1 / 46

EREDU ATOMIKOAK. MEKANIKA KUANTIKOA

ATOMOAREN OINARRIZKO OSAGAIAK. DALTONEN AREDU ATOMIKOAN MATERIA, ATOMO ZATIEZINEZ OSATUTA ZEGOEN.XIX MENDEAREN BUKAERAKO AMPEREK ETA FARADAYEK MATERIAREN ETA KARGA ELEKTRIKOEN ERLAZIO SAKONA IRADOKI ZUTEN, GARAI HAUETAN ERE BECQUERELEK ERRADIOAKTIBITATE NATURALA AZTERTU ZUEN, ETA HIRU PARTIKULA MO

kato
Download Presentation

EREDU ATOMIKOAK. MEKANIKA KUANTIKOA

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


    1. EREDU ATOMIKOAK. MEKANIKA KUANTIKOA

    2. ATOMOAREN OINARRIZKO OSAGAIAK DALTONEN AREDU ATOMIKOAN MATERIA, ATOMO ZATIEZINEZ OSATUTA ZEGOEN. XIX MENDEAREN BUKAERAKO AMPEREK ETA FARADAYEK MATERIAREN ETA KARGA ELEKTRIKOEN ERLAZIO SAKONA IRADOKI ZUTEN, GARAI HAUETAN ERE BECQUERELEK ERRADIOAKTIBITATE NATURALA AZTERTU ZUEN, ETA HIRU PARTIKULA MOTA AURKITU ZITUEN (ALFA, BETA, GAMMA IZPIAK) ETA HORRELA PARTIKULAK EZ ZIRELA ZATIEZINAK OHARTU ZEN. THOMSON-EN SAIAKUNTZA : DESKARGA HODI BATEAN, PRESIO BAXUAN DAGOEN GAS BAT SARTZEN DUGU, KATODOAREN AURREAN DAGOEN HODIAREN HORMAK LUMINESZENTZIA BAT ERAKUTSI ZUEN. HONEN JATORRIA KATODOTIK ATERATZEN ZIREN PARTIKULA SORTA BAT ZEN. IZPI KATODIKO IZENA EZARRI ZITZAION.

    3. ELEKTROIA IZPI KATODIKO HAUEK KATODOTIK IRTETEN DIRA . IZPI HAUEK LERRO ZUZENEAN ATERATZEN DIRA

    4. ELEKTROIA ENERGIA ZINETIKO ALTUKO PARTIKULAK DIRA. NEGATIBOKI KARGATUTAKO PARTIKULAK DIRA

    5. ELEKTROIA NAHIZ ETA KATODOEN METALAK ETA BARRUKO GASAK ALDATU, IZPI KATODIKOAK BERDINAK DIRELA EGIAZTATU ZEN, KASU GUZTIETAN , PARTIKULEN Q/m ERALAZIOA BERDINA ZEN. Q/m ERLAZIO HAU DETERMINATU NAHIAN, MILLIKANEK OLIO TANTAREN SAIAKUNTZA EGIN ZUEN: OLIO TANTAK NEGATIBOKI KARGATZEN DITUGU, X IZPIEN BIDEZ, GERO PLAKEN ARTEKO POTENTZIAL DIFERENTZIA ALDATZEN DUGU, OLIO TANTA OREKAN GELDIRIK GERATZEN DEN ARTE. UNE HONETAN INDAR ELEKTRIKOA, GRABITAZIONALA ETA MARRUSKADURA (BISKOSITATEA) OREKAN DAUDE. TANTAREN MASA ETA XAFLEN ARTEKO VOLTAIA EZAGUTZEN BADIRA, TANTAK DUEN KARGA EZAGUTUKO DA. ONDORIOAK : IZPI PARTIKULAK, MASA ETA KARGA NEGATIBOA DUTEN ELEKTROIAK DIRA. ELEKTROIAREN MASA = 9,109534 10 -31 Kg ELEKTROIAREN KARGA = -1,6021898 10-19 C

    6. THOMSONEN EREDU ATOMIKOA PUDINEN TEORIA: ATOMOA ORAINDIK EZEZAGUNEKO KARGA POSITIBODUN MASA BATEAN TXERTATUTA DAUDEN KARGA NEGATIBOZ (ELEKTROIAK) OSATUTA DAGO. ATOMOA NEUTROA DENEZ, ELEKTROIEN KARGA NEGATIBO TOTALA MASA POSITIBOAREN BERDINA DA. IOAK OSATZEKO ELEKTROIAK HARTU ETA KENTZEN DIRA.

