710 likes | 1.05k Views
IZENA DUEN GUZTIA. OMEN DA. EUSKAL JAINKOEN FAMILIA. MARI------------SUGAAR AMALUR MIKELATS ATARRABI EGUZKI AMANDREA ILARGI AMANDREA URTZI LAMIAK BASAJAUN----BASANDERE
E N D
IZENA DUEN GUZTIA OMEN DA
EUSKAL JAINKOEN FAMILIA MARI------------SUGAAR AMALUR MIKELATS ATARRABI EGUZKI AMANDREA ILARGI AMANDREA URTZI LAMIAK BASAJAUN----BASANDERE GALTZAGORRIAK TARTALO AKERBELTZ SORGINAK
MARI EUSKAL MITOLOGIAKO JAINKOSA NAGUSIA DA. DAMA ELEGANTEA ETA EDERRA DA MARI, LURPEKOEN ANDERE, TRUMOI ETA TXIMISTEN GIDARI, ABERATSA ETA IBILTARIA. BADAKI GAIZTOAK ZIGORTZEN ETA ZINTZOAK SARITZEN. GEZURRA, LAPURRETA, HARROKERIA GAITZESTEN DITU; ETA HITZA BETE, ELKAR ONARTU ETA ELKARRI LAGUNTZEA ESKATZEN DU. GAIZTOEI UZTAK HONDATZEN DIZKIE, ETA ZINTZOEI LURREKO EMAITZAK UGARITZEN, ITURRIKO UR ONAK EMATEN. MARITURRI DUTE IZENA HALAKO ITURRI BATZUEK.
OPARIRIK HOBERENA BERARENTZAT, “AHARI” DA, BERE MENPEKORIK KUTUNENA!
GORBEIAN TXINDOKIN
AKETEGIN MUGARRAN
AIZKORRIN MURUMENDIN
MARIREN ETXEA LEIZEA DA BERE KOBAZULOTIK SARTUTAKO ERAN ATERA BEHAR DA.
ZAZPI URTETIK ZAZPI URTERA MUGITZEN DA LEIZE BATETIK BESTERA ARGI BIZIZ INGURATURIK, SUZKO BOLA BATEN MODUAN.
LAU ZALDIK ERAMANDAKO GURDI BATEN GAINEAN, EDO ILARGI BETEAREN AURREAN ERE IKUSI IZAN DUTE.
URREZKO ORRAZI BATEZ ORRAZTU ETA ORRAZTU DIHARDU EGUN GUZTIAN. ESKUINEAN DARAMAN URREZKO ORRAZIAK EGUZKIAREN BIZIA ETA ARGITASUNA SINBOLIZATZEN DITU. EZKERRALDEAN DUEN ISPULUAK ILARGIAREN HERIOTZA ETA ILUNTASUNA SINBOLIZATZEN DITU.
MAJUREKIN ELKARTZEN DENEAN… …SEKULAKO EKAITZAK SORTZEN DITU!
SUGAAR SUGOI MAJU
MAJU MARIREN SENARRA EDO MAITALEA DA. SUGE ITXURA DAUKA ETA, SUZKO IGITAIA BAILITZAN, ZERUA ZEHARKATZEN DU. OSTIRALERO LUR BARNETIK IRTEN, MARIREKIN ELKARTU ETA EKAITZAK SORTZEN DITUZTE. GURASOEI KASU EGITEN EZ DIETENAK ZIGORTZEN DITU.
ATARRABI MARIREN SEME ONA ETA ZAHARRENA. ETSAIREN IKASLE IZAN ZEN. AKERREN KOBAZULOTIK IHES EGIN AHAL IZATEKO, HONEK AGINDUTAKO LANEAN ARI ZUEN. ITZALIK GABE BIZI OMEN ZEN, BAINA BIZITZAKO AZKEN UNETAN BERRESKURATZEA LORTU ZUEN.
MIKELATS MARIREN SEME GAZTEA ETA GAIZTOA. ETSAIREN IKASLE IZAN ZEN , ERE. ATARRABIRI ESKER IHES EGIN ZUEN AKERREN KOBAZULOTIK. EKAITZAK ETA HARRIAK BOTATZEN DITU ARTALDEAK ETA UZTAK HONDATZEKO. BERE GURASOAK BEZALA TXIMIST ETA TRUMOI SORTZAILEA.
ILARGI EGUZKI AMALUR
AMALURRAK, EGUZKIAK ETA ILARGIAK EME-IZAERA HARTZEN DUTE EUSKAL MITOLOGIAN; IZAERA FEMENINOA.
