220 likes | 399 Views
3. GAIA. EGOITZA ZENTRUA LEHEN HAURTZAROAN. 1 . SARRERA. 2. ABEGIA EDO HARRERA EGOITZA ZENTRUETAN . 3. HAURTZARORAKO EGOITZEN EZAUGARRIAK. 4. HAURTZARORAKO EGOITZEN FUNTZIO OROKORRAK. 5. ESKUHARTZE PRINTZIPIOAK HAURTZARORAKO EGOITZETAN. 1. SARRERA.
E N D
3. GAIA. EGOITZA ZENTRUA LEHEN HAURTZAROAN.1. SARRERA.2. ABEGIA EDO HARRERA EGOITZA ZENTRUETAN .3. HAURTZARORAKO EGOITZEN EZAUGARRIAK.4. HAURTZARORAKO EGOITZEN FUNTZIO OROKORRAK.5. ESKUHARTZE PRINTZIPIOAK HAURTZARORAKO EGOITZETAN.
1. SARRERA. 60. eta 70. hamarkadetan haurrei adintxikikoen barnerapenzentruetan sartzen zitzaien. HELBURU BAKARRA________ HAURRAK HARTU (ABEGIA) ETA GORDE. HEZKUNTZARIK EZ. Gaurregun egoitza zentruak deitzen dira. Espainiako Estatu mailan, 1978ko Konstituzioak bultzaturik eta Autonomia Erkidegoek garatuta, joan den mendeko BABES EREDUTIK (alde judizialak hezkuntza arloak baino garrantzi gehiago zeukanean) HEZKUNTZA EREDURA pasatzen ahalegindu da (80. hamarkadan).
80. eta 90. hamarkadetan zentru handiak kritikak jasaten jarraitzen dute. ARRAZOIAK: • MASIFIKAZIOA • ESTANDARIZAZIOA • TRATU PERTSONALAREN FALTA • DINAMIKA ZURRUNA • AGINDUA, DISZIPLINA ETA ORDENA NAGUSITZEN DIRA. • OINARRIZKO ZAINTZA BERMATUTA DUTE. • HAURREN ILUSIO FALTA, ESFORTZUAK EZ DU SARIRIK, MOTIBAZIOA GALTZEN DUTELARIK. • HAURREN NORTASUNAK, EGOERAK ETA ARAZOAK OSO DESBERDINAK DIRA ETA ZENTRUEK EZIN DITUZTE KONTUAN HARTU.
* KONTUAN HARTZEKO ARAZOA: ERAKUNDEETAN EGOTEAGATIK SORTUTAKO “ESTIGMATIZAZIO SINDROMEA” (Gónzalez, E. 1987) Egoera honen aurrean eta gizartearen garapenari esker, haurren babeserako eskuhartze protzesuak bilakaera nabarmena bizi izan du, zerbitzuak bereiztuz eta behar desberdinei arreta eskeiniz. Gaurregun haurren babeserako lortutako aurrerapenek, desbabes egoeretan egon daitezkeen haurren familiei haurrak etxetik atera behar izan ez ditzaten eskeinitako errekurtso eta laguntzaren bidez, babes neurriak behar dituzten haurren ezaugarriak oso desberdinak izatea erreztu dute, aurreko hamarkadetako haurren ezaugarriekin konparaturik.
Gaurregungo abiapuntua: PREBENTZIOA: • FAMILIAREN INTEGRAZIOA, • HAURRAREN INTEGRAZIOA BERE INGURUNEAN, • HAURRARI ETXEAN BERTAN ARRETA ESKEINTZEKO JARDUERAK SUSTATUZ. HELBURU NAGUSIA:FAMILIAREN GUNEAN ELKARBIZITZA OSASUNTSUA BERRESKURATZEN AHALEGINTZEA. BETI PROFESIONALEN LAGUNTZAZ BALIATUZ.
