100 likes | 296 Views
OINARRIZKO EZAUGARRIAK. Esperimentala Borondatezkoa Malgua eta ikastetxearen errealitatera egokitua Bat-etortzeko prozesua: Saiakuntza guztiak baliatzea (ikastetxeko aurrekoak, eta aldi berean beste batzuetan egiten ari direnak. Adib.: errefortzua A ereduan, esperientzia eleaniztunak)
E N D
OINARRIZKO EZAUGARRIAK • Esperimentala • Borondatezkoa • Malgua eta ikastetxearen errealitatera egokitua • Bat-etortzeko prozesua: Saiakuntza guztiak baliatzea (ikastetxeko aurrekoak, eta aldi berean beste batzuetan egiten ari direnak. Adib.: errefortzua A ereduan, esperientzia eleaniztunak) • Ez dakar bi hizkuntza ofizialen helburuetatik aldentzea, ez eta ahaleginak eta baliabideak galtzea ere • Orokortzeko, adostasuna beharko da
EUSKALDUNTZE-PROZESUAK BULTZATZEA • Irale, NOLEGA, Ulibarri • Babes osoa programa horiei. • “Hezkuntza-sistemak, salbuespenak badiren arren, ez du konpontzen –eta ezin du konpondu– hizkuntza zuzen ikastearen arazoa. Agerikoa da aldi berean beste ahalegin batzuk egin behar direla zenbait gizarte-arlotan: familia, aisia, enpresa eta abar”. Euskara 21
ATZERRIKO HIZKUNTZAKO HIZKUNTZA-GAITASUNA HOBETZEKO EGINDAKO EKINTZAK • 96. Ingelesa goiz sartzea. • 96. Lehen esperientzia eleaniztunak. • 2000. Hizkuntza-prozesuen programa • Hizkuntza ezagutza-gai • Gizarte-harremanetarako tresna • Ikasteko tresna • 2003. Esperientzia eleaniztuna Bigarren Hezkuntzan. Ingelesez edo frantsesez. ISEIk ebaluatutakoa. • 09/10. Hizkuntza finkatzeko barnetegiak. Ingelesa udan. Garatu.
CLIL METODOLOGIA • Atzerriko hizkuntzak irakasteko metodo tradizionalen emaitzak baino hobeak lor daitezke • CLIL metodologia. Oinarrizko printzipioak: • Hizkuntza ikasteko erabiltzen da, komunikatzeko erabiltzeaz gain. • Ikasten duzun ikasgaiaren araberakoa izango da ikasi behar duzun hizkuntza-mota. • Hizkuntza erabiltzerakoan, jarioa garrantzitsuagoa da zehaztasuna baino, hasierako urratsetan, bereziki.
Hezkuntza Marko Hirueleduna: Ezaugarriak (I) • LHko 4. mailan eta/edo DBHko 1. mailan hasiko da. Pixkanaka ezarriko da, eta 3 ikasturte irauten du. • Euskara, gaztelania nahiz atzerriko hizkuntza irakasgai eta ikasgai izango dira dagozkion hizkuntza-eremuetan, eta tresna izango dira hizkuntzakoez bestelako eremuak eta gaiak irakasteko. • Lehen Hezkuntzan - gutxienez 5 ordu edo saio hizkuntza bakoitzean (euskara, gaztelera eta atzerriko hizkuntza). DBHn - gutxienez 6 ordu. Barne daude hizkuntza bakoitzari berez dagozkion orduak ere. • Ordutegia orotara hartuta, ikastetxeak erabakiko du hizkuntzetako bakoitzari zenbat ordu emango dizkion. Ez dute zertan berdinak izan saiakuntzako ikasturte guztietan. • Horretarako dituzten irakasleen eta ikastetxeko beste irizpide batzuen arabera zehaztuko da zer ikasgai edo ikasgai-bloke irakatsiko diren hizkuntza bakoitzean.
Hezkuntza Marko Hirueleduna: Ezaugarriak (II) • Behin betikoak diren irakasleak eta/edo ikastetxean esperientzia zabala dutenak lehenetsiko dira. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B2 mailako gaitasuna izan beharko dute, gutxienez, atzerriko hizkuntzan • Esperientziak dirauen hiru urteetan parte hartzeko konpromisoa hartuko dute. • Prestakuntza-ikastaroak egingo dituzte, atzerriko hizkuntzan sakontzeko eta jakiteko zein diren komunikazio- eta ikasketa-hizkuntza nagusia ez den beste hizkuntza batean curriculum-arloak emateko didaktika eta metodologia egokiak. • Ikasleak HMHn sartzea: borondatezkoa eta aurretik hizkuntza-mailaren probarik egin gabe. • Gutxienez hasierako ebaluazioa eta azken ebaluazioa egingo dira komunikatzeko edo ikasteko hizkuntzaz bestelako hizkuntzan emandako curriculum-arloetan.
Ikastetxeak eta ikasleak aukeratzea • Saiakuntzan parte hartzeko, ikastetxeak hau behar du: zuzendaritza-taldearen babesa eta klaustroak eta ordezkaritza-organo gorenak onartzea. • Curriculum-arloak euskaraz, gazteleraz eta atzerriko hizkuntzan emateko gaitasuna duten irakasleak. • Erronka: Irakasleen gaitasun-maila handitzea H3n. Hasierako maila B2 izango da, baina, pixkanaka, handitu egingo da.
Saiakuntzaren helburu orokorrak • Ikastetxeen autonomia garatzea • Esparru horretan, bere Hizkuntza Proiektua eratzea • Egungo hizkuntza-ereduak gainditzeko aukera emango duten baldintzak ezartzea
Saiakuntzaren helburu espezifikoak • Hizkuntza-aniztasuna sustatzea, bai eta hizkuntzak irakas-hizkuntza moduan erabiltzea ere, eragin handiko metodologia izango baita etorkizunean hizkuntzen ikaskuntzan. • Ikaskuntza-proposamen integratzaileak eta globalak egitea, eta gainditzea egungo banaketa, hots, hizkuntza-arloak eta curriculumeko gainerako ikasgaiak bereizita lantzen dituen eredua. • Ikastetxeek beren hizkuntza-errealitatea eta errealitate soziokulturala azter dezaten sustatzea, eta ikasleen ikaskuntza-beharrak asetzeko proposamenak plantea ditzaten sustatzea. • Irakasle guztiak inplikatzea ikasleen hizkuntza-gaitasunak garatzeko arduran, hizkuntzak curriculumeko zeharkako baliabide nagusitzat jotzen dituztela. • Hizkuntza “jatorrizko hiztun onek” bezala menperatzeko helburua erlatibizatzea. Hizkuntza-gaitasuna continuum bat da.
Prestakuntza eta aholkularitza • Prestakuntza • Hasierako modulua • Baterako prestakuntza-saioak • Prestakuntza-saioak, ikastetxe bakoitzean • Aholkularitza: • Mintegiak, hizkuntza eta arloka • Erreferentziazko aholkularia: saiakuntza abian jartzen eta ezartzen laguntzen du