140 likes | 275 Views
99/2011 EDko DOKTOREGO PROGRAMETAN IZENA EMATEKO HASIERA Gaztelaniaz, interneteko helbide honetara jo behar da: https://gestion-servicios.ehu.es/pls/entrada/sasw0720.htm_acceso?p_cod_idioma=CAS&p_cod_proceso=accw0990 Edo euskaraz:
E N D
99/2011 EDko DOKTOREGO PROGRAMETAN IZENA EMATEKO HASIERA Gaztelaniaz, interneteko helbide honetara jo behar da: https://gestion-servicios.ehu.es/pls/entrada/sasw0720.htm_acceso?p_cod_idioma=CAS&p_cod_proceso=accw0990 Edo euskaraz: https://gestion-servicios.ehu.es/pls/entrada/sasw0720.htm_acceso?p_cod_idioma=EUS&p_cod_proceso=accw0990 Behin gorago azaldutako bi webgune horietako bat aukeratu dugula, beheko pantaila agertuko zaigu. Hautatuko dugu “Doktorego Programak” eta klik egingo dugu “Hurrengora” botoian izen ematearekin jarraitzeko.
Agiri mota (NAN, pasaportea, …) hautatzen da, zenbakia eta dagokion letra idatzi, jaiotze data formatuaren arabera bete eta “Hurrengora” botoia sakatu izen ematearekin jarraitzeko.
Beheko pantailan, UPV/EHUko ikaslea izan bada, ikaslearen datuak agertuko dira. Bestela, izen ematea egiten ari den pertsonak eman beharko ditu. Datu horiek eman ondoren "Hurrengora" botoia sakatzen da izen ematearekin jarraitzeko. Siguiente Información General
Pantaila honetan doktorego programara sartzeko bidea hautatzen da. Ikaslea izango denak aurrerago izen emate honetan sartu beharko dituen dokumentuak sarbide honekin egongo dira lotuta.
Izen ematea egiten ari den pertsonak UPV/EHUn ikasi balu, hemen agertuko lirateke pertsona horrek egindako ikasketak. Kasu honetan, izen emate hau egiten ari den pertsonak doktoregora sartzeko titulazioa beste unibertsitate batean egin zuenez, bere ikasketak sartu behar ditu, baita ikasketok egin zituen unibertsitatearen izena ere.
Datuak bete eta grabatuta geratzeko klik egin behar da “Erantsi ikasketa” botoian. Ikasleak ikasketa gehiago izanez gero, ikasketa horiek sartu ahalko ditu.
Behin doktorego programara sartzeko titulazioari buruzko datuak eman ondoren, titulazioaren informazioa behean azaldu bezala agertuko litzateke. Aurrera jarraitzeko "Hurrengora" botoia sakatu behar da.
Ondorengo pantailan egin nahi den doktorego programa eta eskaini nahi zaion arduraldia (“Completa” ala “Parcial”) hautatu behar dira, baldin eta izen ematea egiten ari den pertsona onartua bada azkenean. Doktorego programa BAKARRA hautatu ahalko da. Aurrera jarraitzeko, “Hurrengora” botoia sakatuko dugu.
Pantaila honetan sartu behar dira lehenago hautatu den sarbideko dokumentuak (NANaren fotokopia, doktoregora sartzeko aukera ematen duen titulua, ikasketen ziurtagiriaren fotokopia, curriculum vitae, bestelako merezimenduak, …) eta doktoregora sartzeko aukera ematen duten titulazioak. Horretarako, “Dokumentu mota” goitibeherako menutik hautatu behar dira aukerak eta igo egin behar dira “Examinar” botoian sakatuz kasuan kasuko dokumentuak. Sartutako dokumentua grabatuta geratzeko, behin igota, “Erantsi dokumentua” sakatu behar da.
Behin behar den dokumentazio guztia sartuta, klik egingo dugu “Hurrengora” botoian:
Behin aurreko pantaila bete ondoren, izena eman duenaren datu pertsonalak eta datu akademikoak emango dizkigu sistemak. Datuak zuzenak ez badira, klik egingo dugu "Atzera" aukeran okerrak zuzentzeko, edo bestela, datuak zuzenak badira, “Baieztatu”/”Confirmar” botoia sakatuko dugu izen ematea bukatzeko eta hurrengo diapositiban ageri den frogagiria lortzeko. Volver Confirmar
Eta hauxe da izena emateko prozesutik ateratzen den frogagiria:
Izena eman izanaren frogagiria inprimatutakoan bukatzen da izena emateko prozesua. Hurrengo urratsa doktorego programaren Batzorde Akademikoak eman beharko du, bera baita eskaera onartu edo ukatu behar duena. Batzorde horrek erabaki bezain laster, mezu elektroniko bat jasoko duzu erabakitakoaren berri emanez. • Zure izen ematea zertan den kontsultatzeko, ondoko helbidera jo dezakezu: https://gestion-servicios.ehu.es/pls/entrada/sasw0720.htm_acceso?p_cod_idioma=EUS&p_cod_proceso=accw0600