2. ABEGIA EDO HARRERA EGOITZA ZENTRUETAN. • 1. AUKERA HAURRA FAMILIAREN BARNEAN MANTENTZEN AHALEGINTZEA DA. HARRERA EGOITZA: Haien etxeetan utzi ezin daitezkeen haurrentzat bizitzeko, babeserako, elkarbizitzarako eta hezitzeko hautabidezko tokia eskeintzeko babes neurria da. ALDI BATERAKO ERREKURTSOA DA. • HAURREN BEHARRAK ASETZEKO TOKIAK DIRA, BESTE BIDERIK AURKITZEN EZ DENEAN. • HAURREN GARAPEN OSOA BERMATU BEHAR DUTE. • EZ DIRA FAMILIAREN ORDEZKOA, FAMILIARENTZAT ALDI BATERAKO LAGUNTZA BAIZIK.
HAURREI GIRO EGONKORRA, LASAIA, HEZITZAILEA, MOTIBATZAILEA ETA ABEGITSUA ESKEINI BEHAR DIETE, HAIEN GARAPEN EBOLUTIBOA KONTUAN HARTUZ. • HEZIKETA ETA ARRETA TERAPEUTIKOA ESKEINI BEHAR DIETE HAIEN ETXEETAN HARTU EZIN IZANGO DUTEN HAURREI. • ARAUAK ETA MUGAK IPINI BEHAR DIETE ELKARBIZITZA BERMATZEKO GIROA SORTUZ. GOGORATU BEHARREKO KONTZEPTUAK: * ARRISKU SOZIALA: HAURREN EGOERAK PREBENTZIO ETA ERREHABILITAZIO NEURRIAK EZARTZEA ESKATZEN DU, DESBABESA ETA INADAPTAZIOA SAIHESTEKO.
* DESBABES SOZIALA: HAURREK OINARRIZKO BEHARRAK (FISIKO, EMOZIONAL, KOGNITIBO ETA SOZIALAK) ASETU BARIK HAIEN OSASUNA ETA GARAPENEAN KALTEAK SORTZEKO BESTE DENBORAN DITUZTENEAN EMATEN DA. * ZAILTASUN SOZIALA: HAURRAK BIZI DITUEN FAMILI ETA GIZARTE INGURUNEKO BALDINTZEK BERE ONGIZATEAN ETA GARAPENEAN EPE LABURRERA, ERDIRA EDO LUZERA KALTE NABARMENAK SOR DIEZAIOKETENEAN EMATEN DA. HAURRAK EZ DU ORAINGOZ KALTERIK SUFRITU, BAINA ETORKIZUN HURBILEAN SUFRI DEZAKE. * “DESAMPARO” SOZIALA, ADINTXIKIKOAREN TUTORETZA: HAURRAREN ZAINTZA ETA TUTORETZARAKO LEGEEK EZARTZEN DITUZTENBABESBETEBEHARRAK TXARTO BETETZEAGATIK EDOTA EZ BETETZEAGATIK ETA HAURRA BEHARREZKO ZAINTZA MORALA ETA MATERIALARIK GABE GELDITZEN DENEAN EMATEN DA.
3. HAURTZARORAKO EGOITZEN EZAUGARRIAK. * NORMALIZAZIO PRINTZIPIOA • ZENTRUAK HAURRAREN BEHARRETARA ETA EGOERARA ONDOEN EGOKITZEN DEN BIZIMODURIK NORMALIZATUENA ESKEINIKO DIO. • 6 URTETIK BEHERAKO HAURRAK EZ DIRA HARRERA EGOITZETAN 3-6 HILABETE BAINO GEHIAGO EGONGO. DENBORA LUZATZEKOTAN AUKERA HOBERIK EZ DAGOELAKO IZANGO DA ETA KASUA 6 HILABETERO BERRAZTERTUKO DA. • FAMILIAN EMATEN DEN BIZIKIDETZARAKO GIRO ANTZEKOA SORTUKO DU, KOMUNITATEAK ERE ESKEINTZEN DITUEN ERREKURTSOAK ERABILIZ.