    7. PROTOIA GOLDSTEINEK DESKARGA HODI BATEN KATODOA ZULATUZ, IZPI KATODIKOEK SORTZEN ZUTEN LUMINESZENTZIAZ GAIN, HODIAREN BESTALDEAN BESTE LUMINESZENTZIA AGERZTEN ZELA IKUSI ZUEN. ZEINEK SORTZEN DU ARGI BERRI HAU?. IZPI HAUEK ZUZEN BIDAIATZEN ZUTEN, ENERGIA ZINETIKO HANDIKO PARTIKULAK ZIREN, (EREMU ELEKTRIKO BARRUAN PLAKAREN ALDE NEGATIBORA ALDENTZEN ZIREN) PARTIKULA POSITIBOAK ZIREN. KANAL IZPIAK DIRA.

    8. PROTOIA IZPI KATODIKOEK HODIAREN GASAREKIN TALKA EGITERAKOAN, ELEKTROIAREN BAT KENDU EGITEN DIOTE. GERATZEN DEN HONDAR POSITIBO HAU IZANGO DA KATODOAREN ZULOTIK PASAKO DEN IZPIA. KARGAREN ETA MASAREN ARTEKO ERLAZIOA (Q/m) ORAIN EZ DA KONSTANTEA, GASAREN ARABERA ALDATZEN JOANGO DA GUZTI HONEKIN, BESTE PARTIKULA AZPIATOMIKOA IRADOKI ZEN: ELEKTROIAREN KARGA BERDINA , BAINA KONTRAKO ZEINUAREKIN ETA ELEKTROIA BAINO 1840 ALDIZ MASA HANDIAGOA ZUENA. PROTOIAK ZIREN PROTOIAREN MASA= 1,67266649 10-27 Kg PROTOIAREN KARGA= 1,602189 10-19C

    9. RUTHERFORDEN SAIAKUNTZA URREZKO XAFLA BAT BONBARDEATZEN DA ALFA (+) PARTIKULEKIN. IKUSTEKO ZER GERTATZEN ZEN BERE INGURUAN PANTALLA FLUORESZENTE BAT JARTZEN DA. IKUSTEN DA: IA GEHIENAK DESBIDERATU GABE PASATZEN DIRA, BATZUK DESBIDERATZEN DIRA ETA GUTXI BATZUK ERREBOTATZEN DUTE. SAIAKUNTZAN GERTATUTAKOA, PAPER BOLATXO BATI METALEZKO SARE BATETARA BOTATZERAKOAN GERTATUKO LITZAIOKENA DA.

    10. RUTHERFORDEN SAIAKUNTZA IA ALFA IZPI GEHIENAK DESBIDERATU GABE PASATZEN DIRA METALEZKO SAREAN BEZALA IA ATOMOAREN ESPAZIO GUZTIA HUTSA DA. GUTXI BATZUK DESBIDERATZEN DIRA, BERA BEZELAKO KARGA POSITIBOA DUTEN ZEREDOZEREN GERTU PASATZEAGATIK GUTXI BATUZK ERREBOTATZEN DUTE, HAUEK KARGA POSITIBOKO INGURUNE HAUEN KONTRA JOTZEN DUTELAKO

    11. RUTHERFORDEN EREDU ATOMIKOA ATOMOAREN EREDU PLANETARIOA ELEKTROI NEGATIBOAK OSO TXIKIA DEN NUKLEO POSITIBO BATEN INGURUAN BIRATZEN DUTE ORBITAN EGOTEKO INDAR ELEKTROESTATIKOEK EMATEN DIOTE ELEKTROIARI BEHAR DUEN INDAR ZENTRIPETUA. EREDU HONEN ARABERA NUKLEOAK 1CM NEURTUKO BALU, ELEKTROIAK 1KM-TARA EGONEN ZIREN.

    12. EREDUAREN AKATSAK NOLA ZEGOEN OSATUA NUKLEOA?. ZERGATIK EZ DA LEHERTZEN KARGA POSITIBOEN ALDERAPEN INDARRENGATIK? ATOMOA EZEGONKORRA SUERTATZEN DA.FISIKA KLASIKOAK ZIOENEZ KARGA BAT NUKLEOREN INGURUAN BIRATZERAKOAN (BIBRATZEN ARI DEN KARGA BAT BEZALA) ENERGIA ASKATU BEHARKO ZUEN ETA ONDORIOZ NUKLEOAREN GAINERA ERORI BEHARRA ZEUKAN. ESPEKTROA JARRAIA IZAN BEHAR ZUEN.

