110 likes | 366 Views
AHT-ren aurkako argudioak. Maddi Berasategi eta Leire Moreno.
E N D
AHT-ren aurkako argudioak • Maddi Berasategi eta Leire Moreno
Abiadura Handiko Trena (AHT) garraio mota bat da, hiri handiak hegazkinarekin leihakorrak diren denboretan lotzeko pentsatuta dagoena. Japonian du jatorria, “obus tren” gisa bataiatua izan zen eta bere erabilera eta eraikuntzak ingurumena asko kaltetzen du eta kostua ikaragarria da. Zer da AHT?
Hainbat dira bere aurka dauden arrazoiak, eta horietatik garrantzitsuenak honako hauek dira:
Ekosistemak zatitu eta ondorioz hainbat espezieen arteko komunikazioa eragotziko du. Barrera efektua:
AHTk, hiriburuak bakarrik lotuko ditu, eta ondorioz bertan aglomerazioa bultzatuko du. Erainkuntzari dela eta, nekazariek kalte larriak jasango dituzte , beraien bizi-modu eta bizi-kalitateari dagokionez. Lurralde desorekak
AHTren helburuetako bat trafikoa murriztea da, baina honek hiriburuak besterik ez ditu elkartzen, eta ondorioz ez du lortuko karreteratan dauden kotxe eta kamioien joan etorriak murriztea. Horrez gain garraioaren bultzatzailea da, eraikitzerakoan areagotu egiten baitu. Trafikoa
Denok ordaindu beharko dugu eraikuntza, baina gutxi batzuek erabili ahal izango dutebidaiaren prezio garestia dela eta. Euskal Y-ren kostua 6.000 milioi eurokoa da, eta diru horrekin populazioarentzat beste behar sozial batzuk finantzatu daitezke. Prezioa
AHT-a eredu berri baten bultzatzaile dugu, non desoreka ekologiko eta ezberdintasun soziala bultzatzen du. Neoliberalismoa
Ikerketa batek argi utzi du, heren batek baino gehiagok ez dakiela, AHT eraikiko balitz, bere herritik bertatik pasako litzatekeenik, eta bostetik batek bakarrik daki zein tokitatik pasako litzatekeen. AHTri buruzko informazioa, partziala edo interesatua da. Desinformazioa
zarata ikaragarria, paisaiari eraso bortitza, lurren okupazioa, akuiferoen suntsiketa, energia kontsumoaren biderkatzea, hondakinentzako hamaika zabortegiren sorrera, balio ekologiko handiko ekosistemen kaltetzea…
Hau guztia dela eta, argi ikusten dugu AHTrik ez dela eraiki behar, ingurugiroaz gain gure gizarteko hainbat eremu aldatuko baitu okerrera.