70 likes | 283 Views
4. Proba. IRATI MAITE DUT. ::::::::::::::::TITULUA::::::::::::::::. 4. Proba. 4. Proba. IBAIAREN DESKRIBAPENA. Irati ibaia, ziur aski, energia hidroelektrikoa lortzeko gehien erabili den ibaia da, batez ere Irati SA enpresa sortu zenetik. Enpresa hau Domingo Elizondok,
E N D
4. Proba IRATI MAITE DUT ::::::::::::::::TITULUA::::::::::::::::
4. Proba IBAIAREN DESKRIBAPENA Irati ibaia, ziur aski, energia hidroelektrikoa lortzeko gehien erabili den ibaia da, batez ere Irati SA enpresa sortu zenetik. Enpresa hau Domingo Elizondok, amerikar emigranteak sortu zuen. Iruña eta Zangoza lotzen zituen tren elektrikoak ere izena hartu zion. Trenak uretik lortzen zuen elektrizitatea. Garai hartan egin zen Irabiako urtegia (1912. urtea), Irati ohianean ateratzen ziren egur enborrak urtegiko presan pilatzen ziren. Gero, behin enborrak pilatuta, presa ireki eta ibai behera “barrankeoan”joaten ziren Agoitzeko Ekai zerrategiraino. Zerrategi hau egurra mozteko, ikatza egiteko eta alkohola lortzeko eraiki zen. 2003. Urtean hainbeste zalaparta eta mugimendu eragin dituen Itoitzeko uretegia eraiki zen bertan ere zentral hidroelektrikoa jarri dutelarik duela egun gutxi. Urtegiko ura beste lurraldeetan erabiliko da nekazaritzarako. Irati ibaiak bere ibilbidean beste ibai batzuen emaria jasotzen du hala nola: Urrobi ibaia, Nagorekoa, Erro ibaiarena, Areta ibaiarena, Salazar ibaiarena.... Gu, ibaia aztertzera, Aribe herrira joan gara, Irati ibaia sortzen denetik 15 km-tara. Hurrengo datu hauek jaso genituen : Gure ibaiaren zatia sortzen den tokitik 15km-tara dago. Bertan, ibaiaren malda eta abiadura txikiak dira, eta uraren higadura ahalmena ere bai. Beraz erdiko ibilguan gaude. Ibilgua zabaldu (34,5m) egiten da, landaretza gutxiago egoten da eta uraren tenperaturak gora egiten du.
4. Proba 2. KOKATU ZUEN IBAIA Iratiko oihanaren bihotzean sortzen da, Urtxuri eta Urbeltz errekak elkartzean, eta bidea bizkor egiten du. Orotz-Betelu ondoko mazizo paleozoikoko arroka zaharrak gurutzatzen ditu eta, aurrerago. Kareharrizko Iñarbeko arroilan sortzen da;gero, flysch-ean irekitzen da Usozko urtegia baino lehen eta berriz ere estutzen da Gazteluko zintzurrean. Ondotik Urrobi ugaldearen urak jasotzen ditu (121 Hm/urtea) Itoizen, handik Agoitzera eta margazko depresioan sartzen da eta Erro ugaldearen urak ere biltzen ditu. Mantso-mantso segitzen du Irunberriraino, eta hemen Zaraitzu ugaldeak urak ematen dizkio. Gero Leireko mendikatearen mendebaldeko muturrean Irunberriko arroilan sartzen da. Guk ibaia aztertu dugun puntua sorburutik 15km-tara dago. Ibaia asko zabaldu da(34m) eta malda txikia da. Beraz erdiko ibilguan gaude. Urak Aragoi ugaldeari ematen dozkionean, Zangozatik hurbil, emari haundiko ugaldea da (1205 Hm/urtea) 88km egin ondotik. Bere bidean, iturburuko mendietako klima ozeanikoa, 1800l/m2-ko euriekin, eta Agoitz-Irunberriko klima mediterraneoarra, 800l/m2.ko euriekin ezagutuko ditu. Azkenik Aragoi ibaiak mediterraneoan isuriko ditu bere urak.
4. Proba 3. IKUSIZKO AZTERKETA Iratira joan ginenean ibaiaren ertzean eserita egon ginen eta aparra ez zegoela ikusi genuen. Nola egon behar zen aparra? lantegirik ez dago eta. Kate moduko bat da, lantegirik ez badago aparrik ere ez, aparrik ez badago arrai hilik ezta ere. Uretan, es zegoen ez koipe ez olio arrastorik. Oso giro ona zegoen, zaborrik ez, usain oso ona, lasai egoteko modukoa, uraren soinua eta txorien kantua.
4. Proba 4. BIZITZARIK? Ibaiak florari dagokionez haltzen, intsusen, sahatsen, astigarren , lizarren eta zumarren artean egiten du bere bidea. Faunari dagokionez berriz, koartzak, miruak, barboek, karramarroek, urretxoriek martinarrantzaleek.... osatzen dute. Han geundela ubarroi bat bakarrik ikusi genuen. Besteak ikaratu genituen!!! Bestetik esan Irati ibaiak Irunberriko arroila sortu du milaka urteetan zehar,haitzarte zoragarria osatuz. Bertan paisaia ikusgarria izateaz gain, landaredi abersatasun handia dago. Faunari dagokionez, bereziki, sai arren kolonia handi bat bertan bizi dela aipatzekoa da.
4. Proba 5. HAUSNARKETA Irati ibaia oso egoera onean dago, egia esan ez dugu ezer berezirik egiten horrela egoteko….asko maitatu besterik ez. Horrela bada, inguruan ez dago lantegirik, ezta beraiek sortzen duten kutsadurarik. Horren ondorioz ez dago usain txarrik, aparrik, arrain hilik… Baina honek ez du esan nahi, ibaia oso egoera onean egoteagatik zaborrak bota behar ditugula. Hau da geroz eta gehiago zaindu,maitatu… orduan eta osantsuago eta politagoa egon behar da. Kutsatu behar da jendea Irati maitatzen!!