LURRA EGUZKIAREN ETA ILARGIAREN AMATZAT HARTZEN DA. GAUZA GUZTIAK SORTZEN DIREN LEKUA ETA, HILTZEAN, DENAK ITZUTZEN DIREN LEKUA DA. IZAKIEZ GAIN, PERTSONAI MITOLOGIKOEN BIZILEKUA DA. AMALURRAK LANDAREEN ETA ANIMALIEN BIZIA ZIURTATZEN DU. FRUITUAK ESKAINTZEN DITU OPARITZAT. ALTXOR IZUGARRIAK GORDETZEN DITU BERE BAITAN. URREZ BETERIKO IDINARRUAK AIPATZEN DIRA MENDI ETA LEIZE ANITZETAN: ATAUNGO URREZULON, MAIRULEGORRETAKO LEIZEAN, NABARNIZKO MARUELEXAN, DIMAKO BALTZOLAN, GORONAETAKO IRUAXPEN, PUTERRIN...
AMALURREN ALTXORRAK ZELO HAUNDIZ ZAINTZEN DUTE ZALDIGORRIAK ETA ZEZENGORRIAK. ALTXOR HAUEN BILA, GUTIZIAZ GIDATURIK, KOBAZULOETAN BARNERATZEN AUSARTZEN DENA UXATZEN EDO BAHITZEN DUTE.
"EGUZKI AMANDREA BADOA BERE AMAGANA" ESAN OHI DA AMA-ALABA LOTURA AZALTZEKO. EGUNSENTIAN, EGUZKI AZALTZEN DENEAN, ILUNTASUNEKO AZTI MALTZUR GUZTIAK EZKUTATU EGITEN DIRA. UDAKO SOLSTIZIOAN EGUZKIAREN ETORRERA OSPATZEKO MAKILA BAT HARKAITZ BATI JOZ LAGUNTZEN ZAIO IRTETEN. ASKO DIRA EGUZKI AMANDREARI BURUZKO ALEGIAK: MONDARRAINEN ARTZAIN BATEK LAMIA BATI URREZKO ORRAZIA LAPURTU ETA IHESEAN ABIATU ZEN, LAMIAK ARTZAINA HELDU BEHAR ZUEN UNEAN EGUZKI ALTXATU ZEN ETA LAMIAK BERE LEIZERANTZ ABIATU BEHAR IZAN ZUEN BIRAOKA, "EMAITZOK ESKERRAK IUZKIARI" ESANEZ. EKHI EGUSKI IKI IGUZKI
EGUZKI OMENTZEKO, ANTZINAKO HILARRIETAN BERA DA SINBOLO ERABILIENA.
EGUZKI-LOREA BASERRI ETA TXABOLETAKO ATEAK EKIALDERANTZ GIDATURIK DAUDE ETA GEHIENETAN EGUZKI-LOREAK DITUZTE BERTAN JOSIAK.
ANITZ IPUINETAN, AZALTZEN DA: • HERIOTZAREKIN LOTUTA (HILDAKO ARIMAK BABESTEN DITU), • ITSAS KONDAIRETAN (MAREA GORA-BEHEREAK ERAGITEN DITU), • NEKAZARITZAN (EGUR MOZKETA ETA LANDAKETAK ILARGIAREN POSIZIOAREN ARABERA EGITEN DIRA) ETA • ABELTZAINTZAN (ANIMALIEN ERNALTZE ETA ERDITZEAN ERAGITEN DU). ILARGI ILAZKI
ILARGIA EKIALDETIK AZALTZEN DENEAN, HURRENGO EGUNEKO EGURALDIARI BURUZ GALDE EGITEKO ESATEN ZAIO: "ILAZKI AMANDREA, ZERUAN ZER BERRI?"
OSTRI ORTZI URTZI
JAINKO MASKULINO GORENA. • AMALURRAREN ZERUKO FRONTOIA DA.ZERU SABAIA EDO ZERUKO ARGIAREN PERTSONIFIKAZIOA DA. • ASTEKO BI EGUN ESKAINTZEN DIO EUSKARAK: OSTEGUNA (ORTZEGUNA) ETA OSTIRALA (ORTZIRALA). • URTZIREN INDARRAREN ONDORIOZ SORTUTAKO EKAITZ EGOEREI "IN" AURREZKIA JARRI OHI DIO EUSKARAK: INUSTERRI (TXIMISTA), INHAR EDO OSTOTSA (TRUMOIA), IÑETAZI (TXINGOR EDO KAZKABAR), INDRISKA (EURITEA), INTZA (IHINTZA EDO GOIZ BUSTIA)...
URTZIK BERE GAIN HARTZEN DITU LURRERA GIDATUTAKO ERASO GUZTIAK EURITEA TRISTE DAGOENEAN TXIMISTA ETA TRUMOIA HASERRE DAGOENEAN
LAINOA LOTSATURIK BALDIN BADAGO GAU ILUNA LO EGONEZ GERO
EMAKUME EDERRAREN ITXURA DAUKA, BAINA OINAK AHATE MODUKOAK. • NEKAZARIREN BATEK ERREKA-ERTZEAN JANARIA UZTEN BADIE, GAUEZ JATEN DUTE LAMIEK, ETA HORREN TRUKE, LURRA GOLDATU EDO BUKATU GABE UTZITAKO LANA AMAITZEN DIOTE.
