak 1890-1914) • Alemaniaren politika. -XVIII mendetik Europan Orekaren Teoria. Baina, Alemaniak oreka apurtu zuen: -Bismarcken politika realpoilt (bakea helburu aliantzen bidez) 1890ra arte. -Gillermo II.aren politika weltpolit (helburua: Alemaniaren nagusitasuna) 1890tik aurrera.
II. Industrializazioa. -Hazkunde ekonomikoaren ondorioz, merkatu eta lehengaiak lortzeko beharra egon zen. Hauek, herrialde berrietan aurkitu behar zituzten eta ondorioz, kolonialismoa. • Kolonialismoa: -Lehia zegoen herrialdeak banatzerako orduan, denek nahi baitzuten zatirik aberatsena. • Nazionalismoa: - Ideologia nazionalista hedatu zen: Inperioen nagusitasunagatik eta Estatu gabeko nazioak indepentzia aldarrikatzen zutelako.
BLOKEEN SORRERA • ALIANTZA HIROKOITZA -Alemania, Austria-Hungaria eta Italia. *Aliantza naturala zuten (kultura medio). *Denek interes berberak Afrikan (Italia) eta Balkanetan. • ENTENTE HIRUKOITZA -Ingalaterra, Errusia eta Frantzia. *Beste aliantzei aurre egiteko (Errusiak Balkanetan interesak, Frantziak Afrika iparraldean eta Ingalaterrak nolabaiteko pikea zuen merkataritza eta ekonomiagatik Alemaniarekin).
BALKANETAKO KRISIA • Otomandar Inperioaren menpe zeuden. Baina, hau desegiten zegoenez, herrialde batzuetan Balkanekiko interesak piztu ziren: Errusiak interes estrategikoak zituen, Serbiak nazionalistak eta Austria-Hungariak politikoak eta ekonomikoak. • Austria-Hungariak Bosnia-Herzegobina eskuratu zuen eta ondorioz, Errusia eta Serbia aliatu egin ziren Austria-Hungariaren kontra.
BERRARMATZE POLITIKA • Gerra momentu batetik bestera lehertuko zela eta berrarmatu egin ziren. • Armadak ikaragarri hasi ziren eta soldadutza ezarri zen. • Armada horiek teknologia aldetik ekipamendu askoz hobea zuten eta honek beste era bateko gerra ahalbidetu zuen.(kañoiak, trintxerak, hegazkinak…) LEGITIMAZIO IDEOLOGIKOA • Abertzaletasun sutsua indartu zen. Nazioa defendatzea ondo ikusita zegoen ikuspuntu moraletik.
GERRAREN HASIERA 1914 • 1914ko ekainaren 28an, Austria-Hungariako artxidukea hil zuen Serbiar batek. • Ondorioz uztailean Austriak ultimatuma jarri zion Serbiari. Serbiak ia ezarritako eskaera guztiak bete zituen arren Austriak gerra deklaratu zion (Alemania lagun zuela) • Errusiak mobilizazio orokorra deitu zuen Serbiaren alde (uztailaren 30ean). • Aliantzak kateatuz, gerra Europa osora zabaldu zen abuztuaren 4rako.
GATAZKAREN FASEAK • LEHEN FASEA: MUGIMENDU GERRA • Alemanek Schlieffen planari jarraituz gerra bizkorra antolatu zuten bi fronterekin. Ekialdean (Errusia) eta mendebaldean (Frantzia) • Helburua: Mendebaldea garaitu ondoren indar guztia ekialdean jarri. • Alemaniak porrot egin zuen.
