150 likes | 1.46k Views
LANDAREEN NUTRIZIOA. MANTENUGAIAK HARTZEA IZERDI LANDUGABEAREN GARRAIOA FOTOSINTESIA IZERDI LANDUAREN GARRAIOA IRAIZKETA. LANDAREEN NUTRIZIOA. 1. MANTENUGAIAK HARTZEA: URA ETA GATZ MINERALAK XURGATZEA. BRIOFITOAK: (talofitoak)
E N D
LANDAREEN NUTRIZIOA • MANTENUGAIAK HARTZEA • IZERDI LANDUGABEAREN GARRAIOA • FOTOSINTESIA • IZERDI LANDUAREN GARRAIOA • IRAIZKETA
1. MANTENUGAIAK HARTZEA: URA ETA GATZ MINERALAK XURGATZEA • BRIOFITOAK: (talofitoak) • Gorputzaren azalaren bidez difusioz hartzen dituzte gatz minerala, ura eta oxigenoa. • KORMOFITOAK: • Sustraietako ile xurgatzaileen bidez hartzen dituzte ura eta gatz mineralak. • Ura: osmosiz (energia kontsumorik gabe) • Gatz mineralak: Uretan disolbaturik ioi moduan xurgatzen dira garraio aktiboz (mintzeko zelulen bidez eta energia kontsumituz). NO3-, K+, Ca++,H2PO4 -, Mg++, SO42-... • Sustraietan xurgatutako urak eta gatz mineralek disoluzio bat osatzen dute: IZERDI LANDUGABEA. Hau sustraien zeluletatik xilemako zurezko hodietara igarotzen da eta zurtoinetik igo eta gero hostoetara heltzen da.
1. MANTENUGAIAK HARTZEA: URA ETA GATZ MINERALAK XURGATZEA • Sustraietatik hostoetarako noranzkoa du • Epidermiseko ile xurgatzaileetatik bi bide jarrai dezakete: • Sustraiko zelula zeharkatzen plasmodesmoen bidez (A, bide sinplastikoa) • Sustraiko zelulen artetik igaroz. Endodermisera heltzean, bertako zelulek duten ezko geruza batek urari bidea gelditu eta ura zeluletatik igaro ararazten du (B, bide apoplastikoa). Behin Caspary-ren banda zeharkatuta, ioiek bide sinplastikoa eta urak apoplastikoa jarraitu ohi du.
Xileman gora ematen da: Zelula hilez osatua Zitoplasmarik gabekoak Nukleorik gabekoak Paretak lignifikaturik Zeharkako trenkadarik gabekoak Higidura grabitatearen kontrakoa da, eta ondoko fenomenoek laguntzen dute izerdi landugabearen garraioa: Sustraien presioa: sustrai bat moztu eta ura eta merkurioa duen hodi bati lotuz gero, denbora tarte bat utzita, sustraiak zurgatutako urak merkurioz osatutako zutabea goruntz bultzatzen du. 2. IZERDI LANDUGABEAREN GARRAIOA ZUREZKO HODIAK
Transpirazioa: Ur molekulak buztinezko hodiaren poroetatik lurruntzen diren heinean, galtzen den ura beheko urak ordezten du hori. Ura trakzioz igotzen da beirazko hodian gora eta zutabe jarraitua osatzen du; merkurioa ere igo egiten da urak utzitako tokia hartzeko. Lan areetan hostoetako transpirazioak antzeko efektua du. 2. IZERDI LANDUGABEAREN GARRAIOA
2. IZERDI LANDUGABEAREN GARRAIOA • Ur molekulen kohesio indarra : Uraren hidrogeno-zubien ondorioz urak erakusten duen kohesioari esker izerdi landugabeak zutabe jarraia osatzen du • Kapilaritatea: Likidoek diametro txikiko hodietatik igotzeko fenomeari dagokio, kasu honetan likidoa izerdi landugabea da eta hodia xilemaren zurezko hodia.
3. FOTOSINTESIA • Hostoetako parenkima klorofilikoan ematen da • Izerdi landugabearekin batera atmosferako CO2-a behar da eta prozesuaren ondorioz O2 eta H2O askatzen dute landareek atmosferara. • Gas-trukea nagusiki ESTOMEN bidez ematen da. • Potasio ioiak eta ura zelula hertsaileetan sartzeak bere hanpadura eragiten du eta ondorioz estomaren ostioloa handitzea, estoma irekiz eta alderantziz.
3. FOTOSINTESIA • H2O, CO2, gatz minerala eta eguzkiko argiari esker materia organiko sinplea sintetizatzean datza. • Bi fase ditu: • Fase argitsua: Argiaren energia uraren fotolisia egiteko erabiltzen da eta bertatik askatutako H+ ioiak koentzimak erreduzitzeko erabiltzen dira : H20 4H+ + e-+ O2 NADP NADPH2 Energiaren beste zati bat klorofilak askatzen du eta energia garraiatzaileak, hots ATP-ak eratzeko erabiltzen dira. Eguzkiko argia
3. FOTOSINTESIA • Fase iluna:ez du argiaren beharrik. Honetan, fase argitsuan sortutako NADPH eta ATP erabiliz, CO2-a gluzido bakuna bilakatu arte erreduzitzen da (C3H6O3). Hortik, beste konposatu organiko batzuk sintetizatzen dira: monosakaridoak, glizerina, gantz azidoak eta aminoazidoak. Urak eta konposatu organiko hauek osaturiko disoluzioari IZERDI LANDUA deritzo. ATP NADPH CO2 C3H6O3 +gatz mineralak MONOSAKARIDOAK GLIZERINA GANTZ AZIDOAK AMINOAZIDOAK
4. IZERDI LANDUA GARRAIATZEA • Hostoetatik fotosintesia egiten ez den gainontzeko guneetara eta erreserba guneetara garraiatzen da. • Zelula laguntzaileetatik floemara garraio aktiboz igarotzen da • Floema osatzen dituzten bahe-hodien bidez garraiatzen da.
4. IZERDI LANDUA GARRAIATZEA PRESIO-FLUXU BIDEZKO GARRAIOAREN HIPOTESIA: • Ura ondoz-ondo dauden zurezko hodietatik bahe-hodietara pasatzen da osmosiz • Horrek floemaren presio hidrostatikoaren igotzea eragiten du. • Ondorioz floemaren barruko solutuak higitzen dira kontsumo/biltegi guneetara.
5.IRAIZKETA • Metabolismo zelularraren ondorioz sortzen diren hondakin produktuak kanporatzeko prozesuari dagokio • Landareek ez dute iraizketa aparaturik sortzen dituzten konposatu nitrogenatuak osagai berriak sortzeko erabiltzen dituztelako eta O2, CO2 eta H2O estomen bidez kanporatzen dituztelako.
5.IRAIZKETA • JARIAKETA: landareek sortu eta hondakin substantziatzat har daitezken hainbat gai erabilgarriak izaten dira oraindik landareentzat. Substantzia horiek jariaketa ehunetan sintetizatzen eta metatzen dira • Nektarra: polinizazioan intsektuak erakartzeko • Substantzia aromatikoak/erresumingarriak, zelula epidermikoetan • Zitrikoen esentziak eta koniferoen erretxina (intsektu eta onddoetatik babesteko), barrunbe jariatzaileetan • Latexa (intsektu eta onddoetatik babesteko), industriak eta medikuntzak erabiltzen da.
ETA LANDARE HARAGIJALEAK ZER? • Autotrofoak ala heterotrofoak dira? • Zein ingurutan bizi dira? • Zer lortzen dute intsektuetatik? • Adibideak