30 likes | 293 Views
EDUKIAK. JARRERAK. KONTZEPTUAK. PROZEDURAK. Antisorgailuak. Antisorgailu mota desberdin bakoitzaren funtzionamendua eta erabilera deskribatu. Antisorgailuen berebiziko garrantziaz jabetu eta erabilera egokiaz arduratu. GAITASUNAK.
E N D
EDUKIAK JARRERAK KONTZEPTUAK PROZEDURAK Antisorgailuak Antisorgailu mota desberdin bakoitzaren funtzionamendua eta erabilera deskribatu Antisorgailuen berebiziko garrantziaz jabetu eta erabilera egokiaz arduratu GAITASUNAK Egoera bakoitzera egokitzen den antisorgailu mota hautatu eta erabilera egokia ematea. Mota bakoitzari dagozkion baldintzak errespetatzea
JARDUERAK 1-Aurrezagutzak lantzeko, klasea talde txikitan (4-6 pertsona) banatuko da. Talde bakoitzari aldizkarietako sexologiaren atalean agertu ohi diren galdera sorta bat emango zaio, beraiek, aldizkariko sexologoaren papera bete dezaten. Prestatutako galderak antisorgailuen ingurukoak izan beharko dute (baita sexologiari buruzkoak ere, aurreko gaian ikasi dutena aplikatzeko). Ondorioz, erantzuten jakin ez duten galderei buruzko jakinmina sortuko zaie. 2-Ugal aparatu ar eta emearen zatiak eta funtzioak aztertuko dira taldeka. Informazioa bilatzera liburutegira joango dira. 3-Talde bakoitzari antisorgailu mota bat edo gehiago luzatuko dio irakasleak. Beraiek, aurreko ekintzan liburutegian egindako dokumentazioaren ondorioz ikasitakoarekin antisorgailu horren funtzionamendua asmatzen saiatuko dira. Honetarako liburuak zein internet ere erabili ditzakete. 4-Talde bakoitzak egindako aurkikuntzekin aurkezpen bat egin beharko dute klase osoarentzat. Honetarako, gardenkiak etabar prestatu beharko dituzte aurretik.
5-Talde guztiek beren ekarpena egin ostean, bakoitzari tokatu zaion antisorgailua “saltzen” saiatu beharko dira honen abantailak aipatuz. Bakoitzak berea defendatu beharko du eta besteen alde txarrak azpimarratu, horrela ezaugarri guztiak mahai gainera irtengo dira. Amaieran, norgehiagoka alde batera utzita, antisorgailu guztien balorazio orokorra egingo da, denon artean ondorioak ateraz. 6-Ikasitakoa sakondu asmoz, DBH maila gazteagoari antisorgailuei buruzko klase bat ematea proposatuko zaie. Horma irudiak etabar prestatu beharko dituzte horretarako. Talde bakoitzak bereari buruz hitzegingo badu ere, ondorio orokor amankomunak aipatuko dituzte (ez beraiena defendatuz). *Klase hau emango dutela hasieratik aipa dezake irakasleak, horrela gaiari interes handiagoarekin lotu bait daitezke 1. momentutik.