610 likes | 774 Views
2008-2009 IKASTURTEAN HARTUTAKO PRESTAKUNTZARI BURUZ EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EGOILIARREI EGINIKO GOGOBETETASUN INKESTA 2009ko URTARRILA. Sarrera eta helburuak.
E N D
2008-2009 IKASTURTEAN HARTUTAKO PRESTAKUNTZARI BURUZ EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EGOILIARREI EGINIKO GOGOBETETASUN INKESTA 2009ko URTARRILA Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
Sarrera eta helburuak • Dokumentu honetan jasotzen da Euskal Autonomia Erkidegoko egoiliarrek, jaso duten prestakuntza dela eta, daukaten gogobetetasun maila ezagutzea ahalbidetuko duen inkesta elaboratzeko jarraitu den prozeduraren deskripzioa. Ez du ebaluatzen prestakuntza sistemaren kalitatea, hori beste prozedura batzuen bitartez egiten baita. Halaber, lorturiko emaitzen balidazio eta analisirako jarraitu den prozesua zehazten da. • Itaunketaren diseinua, betetzeko prozedura eta kanpo lanaren burutzapena Osasun eta Kontsumo Saileko Irakaskuntza eta Garapen profesionaleko Zerbitzuak koordinatu ditu, eta emaitzen analisirako Append-en aholkularitzaz baliatu da, izaera honetako azterketetan espezializaturiko enpresa berau. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza.
Aurretiazkoprozesuak Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
Deskripzioa • Inkesta egiteko premia 83/2008 Errege Dekretuak emana dator, bertan Autonomia Erkidegoei gomendatzen baitzaie urtero egoiliarrei inkesta bat egitea, beren prestakuntza dela eta, daukaten gogobetetasunaren maila ezagutzeko. • Lehenbiziko urratsa hainbat itaunketa eta gogobetetasunaren neurketako sistema jasotzea eta analizatzea izan zen, lehendik ere erabiltzen baitziren hauetakoak gure Irakaskuntza Unitateetan, beste AAEE batzuetan eta Britainiar Osasun Sisteman. • Lehen itaunketa bat diseinatu zen, ikerketa sozialeko adituen laguntzarekin, eta Ikazketa Buruei bidali zitzaien hasierako balidaziorako. Horien ekarpenekin bigarren zirriborro bat elaboratu zen, egoiliar talde batekin pilotatu zena, inkesta berregin zen eta berriro bidali zitzaien Azterketako Buruei ondorengo beste balidazio baterako. Zortzigarren bertsioa izan zen behin betikoa. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza.
Deskripzioa • Aldi berean, urteko lehenbiziko hiruhilekoan, webgune bat prestatu zen eta hortxe sartu dira itaunketa eta inkesta gestionatuko lukeen programa informatikoa. • Apirileko bigarren hamabostaldian gutun bat bidali genien tutoreei, bertan azalduz zein diren inkestaren helburuak eta berau gauzatzeko prozedura; euren laguntza eskatzen eta espresuki eskerrona agertzen zitzaien espezialisten prestakuntzan garatzen ari diren lanagatik. Informazio berbera helarazi zitzaien Gerenteei eta Zuzendari Medikoei. • Handik astebetera antzeko gutun bat bidali genien egoiliar guztiei, parte har zezaten animatuz. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza.
Deskripzioa • Maiatzean eta ekainean zehar, egoiliarrek webgunera sartu eta itaunketa bete zuten. Denboraldi horretan posta elektronikoak helarazi zitzaizkien webgunean sartzeko esteka adieraziz eta inkesta betetzeko epeak gogoraraziz. • Lortu diren emaitzak pozik egotekoak dira, izan ere gure Autonomia Erkidegoan egiten den mota honetako lehenbiziko prozesua izan den arren, partaidetza maila oso altua izan baita, eta gainera, lortu dugun informazioa baliagarria izango dela uste baitugu ondo egiten ari garena bermatzeko eta dauzkagun hobetu beharreko gauzetan aurrera jarraitzeko. • Espresuki geure eskerrona agertu nahi diegu geure Irakaskuntza Zentro eta Unitateetako Buruei egin duten lanagatik, beraien laguntza gabe lan hau gauzatzea ezinezko gertatuko baitzen. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza.