BIGARREN FASEA: LUBAKIETAKO GERRA -Gerraren azken hilabeteetararte luzatu zen. • Bi ezaugarri izan zituen: • Fronteak egonkortu • Lubakietan oinarritutako defentsa taktikak. -Honekin bi aldeen indarrak parez geratu ziren gerra azkarraren porrotaren ondoren. - Bataila garrantzitsuak: Sommeko gudua, Dardaneloetakoa…
HIRUGARREN FASEA: 1917.urtea -Berdintasun egoera nagusi. -Gertakariak: • Fronte Errusiarraren gainbehera. Bake hitzarmena Alemaniarekin eta Brest –Litovskeko bakea. • Estatu Batuak gerran sartu ziren blokeak desorekatuz.
ATZEGUARDIAKO GERRA • GERRA EKONOMIA: -Gerrak gastu asko ekarri zituen eta lehengaiak urritzen ari ziren. Ondorioz, ekonomia eraldatu egin zen: emakumeak lanera, errazionamendu liburuxkak, prezioak gora eta maileguen eskaerak agertu ziren. • ARAZO EKONOMIKOAri aurre egiteko: Estatuak zuzenean parte hartu behar izan zuen kapitalismoa baztertuz. • HERRIALDE NEUTRALAK ETA ESTATU BATUAK benefiziatu egin ziren hornitze lanekin.
GERRAREN AMAIERA 1918 • 1918ko azaroaren 11an Rethondes hirian potentzia aliatu nagusiek eta Alemaniak sinatu zuten. • Arrazoiak: • Alemaniako herriak gobernua presionatu zuen gerrari amaiera emateko ( gastuen luzapena, hildako kopuru handia…) • Estatu Batuen parte hartzea (oreka apurtu zuen aliantzetan).
GERRAREN AZTERKETA • Galera demografiko eta materiala: Heriotza asko egon ziren. Gainera zenbait meategi, lur eta etxalde galdu ziren. • Estatu berrien sorrera: Aldaketa instituzionalak egon ziren. Inperio galtzaileak zatituta gelditu ziren eta estatu berriak sortu ziren. Inperio handietan nazionalitate desberdinak zeuden eta independentzia aldarrikatzen zuten. Orduan gerrari esker independentzia lortu zuten. • Aldaketak nazioarteko harremanetan: Europa ahuldu egin zen. Garai baten izandako nagusitasun ekonomikoa ere Estatu Batuen menpe gelditu zen eta erakunde berri bat sortu zen. ONUren antzekoa.
BAKEAREN ANTOLAKUNTZA • Bakearen printzipio nagusiak: Alemaniarentzat baldintza gogorrak, Europako mapa berria eratu eta inperio kolonialak berriro banatu ziren. • Bake itunak: • Parisen bildutakoak: Lau protagonista nabarmen; Clemenceau (Frantzia), Wilson (Estatu Batuak), Lloyd George (Inglaterra) eta Orlando (Italia). • Estatu Batuak 14 puntu aurkeztu zituen, 2 aipagarriak: nazionaltasuna ezartzea eta nazioen elkartea sortzea • Frantzia: Austria-Hungaria deuseztatu eta Alemania ahuldu • Inglaterra: Otomandar inperioaren etorkizuna eta Britainiarren presentzia Ekialde hurbilean • Italia: Kosta adriatikoko lurrak anexionatu nahi izan zituen
NAZIO ELKARTEAREN SORRERA • 1919an Parisko biltzarrean Nazioen Elkartea sortu zen. Negoziazioaren bidetik, bakea ziurtatzeko eta gatazkak konpontzeko egin beharra zuen nazioarteko erakundea.
VERSAILLESKO ITUNA • 1919ko ekainaren 28an idatzi zuten, herrialde irabazleek eta Alemaniak. Bertan erabaki ziren Alemaniari ezarri behar zitzaizkion baldintzak: Lurren galera, desmilitarizazioa Rihn ibaiaren bi aldeetan…
EUROPAKO MAPA BERRIA • Mapa guztiz aldatu zen. Herrialde irabazleek beraien interesen arabera banatu zituzten lurrak. • Mapa berri honekin herrialde batzuk ez ziren gustura gelditu eta hau izan zen II. Mundu Gerra martxan jartzeko arrazoietako bat.