200 likes | 360 Views
Entzun gorputzaren musika!. Ahoa, ipurdia eta eskua. 1.a Zer soinu ateratzen dira ahotik, eta zergatik sortzen dira?. AHOAREN SOINUAK. DOMINISTIKU.
E N D
Ahoa, ipurdia eta eskua. • 1.a Zer soinu ateratzen dira ahotik, eta zergatik sortzen dira?
DOMINISTIKU • Doministikua edo usaina biriketako haizea sudurretik eta ahotik indarrez kanporatzeko erreflexu-ekintza bat da, diafragmaren eta saihets tarteko giharren bat bateko mugimenduak eraginda, sudurreko mukosen narritadura edo mukosetan beraietan kanpoko objektu baten ukipena dela-eta. • Izena • Doministiku izena latinezko Dominus tecum esapidetik dator (euskaraz Jauna zurekin), doministiku egitean hori esaten baitzitzaion usainlariari.
KORROSKADA • Korroskada liseri-hoditik (bereziki urdailetik eta hestegorritik) ahoaren bitartez irteten diren gasen askapena da. Normalean soinu esanguratsu batekin askatzen dira. Airez betetako burbuila bat urdailean geratzen denean sortzen da. Adibidez norbait gasaz betetako freskagarri bat edaten duenean aire asko pilatzen da eta digestio-hoditik aire guztia bota egin behar du.
EZTULA • Eztula arnas-gaixotasunen artean sintomarik ohiko eta tipikoenetarikoa da. Halaber, beste mota bateko eritasunetan ere agertu daiteke: ORL-ko batzuetan edo digestio aparatukoak.
ZOTINA • Zotina edo txopina diafragmak borondatearen kontra sortzen duen espasmoari deritzo. Normalean zenbait alditan ematen da minutuko. Birikietara sartzen den itsumustuko aire-jarioak glotisa itxiarazten du. Kausak: • Bizkorregi jan edota edatea. • Edari alkoholdun gehiegi edatea. • Edari gasdunak edatea. • Eztula egin edota barre egitea. • Estresa • Kirurgia ondoren. • Entzefalitis epidemiko baten ondorioz
HORTZEN ZARATA • Hortzak elkarri jotzerakoan, zarata desberdinak sortu daitezke. Hau adibidez dardara egiterakoan sortu daiteke edo lo egiterakoan ere pertsona batzuek egiten dituzten zaratak dira, hortz batzuk beste batzuei jo egiten diete eta soinu arraro bat sortzen da.
AHOTSA • Giza-ahotsa laringean sortzen da, baina bere atal garrantzitsuena hain zuzen, glotisa da, hau baita gizakiaren benetako fonazio-organoa. Biriketatik arnasketarekin batera irteten den airea, glotisean zehar pasarazten da eta ahots-kordak bibrarazten ditu. Ahots-kordak mihi itxurako mintz bikoitz bi dira. Erresonantzia-kutxaren eginkizuna buruaren barrunbe edo hobiek (ahoak eta sudurrak) betetzen dute.
Ahoa, ipurdia eta eskua. • 1.b Zer soinu ateratzen da ipurditik, eta zergatik sortzen da?
Ahoa, ipurdia eta eskua. 1.b Zer soinu ateratzen da ipurditik, eta zergatik sortzen da? • Puzkarra: Ipurditik ateratzen diren gasak usain eta zarata berezi batekin, horreri, puzkerrari deritzo. Guk janaria jaten dugunean gasak ere ingeritzen ditugu eta horren ondorioz puzkarra sortzen da. Bi modutan kanporatzen ditugu: ahotik eta ipurditik. ahotik kanporatzen dugun gasa aupetza deitzen da eta ipurditik kanporatzen duguna puzkarra.
Ahoa, ipurdia eta eskua. • 1.c Zer soinu ateratzen da eskutik, eta zergatik sortzen da?
Eskuko Soinuak Eskuak Kraskatzea. Eskuko Mahaia Soinua. Txaloak. Eskuko Txistua.
Eskuak Kraskatzea • Eskuak kraskatzea ahalbideratzen duten giltzadura ohikoenak diartrosisak dira. Hauek kartilagoz estaliriko bi hezurrez osatzen dira. Elkarketa hau bateratze kapsula batez inguratuta daude, barruan likido sinobiala deitzen den sustantzia labainkorra duelarik. Giltzadurek kraskatzerakoan sortzen duten soinua, likidoan disolbaturik dagoen gasetan dute jatorria. Kraskatu osteko X izpien bitartez harturiko irudia ikusiko bagenu, bere barnea gas burbuila bat ikusiko genuke. Giltzadura ez da berriro kraskatuko gasa likidoan berriz disolbatu arte; horrek suposatzen du ezin dela giltzadura bera berriro kraskatu hainbat bider segidan Ikerlariek frogatu egin dute eskuak kraskatzea kalte egiten diola artikulazioari, eta ondorioz gehitu egiten duela eskuaren handituera eta eskuko indar oratzailea gutxinaka galtzen doala.
TXALOA Txaloa da entzulego edo ikuslego baten zerbaitekiko talde-onarpena adierazteko espresio printzipala; beste aldetik, gorputza erabiliz soinua sortzeko modurik errezena ere bada.
txistua Soinu ugari ataratzen dira eskuetatik, edo eta eurei esker Sortzen dira. Euretako bat txistua da, soinu hau egiteko atzamarrak ahoan sartu eta mi9ngain azpian jarri ostean fuerte putz egin eta batzuetan soinua ateratzen da. Hasieran normalena da soinurik ez ataratzea
Gorputzaren beste zein soinu ezagutzen duzue? • Kontatu zein diren eta zein zerk sortzen dituen.
Bihotz taupadak Belarria pertsona baten bularraren kontra jarriz gero, bi kolpe entzuten dira bihotzaren taupada bakoitzeko. Bi kolpe, bi soinu, bi hots. Hala eta guztiz ere, bi hots horien jatorria ez da muskuluaren dantza bera, hau da, ez da uzkurtze-erlaxatze mugimendua. Aitzitik, bihotz barruko balbulen soinua da entzuten dena. Bihotzaren barruan, odolak noranzko bakarreko bidea egin behar du: aurrerantz beti; eta, horretarako, atzeranzko bidea bi balbulek oztopatzen dute. Balbulek, ixtean, hotsa egiten dute. Lehen hotsa bentrikuluen irteera oztopatzen duten bi balbulak ixtean sortzen da; bigarrena, berriz, aurikulak eta bentrikuluak banatzen dituzten bi balbulak ixtean.
Tripako zaratak Medikuntzan, zarata hauei borborigmo deritze. Hesteek eta urdailak sorturiko zaratak dira, barruan dituzten likido eta gasen mugimenduarengatik. Mugimendu honek hesteen eta urdailaren giharren mugimendu koordinatuan du jatorria eta peristaltismoa deitzen zaio. urdaila
Zapaltzean sortutako soinuak • Zapataren zolak lurrarekin talka egitean uhin akustikoak sortzen dira. Uhinak, airetik mugituaz, gure belarrietara iristen dira eta hor nerbio bulkadan eraldatzen dira. Hortik garunera iritsi eta han soinu bezala interpretatzen dira. Momentu horretan soinua entzuten dugu. • Batzuetan zarata hutsa da, baina besteetan erritmoa edo artea izaten da (klikatu beheko botoian)