Metodologia UNIBERTSO DATU BASEA EMAITZEN TXOSTENA DATU BASEA • Adierazgarritasuna • Fidagarritasuna • Baliagarritasuna • Analisia LAGIN DATU BASEA ITAUNKETA TXANDA DATU BASEA Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza.
Laginaren eta eskalarenazterketametodologikoa Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
Laginaren adierazgarritasuna Analisiei ekin aurretik, eta kontuan harturik %54,7ko estaldura lortu dela inkesta unibertso guztiari zuzendua zen arren, kontratatzea komeni da laginaren eta unibertsoaren arteko doiketaren maila. Horretarako honako hauek egingo dira: • Hiru aldagai ezagunen maiztasunaren banaketa analizatu, bai unibertsoan eta bai laginean (irakaskuntza zentro/unitatea, espezialitatea, egoitza urtea). • Laginaren eta unibertsoaren banaketan desberdintasunik sumatuko balitz, desberdintasun horiek esanguratsuak diren ala ez aztertuko da. • Hirugarren, desberdintasun horiek azterketaren xede diren aldagaietan eraginik izan dezaketen ala ez aztertuko da. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza.
Laginaren adierazgarritasuna Zentro gehienetan proportzionalki legokiokeena baino inkesta kopuru handiagoa edo txikiagoa lortu da. Dena dela, dagokion proba egin gabe ezin daiteke ondorioztatu desberdintasunak direnik. UNIBERTSOAREN ETA LAGINAREN BANAKETAREN KONPARAKETA ZENTROKA Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza.
Laginaren adierazgarritasuna Adibidez, baldin “Egoitza urtea” aldagaian laginaren banaketa unibertsoarenarekin konparatzen bada, ikus daitezke desberdintasun batzuk. Galdetu daiteke ea: • Desberdintasun horiek esanguratsuak diren. • Desberdintasun horiek alborapenik suposa dezaketen. UNIBERTSOAREN ETA LAGINAREN BANAKETAREN KONPARAKETA EGOITZA URTEKA Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
Laginaren adierazgarritasuna Galdera honi erantzuteko doiketaren ontasun proba egin beharra dago. Bertan, hipotesi nuluak adieraziko luke lagina (islatua) populaziotik eratorria dela. Sumaturiko maiztasunen eta espero izatekoak ziren maiztasunen arteko desbiderazioak gorabehera, proben esanguraren maila 0,45 da, 0,05 baino handiagoa, beraz ezin daiteke baztertu hipotesi nulua. Konklusioa: horren arabera laginak unibertsoa islatzen du. DOIKUNTZAREN EGOKITASUN-PROBA (Χ KOADROA) EGOILIAR-URTEAREN ARABERA > 0,05 Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
Laginaren adierazgarritasuna UNIBERTSOAREN ETA LAGINAREN BANAKETAREN KONPARAKETA ESPEZIALITATEKA Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
Laginaren adierazgarritasuna Laginaren banaketan desberdintasun batzuk sumatu badira ere, ezin daitezke hartu esanguratsutzat; adibide gisa, analisi bat aurkezten da bertan erabakitzeko ea desberdintasun minimo horiek eragin lezaketen estimazio arazorik unibertsoan ezezagunak diren aldagaietan. Horretarako BARIANTZAREN ANALISI bat egiten da datu hau behatzeko: ea zer neurritan daukaten lagineko ikasleek Balorazio desberdin bat beren prestakuntza prozesuaren gainean (Gald_057), beren egoitza urtearen funtzioan. Baldin behaturiko desberdintasunak esanguratsuak balira ustez laginean desproportzio bat sumatzen zen urteetan, bidezkoa litzateke kautelaz hartzea lagineko emaitzak. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza.
