60 likes | 323 Views
HARTZ ARREA ( Ursus arctos ). Banaketa geografikoa. Historikoki Piriniotan animalia hauek bizi izan baziren ere, gaur egun oso gutxi gelditzen dira. Erronkariko ibarrean geratzen da jatorrizko azkeneko euskal hartza, Camille izenekoa.
E N D
HARTZ ARREA (Ursus arctos)
Banaketa geografikoa Historikoki Piriniotan animalia hauek bizi izan baziren ere, gaur egun oso gutxi gelditzen dira. Erronkariko ibarrean geratzen da jatorrizko azkeneko euskal hartza, Camille izenekoa. Duela urte gutxi, Esloveniatik ekarritako zenbait hartz arre ekarri eta askatu zituzten Okzitaniako Pirinioetan, espeziea Pirinioetan berreskuratzeko. Antza Esloveniako hartzak dira Pirinioetako hartzetatik hurbilen daudenak. Hala ere mementuz ez du ematen hartz berri horiek Euskal Herriraino heldu direnik.
Populazio maila Lehen esan dudan bezala Euskal Herrian Hartz arre bakarra bizi da. Camille izenekoa. Bizkaiko azken hartza Eskuagatxeko mendilerroan, Urkiola inguruan harrapatu zuten 1871ko abenduan.
Ezaugarri biologikoak Hartz arrea ugaztun haragijalea da. Ursidos familiakoa da. 80 eta 250 kilo bitarteko pisuarekin, munduko txikienetarikoa da. Elikaduraren hiru laurdenak, belarrak, fruituak eta bestelako landarez osatzen da eta beste laurdena animalia jatorriko elikagaiez.
Ugaltzeko berezitasunak Hartzak 3 eta 5 urterekin lortzen dute heldutasun sexuala. Poligamoak dira eta maiatzean eta ekainean araldian jartzen dira.
Mehatxuak Hartz arrearen mehatxuak asko dira: klima aldaketa, habitataren apurketa, ehizatzen dituztelako, etab.