70 likes | 244 Views
JOLASA ETA GARAPENA JOLASAREN SAILKAPENAK, HAINBAT AUTOREREN ARABERA. Gaur egun, inork ez du zalantzan jartzen haurrek josteko duten beharra, garapen orekatua eduki ahal izateko.
E N D
JOLASA ETA GARAPENA JOLASAREN SAILKAPENAK, HAINBAT AUTOREREN ARABERA
Gaur egun, inork ez du zalantzan jartzen haurrek josteko duten beharra, garapen orekatua eduki ahal izateko. Hainbat autoreren azterlanek (Piaget, Vygotski, Freud, …) erakusten dute jolasa funtsezkoa dela haurraren garapen indibidual eta sozialean.
JOLASAREN SAILKAPENAK Jolasak irizpide bat baino gehiagorenarabera sailka daitezke. Ezin dugu sailkapen bakarra aurkitu. Sailkapen hauek hezitzaileak orientatzeko eginak daude.
Hezitzaileek haurrari behatu egin behar diote jolasean ari denean (jolas librea, zein zuzendua), jostailu bat aukeratzen duenean edota lagun bati jolas jakin bat proposatzen dionean, horrela haren gustuak, beharrizanak edo kezkak zehaztu ahal izango baititu.
HAINBAT SAILKAPEN Ondoren landuko dituzuen sailkapen hauek Eulalia Martínezek ( El juego infantil, Análisis y aplicación escolar liburuan) jaso ditu. • Gogora dezagun J. Piagetek egiten duen jolasaren sailkapena xehetasunez azaldu dugula 2. Unitate Didaktikoan eta ez dela puntu honetan agertuko.
Sarreratxo hau eginda, ikasle bakoitzak hurrengo taula bete beharko du. • Denek amaitzean(ordu bat inguru), taldeka jarri, zuzendu eta landuko duzue. • Zuzendu ostean, ikasleak irakasleari entregatu beharko dio.
Denek amaitzean(ordu bat inguru), denon artean zuzendu eta landuko dugu. - Zuzentzeko bolondres bat irtengo da arbelera. - Bolondres honek, irakaslearen laguntzarekin, ariketa gidatuko du, kideen ekarpenak arbelean idatziz eta komentatuz. • Zuzendu ostean, ikasleak irakasleari entregatu beharko dio lana.