Laginaren adierazgarritasuna Halere, laginaren segmentuen Balorazioen arteko desberdintasunak analizatzen direnean, hauek behin ere ez dira esanguratsuak (erreferente gisa 0,05 hartuz). Itxuraz, bosgarren urteko ikasleek gogobetetasun handiagoa agertzen dute, baina hau ez da esanguratsua ezein kasutan. DESBERDINTASUNA GOGOBETETASUN OROKORRAREN MAILAN EGOITZA URTEAREN ARABERA zutabe-errenkada Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
Laginaren adierazgarritasuna Aurreko analisietatik zera ondorioztatzen dugu: 1.- Lorturiko lagina har daiteke adierazgarritzat, unibertsoa ezaguna den punturaino behintzat. 2.- Ez da egokitzat hartzen emaitzak haztatzea, izan ere mikro mailan sar litezke zuzendu nahi direnen maila bereko distortsioak. 3.- Horregatik, analisiarekin aurrera jarraitzea da bidezkoena. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza.
Baliagarritasuna eta fidagarritasuna Baliagarritzat hartzen da eskala bat, diseinatzerakoan helburutzat zeukana neurtzeko erabiltzen denean. Eskala baten baliagarritasuna neur daiteke hainbat era desberdinetan, adibidez: • Teoriaren analisiaren eta adituen irizpidearen bitartez, kasu honetan eskalaren diseinuan eta berdiseinuan jardun duten adituen irizpidea. • Metodo enpirikoen bitartez, lagin bati aplikatu ondoren; hauxe da hurrengo orrialdeetan garatuko den metodoa. Bestalde, fidagarritzat hartzen da zehaztasunez neurtzen duen eskala (itaunketa). Baliagarritasunaren analisiarekin hasiko gara. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza.
Eskalaren baliagarritasuna Itaunketan galdera gehiago ere badauden arren, EGOILIARREK BEREN PRESTAKUNTZAREKIN DAUKATEN GOGOBETETASUNA neurtzera bideratutako gisa har daitezkeenak Gald_002tik Gald_040ra bitartekoak (biak barne) lirateke. Hasiera batean ez lirateke sartuko txandei dagozkien galderak, laginaren osotasunari ez dagozkiolako. Aipaturiko itemak hiru eremutan multzokatzen dira: 1.- Tutorea (6 atributu). 2.- Irakaskuntza zerbitzu/unitatea edo osasun zentroa (14 atributu). 3.- Familiako ospitale/unitate irakaslea eta daukaten irakaskuntza gaitasuna (18 atributu). Faktore bakoitzari, beraz, atributu kopuru desberdina dagokio, denak 5 erantzun mailako Likert eskaletan erantzunak. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
Eskalaren baliagarritasuna: tutorea azpieskala Eskalan hiru ardatz aurredefinitu direnez, ardatz horiek ea egiazki dimentsiobakarrak diren analizatuko da, edo euren atzean beste faktore batzuk ezkutatzen ote dituzten. Dimentsiobakarrak badira globalki balidatuko lirateke bai eskala eta bai azpieskalak. Aurredefinituriko lehen faktoreak, TUTOREA, honako hauek barne hartzen ditu: • Balora ezazu zure prestakuntzaren gainbegiratze indibiduala (egiten den beronen segimendua) • Balora ezazu tutoretzari eskaintzen dion dedikazioa (behar beste denbora dedikatzen diola iruditzen zaizun) • Balora ezazu zeure tutorearen malgutasuna (zure ikuspuntua onartzen duen, zure iritzia eskatzen dizun,…) • Balora ezazu zeure tutoreak lan taldean integratzeko ematen dizun laguntza • Balora ezazu zeure tutorearen prestasuna (ea laguntzeko prest dagoen zuk behar duzunean) • Balora ezazu zure tutorearekiko daukazun gogobetetasun orokorra. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