    13. NEUTROIA, ISOTOPOAK, ZENBAKI ATOMIKOA ETA MASIKOA NEUTROIA: RUTHERFORD-EK BEHATU ZUENEZ, ATOMOA OSATZEN ZUTEN ELEKTROIEK ETA PROTOIEN MASEN BATURA, ATOMOAREN MASA ATOMIKOA BAINO TXIKIAGOA ZEN ( BI ALDIZ ), HORREGATIK ATOMOAN BESTE PARTIKULA BAT ZEGOELA POSTULATU ZUEN: PARTIKULA HONEK EZ DU KARGARIK, MASA GUTXIGORABEHERA PROTOIARENA IZAN BEHAR ZUEN ETA PARTIKULA HORI NUKLEOAN ZEGOEN. NEUTROIA ZEN. CHADWICK FISIKARIAK AURKITU ZUEN NEUTROIA IZENEKO PARTIKULA. BERE MASA 1,674954 10-27 Kg DA ETA KARGA O DU. ZENBAKI ATOMIKOA (Z) : BERE ATOMOEN KARGA NUKLEAR POSITIBOA ADIERAZTEN DU, HAU DA, NUKLEOAN DAGOEN PROTOI KOPURUA. ATOMO NEUTRO BATEAN BAT EGITEN DU DAGOEN ELEKTROI KOPURUAREKIN. ZENBAKI MASIKOA (A) : NUKLEOA OSATZEN DUTEN PROTOI ETA NEUTROIEN KOPURUEN BATURA. ISOTOPOAK : ZENBAKI MASIKO DESBERDINA ETA ZENBAKI MASIKOA BERDINA DUTEN ESPEZIE KIMIKOAK. ELEMENTU BERDINAK, HAU DA PROTOI KOPURU BERDINA BAINA NEUTROI KOPURU DESBERDINA DUTEN ELEMENTUAK. MASA ISOTOPIKOA : ELEMENTU BATEN ISOTOPO BAKOITZAK DUEN MASA MASA ATOMIKOA: ELEMENTU HORI OSATZEN DUTEN ISOTOPOEN MASA ISOTOPIKOEN BATAZBESTEKOA DA, BERE UGARITASUN ISOTOPIKOA KONTUTAN HARTUTA.

    14. PARADOJA ESPERIMENTALAK BAZIREN HIRU FENOMENO FISIKA TRADIZIONALAK AZALDU EZIN ZITUENAK: Espektro lerroak Gorputz beltzen erradiazioa. Katastrofe ultramorea Efektu fotoelektrikoa

    15. UHIN ELEKTROMAGNETIKOAK UHIN ELEKTROMAGNETIKOAK SORTZEA ERREZA DA, KARGA BAT BIBRATZEN HASTEAREKIN NAHIKOA DA. UHINEK EZAUGARRI BATZUK DITUZTE, BESTEAK BESTE: ANPLITUDEA, UHIN LUZERA ETA MAIZTASUNA. UHINEK ENERGIA TRANSMITITZEN DUTE, BAINA PARTIKULAK TRANSLADATU GABE. ESPEKTRO ELEKTROMAGNETIKOAK EZAGUTZEN DIREN UHIN GUZTIAK ERAKUSTEN DITU. MAIZTASUNA EDO UHIN LUZERAREN ARABERA SAILKATZEN DIRA

    16. ESPEKTRO LERROAK GORPUTZ BEROEK BEROA IGORTZEN DUTE ERRADIAZIO GISA ETA MODU JARRAI BATEAN. BONBILLA BATETIK DATORREN ARGIA KUARTZOKO PRISMA BATETIK PASA ARAZTEN BADUGU, KOLORE GUZTIAK AGERTZEN DEN ESPEKTRO JARRAIA LORTUKO DUGU. AITZITIK, HODI BATEAN GAS BAT SARTZEN BADUGU PRESIO BAXUETAN ETA DESKARGA BAT SORTZEN BADUGU, ERRADIAZIO (KOLORE) FREKUENTZIA BATZUK BAINO EZ DIRA AGERTUKO. HAU IGORPEN ESPEKTROA DA. ORAIN, ARGI ZURIAREN AURREAN GAS HOTZA DUEN HODIA JARTZEN BADUGU, ESPEKTRO JARRAIAN LERRO BELTZ BATZUK AGERTZEN DIRA. ZURGAPEN ESPEKTROA DA.

    17. ESPEKTRO LERRO DESBERDINAK GAS BATEN ZURGAPEN ETA IGORPEN ESPEKTROAK OSAGARRIAK DIRA. GAS BAKOITZAK BERE LERROAK DITU, BESTE GASEK DITUZTEN GUZTIZ DESBERDINAK. HORREGATIK ESPEKTROEN LERROEN BIDEZ EDOZEIN ELEMENTU IDENTIFIKA DAITEKE. HORRELA IDENTIFIKATU ZEN EGUZKIAN HAIN UGARIA DEN HELIOA.