IBAI-ERTZEAN ESERITA EGOTEN OHI DIRA, ETA, URREZKO ORRAZI BATEZ, ILE GORRIXKA ORRAZTEN DUTEN BITARTEAN, KANTA EDERRAK ABESTEN DITUZTE.
ATSEGIN ETA XALOA IZAN DAITEKE, BAINA BELDURGARRIA ERE, BATEZ ERE BERE URREZKO ORRAZIA LAPURTZEN BADIOTE. • AINTZINAN, GAZTE ANITZ MAITEMINTZEN ETA LILURATZEN ZITUZTEN, BAINA LAMIEN OINAK IKUSTEN ZITUZTENEAN, KONTURATZEN ZIREN, PENAZ, HAIEKIN EZIN ZITEZKEELA EZKONDU.
TOPONIMIAN ASKO DIRA LAMIEKIN LOTURA DUTEN IZENAK: LAMIKIZ (MARKINAN) LAMIÑOSIN (ATAUNEN) LAMUSIN (SARAN) ETAB.
BASOAN BIZI DA, LEIZE SAKONETAN . • OSO INDARTSUA DA, GARAIA, BIZARDUNA ETA ILE LUZEDUNA; ILEA BELAUNETARAINO IRISTEN ZAIO IA GORPUTZ OSOA TAPATZEN. • GIZAKIAK BAINO LEHENAGOTIK EZAGUTZEN DU NEKAZARITZA; ERREMENTARI ETA ERROTARITZAT ERE HARTU IZAN DA; ETA GIZAKIAK BEREGANDIK IKASI OMEN ZUEN LABOREAK EREITEN, ZERRA EGITEN ETA METALAK SOLDATZEN… ANXO
BASOTIK OIHU EGINDA ADIERAZTEN DIO ARTZAINARI EKAITZA DAKARRELA. ARTALDEEN JEINU BABESLEA DA, ABEREAK OTSOETATIK BABESTEN DITU, ETA AURRE EGITEN DIE OTSOEI. BASAJAUN GERTU DAGOENEAN ARDIEK TXINTXARRAK MUGITUZ ESATEN DIOTE ARTZAINARI LASAI EGOTEKO.
EUSKAL MITOLOGIAKO BESTE JEINU BAT. • BASAJAUNAREN EMAKUMEZKO KIDEA. • HAITZULOETAKO SARRERETAN IZATEN DA. • MONDARRAINGO MENDI TONTORREAN DAGOEN HAITZULO BATEN SARRERAN APAINTZEN OMEN ZUEN BERE ADATSA, URREZKO ORRAZI BATEKIN.
TARTALO TORTO
BEGI BAKARREKO IZAKI GAIZTOA DA. • POLIFEMO ZIKLOPEA GOGORARAZTEN DU, HOMEROK "ODISEAN" AIPATUA. • HAITZULOETAN BIZI DA ETA BERTARA INGURATZEN DEN EDONOR HARTU ETA JAN EGITEN DU.
ZEGAMAKO SAADAR MENDIAN “TARTALOETXE” IZENEKO LEKUA DAGO, BERE BIZILEKUA OMEN ZEN.
MAMURRA GALTZGORRIA
PATUEK AIRETIKAKOAK FAMILIAJALEAK XIMELGORRIAK BEHARREZTANAK ZAINGORRIAK • TOKIAREN ARABERA, INTSEKTU TXIKIEN EDO PRAKA GORRIKO GIZONTXOEN ITXURA DUTE. • IZAKI ÑAÑO ETA FRAKA GORRIZ JANTZITAKO IRATXO HAUEK EKINTZA MIRESGARRIAK EGITEKO GAITASUNA OMEN DUTE.
UDAKO SOLSTIZIOAN HARRAPA DAITEZKE SASI ARTEAN ORRATZONTZI IREKITA UZTEN BADA. MARIK SORTU EI ZITUEN MAMURRAK, GIZAKIARI BERE EGINBEHARRETAN LAGUNTZEKO. • EUREN JABEARI BIRAKA-BIRAKA HASTEN ZAIZKIO OIHU BATEAN GALDEZKA. ETA ORAIN ZER? ETA ORAIN ZER? ETA UNE BATEAN BETETZEN DITUZTE NAGUSIAREN AGINDUAK, NAHIZ ETA IKARAGARRIENAK IZAN.
ZUGARRAMURDIKO LEIZEEN ALBOAN DAGOEN LARRE EDO ZELAITIK DATORKIO “AKELARRE” IZENA. • SORGINAK ETA BESTE AKERBELTZAREN JARRAITZAILEEK BILERA HORIETAN, AGINTZEN KONTU EMAN, AGINDUAK JASO, OPARIAK EGIN ETA BESTELAKO ERRITU ETA EGINKIZUNAK EGITEN ZITUZTEN. . HORTIK DATOR, ERE, SORGINEN GAU-BATZARRARI OROKORKI “AKELARRE” DEITZEA.