Eskalaren baliagarritasuna: tutorea azpieskala Aldagai horiei osagai nagusien analisi faktoriala aplikatuz, zera ondoriozta daiteke: • Merituko ebazpena lortzen dela, 0,893ko KMOarekin • Aldagai guztien eta hauen komunalgarritasunek balio egokiak hartzen dituztela, eta beraz ez dela gomendagarria bakar bat ere ezabatzea. • Faktore bakar batekin azaltzen dugula bariantzaren % 71,49a, teoriak ebazpen on bat lortzeko exijitzen dituen bi herenak baino gehiago. Beraz, era baliagarrian eraturiko azpieskala bat da. Baliagarritasun bikaina dauka, 0,9195eko Cronbach alfarekin, ezein item eliminatu arren hobetzen ez dena. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
Eskalaren baliagarritasuna: zerbitzua/unitatea/zentroa azpieskala Jatorriz, ZERBITZUA/UNITATEA/ZENTROA faktorean honako hauek barne hartzen dira: • Balora ezazu gauzatzen diren ekitaldien kopurua (klinikoak, bibliografikoak, zerbitzuartekoak, …) • Balora ezazu ekitaldietarako zeure asistentzia • Balora ezazu entzule gisa joaten zaren jardunaldietan izaten duzun partaidetza • Balora ezazu txostengile gisa joaten zaren jardunaldietan izaten duzun partaidetza • Balora ezazu irakasle gisa parte hartu duzun jardunaldiak prestatzeko hartu duzun laguntza • Balora ezazu trebetasun klinikoak eskuratzeko staf-ak eskaini dizkizun erraztasunak • Balora ezazu zugan jartzen duten konfiantza autonomiaz eta askatasunez erabakiak hartzeko, gero eta erantzukizun handiagoa zeure gain hartuz. • Balora ezazu irakaskuntza jarduerei eskaintzen diezun denbora (asistentzia lanei dedikatzen diezun denborarekin alderatuz) • Balora itzazu ikerketa proiektuen garapenerako eskaintzen dizkizuten erraztasunak • Balora ezazu staf-aren gainbegiraketa laguntza zeure lanegun arrunt batean garatzen duzun asistentzia lanean • Balora ezazu staf-aren gainbegiraketa laguntza guardietan garatzen duzun asistentzia lanean • Balora itzazu zeure espezialitateko programan aurreikusiak dauden ikastaro, kongresu, bilera zientifiko eta prestakuntza jardueretan parte hartzeko eskaintzen dizkizuten erraztasunak • Balora itzazu ikastaro, kongresu, bilera zientifiko eta prestakuntza jardueretan parte hartzeko eskaintzen dizkizuten erraztasunak, zeure espezialitateko programan aurreikusiak ez badaude ere tutoreak, gainbegiratzaileak edo staf-ak gomendatzen dituztenak • Irakaskuntza zerbitzuak / unitateak / osasun zentroak espezialistak prestatzeko daukaten irakaskuntza antolaketaren Balorazio orokorra. Servicio de Docencia y Desarrollo Profesional. Dirección de Gestión del Conocimiento y Evaluación.
Eskalaren baliagarritasuna: zerbitzua/unitatea/zentroa azpieskala Aipaturiko aldagaiei osagai nagusien analisi faktorial bat aplikatuz zera ondoriozta daiteke: • Merituko ebazpena lortzen dela, 0,853ko KMOarekin • Aldagai guztien MSAk balio onargarriak hartzen dituela, halere hainbat aldagaiek komunalgarritasun baxuak aurkezten dituztela. Honek esan nahi du edo aldagaiak eliminatu behar direla edo hasierako ebazpenak aurreikusten dituenak baino faktore gehiago bilatu behar direla. • Hain zuzen, nahiz eta hiru faktorek bakarrik daukaten unitatea baino handiago den autobalioa, gutxienez lau faktore behar dira bariantzaren %65,74a azaltzeko, eta horrela ez litzateke beharrezko komunalgarritasun baxuko aldagaiak baztertzea. Beraz, gutxienez 4 faktore nahasten dituen azpieskala bat dugu hau. Ondorioz kontsidera daiteke analisi eremu bat, baina ez ardatz bat, gutxienez lau ardatz edo faktorez eratua legokeelako. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