    18. BALMER-EN SERIEA GARBI ZEGOEN ESPEKTRO LERROAK ATOMAREN BARRUKO ZERBAIT AZALTZEN DUTELA, BAINA ZER?. HIDROGENO GASAREN (ATOMO SINPLEENA) ESPEKTROAK ERABILI ZIREN, ETA ESPEKTROAREN ALDE IKUSKORRAN LAU LERRO AURKITU ZIREN (ANGTROM-EK NEURTUA). BALMER-EK NUMEROLOGIA HUTSEZ, ZENBAKI OSOAK ETA RYDBERG-EN KTEA ERABILIZ HIDROGENIAREN LAU LERRO IKUSKORRAK ETA ULTRAMOREAN ZEUDEN BESTE BATZUEN MAIZTASUN ZEHATZAK LORTZEN ZITUEN EKUAZIOA BAT AURKITU ZUEN.

    19. BESTE SERIEAK GEROAGO ERRADIAZIOAREN ESPEKTRO GUZTIA AZTERTZERAKOAN, EZIKUSKORREAN ERE BESTE LERRO BATZUK DETEKTATU ZIREN, LERRO (SERIE) BATZUK ULTRAMOREAN, BESTE BATZUK INFRAGORRIAN….. SERIE GUZTIEK ONDOKO EKUAZIOA BETETZEN ZUTEN. BAINA FENOMENOA ORAINDIK AZALTZEKE ZEGOEN

    20. GORPUTZ BELTZEN ERRADIAZIOA GORPUTZ SOLIDO BEROEK ERRADIAZIOA (UHINAK) IGORTZEN DUTE. KARGA BIBRAKORRAK BEZALA JOKATZEN DUTE ATOMOAK. Tª ALDATZERAKOAN IKUSTEN DUGUN ERRADIAZIO KOLOREA ERE ALDATZEN DA.( BURDINARI GERTATZEN ZAION BEZALA LABE GARIETAN) ERRADIAZIO HAU UHINEN GAINEZARMENA DA. HAU ESPEKTROA DA. IKUSTEN DUGUN KOLOREA ERRADIAZIO POTENTZIA HANDIENARENA DA.

    21. GORPUTZ BELTZA GORPUTZEK ERRADIAZIOA IGORTZEN ETA ZURGATZEN DUTE. IGORLE ONA ZURGATZAILE ONA DA ETA ALDERANTZIZ.

    22. GORPUTZ BELTZA GORPUTZ BELTZA MUGA DA GORPUTZ HAUEK KANPOKO ENERGIA GUZTIA ZURGATZEN DUTE ETA BARNEKO GUZTIA IGORTZEN DUTE.

    23. GORPUTZ BELTZA BARRUKO ATOMOEK, KARGA BIBRAKORRAK (OSZILADOREAK) BEZALA JOKATZEN DUTE ETA UHINAK IGORTZEN DITUZTE ETA ALDI BEREAN ALDAMENEKO ATOMOEN UHINAK HARTU. OREKA TERMIKOAN, ASKATUTAKO ETA ZURGATUTAKO ENERGIAK BERDINTZEN DIRA. OREKAN ZULOTIK ATERATZEN DEN ERRADIAZIOA AZTERTZEN DA.

    24. GORPUTZ BELTZEN ERRADIAZIOA ESPEKTROA JARRAIA DA. ESPEKTROAK TENPERATURAREKIKO MENPEKOTASUNA AGERTZEN DUTE, BAINA EZ GORPUTZEN IZAERAREKIKO. TENPERATURA BAKOITZARAKO BETI MAXIMO BAT AGERI DA. TENPERATURA HANDITZERAKOAN UHIN LUZERA BAKOITZAK IGORRITAKO ENERGIA HANDITZEN DA ETA ALDI BEREAN KURBAREN MAXIMOA UHIN LUZERA TXIKIAGOTARA DESPLAZATZEN.

    25. GORPUTZ BELTZEN ERRADIAZIOA katastrofe ultramorea GORPUTZAK BENETAN IRRADIATURIKO ENERGIA ETA TEORIAREN ARABERA IGORRI BEHAR ZUENA EZ DATOZ BAT. HAU EKIDITZEKO PLANCK-EK ATOMOEK IGORTZEN EDO ZURGATZEN DUTEN ENERGIA (UHIN BEZALA) PAKETE EDO KUANTU MODURA IZATEN DELA ESATEN DU KUANTU BAKOITZAREN ENERGIA MAIZTASUNA ETA PLANCK-EN KTE-REKIN ZUZENKI PROPORTZIONALA DA. E=hf

    26. LABURPENA ATOMOAK KARGA BIBRAKORRAK BEZALA ERRADIAZIOA IGORTZEN DUTE (UHIN ELEKTROMAGENETIKOAK). MATERIA ETA ERRADIAZIOEN ARTEKO ENERGIA TRUKAKETA ENERGIA PAKETEETAN EDO KUANTOETAN EGITEN DA (E=hf) ENERGIA EZ JARRAIA DA. KUANTIZATUA DAGO. EZ DIRA BALIO GUZTIAK EXISTITZEN. h-ren balioa oso txikia da, horregatik mundu kuantikoa gorputz oso txikietan nabarmentzen da. Adibidea termometro klasikoa eta termometro kuantikoa. Beste magnitute batzuk ere kuantifikatuak daude: dirua…  

