90 likes | 239 Views
ESKOLA AGENDA 21 ASTIGARRAGA. KOLONBIA IPARRALDEKO ARHUAKO-AK. ARHUAkO-ak. 2006-2007 IKASTURTEA LANDUTAKO GAIA:. KONTSUMOA. 1.- Aiton amonen garaia. 2.- Gaur egungo euskalherriko neska mutikoen kontsumo maila.
E N D
KOLONBIA IPARRALDEKO ARHUAKO-AK ARHUAkO-ak
2006-2007 IKASTURTEA LANDUTAKO GAIA: KONTSUMOA 1.- Aiton amonen garaia 2.- Gaur egungo euskalherriko neska mutikoen kontsumo maila
Astigarragako Udaleko Ongizarteko Sailara iristen da Bizi Hitza izeneko GKEaren eskabidea. Kolonbiako Iparraldean bizi den herri batek bere lurrak erosteko eskabidea da. Herri honek bere hizkuntza propioa du IKUa eta naturaren zikloari lotutako bizimodua darama. Bizi Hitzakoek erakusketa bat eskaintzen dute Arhuakoen bizimodua ezagutarazteko azalpenekin, eta ikastolara ekartzeko aukera ezin hobea iruditzen zaigu bi herrien kontsumo mota alderatzeko.
Ikasleei proposatzen diegu jostailuen 2. eskuko azoka egitea, beraiei sobratzen zaizkien jostailuekin, erabilgarriak egon behar dute. Ikastola guztiko inplikazioa izaugarria izan zen. Antolaketa irakasle eta ikasleen laguntzaz egin genuen. Larunbat batean moldatu zen azoka eta dena saldu zen. La Caixa entitateak honen berri eduki zuen, oso inetresgarria iruditu zitzaion egten ari genena eta diru aportazio bat egin zuen. Arhuakoek esaten digute lortutako diru horiekin, duela 15 urte itxita zuten eskola bat irekiko dutela.
2006-07 ikasturteko esperientzia oso baikorra izan zenez eta Arhuakoekin harremanetan jarraitu genuenez Bizi Hitza GKEren eskituk, 07-08 ikasturteko EA21en gaiari heltzeko egoki ikusi genuen aurreko ikasturteko ereduari jarraitzea. • HIRITARTASUNA izan zen gaia eta horrela antolatu genuen: • 1. eta 2. mailakoak: Umeen eskubideak eta betebeharrak:marrazkien bitartez ezagutarazi zieten Aruhakoei hausnartutakoak. • 3. eta 4. mailakoak: Parte hartzea zer den: CDa prestatu zieten Astigarragako herria nolakoa zen azalduz eta zer gauzetan hartzen zuten parte. • 5. eta 6. mailakoak: Gatazkenk konpaonketarako aukerak: Astigarragakoek galdetzen zieten Aruhakoei beraien gazteak nola moldatzen ziren beraien arteko arazoak konpontzeko. • Ondoren eta arratsaldeko 3:30etan udaletxean pleno berezi bat egingo genuen eta Aruhakoak gonbidatu genituen.