Eskalaren baliagarritasuna: irakaskuntza ospitale/unitatea Faktorearen jatorrizko osaera honako hau da: • Balora ezazu balio profesionaletan, jarreretan eta portaera etikoetan lortu duzun konpetentzia maila (ezagutza, trebetasun eta jarreren maila) • Balora ezazu alderdi mediko-legaletan lortu duzun konpetentzia maila • Balora ezazu pazientearekiko edo beronen familiarekiko komunikazioan lortu duzun konpetentzia maila • Balora ezazu gainerako profesionalekiko komunikazioan lortu duzun konpetentzia maila • Balora ezazu estatistikan/ikerkuntzan lortu duzun konpetentzia maila • Balora ezazu ebidentzian oinarrituriko Medikuntzan lortu duzun konpetentzia maila • Balora ezazu talde lanean lortu duzun konpetentzia maila • Balora ezazu informazioaren maneiuan lortu duzun konpetentzia maila (Ospitale/Osasun Zentroko erregistro sistemak, adierazleak …) • Balora ezazu gestio klinikoan lortu duzun konpetentzia maila (baliabideen erabilpen zuhurra, kalitatea,…) • Balora ezazu autoikasketan lortu duzun konpetentzia maila • Balora ezazu ezagutzen igorpenerako eta irakaskuntzarako oinarrizko trebetasunetan lortu duzun konpetentzia maila • Balora ezazu ingelesean lortu duzun konpetentzia maila • Balora ezazu Ospitaleak / Familiako Medikuntzako Irakaskuntza Unitateak egoiliarrekiko daukaten jarrera eta interesa. • Balora itzazu Ospitaleak / Familiako Medikuntzako Irakaskuntza Unitateak eskainiriko jardunaldi orokorrak • Balora itzazu Ospitaleak / Familiako Medikuntzako Irakaskuntza Unitateak eskainiriko prestakuntza jarduerak • Balora itzazu Ospitaleak / Familiako Medikuntzako Irakaskuntza Unitateak eskainiriko erraztasunak ikerketarako eta argitalpenetarako • Balora itzazu Ospitaleak / Familiako Medikuntzako Irakaskuntza Unitateak eskainiriko erraztasunak derrigorrezko ez diren kanpo egonaldiak egiteko • Balora ezazu Irakaskuntza Batzordeak garaturiko lana Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza .
Eskalaren baliagarritasuna: irakaskuntza ospitale/unitate/zentroa Aipaturiko aldagaiei osagai nagusien analisi faktorial bar aplikatuz zera ondoriozta daiteke: • Merituko ebazpena lortzen dela, 0,905ko KMOarekin • Aldagai guztien MSAk balio onargarriak hartzen dituela, halere hainbat aldagaiek berriz ere komunalgarritasun baxuak aurkezten dituztela. Honek esan nahi du edo aldagaiak eliminatu behar direla edo hasierako ebazpenak aurreikusten dituenak baino faktore gehiago bilatu behar direla. • Hain zuzen, nahiz eta hiru faktorek bakarrik daukaten unitatea baino handiago den autobalioa, gutxienez bost faktore behar dira bariantzaren %65,092a azaltzeko, eta horrela ez litzateke beharrezko komunalgarritasun baxuko aldagaiak baztertuko. Beraz, gutxienez 5 faktore nahasten dituen azpieskala bat dugu hau. Ondorioz, berriz ere kontsidera daiteke analisi eremu bat, baina ez ardatz bat, gutxienez bost ardatz edo faktorez eratua legokeelako. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza .
