90 likes | 215 Views
Internet. Interneti mugak jarri behar zaizkio. Internet. Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoi bat da. Bere sorreratik hona, bilakaera itzela izan du. Horrela, gaur egun imajinagaitza egiten zaigu Internet-ik gabeko Mundua.
E N D
Internet Interneti mugak jarri behar zaizkio
Internet Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoi bat da. Bere sorreratik hona, bilakaera itzela izan du. Horrela, gaur egun imajinagaitza egiten zaigu Internet-ik gabeko Mundua. Bestalde, World Wide Web (edo soilik Web) elkarloturiko hipertestua dokumentuen sistema bat da, Internet bidez atzigarria dena. Kontua da gaur egun mila-miloika pertsonek daukatela aukera WEB-etik ibiltzeko. Bakoitzak WEB-ean nahi duena egin dezake edo horrek arautua egon behar du. Gaur egun, jakina, arautua dago, baina nork erregulatzen du Gobernuek (adibidez) zer egin dezaketen eta zer ez? Noraino dira gure datu pertsonalak publikoak eta noraino pribatuak?
Interneten erabilpena • Orain dela hainbat urte internet ez zen gaur egun bezain beste erabiltzen. Honen erabilpena asko garatu da azken urteotan. Adituek diotenez, %50 hazi da ordenagailuen erabilpena etxeetan. Dagoeneko 200 mila familiek (800 mila oertsonek) dute ordenagailua beraien etxeetan. • Bill Gatesen esanetan 600 milioi ordenagailu daude mundu osoan eta urrengo bost urteetan bilioi batera igoko dela dio.
Internet bezalako aisialdi-gune batek, aukera mugagabeak dituenez, arriskuak izan behar ditu nahitaez. Soziologo, mediku eta hezitzaileek sarean kontrolik gabe edo gehiegi nabigatzeak ekar ditzakeen arazoez ohartarazten dute; kaltea gizabanakoarentzat nahiz gizartearentzat izan daiteke. • Baliabide hori gaizki erabiltzeak edo modu desegokian erabiltzeak arazo handiak ekar ditzake berekin, bai eta patologiak ere.
Adingabeen kontrola • Umeak geroz eta gazteago hasten dira Internet erabiltzen, eta era guztietako edukiak dauzkan leiho ireki batetik ateratzen dute burua. Pornografia-orrialdeak, zori-jokoak eta argi eta garbi antisozialak diren manifestuak sagua erabiltzen dakien edozeinen eskura daude. • Ia beti bezala, hezkuntza eta gurasoen kontrola dira tresnarik onenak gazteenek behar ez duten lekuetan zehar nabiga ez dezaten. Nabigatzaile gehienek, ordenagailuan sexu, indarkeria edo gustu txarreko edukia duten lekuetan sartzea galarazteko tresna dute. Gure ordenagailuan ikusi dituzten orrialdeei buruz berri ematen duten programak ere badaude, eta erabilera desegoki hori kontrolatzeko erabil daitezke.
Ziber-mendekotasuna • Ziber-mendekotasuna edo sarea gehiegi erabiltzea geroz eta gehiago zabaltzen ari den patologia da. Arriskurik handien daukan populazio-zatia sozializatzeko arazoak dauzkaten nerabeei dagokiena da. Txatak, sareko rol-jokoak eta unean bertako mezularitza dira mendekotasun handien sortzen duten jarduerak. • Psikologoek diotenez, gure aisialdian 30 ordu baino gehiago Interneten eginez gero mendekotasun baten aurrean gaudela esan daiteke.
Konpainien kontrola • Konpainia batek interneten ikus dezakegun guztia kontrolatzen du, gure gustuak, erlijioak etabar ikusten dituzte eta horrela, legez kanpo dagoen zerbait edo norbaiti kalte egingo dion zerbait eginez gero, segituan ohartuko lirateke. • Beste alde batetik, erabiltzaile askok, ilegalak diren jarduerak egiten dituzte eta gobernuak dena kontrolatuko balu, ez genituzte hauek egingo. Hau da internet pribatueren alde onetako bat.