HARRERA EGOITZAK ZERBITZU SOZIALEKIN LANKIDETZAN ARITUKO DIRA HAURRAREN INTEGRAZIO SOZIALA BALDINTZA EGOKIENETAN EMANGO DELA BERMATZEKO. * ERAKUNDEEK ASETUKO DITUZTEN OINARRIZKO BEHARRAK: • EGUNEROKO AZTURAK: ELIKATZE EGOKIA LOA ETA ESNATURIK EGOTEA HIGIENEA NEGARRA JANTZI ETA ARROPA ERANTZI ESPAZIOEN ANTOLAKETA ESTIMULAZIO EGOKIA: begirada, irribarrea, hitza eta jolasa. - GABEZI AFEKTIBOA: HAURRAK AFEKTUA SENTITU BEHAR DU. Maitatua edo ez maitatua sentitzeak gure bizitza baldintzatzen du.
Maitatua eta onartua sentitzen bada, haurrak atxikimendu egokia ezarri badu, seguru sentitzen da eta autoestimu ona du. Arbuiatua sentitzen bada, atxikimendu desegokia izanez gero, insegurua sentituko da eta gai ez dela pentsatuko du. • ERAKUNDEETAN DAUDEN HAURTXOAK GABEZI AFEKTIBOA SUFRITZEKO UNE KRITIKOA 6 HILABETE ETA 2-3 URTE BITARTEAN EMATEN DA. Haurrak atxikimendua eta erreferentziazko helduekin harreman egonkorra ezartzeko zaintzen duten hezitzaileek ere egonkortasuna eskeini behar diote, hezitzaile berdinak izanik eta kideen talde berdinean mantendurik. Erakundeen funtzionamendua dela eta hezitzaile askorekin egoteko arriskua dute eta arazo hau murrizteko erakundeetan koordinazioa egotea funtsezkoa da haurra zaintzean koherentzia mantentzeko. Hala ere, zoritxarrez, egoitza zentruetan hezitzaile aldaketa gehiegi ematen dira haurraren atxikimendu egokia bermatzeko.
- SENTIMENDUEN ADIERAZPENA. Haurrak bizitzako lehen hilabetetan 4 emozio hauek dituela onartzen dute autore gehienek: zoriontasuna (irribarrea), tristura (sumindura), beldurra eta haserrea. Negarraren bidez haurrak behar duena eskatzen digu. Negarra identifikatzen ikasi beharko dugu haren beharrak asetzeko. Gizakiaren ahotsa estimulurik garrantzitsuenetarikoa da haurrarentzat. Haurrak desberdinak dira adin hauetan behar berdintsu batzuk izan arren. Bere pentsamendua eraikitzen, bere baloreak garatzen eta eguneroko azturak lantzen lagunduko zaio. Erakundeek lan guzti hauek garatu beharko dituzte haurrak haien zaintzapean dauden bitartean.
- HAURREK JOLASA BEHAR DUTE: Erreferentziazko hezitzaileekin JOLASTU behar dute, apurka objetuekin eta beste kideekin ere jolastuz. Jolasaren bidez haurrak IKASKETA SOZIALA egiten du. Jolasten eta besteak imitatzen ikasten dute. Haien nortasun sexuala eraikitzen dute. Inguratzen dien mundua ezagutu eta ikertzen laguntzen die. Jolasak eta jostailuak adinaren arabera aukeratu beharko dira. Ingurune aberatsa eta anitza eskeini beharko zaie. Erakudeetatik kanpo ere esperientzia ugari erreztu beharko zaizkie. Autonomia eta partehartze aktiboa lortzen lagunduko zaie. Helduak bere adierazpenak eta hizketaldiak zainduko ditu haurrarentzat ulergarriak izan daitezen. Nagusiek koherentziaz jokatu behar dute zaintzen dituzten haurrek garapen egokia eta orekatua izan dezaten.
Haurrek haien jatorria eta familiaren identidadea onartzea behar du. Haurrek heltzen doazen heinean egoera desberdinetara egokitzen ikasten dute.. Beste haur batzuekin egotea gustatzen zaie. LABURBILDUZ: HAURRAK JAIOTZEZ HERENTZIAZKO EZAUGARRIAK ETA NORTASUNA DAUKA BAINA BERE BIZITZAKO LEHEN URTEETAN GERTATUTAKOEK BERE GAITASUNEN GARAPENA ERREZTUKO ALA ZAILDUKO DUTE ETA BERE BILAKAERAREN OINARRIA EZARRIKO DUTE. ERAKUNDEETAKO HEZITZAILE ETA PROFESIONALEK INGURUNE ABEGITSUA, SUSTATZAILEA ETA OSASUNTSUA BERMATU BEHAR DUTE HAURRAREN GARAPENA ERREZTEKO.
