90 likes | 231 Views
AURKIBIDEA. Hemen egin klik. AZPEITIAKO TREN MUSEOA. GUTARRAK (Axular Lizeoa) ZERNOLA. Egin klik aurkibideak dituen 4 puntuetan “Sarreratik” hasita, mesedez. AURKIBIDEA. Sarrera. Zer egin dugu museoan? Zer egin dugu, orokorrean? Amaiera. Egin hemen klik aurkibidera bueltatzeko. SARRERA.
E N D
AURKIBIDEA Hemen egin klik AZPEITIAKO TREN MUSEOA GUTARRAK (Axular Lizeoa) ZERNOLA
Egin klik aurkibideak dituen 4 puntuetan “Sarreratik” hasita, mesedez. AURKIBIDEA • Sarrera. • Zer egin dugu museoan? • Zer egin dugu, orokorrean? • Amaiera.
Egin hemen klik aurkibidera bueltatzeko SARRERA • TRENA:Makina higiarazle batez eta haren atzean ilara osatuz lotutako hainbat bagoiz osaturiko multzoa. Tren museoa, Azpeitian dago (Gipuzkoa), Donostiatik 50km-tara, eta Bilbotik 85km-tara. Hemen, famatua da Azpeititik Lasaora eta buelta egiten den bidaia egurrezko tren batean, horrek 40 minutu inguru irauten ditu. Lehen, trena bertatik pasatzen zen, baina arrazoi ezberdinengatik, itxi behar izan zuten eta 1986.urtean bere azken bidaia egin zuen trenak.
ZER EGIN DUGU MUSEOAN ? • Harritu gaitun lehenengo gauza, eman dizkiguten trenerako txartelak ez direla gaur egungoak bezalakoa, trena martxan zegoen garaikoak baizik. • Ondoren, emakume batek, trenbide ezberdinak eta motak azaldu eta erakutsi dizkigu. Eta orratza zer den ere esplikatu digu (trenbidearen norabideak aldatzeko tresna). • Ondoren, trenaren eboluzio erakutsi digu, eta tren ezberdinak ikusi ditugu (herrialde eta garai ezberdinekoak). • Trenez gain, autobusak eta tranbiak ere ikusi ditugu. Ingalaterrako bat ikusi dugu, oso zaharra eta bolantea eskuinean duelarik. Tranbia zahar batean ibili gara, oso gutxi, baina zerbait bai. • Jarraian, esposizio antzeko batera joan gara, zenbait azalpen eman dizkigu eta gero, libre ikusi genezaken. • Azkenik, tren zahar batean ibili gara, egurrezko tren batean, eta Lasaoraino joan gara eta buelta. Lehen esan bezala, 40 minutu inguruko bidaia. • Hona hemen argazki batzuk :
Hemen klik egin, mesedez. • orratza
ZER EGIN DUGU, OROKORREAN? • 9:15 ziren ikastolatik atera ginenean apirilaren 2an. Izan ere, ikastolara 9:00etan sartzen gara. • Autobusez joan ginen eta museora iristean, 10 minutu inguru parke batean itxoin behar izan genuen. • Jarraian museora sartu ginen eta lehen azaldu dudan guztia egin genuen. • Ondoren, Azkoitiko Oteizaren frontoietara joan ginen eta bertan egon ginen 2 orduz, bazkaltzeko eta herrian ibiltzeko. Azpeitian korrika ospatzen ari ziren batzuk. • Bazkaria bakoitzak berea eramaten du, hala ere, badira ikastolan piknika eskatzen dutenak ere. • Bueltan etorri aurretik, Jesus Mari ikusi genuen. Jesus Mari lehengo urtean geure irakaslea zen, baina azkoitiarra denez eta bertan lana eskaini ziotenez, joan egin zen. Eta atzo berarekin egon ginen eta eskuminak eman genizkion. • 15:30 bueltan etorri ginen eta, 17:00 arte ikastolan egon ginen jolastokian (ikastolatik 1700etan ateratzen gara). Hona hemen zenbait argazki:
AMAIERA • ESKERRIK ASKO, HAU DA DENA. SUPOSATZEN DEGU ZUEK ERE ZUEN IRTEERAK IZANGO DITUZUELA, BA ESPERO GUK BEZAIN ONDO PASATZEA.