    27. EFEKTU FOTOELEKTRIKO 1899-AN LEONARD-EK ONDOKO SAIAKUNTZA EGIN ONDOREN ZERA IKUSI ZUEN, ARGI MONOKROMATIKO BATZUK ELEKTROIAK ASKATZEN ZITUZTELA HAU ARGIAREN MAIZTASUNAK METAL BAKOITZAREN MAIZTASUN ATARIA GAINDITZEN DENEAN GERTATZEN DA. f HANDITZERAKOAN ELEKTROIEN ENERGIA ZINETIKOA HANDITZEN DA. ERRADIAZIOAREN I HANDITZERAKOAN ASKATUTAKO ELEKTROIEN ENERGIA EZ DA HANDITZEN, BAINO BAI BERE KOPURUA. MAIZTASUN EGOKIAN ELEKTROIEN ASKAPENA BATPATEKOA DA, EZ DAGO ATZERAPENIK.

    28. EFEKTU FOTOELEKTRIKOA GUZTI HAU ZAILA DA AZALTZEA FISIKA TRADIZIONALA ERABILIZ, HEMEN ENERGIA MAIZTASUNA ETA ANPLITUDEAREN (INTENTSITATEAREN) MENPE BAITAGO EINSTEINEK PROPOSATU ZUEN ARGIA PARTIKULA MULTZO EDO FOTOI BEZALA KONTSIDERATU DAITEKELA. E=hf FOTOI BATEK ELEKTROI BAT JOTZEN DUENEAN, HONEK ERAKARPENETIK IHES EGITEKO ERABILTZEN DU ZATI BAT ETA BESTEA ELEKTROIAREN ENERGIA ZINETIKOA BIHURTZEN DA . EZ=hf-W INTENTSITATEA HANDITZERAKOAN HANDITZEN DA ATERATAKO ELEKTROI KOPURUA BAINA EZ BERE ABIADURA MAIZTASUNA HANDITZERAKOAN ELEKTROIEN ABIADURA HANDITZEN DA

    29. EFEKTU FOTOELEKTRIKOA DEMAGUN MEKANISMO BAT DUGULA, ETA PILOTA BATEK JOTZEN DUENEAN TXANPON BAT IRTETEN DELA . HIRU PILOTA MOTA DITUGU (MAIZTASUNAK): PIN-PON; TENIS; BILLAR PILOTAK. PIN-PONEKO PILOTAK EZ DU MEKANISMOA MARTXAN JARTZEN, NAHIZ ETA PILOTA ASKO BOTA (INTENTSITATEA), BAINA BESTEEK NAHIKO ENERGIA DUTENEZ, BAI. ZENBAT ETA PILOTA GEHIAGO BOTA, ORDUAN ETA TXANPON GEHIAGO ATERATZEN DIRA. HORI BAI, HANDIENAK TXANPONAK URRUTIAGO BIDALIKO DITU ARGIA EFEKTU HONETAN PARTIKULA BEZALA JOKATZEN DU. BERAZ ARGIAK BATZUTAN UHINA BEZALA JOKA DEZAKE (INTERFERENTZIAK) ETA BESTETAN PARTIKULA BEZALA (EFEKETU FOTOELEKTRIKOA)

    30. BOHR-EN EREDU ATOMIKOA 1912-AN ATOMOAREN EZEGONKORTASUNA EKIDITZEKO ORBITA EGONKOR BEREZI BATZUK EGON DAITEZKELA PENTSATZEN DU. PLANCK-EN ERLAZIO KUANTIKOAREKIN (E=hf) ZER IKUSIA EDUKIKO DUTELAKOAN DAGO. BESTADETIK 1913-AN BALMER-EN FORMULAREKIN TOPATZEN DA. FORMULA HAU 1913-AN POSTULATU ZUEN EREDU ATOMIKOAN AGERTZEN DEN BEZALA ULERTU ZUEN. 1912-AN NICHOLSON-EN LANA EZAGUTZEN DU. HONEK HIDROGENO ATOMO BATEN MOMENTU ANGELUARRAK KALKULATU ZITUEN ETA HAU KUANTIZATUTA ZEGOELA IKUSI ZUEN. L=mvR=n(h/2?). HONEN ARABERA ELEKTROIAREN MOMENTU ANGELUARRAK KANTITATE MUGATU BATZUK BAKARRIK HARTZEN DITU.