4. HAURTZARORAKO EGOITZEN FUNTZIO OROKORRAK. • HAURRAREN GARAPEN OSOA BERMATZEKO BALDINTZA EGOKIAK EZARRI BEHAR DITUZTE. • HEZKUNTZA ARLOA: * ZENTRUKO EGUNEROKOTASUNAK HAURRAREN HEZIKETA, KULTURA ETA GIZARTERATZEA ERREZTUKO DITU. * EGUNEROKO AZTURAK HARTZEKO BEHARREZKOAK DIREN JARDUERAK EZARRIKO DITU EGOKIA DENEAN BERRAZTERTUZ ETA BERPLANTEATUZ. * HAUR GUZTIEN ESKOLARATZEA ERREZTU ESKOLAKO TUTOREEKIN KOORDINATUZ. * HEZIKETA BEREZIKO BEHAR GUZTIAK DETEKTATU ERANTZUN ETA ARRRETA EGOKIA ESKEINTZEKO.
INTEGRAZIO SOZIOFAMILIARRAREN ARLOA: HAURRA BERRIRO ERE FAMILIA BARNERA BUELTATZEKO PLANTEATZEN DIREN EKINTZA GUZTIAK DIRA. HORRETARAKO: Adinaren arabera haurrari bere instituzionalizazio egoera eta etorkizunerako aukerak ulertzen lagundu. Familiaren ezagutza handitu, berarekin harremana mantenduz eta txostenak eguneratuz. Familiarekin, haurra zentruan dagoen bitartean, lankidetza mantendu eta Lan plangintza zehatza ezarri eta burutu. Haur bakoitzarentzat aukera eta baldintza egokienak aztertu eta ezarri.
OSASUN ARLOA: HAURRAREN OSASUNA BABESTU ETA SUSTATZEKO BURUTUTAKO EKINTZA GUZTIAK DIRA. HORRETARAKO: Elikadura, higiene, ordutegia, jarduerak, ingurugiroa eta erritmuen arloan haurrarentzat baldintza osasuntsuak eskeintzea. Jarrera eta portaera osasuntsuen ikasketa ezarri prebentzioa eta osasunerako hezkuntza burutzeko, banaka baita taldeko lanen bidez ere. Osasun arazoen detekzio goiztiarra ezarri, beharrezko tratamenduak eskeini ahal izateko eta haurren inmunizazioa bermatzeko.
5. ESKUHARTZE PRINTZIPIOAK HAURTZARORAKO EGOITZETAN. HAURREN ARRETARAKO EGOITZEN ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUAK ESPAINIAKO KONSTITUZIOAN BATZEN DIREN OINARRIZKO ESKUBIDEAK ERRESPETATZEA BERMATZEN DU. ONDOKO HEZKUNTZA PRINTZIPIOAK JARRAITUKO DITUZTE: • HAURRAREN INTERESAK LEHENTASUNA DU. • EGUNEROKOTASUNAREN NORMALIZAZIOA: zentruak barnean dituen haurren bizitza gizartearen beste edozein umearen antzekoen izatea bermatu behar du. • ADINTXIKIKOAK MOTA GUZTIETAKO ERREKURTSO PUBLIKOETAN INTEGRATZEA ERREZTEKO DU: osasun arloan, hezkuntza arloan, etxebizitza arloan eta abar.
