90 likes | 210 Views
Papera eta bere eratorriak. Erosi eta Kontratatzeko Instrukzioa. Jarraitu beharreko prozedura. Eskaintzak eskatzea: Hornitzaileei zehaztu ezaugarriak derrigorrezkoak zein borondatezkoak.
E N D
Papera eta bere eratorriak Erosi eta Kontratatzeko Instrukzioa
Jarraitu beharreko prozedura • Eskaintzak eskatzea: Hornitzaileei zehaztu ezaugarriak derrigorrezkoak zein borondatezkoak. • Egiaztagiriak: Eskatu behar da paperaren fabrikatzailearen fitxa teknikoa, bai eta ezarrita dauden baldintzak betetzen dituztela frogatzeko behar diren ziurtagiriak eta egiaztagiriak ere, nahitaezkoak zein borondatezkoak, egonez gero. Ingurumeneko baldintza batzuk egiaztatu daitezke ekoetiketen bidez (ikus I. eranskina) • Erregistroa eta betetze maila: Urtero eskatuko diegu sailei eta erakunde autonomoei instrukzio honetan aipatzen diren material guztiei buruzko datuak • Prozedura bera ezarriko da kontratazio agiriak daudenean.
Ofizioetako papera • Oinarrizko kloroa erabili barik egindakoa, ez eta zuritzeko klorozko konposatuak ere (TCF edo PCF) • Agente distirarazlerik ez duen papera • Paper ekologikoa: egiteko prozesuan, ingurumena errespetatzeko neurriak hartzen direnean. • Gramajea, gehienez ere 80gr/m2 • Zurezko zuntz birjinak edukiz gero, modu iraunkorrean ustiatutako basoetakoa izan dadila (FSC, PEFC)
Resmasko papera eta koadernoak • %100 birziklatua, kontsumo aurreko eta kontsumo osteko zuntzetatik egindakoa • Oinarrizko kloroa erabili barik egindakoa, ez eta zuritzeko klorozko konposatuak ere (TCF edo PCF) • Gutxieneko zuritasuna %70 (ISOren arabera) • Agente distirarazlerik ez duen papera • Paper ekologikoa: egiteko prozesuan, ingurumeneko eraginik ez sortzeko, neurri konkretuak hartzen direnean. • Gramajea, gehienez ere 80gr/m2
Gutunazalak eta poltsak • %100 birziklatua, kontsumo aurreko eta kontsumo osteko zuntzetatik egindakoa • Oinarrizko kloroa erabili barik egindakoa, ez eta zuritzeko klorozko konposatuak ere (TCF edo PCF) • Agente distirarazlerik ez duen papera • Paper ekologikoa: egiteko prozesuan, ingurumeneko eraginik ez sortzeko, neurri konkretuak hartzen direnean.
Liburuxkak, katalogoak, buletinak eta antzeko argitalpenak, karteletako papera (arrazoi teknikoak direla-eta ezarri ezin diren haietan izan ezik), liburuak, markaorriak, egutegiak, bisita txartelak eta lehenago zehaztu ez direnak • %100 birziklatua, kontsumo aurreko eta kontsumo osteko zuntzetatik egindakoa • Oinarrizko kloroa erabili barik egindakoa, ez eta zuritzeko klorozko konposatuak ere (TCF edo PCF) • Agente distirarazlerik ez duen papera (ahal den heinean) • Paper ekologikoa: egiteko prozesuan, ingurumeneko eraginik ez sortzeko, neurri konkretuak hartzen direnean.
Planoetarako papera • Oinarrizko kloroa erabili barik egindakoa, ez eta zuritzeko klorozko konposatuak ere (TCF edo PCF) • Agente distirarazlerik ez duen papera • Paper ekologikoa: egiteko prozesuan, ingurumeneko eraginik ez sortzeko, neurri konkretuak hartzen direnean. • Gramajea, gehienez ere 80gr/m2 • Zurezko zuntz birjinak edukiz gero, modu iraunkorrean ustiatutako basoetakoa izan dadila (FSC, PEFC)
Borondatezko betebeharrak • Derrigorrez bete beharreko baldeintzetan, gramajea zehazten ez den artikuluetan, irizpidea izango da ahalik eta gramaje baxuena erabiltzea • Produktuak aurkeztea, material birziklatu, itzulgarri edo birziklagarriez egindako ontzietan edo enbalajeetan. Ahal den neurrian ez erabili behar ez den ontzirik eta enbalajerik • Produktua aurkeztea ontzi homogeneoetan, banaketa eta birziklatzea samurtzeko • Eko-Etiketak edukitzea (Aingeru Urdina, Beltxarga Zuria...) • Fabrikatzailearen ziurtagiria ingurumen kudeaketako sistemetan, (ISO 14001 , EMAS, EKOSCAN edo besterik), ingurumen kudeaketa zuzena bermatzeko • Paperaren iraunkortasuna baloratuko da (ISO 9706, DIN 6738 edo besterik)
Ekoetiketak Basoetatik datozen zurezko zuntz birjinak dauzkaten paperetan, zuntzak ateratzearen kudeaketa arduradunek ezarri behar dituzte basoen kudeaketa iraunkorra bermatzeko diren printzipioak eta neurriak. Praktika hau hirugarren independiente batek egiaztatzeko, baso ziurtagiri bat erabili daiteke.