120 likes | 290 Views
Arreta falta eta hiperaktibidadea daukan umearen eskubideak. “ Lagundu eidazu arreta jarten ". Batzuetan oldarkorregia naz: lagundu eidazu neure burua kontrolatzen. Mesedez, lagundu eidazu “ikumenaren” zentzumenaz. “Kontaktua” behar dot eta gorputzaren mobimentua.
E N D
“Lagundu eidazu arreta jarten". • Batzuetan oldarkorregia naz: lagundu eidazu neure burua kontrolatzen. • Mesedez, lagundu eidazu “ikumenaren” zentzumenaz. “Kontaktua” behar dot eta gorputzaren mobimentua.
“Itzi eidazu normala baino gehiago mobitzen” • Beti egongo naz zerbaiten bila joateko, enkarguak egiteko, arbela ezabatzeko... prest eta holan baliagarri sentiduko naz.
.“Gero zer datorren jakin beharra daukat". • Mesedez, emoidazu ohitura batzuk ezarrita dituan giro egituratua. • Aldez aurretik jakinarazo eidazu aldaketaren bat egongo dan.
“Itxaron, oraindik pentsatzen dihardut". • Mesedez itzi neure erritmora ibilten. Estutzen banozu nahastatu eta aztoratu egingo naz.
“Trabatuta nago, ezin dot egin" • Mesedez, aukerak eskaini eidazuz, arazoak konpontzeko. • Bidean eragozpenak dagozanean, urteerak ezagutu beharra daukat.
“Ondo dago? Oraintxe jakin behar dot!” • Mesedez, emoidazu informazinoa ugari eta berehala, zelan egin behar dodan jakiteko.
“Ez dot ahaztu, lehenengo eta behin, ez dot entzun " • Mesedez, emon eidazuz jarraibideak banan-banan eta eskatu eidazu ulertu deutsudana errepikatzeko.
“Zer?” • Mesedez, ez eidazu esan “esan deutsut”. Esaidazu barriro, beste berba batzuekaz. • Emoidazu seinale bat. Marraztu eidazu sinbolo bat. • Ziurtatu ulertu zaitudana.
“Amaitu dot?” • Mesedez, lanaldi laburrak, epe laburrerako helburuekin, eskatu.
“Badakit, seguru txarto egin dodana, ezta? • Mesedez, zoriondu naizu arrakastara apurtxo bat baino ez bada be hurreratzen banaz. • Saritu naizu auto-hobekuntzagaitik eta ez bikaintasunagaitik bakarrik. • Zuzendu naizu zentzunez eta nasaitasunez, ez egin errieta larregirik, ez deustalako laguntzen eta txarto sentiduten nazalako.
“Baina, zergaitik zabilz beti garrasika nigaz?” • Mesedez, “harrapatu” naizu gauza onen bat egiten eta zoriondu naizu nire jarrera onagaitik. • Gogoratu eidazuz (eta gogoratu zaitez) nire ezaugarriak egun txarra daukadanean.