HEZIKETA BEREZIA BEHAR DUTEN HAURREN INTEGRAZIOA ERREZTUKO DU. ZENTRURA SARTZEA ZENTRUAK BERAK DITUEN ERREKURTSO PERTSONALAK ETA MATERIALAK KONTUAN HARTUTA EGINGO DA. • HEZKUNTZAK ANDRATASUN ETA GIZONTASUNARENBALOREAK ETA ELKARREKIKO ERRESPETUAREN GARAPENA SUSTATUKO DU, NORBERAREN NORTASUN SEXUALAREN ERAIKETA BERMATZEN LAGUNTZEKO. • DISKRIMINAZIOA SAIHESTEKO LANA EGINGO DU, TOLERANTZIA, ERRESPETUA, ESKUBIDEEN BERDINTASUNA ETA SOLIDARIDADEAREN BALOREAK HAURREN HEZIKETAN SUSTATUZ. • HAURREI HEZIKETAN BANAKAKO ARRETA ESKEINTZEA BAKOITZAREN BEHARREN ARABERA ESKUHARTZEA ERABAKITZEKO ETA HAIEN ERANTZUKIZUNA LANTZEKO.
PERTSONA BAKOITZA OSOTASUNEZ ETA EZ ZATIKA BALORATZEA, BERE GARAPENA BERMATZEKO. • HAURRAREN ESKOLAKO EMAITZEN GAINETIK BERE GARAPENKOGNITIBO OSOAZ ARDURATUKO DA ESKUHARTZE PROTZESUA, ONDOKOAK LANDUZ: PENTSATZEKO ETA JOKATZEKO ESTRATEGIAK, NORTASUNAREN KONTZIENTZIA, ARRETAREN ORIENTAZIOA,… . • HAURRAREN KOMUNIKAZIO GAITASUNA SUSTATZEA, BERE ENPATIA GARATUZ ETA TALDEKO HELBURUAK ULERTZEKO ETA PLANTEATZEKO GAI IZAN DADIN. • EGOITZEK HAURRAREKIKO ARRETA MULTIPROFESIONALA ETA HAURREN INGURUAN DAUDEN BESTE ERAKUNDE ETA ZERBITZUEKIN KOORDINAZIOA MANTENDU BEHAR DU.
DESMASIFIKAZIOA: ZENTRUEK TAMAINAREN ALDETIK BAITA HAURREN KOPURUAREN ALDETIK MUGATUTA EGON BEHAR DUTE, BANAKAKO ARRETA ETA TALDE TXIKIETAKO LANA BERMATZEKO ETA HAURREN BIZITZA NORMALIZAZIORANTZBIDERATZEKO. • ADINTXIKIKOAREN HARREMANENEGONKORTASUNA ETA SEGURTASUNA BERMATUKO DA HAREN FAMILIAREKIN KONTAKTUA ETA BISITAK MANTENDUZ ETA HAURRARENTZAT KALTERIK SORTUKO EZ DUTELA ZIURTATUZ. • FAMILIEI ERE ARRETA ETA BABESA ESKEINIKO ZAIZKIE HAURREN ARDURA ERANTZUKIZUNEZ HARTU AHAL IZAN DEZATEN. • HARRERA FAMILIARRARA BIDERATUTAKO KASUETAN, PRINTZIPIOZ BERE FAMILIA ZABALEAN HARTZEKO AUKERAK AZTERTZEN DIRA ETA, POSIBLEA EZ DENEAN, BEREA EZ DEN FAMILIAREN BATEK HARTZEA PLANTEATZEN DA.
ZENTRUEK HEZKUNTZA ARLOKO LANGILERI EGOKIA ETAADITUA IZAN BEHAR DUTE: SEXU BIETAKOA, EGONKORRA ETA BALDINTZA HAUETAKO TALDE BATEAN EMATEN DIREN PROTZESU PSIKODINAMIKOAK ULERTU ETA, TRAUMA BARIK, JASATEKO GAI DENA. • JARDUEREN PLANIFIKAZIOA PROGRAMAZIOA KOORDINAZIOA EBALUAKETA EGINGO DUTE. • ADINTXIKIKOEN BABESERAKO ERAKUNDE ETA PROFESIONALEK LAN HORIEK GAINBEGIRATU IKUSKATU ZAINDU ETA KONTROLATUKO DITUZTELARIK. KALITATE ETA ERAGINKORTASUN MAILA ONA BERMATZEKO.