60 likes | 254 Views
• Atapuercako mendilerroa (Burgos) Demandako mendilerroaren (hegoaldean) eta Kantabriar mendikatearen mendi-adarretan (iparraldean) dago. Haitzuloetako baten sarrera eta barrualdea.
E N D
•Atapuercako mendilerroa (Burgos) Demandako mendilerroaren (hegoaldean) eta Kantabriar mendikatearen mendi-adarretan (iparraldean) dago. Haitzuloetako baten sarrera eta barrualdea • Atapuercako mendilerroak, kareharriz osatuta dagoenez, lurpeko bideak, galeriak eta haitzuloak ditu, eta orain dela milioi bat urte baino gehiago bizi ziren animaliak eta gizakiak babesten ziren bertan. • Gaur egun, lurpeko bide, haitzulo eta galeria horietan animalia eta lehenengo gizaki horien hezur-hondakinak daude (fosilak). Leku horiek aztarnategiak deritze.
Zenbait aztarnategi eta haien garrantzia Hezurren leizea • Hezurren leizea haitzulo bat da, eta bertan, oreinen, errinozeroen, zaldien, bisonteen eta gizaki batzuen hezurrak aurkitu dira. Gizaki horiek, Homo heidelbergensis espeziekoak, duela 400.000 urte baino gehiago bizi izan ziren. •Halaber, silexez egindako lanabesak aurkitu dira. Gizaki haiek erabiltzen zituzten, animalien haragia aprobetxatzeko.
Zenbait aztarnategi eta haien garrantzia Gran Dolina haitzuloa • Haitzulo horretan, mundu osoan ordura arte identifikatu gabeko giza espezie baten aztarnak aurkitu ziren. Espezie horri Homo antecessor deitu zioten. •Homo antecessor espeziea duela 800.000 urte baino gehiago bizi izan zen, eta lehenengo europarretako bat dela uste da. Homo antecessor
Ariketak Hasi Adierazi zer dakizun Idatzi aztarnategihitzaren definizioa. 1 2 Nola deitu zioten Gran Dolina haitzuloan aurkitutako gizakiari? 3 Zer izen dute Atapuercako mendilerroko aztarnategi nagusiek? Egin deskribapenak Erreparatu Homo antecessorraren irudiari eta egin haren deskribapena. 4