    31. BOHR-EN EREDU ATOMIKOA 1.postulatua ATOMOA NUKLEOA ETA ELEKTROIEZ OSATUA DAGO. ELEKTROIAK (KARGA NEGATIBOA) NUKLEOAREN (KARGA POSITIBOA) INGURUAN DABILTZA ORBITA ZIRKULARRAK DESKRIBATUZ. HIGIDURA ZIRKULAR HONETARAKO BEHAR DEN INDAR ZENTRIPETUA KARGEN ARTEKO ERAKARPEN ELEKTROESTATIKOA DA.

    32. BOHR-EN EREDU ATOMIKOA 2.postulatua ELEKTROIA BAIMENDUTAKO ORBITA EGONKOR BATZUETAN DABIL BIRATZEN ENERGIA HARTU EDO ASKATU GABE. ORBITAK BAIMENDATUAK IZATEKO BERTAN DAGOEN ELEKTROIAREN MOMENTU ANGELUARRA h/2?-REN MULTIPLO OSOA IZAN BEHAR DU.. L= mvR = nh/2? ELEKTROIAREN ENERGIA ETA ORBITA KUANTIZATUAK DAUDE, BERAZ POSIBLE DUGU EZAGUTZEA BERE POSIZIOA(ERRADIOA) ETA ABIADURA. R=n2R0 ETA E= -E0 /n2. KANPOKO ORBITAK BERAIEN ARTEAN GERO ETA GERTUAGOA DAUDE . ORBITAK IZENDATZEKO n ZENBAKI KUANTIKO NAGUSIA ERABILTZEN DA. n:1,2,3… ELEKTROIAK n TXIKIKO ORBITAK BETETZEN HASTEN DIRA

    33. BOHR-EN EREDU ATOMIKOA 3.postulatua ELEKTROI BAT ORBITA EGONKOR BATETIK ENERGIA HANDIAGOKO BESTE ORBITA BATETARA PASATZEKO (KITZIKATU) ENERGIA ZURGATU BEHAR DU FOTOI MODUAN, ERA BEREAN ENERGIA HANDIKO ORBITA BATETIK TXIKIAGOKO BESTE BATETARA PASATZERAKOAN ENERGIA ASKATZEN DUTE FOTOI MODUAN. FOTOI HAUEK DIRA GERO ESPEKTROETAN AGERTZEN DIREN LERROAK. ESPEKTROEN LERROEK ELEKTROIAREN ORBITEN ARTEKO SALTO KUANTIKOA ADIERAZTEN DUTE.

    34. EZAUGARRIAK ELEKTROIA BIRAKA DABILEN BITARTEAN GORPUTZ BATEN IZAERA DU. PARTIKULA BEZALA PORTATZEN DA, ETA FISIKA KLASIKOAREN LEGEAK BETETZEN DITU. HORREGATIK POSIBLE DA EDOZEIN MOMENTUAN ZEIN DEN BERE POSIZIOA ETA ABIADURA JAKITEA. BERRIZ SALTO KUANTIKOA EMATEN ARI DENEAN, EZ DAKIGU NON DAGOEN ELEKTROIA, DAKIGUNA HASIERAN NON ZEGOEN, NON BUKATZEN DUEN ETA FOTOI BAT IGORTZEN EDO HARTZEN DUELA DA. EREDU HAU ESKAILERAREN EREDUA BEZALA ERE EZAGUTU DEZAKEGU.

    35. Bohr-en ereduaren akatsak 1.- ESPEKTROAREN LERRO BATZUK BAT IZAN BEHARREAN, BIKOIZTU EGITEN ZIRELA IKUSI ZEN. HONEK ENERGIA MAILA BAKOITZEAN AZPIMAILAK AURKI DAITEZKEELA PENTSA ARAZI ZUEN. 2.- ZEEMAN EFEKTUA. ZEEMAN-EK BEHATU ZUEN ESPEKTROAREN LERROAK LERRO GEHIAGOTAN BANATZEN ZIRELA, ATOMOAK EREMU MAGNETIKO OSO INDARTSU BATEN ERAGINPEAN JARTZEN ZENEAN. HAU, EREMU MAGNETIKOAREKIKO ORBITEK ORIENTAZIO ESPAZIAL DESBERDINAK EDUKI DITZAKETELAKO SUPOSATUZ AZALTZEN DA. HORRELA ENERGIA DESBERDINAK ONARTZEN DIRA 3.- EZIN IZAN ZUEN DEMOSTRATU ORBITA EGONKORRETAN BIRATZEN ARI ZEN ELEKTROIAK ZERGATIK EZ ZUEN ENERGIA GALTZEN EDO IRABAZTEN. 4.- EREDUA BAKARRIK HIDROGENO ATOMOARENTZAKO BALIO ZUEN (ELEKTROI BATEKO ATOMOA)

