190 likes | 563 Views
KALITATE TRESNAK. Xedea : Erabateko kalitateranzko bidean egunez egun agertzen diren zailtasunei aurre egitea eta produkzio-prozesuetan sortzen diren aldaketak konpontzea. Erabateko kalitatearen filosofia : “akatsak zuzentzea edo murriztea ez ezik, erabateko kalitateak prebenitzea esan nahi du”.
E N D
Xedea: Erabateko kalitateranzko bidean egunez egun agertzen diren zailtasunei aurre egitea eta produkzio-prozesuetan sortzen diren aldaketak konpontzea. Erabateko kalitatearen filosofia: “akatsak zuzentzea edo murriztea ez ezik, erabateko kalitateak prebenitzea esan nahi du”
KALITATE ADIERAZLEAK • Objektiboak izan behar dute • Zehatzak izan behar dute • Lortzako errazak izan behar dute • Pertsona orok ulertzeko modukoak izan behar dute
Arazoak hautatzen eta identifikatzen dituzten erremintak Arazoak aztertzeko erremintak Konponbideak eta ekintza zuzentzaileak planifikatzen dituzten erremintak MULTZOAK
ARAZOAK HAUTATZEN ETA IDENTIFIKATZEN DITUZTEN ERREMINTAK • Ideia-jasa(I): ahalik eta denbora laburrenean ahalik eta ideia gehien ematean datza • Sormenean oinarritzen da • Arauak: • Ez da beldurrik izan behar otutzen zaiguna esateko • Kritikarik edo balio-judiziorik ez da egin behar • Ez da ideiarik baztertuko • Bukaera arte ez da ebaluaziorik egingo
ARAZOAK HAUTATZEN ETA IDENTIFIKATZEN DITUZTEN ERREMINTAK • Ideia-jasa (II): • Zer egin bildutako ideiekin? • Parametro batzuen arabera egokiena hautatu • Informazioa antolatu eta mailakatu multzoka (kidetasun diagrama) • Aurreko ideia batean oinarritu ideia berriak agertzeko
ARAZOAK HAUTATZEN ETA IDENTIFIKATZEN DITUZTEN ERREMINTAK • Inkesta: informazioa biltzeko galdera-sorta bat da eta ahoz zein idatziz egin daiteke • Galdera motak: • Irekiak (Zer, Nola…) • Informaziozkoak (ezagutza maila neurtzeko) • Xedezkoak (borondatea neurtzeko) • Iritzizkoak (iritzia neurtzeko) • Itxiak (bai/ez) • Erdi-irekiak (erantzuna baiezkoa bada, esan zein)
ARAZOAK HAUTATZEN ETA IDENTIFIKATZEN DITUZTEN ERREMINTAK • Elkarrizketa:bi petsonen artean egin ohi da, modu antolatuan eta eta galdera irekien bitartez • Aholkuak: • Galdera irekiak planteatu • Engainagarriak diren galderak saihestu • Une oro jarrera zuzena azaldu • Lortutako ondorioak apuntatu
ARAZOAK HAUTATZEN ETA IDENTIFIKATZEN DITUZTEN ERREMINTAK • Lehentasunen matrizea: arazoak mailakatzeko tresna bat da arazoak elkarren artean alderatzen dituena
ARAZOAK HAUTATZEN ETA IDENTIFIKATZEN DITUZTEN ERREMINTAK • Bozketa/adostasuna: kuantifikatu ezin diren arazoak hierarkizatzeko erabiltzen da. Irizpideak zehaztu egiten dira eta taldeko kide bakoitzak baloratuko du puntuazio bat emanez
KALITATEAREN OINARRIZKO ZAZPI ERREMINTA • Datuak biltzeko orria: aztertu beharreko fenomenoa ezarri ostean, ezaugerriak erregistratu egiten dira. Instrumentu hori kausak identifikatzeko eta aztertzeko erabiltzen da. Honako puntu hauek zehaztu behar dira: • Informazio kuantitatiboa edo kualitatiboa den • Maiztasuna • Arduraduna nor den • Informazioa nola erabiliko den
KALITATEAREN OINARRIZKO ZAZPI ERREMINTA • Histograma: barra bertikalen bitartez egiten den irudikapen-grafikoa da eta gertaerak zein maiztasunekin gertatzen diren islatzen du. Datu multzo handiekin lan egiten dugunean erabiltzen da eta prozedura honako hau da: • Datuak biltzea • Heina kalkulatzea • Klase-kopurua kalkulatzea • Anplitudea kalkulatzea • Klase-mugak kalkulatzea • Klasearen marka kalkulatzea • Maiztasun absolutua kalkulatzea • Maiztasun erlatiboa kalkulatzea • Metatutako maiztasunak kalkulatzea • Histograma egitea
KALITATEAREN OINARRIZKO ZAZPI ERREMINTA • Paretoren diagrama: arazoak eragiten duten kausak mailakatzeko erabiltzen da. Kontzeptuaren arabera kausen % 20k arazoen % 80 konpon dezake. • Prozedura
KALITATEAREN OINARRIZKO ZAZPI ERREMINTA • Kausa/ondorio diagrama: Ishikawa-k asmatua, arrain-hezurraren diagrama izenez ere ezagun da. • Tresna hau arazo baten kausa posible guztiak identifikatzeko erabiltzen dugu
KALITATEAREN OINARRIZKO ZAZPI ERREMINTA • Sakabanatze-diagrama: tresna estatistiko honek datu multzo bik elkarrenartean duten erlazioa adierazten digu, adibidez prezioak eraginik daukan kontsumoan. • Korrelazio hori -1 eta 1 bitartean egon daiteke, hala, -1 korrelazio negatiboa izango da, 0 sakabanaketa handia dago eta 1 korrelazio positiboa da
KALITATEAREN OINARRIZKO ZAZPI ERREMINTA • Kontrol-grafikoa: grafiko honek aldagai baten eboluzioa adieratzen digu, hortaz, aldagai horren portaera irudikatzen du beste aldagai baten arabera, esaterako salmenta kopurua urtean zehar
KALITATEAREN OINARRIZKO ZAZPI ERREMINTA • Geruzapen bidezko azterketa: irizpide batzuen arabara, datuak multzokatzean datza. Aldez aurretik beste erreminta batetik ateratako datuak hartu behar dira eta multzotan bildu
PLANGINTZA EGITEKO ERREMINTAK • Fluxu-diagrama edo ordinograma Hasiera/bukaera Erabakia konektoreak dokumentua prozesua oharrak
PLANGINTZA EGITEKO ERREMINTAK • GANTT diagrama: proiektuak egiteko erabiltzen da. Bertan zutabe batean egin beharreko atazak agertuko dira eta errenkadetan egutegia. Honen aldaera kronograma izan daiteke.