80 likes | 216 Views
Bazen behin... Egunero, lanera joateko, autobusa hartzen zuen gizona. Hurrengo geltokian, atso bat igotzen zen autobusera, eta leiho ondoan esertzen zen. Atsoak poltsa bat zabaltzen zuen eta bide guztian aritzen zen poltsatik ateratzen zuena leihotik kanpora jaurtitzen.
E N D
Bazen behin... Egunero, lanera joateko, autobusa hartzen zuen gizona. Hurrengo geltokian, atso bat igotzen zen autobusera, eta leiho ondoan esertzen zen.
Atsoak poltsa bat zabaltzen zuen eta bide guztian aritzen zen poltsatik ateratzen zuena leihotik kanpora jaurtitzen. Egunero gauza berbera egiten zuenez, egun batean, gure gizonak, jakinguraz, leihotik zer botatzen zuen galdetu zion. - Haziak! – erantzun zion atsoak.
- Haziak? Zeren haziak? • Lore-haziak. Hain hutsik ikusten dut kanpoa,... • Nahiko nuke bide guztia loreak ikusiz egin. Ez litzateke gauza ederra izango?
Baina haziak asfalto gainera erortzen dira, autoek zapaltzen dituzte, txoriek jaten,… Egiaz uste duzu zure haziak bide-ertzean erneko direla? - Ziur baietz. Zenbait galdu arren, batzuk jausiko dira bide-ertzeko lurrera... eta egunen batean erneko dira. - Baina,... denbora asko beharko dute,... ura,... - Hara, nik ahal dudana egiten dut. Etorriko dira euriak! Atsoak bereari ekin zion.... Eta gizona jaitsi zen autobusetik. Atsoak, tamalez, burua galdua zuela pentsatzen zuen.
Handik hilabete batzuetara... lanera zihoala, autobuseko leihotik begiratzean, lorez beteta ikusi zituen bide-ertzak gure gizonak. Atsoa etorri zitzaion gogora. Aspalditik ez zuen ikusten. Autobus-gidariari galdetu zion hartaz … Hila zegoen.
Bere eserlekura itzuli zen eta kanpora begiratu zuen. «Erne eta hazi dira loreak, esan zuen bere baitarako, baina zertarako balio izan dio atsoari bere ahaleginak? Ez du emaitzarik ikusi”.
Bat-batean, ume txiki baten pozezko barre-algara entzun zuen. - Begira, amatxo, begira zenbat lore!
Ordutik hona, gizon hark beti egiten omen du etxetik lanera bitarteko bidea hazi-poltsa bat eskuetan duela...