80 likes | 232 Views
RATING GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. 2005.eko iraila. SARRERA.
E N D
RATING GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA 2005.eko iraila
SARRERA RATING-a agentzia espezializatu batek jaulkitzailearen finantza osasunari buruzko balorazioa egitea da, era berean zein perspektiba dituen eta ordainketei puntualki erantzuteko etorkizunean kaudimena izango duen aztertzen dituena, horrela jaulkitzaile ezberdinen artean desberdintzeko tresna nabarmen bihurtuz. RATING-a, errenta finkoko jaulkipenen interesen eta tronkoaren ordainketei puntualki erantzuteko jaulkitzaileak duen gaitasunari buruz agentzia espezializatuaren iritzia denez, izen handiko agentziek egindako ebaluazio teknikoaren emaitza da, jaulkitzailearen finantza osasunaren eta dituen perspektibei eta etorkizunean haren kaudimenean eragina izan dezakeen edozein kanpoko baldintzei buruzko azterketa kualitatibo eta kuantitatibo sakona egin ondoren. Entitate bakoitzari ematen zaion kalifikazioa adierazle baliagarria da finantza merkatuko protagonista guztientzat:inbertitzaile, jaulkitzaile, finantza entitate, jaulkitzailearen hartzekodun eta hornitzaileentzat.
GFAren RATING-a Gipuzkoako Foru Aldundia bi kalifikazio agentzirekin ari da lanean:MOODY's eta FITCH-RATINGS.Urtero egiten da bilera Donostian eta bilera horretara dossier zabala eraman behar da, galdetegi baten bidez aldez aurretik eskatutako dokumentazio erantsiz.Ondoko gaiak hartu behar ditu: • EAE eta Gipuzkoako lurralde historikoko azken urteetako bilakaera makroekonomikoa eta etorkizuneko proiekzioak. • EAE eta Gipuzkoako Foru Aldundiko egoera politikoa eta izan litezkeen ondorioak. • Lege alderdiak:Kontzertu Ekonomikoaren aldaketa, zerga sistema erregionalaren egitura, PFEZren aldaketa, Zerga Berezien bilketa,... • Aurrekontu politika, hasierako aurrekontuak eta likidatutakoak. • Inbertsio planak eta haien finantzazioa. • Finantza estrategia, egungo zorpetzea eta etorkizunean finantzatu beharrekoak. • Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendeko konpainietatik datozen arriskuak.
GFAren RATING-a Azken urteotan, bai Gipuzkoako lurralde historikoko egoera ekonomikoan eta bai Gipuzkoako Foru Aldundiko finantza egoeran izan den aldeko bilakaerak kalifikazio maila gorena lortzea ekarri zuen pasa den urtean, hau da, "AAA" kalifikazioa.Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundia (GFA) izan da kreditu kalifikaziorik handiena lortu duen espainiar estatuaz azpiko lehen erakundea, bi rating ajentziek bermea emanda. FITCH RATINGen urteko azken berrikustearen ondorioz, GFAk kalifikazio gorena lortu du berriro, eta kaudimen maila gorena sendotu egin du. Kalifikazioa emateko arrazoi nagusiak ondokoak izan dira: * zorpetze moderatua * diruzaintzako posizio sendoa estrukturalki * zerga disziplinaren historial frogatua * profil sozioekonomiko sendoa
EL RATING DE LA D.F.G. HOY EPE LUZERAKO RATING KALIFIKAZIOAK LAUKI ERKAGARRIA
EL RATING DE LA D.F.G. HOY GIPUZKOAKO RATING-a: MUNDUKO ESTATUEKIKO ERKAKETA
EL RATING DE LA D.F.G. HOY GIPUZKOAKO RATING-a: EUROPAKO ERREGIOEKIKO ERKAKETA Oharra: Fitch Ratings-en kalifikazioaren arabera