190 likes | 435 Views
Landare, animalia?. Onddoak Landare-erreinuan egon ziren denbora luzez ; onddoen zelulek orma zelularra baitute , landareenak bezala . Gaur egun , ordea , beste erreinu batean sailkatzen dira honako arrazoi hauengatik :
E N D
Landare, animalia? Onddoak Landare-erreinuan egon ziren denbora luzez ; onddoen zelulek orma zelularra baitute , landareenak bezala . Gaur egun , ordea , beste erreinu batean sailkatzen dira honako arrazoi hauengatik : Landaren ez bezala , organismo heterotrofoak dira : ez dira gai materia organiko propioa fabrikatzeko , eta beraz , ingurunetik hartu beharra daukate . Haien zelulen horma zelularra kitinaz osatuta dago landareena berriz zelulosaz . Eboluzio prozesuan onddoak animalietatik gertuago daude landareetatik baino.
Ummm… ogia probatzeko irrikaz nago
Asko falta zaizue? Gose naiz!
Zelako forma ederra hartzen ari den!!! Baina,azazkalak zuriz margotuta geratzen zaizkigu.
Zelako ederra egin didaten! Gosea pizteko modukoa naiz!
Aupa talde! Ze,gosez? Ba oraindik labean sartzea falta zaizue. Laister ikusiko dugu azken emaitza!
Sukaldean... han ere! OGIA LEGAMIRIK GABE OGIA LEGAMIAREKIN Ogia legamirik gabe ez da puzten eta Ogia legamiarekin asko puztu da, eta gainera askoz ere gogorragoa da eta ez dago hain barrutrik askoz ere bigunegoa da. Zaporea xigortua beste ogia bezala. Askoz elastikoa da gozoagoa du nahiz eta pixka bat xigortuta izan. eta dentsoagoa.
Onddoak, piluletan ere bai? 1.Zer dira antibiotikoak? Antibiotikoa (grezierako anti, 'kontra', eta bios, 'bizitza') Organismo kutsatzaileen hazkundea ezabatu edo eragozteko erabiltzen den edozein konposaketa kimiko da. Antibiotikoek aukerazko toxikotasuna daukate, hau da, bere ekintza toxikoa handiagoa da organismo erasotzaileentzat egoitza ematen dietenentzat baino. 2.Zer lotura dute onddoek eta antibiotikoek? Minbizia tratatzeko eta sistema inmunitarioa ahultzeko erabiltzen diren substantziak ekoizten dituzte biek. 3.Nork aurkitu zituen lehenengoz? Eta, nola? 1928an Alexander Fleming-ek. Penicillium notatum lizunetik atera zuen lehen antibiotikoa, bakterioek sortutako gaixotasun infekziosoak tratatzeko erabiltzen dena. 4.Ziur naiz behin baino gehiagotan entzun duzuela antibiotikoek ez dutela balio gaixotasun guztiekin sendatzeko, adibidez, gripea sendatzeko. Zergatik? Ostalari bati eraso egiten diotenean, haren zeluletan aldaketak eragiten dituzte, eta zelulak beren mesedetan lanean jartzen dituzte. Nolabait, zelulek ahaztu egiten dute berezko lana zein duten, eta birusen osagaiak ekoizten hasten dira. Ostalaritik ateratzen direnean, berriz, egoera bizigabe batera iragaten dira. Estalkiaren barruan geneak babestuta daude, eta denbora luzea eman dezakete horrela, hurrengo ostalariari eraso noiz egingo zain.
Izenak: Boletus edulis, Amanita muscaria, Morchella esculenta, Cantherellus cibarius, Lycoperdon perlatum, Russula virescens, Craterellus cornucopioides, Clathrus ruber. Perretxikoak
Cantharellus Cibarius Oso ona da. Jangarri bikainakoa Zapore geza eta usain atsegina du. Zizahoria (Cantharellus cibarius) Cantharellaceae familiako kolorazio aldagarriko perretxikoa da. Sarritan horia ñabardura gorrixkekin. Abrikot lehorraren usainarekin, jateko bikaina eta hedatua da. Kapela erdiko sakonunearekin eta ertza izurtua; bere himenioan orri dekurrente eta lodiak.
Rusula Virescens Russula guztien artean jateko hoberena da. Urteko edozein sasoi -uda eta negua ez hainbeste- egokia da perretxikotan egiteko, baina udazkena -udaberria ere bai- ei da gustukoena zaletasun hori dutenendako. Udazkena ate-joka dator, hemen izango da datorren asterako. Zuhaitzek hostoak galduko dituzte, gaztainadiak bete-bete eginda egongo dira, mendiak kolore-metamorfosia osatuko du, berdeetatik gorrixketara; basoak, berriz, perretxiko-biltzailez beteko dira.
Morchella Esculenta Perretxiko hau jangarria eta oso preziatua da eta sikaturik gorde daiteke eta gero berriro hidrataturik jan. Morchela esculenta: Bere txanoaren forma globosoa izan oi da konikoa edo puntaz amaitzen dena, zelda irregularrak kostilengatik separatuta. Espezie batzuk oso onak dira gourmeten- gatik apreziatuak. Baina ohartzen dizuegu inoiz ez jatea horrelako bat gordinik.
Boletus Edulis Jangarria da . Perretxiko hau basoetan aurkitu dezakezu, pinudietan. Onddozuri (Boletus edulis) Boletaceae familiako onddoa da. Erretikulu zuria du oinaren goialdean. Kapela marroi iluna dauka eta kupelaren itxurako oina. Haragia zuria eta intxaur usainarekin. Latifolia eta koniferekin mikorrizak sortzen ditu goroldio ugariko tokietan. Ipar-toki epeletan. Bakarrik edo taldetan aurkitzen dira, lurdrainatuetan.
Lycoperdon Perlatum Gaztea denean, gleba zuria duen bitartean, jangarria da. Euskal Herriko astaputzik ezagunena da. Lycoperdon perlatun:perretxiko arantzadun, globotxu eta madari formako perretxikoa da. 2cm-tik 6cm-arte.Altueran 3 edo 8 cm bitarterkoa da eta kolorekoa txuri horixka. Mazeratzerakoan zauriak desinfectatzeko, erleen pikadurak garbitzeko eta hemorragiak gelditzeko
Craterellus Cornucopioides Ez du jateko itxura onik baina jangarria da. Perretxiko hau berantiarra da,udazkenean ateratzen baita. Forma luzatua du , ez du ia himeniorik , harizti eta paga dietan aurkitu daitezke . Bere zapore gozoarekin hainbat platerekin batera jan daiteke . Oso ona da . 12 cm-ko txapela eta oso gutxi diferentziatzen da txapela oinetik . Bere kolorea gris urdinxka da , oso okel gutxi dauka baina oso elastikoa .
Clathrus Ruber Jangarria da Hasieran, 5 cm-ko diametroko arrautz bat agertzen da. Behin garatuta arrautza apurtu eta kolore gorriko eginda onddo bat agertzen da. Basoetan, larretan eta deskonpozizioan dauden sustraien inguruan aurkitu daitezke.
Amanita Muscaria Bere dastamena, baita bere usaina ere, ez dira bereziki oso biziak. Egiazko gradu toxikoak presentatzen du gorputz guztian. Laminak zuriak, edo zertxobaithoriz. Tindatuak. Kirtena zuria. Oinean bulbo zuria du, handi samarra da.Okela zuria. Biguna eta usain eta usain suabekoa, rabanoren antzerakoa. Non eta noiz aurkitu:Pagadi, harizti, gaztainadi,artadi eta pinudietan. Udan eta udazken tartean bilatu daiteke.