Eskalaren baliagarritasuna: laburpena Hain zuzen, aldagai guztiei berrespen analisi faktorial bat aplikatzen bazaie, espresuki hiru faktore hautatzeko eskatuz, emaitza honako hau da: • KMO bikaina lortzen da, 0,925eko balioarekin. • Ezein aldagaik ez du aurkezten MSA baxurik, baina analisia 3 faktoretara mugatuz, aldagai askok oso komunaltasun baxuak aurkezten dituzte, eta horrek erakusten du faktore hori esplikatzen ez duten aldagaiak direla. • Kasurik onenean ere, faktore horiekin ez litzateke esplikatuko bariantzaren %45,29a besterik, eta hori gutxiegi da. Beraz, itaunketako hiru mailak, berez mailatzat hartu behar dira, baina ez interpretazio faktoretzat. Horregatik, baztertu egiten dugu eredu hau. Ezkutuko faktoreak aurkitzeko, beharrezko izango da berriz ere osagai Nagusien Analisi Faktorialera jotzea, esploratzako asmoaz. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
Analisi faktorial globala Aldagaien multzoari analisi faktorial bat aplikatuz (Gald_002-Gald_040) hasieran faktoreen kopurua mugatu gabe, hainbat ebazpen lortzen dira, azkenean ebazpenik onena lortu arte, ezaugarri hauek dituena: • 0,925 KMO, beraz bikaina. • Aldagai bakar bat (ingeleseko gaitasun maila) ebazpenean ongi islatua geratu ez dena, komunaltasun baxua aurkezten baitu, eta horrek iradokitzen dituen posibilitateak dira edo ezabatzea edo faktore gehiagoko ebazpen bat bilatzea ondorengo faktore batean hobeto islatua geratu ote litekeen ikusteko, baina kontrastatu da hori eta egiazki nahasmen handiagoa sortzen du. • 7 faktoreko ebazpen bat lortzen da, horiek bariantzaren %61,3a esplikatzen dutelarik; berauen edukia jarraian erakusten da: Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza .
Analisi faktorial globala Lortzen diren faktoreak, euren pisuaren funtzioan ordenatuak, honako hauek dira: • Tutorea • Irakaskuntza Antolaketa. Prestaketarako eta ikerketarako eskaintza eta irakaskuntzaren antolaketa • Konpetentzia Osagarriak: ikerketarekin, gestioarekin, informazioaren maneiuarekin eta ebidentzian oinarrituriko medikuntzarekin erlazionaturiko aldagaiak. • Pertsona arteko konpetentziak. Komunikazioarekin, balio profesionalekin, etikoekin… erlazionaturiko aldagaiak. • Staff. Staff-ak trebetasun klinikoak lortzeko eta lanegun arruntetako eta guardietako ikuskapenerako ematen dituen erraztasunekin erlazionaturiko aldagaiak. • Jardunaldiak. Jardunaldi guztiak Irakaskuntza Zentroko orokorrak izan ezik. • Ikastaro eta kongresuetarako asistentzia Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza .
Analisi faktorial globala Faktoreen konposizioa (f1,f2,f3) Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
Analisi faktorial globala Faktoreen konposizioa (f4,f5,f6,f7) Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza .
Lortu diren faktoreen fidagarritasuna Lortu diren 7 faktoreek fidagarritasun maila egokiak aurkezten dituzte eta hobekuntza sumaezinak gertatu dira horietako bitan bakoitzean aldagai bat ezabatu baita. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
Balidazio analisiari buruzko konklusioak Orain arte ikusitakoarekin ondoriozta daiteke: • Ez dago irizpide objektiborik laginaren kalitatea erabakitzeko eta, beraz egokia da beronekin lanean jarraitzea, kasu batzuetan bereziki zuhur jokatu behar bada ere, datuak era desagregatuan ustiatzeko orduan. • Erabili den eskala balioduna eta fidagarria da, hobetu badaiteke ere, eta behar besteko sendotasuna bermatzen du etorkizunean erabili ahal izateko. • Gainera, balidazio analisiek eurek, erantzunetan azpiko logika bat ateratzea ahalbidetu dute, konklusio berriak ateratzea ahalbidetzen duena. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
L090901 - D17-02 Emaitzen Txostena Pertsonengogobetetasuna Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
Irakaskuntzaren antolamendua Konpetentzia osagarriak Tutorea Gogobetetasun Ikastaro eta Kongresuetarako asistentzia orokorra Pertsona arteko Konpetentziak Jardunaldiak Staff Egonaldiak Pertsonen gogobetetasun maila Lehen aipatu den bazala, 7 ardatzek ahalbidetzen dute EAEan BAME prestakuntza garatzen ari diren pertsonen gogobetetasuna gauzatzen den era laburbiltzea. 7 faktoreez gainera kontuan eduki behar da txandaketen fenomenoa ere, nahiz eta hau etengabea ez den faktorea izan, pertsona guztiek ez baitituzte egonaldiak egin. Eredu honek islatzen du pertsonen gogobetetasuna hainbat funtsezko faktoretan oinarrituz eraikitzen dela eta faktore horiek laguntzen dutela definitzen erantzukizun eremuak, lortu beharreko konpetentzien tipologia eta prestakuntza ekintzen mota. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza .
