30 likes | 256 Views
EDUKIAK. JARRERAK. KONTZEPTUAK. PROZEDURAK. Sexologia: tabuak, estereotipoak eta topikoak. Gaur egun gizartean ematen den irudiaren gainbalorazioa. Komunikabideeta-ko estereotipoak eta topikoak identifikatu eta kritikatzea.
E N D
EDUKIAK JARRERAK KONTZEPTUAK PROZEDURAK Sexologia: tabuak, estereotipoak eta topikoak. Gaur egun gizartean ematen den irudiaren gainbalorazioa Komunikabideeta-ko estereotipoak eta topikoak identifikatu eta kritikatzea Iristen zaigun informazioa zalantzan jarri eta jada kulturalki barneratuta ditugun ideiak birplanteatu GAITASUNAK Sexuaren inguruko informazioaren aurrean kritikoak izateko tresnak garatzea. Gizartean ematen den sexuaren gainazaleko trataera horren ondorio txarrez jabetzea
JARDUERAK 1-Izotza hausteko jokua: ikaskide guztiak zirkuluan jarriko dira eta bi objektu pasa beharko dituzte katean beraien artean, eskuak erabili gabe. Adibidez, batak besteari sagar bat pasatuko dio kokotsaren azpian hartuta, lurrera jausi gabe, kontuz. Bitartean zirkuloaren bestaldean platano bat pasatuko dio batak besteari izterren artean. Joku inozo honen helburua, askotan kontaktu fisikoak eragiten duen “beldurra” galtzea da eta klasea girotzea. 2-Bigarren ekintza gisa, “Thirteen” pelikula ikusi daiteke. Bestela, ideien zirimola bat ere antolatu daiteke taldeka (beti ere 4-6 pertsonako talde txikietan). Honen helburua sexualitatearen inguruko ahalik eta hitz gehien ateratzea da. Talde bakoitzean idazkari bat hautatu beharko dute, taldean esandakoa idatziz jasoko duena. 10-15 minutu utziko dira ariketa burutzeko eta jarraian talde bakoitzeko idazkariak arbelera irtengo dira beraien ekarpena idaztera. Bukaeran, taldeen arteko ideiak alderatuko dira. Eztabaida bat bultzatu daiteke denon artean, ateratako ideiak sexualitatea definitzen duten ala ez, horren kanpo dauden edo ta zerbait falta den arrazoituz.
3-Ekintza honetan talde berdinak mantenduz, partaideak sexuari buruz dakitena zein iturritatik datorren idazten saiatuko dira. Gainera, irakasleak galdera batzuk planteatuko ditu taldean erantzun ditzaten, adibidez: “Egokiak iruditzen al zaizkizu jasotako informazioaren iturriak, kasu bakoitzean?” “Eta ala ez bada, non lor dezakezula uste duzu informazio egokia?”. Amaieran talde bakoitzaren ekarpenak denon artean eztabaidatuko dira. Helburua, informazioa nondik datorren arabera nola aldatzen den ohartzea da. 4-Aurrekoarekin jarraituz, komunikabideetan sartuko gara buru belarri bertan sexua nola azaltzen den aztertzeko. Aurreko taldeak mantenduz, talde bakoitzak ordenagailu bat izango du. Beraien kabuz informazio bisuala sarean bilatzeaz gain, CD batean filme nahiz telesailetako sexu eszenen bildumatxo bat luzatuko die irakasleak. Taldea estereotipoak eta topikoak identifikatzen saiatu beharko da. Ondoren, ateratako ondorioak beste taldeekin alderatuko dira, ezaugarri amankomunak eta desberdinak azaleratuz.