    36. Uhin-korpuskulu bitasuna (De Broglieren hipotesia) EINSTEIN-EK ARGIAK UHIN IZAERA EZ EZIK, PORTAERA KORPUSKULARRA ERE AURKEZTU EGITEN DUELA PROPOSATZEN DU. DE BROGLIEK ANTZEKO MODUAN ELEKTROIEK EZAGUTU OHI DIREN IZAERA KORPUSKULARRA EZ EZIK, UHIN PORTAERA ERE AURKEZ DEZAKETELA PROPOSATZEN DU. GARAPEN MATEMATIKO SINPLE BATEN BIDEZ, m MASA ETA v ABIADURA DITUEN EDOZEIN PARTIKULA UHIN BATEKIN ASOZIATUTA KONTSIDERATU BEHAR DA, ZEINAREN UHIN LUZERA ?=h/mv. . ADIERAZPEN HAU EDOZEIN GORPUTZEI APLIKA DAITEKE, BAINA MASA HANDI BATI DAGOKION UHIN LUZERA OSO TXIKIA ETA DETEKTAEZINA GERTATZEN DA.

    37. Uhin-korpuskulu bitasuna (De Broglieren hipotesia) UHIN HAUEK MATERI UHINAK DIRA UHIN MATERIA HAUEK SAREXKA KRISTALINO BAT ZEHARKATZEAN ELEKTROIEK ERAKUSTEN ZUTEN DIFRAKZIOAN BEHATUAK IZAN ZIREN, BAITA ELEKTROI SORTA BATEK NIKEL-KRISTAL GAINAZAL BAT ERASOTZEAN AURKEZTEN ZUTEN INTERFERENTZIAN ERE. GAUR EGUN ELEKTROIAREN BITASUN HAU OSO ONDO IKUSTEN DA ZIRRIKITU BIKOITZAREN INTERFERENTZIAN. IKASLEAREN IZAERA IRAKASLE-GURASOENTZAT. GAUR EGUN, EZ DAKIGU ELEKTROIA ZER DEN, PARTIKULA EDO UHINA, DAKIGUNA ZERA DA: BATZUTAN PARTIKULA BEZALA ETA BESTETAN UHINA BEZALA JOKA DEZEKELA.

    38. Ziurgabetasun-printzipioa Heisenberg-en printzipioa.Orbitala ELEKTROIAREN BITASUN HONETATIK ATERATZEN DUGUN ONDORIA : EZINEZKOA DA, ALDI BEREAN ETA ZEHAZTASUN OSOZ, HIGITZEN ARI DEN PARTIKULA BATEN ABIADURA (MOMENTU LINEALA) ETA POSIZIOA EZAGUTU. BAINA EZINTASUN HAU EZ DATZA NEURKETARAKO ERABILTZEN DITUGUN APARAGAILUEN ZORROZTASUNEAN ETA ERABILTZEN DUGUN NEURKETA PROZEDURAN, MATERIAREN IZAERA KUANTIKOAN BAIZIK. GAU-TXORIAREN ADIBIDEA. BILLAR KUANTIKOAREN ADIBIDEA. http://www.unex.es/~fan/cuantica/mc%2010/Web/curso/curscuant.html

    39. Ziurgabetasun-printzipioa Heisenberg-en printzipioa.Orbitala ORBITALA. ORAIN EZIN DUGU ALDI BEREAN ELKTROIAREN POSIZIOA ETA ABIADURA EZAGUTU, BERAZ EZ DUGU EZAGUTZEN BERE IBILIBIDEA, NON DAGOEN ETA NON EGONGO DEN. ORBITA KONTZEPTUA DESAGERTZEN DA (IBILBIDE EZAGUNA). ORAIN ORBITALA DEFINITU BEHARRA DAGO: NUKLEOAREN INGURUKO ESPAZIOAREN ESKALDEA DA, NON ENERGIA JAKINIKO ELEKTROI BAT AURKITZEKO PROBABILITATEA HANDIA DAGOEN.

    40. GAUR EGUNGO EREDUA ELEKTROIA BATZUTAN PARTIKULA BEZALA ETA BESTE BATZUTAN UHINA BEZALA AGERTZEN DA. ORAIN EZIN DUGU ALDI BEREAN ELEKTROIAREN POSIZIOA ETA ABIADURA EZAGUTU, BERAZ ORBITAZ HITZEGITEA EZ DU ZENTZU HANDIRIK, HORREGATIK ORBITALA DEFINITZEN DA. ZENBAKI KUANTIKOEK, ZENBAT ORBITA DAUDEN ETA ORBITAL BAKOITZEAN ZENBAT ELEKTROI SARTUKO DIREN ESANGO DIGUTE. ORBITALA UR ILUNEZ BETETAKO ISTILA BEZALA KONTSIDERA DEZAKEGU, ETA BERTAN ARRAIN BAT (ELEKTROIA) BOTATZEN DUGU. ARRAINA, UR ZIKINETAN DISOLBATZEN DELA KONTSIDERA DEZAKEGU, DIREKZIO GUZTIETAN MUGITZEN DA BAINA EZ DA IKUSTEN. BAZTARREAN DAGOEN ARRANTZALEAK BERE MUGIMENDUAK SORTZEN DITUEK OLAXKAK BAINO EZ DITU IKUSTEN: ALTUERAK ETA OLAXKEN DIREKZIOEK ARRAINAREN UZTEZKO IBILBIDEAREN INFORMAZIOA EMATEN DIOTE. ISTIL GUZTIA BETETZEN DU ETA BERTAN ARRAINA ARRAPATZEKO PROBABILITATEA MAXIMOA DA. ARRAPATZEN DUENEAN, ARRAIN NORMALA (PARTIKULA) BIHURTZEN DA ETA BERRIRO URETAN SARTZERAKOAN BERTAN DISOLBATZEN DA ETA BERRIRO ISTIL GUZTIA BETETZEN DU.