Pertsonen gogobetetasun maila • Definitu diren 7 faktoreetatik, TUTOREA da inkestatuek era zuzenean hornitzen duten gogobetetasun orokorra gainditzen duen balorazio bakarra. • Interesgarria da beste ñabardura bat ikustea: • Inkestatuak era zuzenean baloraturiko gogobetetasun orokorra ez dator bat atributuen balorazioen batez bestekoarekin, eta horrek erakusten du atributu guztiek eta faktore guztiek ez dutela eragin berbera gogobetetasunaren eraikuntzan Kolore desberdineko barra batekin adierazten da 1-40 galderetan islaturiko balorazioen batez bestekoa Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza .
Pertsonen gogobetetasun maila Baldin pertsonek islatzen duten gogobetetasun orokorra atributuen batez besteko zuzena ez bada, atributu eta/edo faktore guztiek pisu edo eragin berdina ez dutelako izaten da. Gogobetetasun maila desberdinen atzean zer egon daitekeen azaltzeko lehen ahalegin batean, prestakuntza eredu desberdinak baldintzatu ditzaketen bi aldagaiak aztertuko dira: egonaldiak eta plan indibidualizatuak. Konklusioa argia da: bietatik, plan indibidualizatu bat edukitzea da, pertsonen gogobetetasunean eragin handiena daukan elementua. Plan pertsonalizatuarekin, egonaldiak egite edo ez egiteak ez dauka eraginik. Baina, Plan pertsonalizaturik ez badago, egonaldiak egin izanak arindu egiten du gogobetetasunik eza. Gogobetetasun maila orokorra (g57) plan pertsonalizatua edukitze edo ez edukitzearen eta Urte honetan egonaldirik egite edo ez egitearen arabera Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza .
Pertsonen gogobetetasun maila Logika horretan datu positibo gisa azpimarratu beharra dago kolektibo ugariena (%38,9) prestakuntza plan indibidualizatua daukana eta egonaldiak egin dituena dela, edo bestela prestakuntza plana badaukana baina egonaldirik egin ez duena (%38,8) Horrek gogobetetasunarekin daukan lotura ikusirik, interesgarria izango litzateke baloratzea ea zein mailatan ezar litekeen plan pertsonalizatua ez daukala dioen kolektiboari (%22,3) Batez besteko gogobetetasuna 3,73 Haunen arteko alde ez esanguratsuen balorazioak Legenda klabearen barruan, lehenbiziko zenbakiak batez besteko gogobetetasuna adierazten du eta bigarrenak kolektiboak daukan pisu edo eragin portzentuala. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
Pertsonen gogobetetasun maila • Ondoko diapositiban adierazten den bezala, zazpi faktoreekiko gogobetetasunaren analisi batek, aurkeztu berri dugun pertsonen profila kontuan edukita egiten bada, konklusio garrantzitsuak ateratzea ahalbidetzen du: • Betiere, prestakuntza plan pertsonalizatua daukatenek gogobetetasun handiagoa erakusten dute gainerakoek baino • Irakaskuntza erakundea eta konpetentzia osagarriak beti balorazioen azken postuetan daude eskalaren erdiko puntua baino puntuazio baxuagoekin edo zertxobait altuagoekin. (3). • Gogobetetasun maila altueneko eta baxueneko pertsonen artean desberdintasun handienak markatzen dituen faktorea tutorea da . Hori dela eta figura honek lehen mailako garrantzia dauka pertsonen gogobetetasunari dagokionez. • Pertsonen arteko konpetentziak eta jardunaldiak dira era independenteenean eragiten duten faktoreak, hau da, ez daudela baldintzatuak pertsonak egonaldiak edo prestakuntza plan pertsonalizatuak edukitzearekin edo ez edukitzearekin. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
GAP handiagoa GAP txikiagoa Pertsonen gogobetetasun maila Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
Pertsonen gogobetetasun maila • Kontuan harturik hein batean egonaldien menpe dagoela ikasleen gogobetetasuna, bidezko izango da analizatzea ea: • Egoitza urteak badaukan erlaziorik gogobetetasun orokorrarekin, izan ere egonaldiak aldatu egiten baitira urterekin. • Zenbat egonaldi egin diren. Ondoko grafikoetan ikusten diren aldaketak gorabehera, ezein kasutan ez dago desberdintasun estatistikoki esanguratsurik. Hau da, bi aldagai horiek ez dute erabakitzen gogobetetasunaren maila. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
Pertsonen gogobetetasun maila • Gogobetetasunaren maila aldatu egiten da egonaldien kopuruarekin; desberdintasunak, halere, ez dira esanguratsuak eta ez dute jarraitzen logika lineal bat. Euren arteko balorazio desberdinatasun ez esanguratsuak Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza .
