120 likes | 253 Views
Arrazoi guztiak ditugu! AHT gelditu!. Ekainak 10 Manifestazioa Donostian 17:30etan Anoetatik. AHT ez da ohiko trena. Trenaren itxura du, baina hegazkinaren parekoa da distantziei, geldialdiei eta energia gastuei dagokienez… Izan ere, AHT, lurretik doan hegazkina da.
E N D
Arrazoi guztiak ditugu! AHT gelditu! Ekainak 10 Manifestazioa Donostian 17:30etan Anoetatik
AHT ez da ohiko trena Trenaren itxura du, baina hegazkinaren parekoa da distantziei, geldialdiei eta energia gastuei dagokienez… Izan ere, AHT, lurretik doan hegazkina da.
AHT-k konponezinezko kaltea egingo lioke Ama Lurrari Barrera efektua; zarata ikaragarria (trenbidetik 250 metrorarteko tartean osasunarentzako kaltegarria); paisaiari eraso bortitza; lurren okupazioa (trenbidearen plantak soilik 400 Ha baino gehiago); desregularizazio hidrologikoa (31 Km akuiferoren suntsiketa); energia kontsumoaren biderkatzea (tren arruntak baino 6 bider gehiago kontsumitzen du); hondakinentzako hamaika zabortegiren sorrera (Km bakoitzeko 15.000 metro kubiko hondakin sortuko da); balio natural handiko ekosistemen kaltetzea (Aizkorri-Aratz eta Aralar naturgune babestuak); Hego Euskal Herrian katalogatutako 12.500 landare eta animalia espezieri kalte zuzenak…
AHT-k gastu sozialaren murrizketa eragingo luke AHT inoiz ikusitako azpiegitura handiena eta garestiena da. Bere aurrekontua 6.000 milioi euro ingurukoa da, hots; Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren 33 urterako aurrekontua. Guztiok ordainduko dugu baina, aurreikusitako ibilbideak eta salneurriak aintzat harturik, gutxi batzuek erabili ahal izango dute. Aitzitik, dirutza horrekin, populazio osoarentzako kalitatezko garraio publikoa finantzatu eta beste behar sozial askori erantzun lekieke. AHT-k, tren-garraioa zerbitzu publiko eta unibertsala delako kontzeptua lurperatu egiten du.
AHT-k ez ditu egungo garraio arazo larriak konponduko Errepideetatik 1.000 kamioi kenduko dituela esaten digute… Ez digute esaten ordea, 11.000-tik gora direla egunero-egunero errepideetan dabiltzan kamioiak eta kopuru hori 16.000-ra helduko dela hiru urte barru. Aitzitik, AHT, bere baitan autopista, superportu, plataforma logistiko eta abar luze bat biltzen dituen azpiegitura plan erraldoi baten parte da; negozio den heinean kosta ahala kosta garraioaren hazkundea bultzatzea helburu duen plan baten parte, alegia.
AHT-k ez du elkartuko, bereiziko baizik AHT-k urrun dagoena gerturatu baina gertu dagoena urrunduko du. AHT-k ez du aldiriko garraiorako balio: hirietan bakarrik geldituko da eta ondorioz ez ditu eskualde barruko joan-etorriak (eguneroko joan etorrien %97) ahalbidetuko. Azkarrago burutuko dute Madrildik Parisako bidea, baina bidean zeharkatutako herriak eta eskualdeak txikitu eta beren bizi-modua eta bizi-kalitatea larriki kaltetuko ditu.
AHT-k lurralde desoreka eta nekazaritzaren gainbehera bultzatuko lituzke AHT-k kalte larriak eragingo dizkie nekazaritzari (Gipuzkoan babestutako 8 nekazal gune desagertuko dira) eta orohar herrietako eta nekazal-eremuko bizi-modu eta bizi-kalitateari. AHT-k hirietaranzko migrazioa eta hirien zentralismoa bultzatuko ditu herri eta nekazal-eremuen kaltetan. AHT-k hirien eta herri eta nekazal-eremuen arteko pitzadura handitu egingo du.
AHT prekarietate laboralaren eta deslokalizazioen sinonimo da AHT multinazionalen interesei jarraiki lan-indarraren eta salgaien mugikortasuna handitzea helburu duen tresna da. AHT-k eta gisa horretako garraio azpiegitura erraldoiek zeresan handia dute ekonomiaren eta merkatuen nazioarteratzean eta, ondorioz, baita prekarietate laboralaren eta deslokalizazioen areagotzean ere.
AHT neoliberalismoaren eta kapitalismoaren paradigma da AHT, neurrigabeko ekoizpenean, ezberdintasun sozialetan eta kontsumismoan oinarrituriko ekoizpen-modu, jendarte-molde eta bizi-ereduaren adibide esanguratsua da. AHT gutxi batzuen eskutan boterea eta aberastasuna eta gehienen bizkargain behin-behinekotasuna, ezegonkortasuna eta prekarietatea metatzen dituen “garapen”-ereduaren adibide da. AHT herritarrei hitza eta erabakia lapurtu eta afera ekonomiko, politiko, sozial zein kulturalen gaineko erabaki ahalmen osoa politiko profesionalen eskutan jartzen duen “demokrazia”-ereduaren adibide da.
AHT inposaketaren sinonimo da AHT-ren egitasmoa batere informazio-gardentasunik gabe eta udalerrien zein herritarren interes, nahi eta borondatea aintzat hartu gabe jorratzen ari dira. Gehiengo sozial eta sindikalak AHT gelditzeko eskatu du behin baino gehiagotan, baina administrazio ezberdinak entzungor egiten ari zaizkio. Obrak hasteko erabakia hartzearekin, beste behin ere, indar frogaren, egite kontsumatuen politikaren eta inposaketaren aldeko hautua egin dute bai espainiar estatuak bai Eusko Jaurlaritzak.
Arrazoi guztiak ditugu! AHT gelditu! Ekainak 10 Manifestazioa Donostian 17:30etan Anoetatik