140 likes | 309 Views
Bizi-baldintzak itsasontzi baten barruan. • XVI. eta XVII. mendeetan, itsasontzi bateko bizi-baldintzak ez ziren osasungarriak, ez tripulatzaileentzat, ez bidaiarientzat.
E N D
Bizi-baldintzak itsasontzi baten barruan. • XVI. eta XVII. mendeetan, itsasontzi bateko bizi-baldintzak ez ziren osasungarriak, ez tripulatzaileentzat, ez bidaiarientzat. • Bidaia laburretan, ontziratutako pertsonek egun horiek jasan zitzaketen, eta gero, lehorrera iristean, sendatu egiten ziren; baina Atlantikoan barna egiten ziren itsas bidaiek hilabeteak edota urteak irauten zuten, eta aldi horretan, tripulatzaile eta bidaiari asko gaixotzen zen. • Bidaia horietan, ontziratutako pertsonen % 20 galtzen zen batez beste, gaixotasunen ondorioz.
Bizi-baldintzak itsasontzi baten barruan. Honela sailka daitezke egurrezko belaontzi batean bidaia luze bat eginez gero gerta zitezkeen arazo nagusiak: • Pilaketa- eta aireztapen-arazoak • Higiene-arazoak • Elikadurarekin lotutako arazoak
Pilaketa- eta aireztapen-arazoak • Oholak lodiak ziren oso, eta, horrez gain, janaria eta erreminta nahiz ordezko pieza ugari eraman behar izaten zituzten, kaskoan, masterian eta aparailuan konponketak egiteko; beraz, antzinako egurrezko ontzi haietan, oso leku gutxi izaten zen tripulatzaileentzat, asko izaten baitziren, gainera. • Gelak eta kabinak (ofizialenak salbu) oso txikiak ziren eta ez zuten leihorik; aireztapen egokirik gabe, beraz, oxigeno gutxi zegoen. • Kabina bakoitzean itsasgizon asko bizi ziren elkarrekin; horrenbestez, parasitoak (esaterako, zorriak) ugaritu egiten ziren, eta horiek hainbat gaixotasun transmititzen zituzten (tifusa, adibidez).
Bizi-baldintzak itsasontzi baten barruan. Honela sailka daitezke egurrezko belaontzi batean bidaia luze bat eginez gero gerta zitezkeen arazo nagusiak: • Pilaketa- eta aireztapen-arazoak • Higiene-arazoak • Elikadurarekin lotutako arazoak
Higiene-arazoak • Ontzi barruan higiene gutxi izaten zen, garai hartan bestelako inguruneetan ohikoa zen bezala; dena den, pilaketek eta aireztapen egokirik ez izateak arazoa areagotu egiten zuten. • Tripulatzaileak itsasoan bainatzen ziren hura bare zegoenean; baina bainu hori ez zen askotan izaten, oro har ez baitziren igerian ondo moldatzen. • Ontzigaina garbitu eta gorozkiak itsasora bota arren, kabinetan eta bodegetan arratoi eta labezomorro ugari izaten zen; hain zuzen, horien gorozkiek eta animalia hilek gelak zikintzen eta infektatzen zituzten. • Higiene gutxi zegoenez, elikagai freskoak eta ura oso azkar hondatzen ziren. Bakterio ugari zeuden, oso arriskutsuak, gainera; esaterako, salmonellosia edo botulismoa eragiten dituztenak.
Bizi-baldintzak itsasontzi baten barruan. Honela sailka daitezke egurrezko belaontzi batean bidaia luze bat eginez gero gerta zitezkeen arazo nagusiak: • Pilaketa- eta aireztapen-arazoak • Higiene-arazoak • Elikadurarekin lotutako arazoak
Elikadurarekin lotutako arazoak • Ontzietan ez zegoen leku asko janaria gordetzeko, eta beraz, biltegian gordetako elikagaiak mugatu egin behar izaten zituzten, itsaso zabalean zeudela amai ez zitezen. Tripulatzaile bakoitzari honako elikagai hauek ematen zitzaizkion: • Dieta hori ez zen oso orekatua eta tripulatzaileen osasunari kalte egiten zion.
Elikadurarekin lotutako arazoak • Beheko taularen bidez, dieta osasungarri bat itsasoko dietarekin alderatzen badugu, azken horrek zituen eskasiak hautemango ditugu: • Itsasoko dietan ez zen berdurarik eta frutarik izaten; beraz, bitamina gutxi hartzen zituzten. Eskorbutoa zen ondorio ohikoena.
Elikadurarekin lotutako arazoak •Proteinak haragi lehorren edo gazituen bidez jasotzen zituzten; ez zuten landare-jatorriko proteinarik hartzen, lekaleak berehala galtzen baitziren eta fruitu lehorrak apenas kontsumitzen baitziren, oso garestiak zirelako.
Elikadurarekin lotutako arazoak • Karbono-hidrato gehienak bizkotxoaren bidez lortzen zituzten. Produktu hori ohikoa zen itsasontziko itsas bidaietan, denbora askoan irauten baitzuen usteldu gabe. Xehatu, oretu eta egositako galletekin egiten zuten, eta hain gogorra izaki, busti egin behar izaten zen jan ahal izateko.
Elikadurarekin lotutako arazoak Ura egun gutxian galtzen zenez, ardo eta garagardo asko kontsumitzen zen, eta hori kaltegarria zen gibelerako.
Elikadurarekin lotutako arazoak Gabezia horiez gain, gosea eta egarria izaten zituzten maiz, elikagaien zati handi bat hondatu egiten baitzen; hau da, bakterioek usteltzen zituzten, edota ontziak goraino betetzen zituzten arratoiek nahiz intsektuek jaten zituzten.