Pertsonen gogobetetasun maila • Azken urteko gogobetetasun mailak altuagoa badirudi ere, desberdintasunak ez dira estatistikoki esanguratsuak Euren arteko balorazio desberdinatasun ez esanguratsuak Euren arteko balorazio desberdinatasun ez esanguratsuak Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza .
Pertsonen gogobetetasun maila • Unibertsoan eta laginean daukan garrantzi edo pisuagatik, Medikuntza Familiar eta Komunitarioak batez besteko sentiera islatzen du, nahiz eta hau nabarmenki urruntzen den hainbat espezialitatetatik egiten diren balorazioetarik. Gogobetetasun orokorraren maila (g57) espezialitatearen arabera Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza .
Pertsonen gogobetetasun maila • Ondoko diapositiban ikus daitekeenez, • Prestakuntzarekiko gogobetetasun orokorraren eta programa bete delako pertzepzioaren arteko erlazioa nabarmena da (pearson-en r 0,656). • Hala, gogobetetasun orokorra 3,73 puntukoa da, eta programa bete izanagatiko gogobetetasuna 3,71 puntukoa. • Honela, balorazio orokor baxuenak programaren konplimendu ertaina edo baxua islatzen dutenak dira, eta pertsona inkestatuen heren bat suposatzen dute Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza .
Pertsonen gogobetetasun maila N=583 Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza .
Pertsonen gogobetetasun maila Orain arte gogobetetasun globala azaltzen saiatu gara, pertsona inkestatuarekiko moderatuki independenteak diren aldagaietatik abiatuta (espezialitatea, ospitalea…). Hemendik aurrera, gogobetetasun orokorrak beste gogobetetasun faktore batzuekin daukan lotura azaltzen saiatuko gara. Egia da logika orokorrak iradoki dezakeela balorazio eskasak dituen guztia hobetzeko premia, baina horrekin batera ekintza batzuei lehentasuna eman beharra ikusten da. Beraz, ondoko analisien helburua faktore batzuk determinatzea da, berauetan jokatuz gogobetetasuna nabarmenkiago hobetu ahal izango luketenak, beste batzuetan jokatuko balitz baino. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza .
Pertsonen gogobetetasun maila Faktoreekiko gogobetetasunaren eta gogobetetasun orokorraren arteko erlazioa (g57) N=583 Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza .
Pertsonen gogobetetasun maila Gaur egungo egoeraren mapa, nola faktore bakoitzak eragiten dion batez besteko orokorrari + HOBEKUNTZA LEHENTASUNA MANTENTZEKO IDENTITATE EZAUGARRIAK EPE LUZEAGORA HOBETZEKIO ELEMENTUAK - - + Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
Pertsonen gogobetetasun maila • Hurrengo orrialde hauetan faktore bakoitzaren edukien analisi zehatzago bat egingo da, hobetzeko ematen zaien lehentasunaren funtzioan ordenatuak. Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza .
Pertsonen gogobetetasun maila MANTENTZEKO IDENTITATE EZAUGARRIAK N=583 Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza
Pertsonen gogobetetasun maila MANTENTZEKO IDENTITATE EZAUGARRIAK N=583 Irakaskuntza eta Garapen Profesionaleko Zerbitzua. Ezagutza eta Ebaluazioaren Gestioko Zuzendaritza .