180 likes | 363 Views
INBOKAZIOAK. Arantzazu. Letra: H.Aingeru Castaños;Musika: Bach-Ave María; aurkezp; B.Areskurrinaga. Elorri lore, amaitu gabe erretzen den lahar,. TXUNDI GAITZAZU. Argizko ate ireki,. JANTZ GAITZAZU. Min, kontsolamendu eta itxaropenean soinu maitagarrien kanpai mezulari,. DEI EGIGUZU.
E N D
INBOKAZIOAK Arantzazu Letra: H.Aingeru Castaños;Musika: Bach-Ave María; aurkezp; B.Areskurrinaga
Elorri lore, amaitu gabe erretzen den lahar, TXUNDI GAITZAZU
Argizko ate ireki, JANTZ GAITZAZU.
Min, kontsolamendu eta itxaropenean soinu maitagarrien kanpai mezulari, DEI EGIGUZU.
Liskarrean eramanpeneko herri baten aingeru zuri, LAGUN EGIGUZU.
Asisko ondare, frantziskotarren supazter, ABERATS GAITZAZU,
Landu eta irrikitutako bakearen ostadar, BABES GAITZAZU.
Ekaitzetan itsasargi, argizko kliska, LASAI GAITZAZU.
Gipuzkoan lehen ehun urte hauetan hezkuntzan aitzindari izan den La Sallerentzat izar, GIDA GAITZAZU.
Gau ilunetako argiontzi hurbil BIDERA GAITZAZU.
Baltsamu sendakari, Jesukristoren lurrin, GANTZUTU GAITZAZU.
Aterbe sendo bizitza eta heriotzarako, GORDE GAITZAZU.
Harri arteko habi, betierekoaren atari, ONAR GAITZAZU.
Fedean bat egiten duten erromesen hats, BULTZA GAITZAZU.
Bake eskola, tolerantzia eta adiskidetze gune, ERAKUTS EZAIGUZU.
Euriak eta eguzkiak antzaldaturiko apostolu hutsen friso berezi, BETE GAITZAZU.
Diamantezko puntatan landutako harrizko dorreen harresi zabaleko Erruki, SENDO GAITZAZU.
Mariaren besoetan gurtzen dugun Jainkoaren presentzia bizi, ALTXA GAITZAZU.