    41. Zenbaki kuantikoak Zenbaki kuantiko nagusia ZENBAKI KUANTIKO NAGUSIA, (n). ZENBAKI HONEKIN ENERGIA MAILA NAGUSIKO ORBITALAK IZENDATZEN DITUGU. BERE BALIOAK n:1,2,3,4… ORBITALEN TAMAINA ERE EMATEN DIGUTE, ZENBAT ETA HANDIAGOA IZAN n-REN BALIOA ORDUAN ETA HANDIAGOA IZANGO DA ELEKTROIAREN NUKLEARORAINOKO BATEZBESTEKO DISTANTZIA. LEHEN MAILA DA ENERGIA TXIKIENA DUENA.

    42. Zenbaki kuantikoak Zenbaki kuantiko orbitala ZENBAKI KUANTIKO ORBITALA EDO SEKUNDARIOA (l). ZENBAKI HONEKIN ENERGIA MAILA NAGUSI BAKOITZEAN ZENBAT ENERGIA AZPIMAILA DAUDEN JAKIN DEZAKEGU. BERE BALIOAK: l: 0,1,2,…..(n-1) ORBITALAREN ITXURA ERE EMATEN DU

    43. Zenbaki kuantikoak Zenbaki kuantiko magnetikoa ZENBAKI KUANTIKO MAGNETIKOA (m) ZENBAKI HONEK ENERGIA AZPIMAILA BAKOITZEAN ZENBAT ORBITAL DEGENERATUAK DAUDEN AZALTZEN DIGU. BERE BALIOAK m: -1…….+1 ORBITALEN ORIENTZAIOA ZEIN DEN ERE ESATEN DIGU.

    44. Zenbaki kuantikoak spina SPINA (ms) ZENBAKI KUANTIKO HONEK ORBITAL BAKOITZEAN BI ELEKTROI KOKATZEN DITUGULA ESATEN DIGU. BI BALIO DITU +1/2 ETA -1/2. ELEKTROIAK BERE BAITAN EGITEN DUEN BIRAKETAREKIN ERLAZIONATURIK DAGO, HORREK BI ORIENTAZIO POSIBLE DITUEN BI EREMU MAGNETIKO SORTZEN DITU (BI IMAN).

    45. Zenbaki kuantikoak n, l, m hiru zenbaki kuantiko hauek elektroia zein energia mailan, zein azpimailan eta nolako orientazioan, hau da zein orbitaletan dagoen esaten digu. Berriz n,l,m, eta spinak, lau zenbaki kuantiko hauek orbita konkretu horretan sartzen den elektroiaren informazioa, hau da sartzen den aurrenekoa edo bigarrena den.

    46. EGITURA ELEKTRONIKOA ELEKTROIAK ORBITALETAN SARTZERAKO ORDUAN, HIRU ARAU BETE ARAZI BEHAR DITUGU: ENERGIARENA: ELEKTROIAK SARTZERAKOAN ENERGIA TXIKIKO ORBITALETATIK HASIKO GARA. ORBITALEN ENERGIA ORDENA EZAGUTZEKO, LAGUNGARRIA DA MOELLER-EN DIAGRAMA. PAULI-REN ESKLUSIO PRINTZIPIOA: ATOMO BATEAN EZ DIRA EXISTITZEN BI ELEKTROI LAU ZENBAKI KUANTIKO BERDINEKIK. ONDORIOA: ORBITAL BAKOITZEAN GEHIENEZ BI ELEKTROI SARTZEN DIRA. HUND-EN ARAUA EDO ORBITAL DEGENERATUEN ARAUA: ORBITAL DEGENARATUAK BETETZERAKO ORDUAN, ORBITAL BAT BI ELEKTROIEKIN BETE BAINO LEHENAGO BESTEAK GUTXIENEZ ERDIBETEAK EGON BEHAR DIRA.

More Related