80 likes | 236 Views
3. DBHko Matematika. Aurkezpena. Nola erabili. Nola aldatu edo hobetu materiala. Nola egokitu MS Power Point. Nola inprimatu. Beste jakingarri batzuk. Esker onak. Alfredo Ortega Loza. 3. DBHko Matematika. Material hau 3. DBHko hainbat gaiz osatuta dago.
E N D
3. DBHko Matematika • Aurkezpena • Nola erabili • Nola aldatu edo hobetu materiala • Nola egokitu MS Power Point • Nola inprimatu • Beste jakingarri batzuk • Esker onak Alfredo Ortega Loza
3. DBHko Matematika Material hau 3. DBHko hainbat gaiz osatuta dago. Gai bakoitzean, teoriaren azalpenak daude, eta ariketak edo buruketak proposatzen dira. Azken horiek ebatzita agertuko dira proposamenaren gainean klik eginez gero. Horrez gain, hainbat jakingarri lortu ahal izango dira, azpimarratutako berbetan klik eginda. Pitagorasen bizitza edo Pi zenbakiaren historia dira horietako batzuk. Gainera, diapositiba guztietan, aurrera eta atzera joateko geziak daude, baita aurkezpenaren lehenengo diapositibara joateko, eta aurkezpenetik ateratzeko ere.
3. DBHko Matematika Aurkezpen hauek liburuaren ordezkoa izan nahi dute, eta irakaslearekin ikasteko pentsatuta daude. Irakaslearen azalpenak beharrezkoak dira. Material hau kanoi batez proiektatzeko eginda dago, nahiz eta, batzuetan, arbela beharrezkoa izan daitekeen azalpen gehiago emateko. Irakasleak fotokopiatan eman diezazkieke diapositibak ikasleei. Hala ere, nire ustez, hobe da ikasleak teoria kopiatzea koadernoan, nork bere apunteak izan ditzan. Ondo legoke proposatutako ariketak fotokopiatan ematea. Azaldu beharreko guztia aldez aurretik idatzita dagoenez, irakasleak aukera izango du zailtasunak dituzten ikasleei laguntzeko.
3. DBHko Matematika Materiala hobetu edo zuzentzeko, beharrezkoa da MS Power Point-ekin editatzea. Kontuz ibili behar da diapositiba berriak dokumentuaren erdian txertatzean. Hori eginez gero, indizea zein zenbakitzea aldatuta geratuko dira.
3. DBHko Matematika MS Power Point programa egokitzeko, pauso hauek eman behar dituzu: Menu barran, honako hauek desautatu : “Herramientas” + “Opciones” + “Ver” + “Menú emergente al hacer clic en el botón secundario” “Botón para mostrar el menú emergente” “Terminar con diapositiva en negro” Eta, honako hau hautatu: “Herramientas” + “Macro” + “Seguridad” + “Bajo”
3. DBHko Matematika Aurkezpenak inprimatzeko, aurkezpen bakoitzaren lehenengo diapositiban inprimagailuaren ikonoa agertzen da. Hona hemen beste aukera bat: MS Power Point programa zabaldu eta aurkezpen bat ireki. Gero, menuko “Archivo” eta “Imprimir” hautatu. Pantailaren behealdean, “imprimir diapositivas” jartzen duen lekuan aukeratu ahal izango duzu zenbat diapositiba inprimatu nahi dituzun orrialde bakoitzeko. Gauza bera egin beharko duzu inprimatu nahi duzun aurkezpen edo diapositiba bakoitzarekin. Ikonoaren bidez, inprimatu ahal izateko, aurkezpena makroekin zabaldu behar duzu
3. DBHko Matematika • Aurkezpenetik irteteko, sakatu ihes (“Esc”) • “Control + p”: luma bat azalduko zaizu; sagua erabiliz, aurkezpenaren gainean marraztu ahal izango duzu (eragiketa honek ez du aurkezpena aldatuko) • “Control + e (edo a)”: luma ezkutatu egingo da • “Re Pág”: aurreko pausora joango zara • “Av Pág”: hurrengo pausora joango zara • Lehenengo orrialdera joateko, sakatu botoia • Aurreko orrialdera joateko, sakatu botoia • Hurrengo orrialdera joateko, sakatu botoia
3. DBHko Matematika ESKER ONAK: • Josune Zapiraini, proiektu honetan sinetsi zuelako • Proiektu honen tutore izan den Fernando Fouzi, emandako aholkuengatik • Ane Goenagari, euskara arloa zuzentzeagatik • Fermín Porrasi, berak egindako maleta bidaltzeagatik • Maria Antonia Mugartzari, hasieran emandako iradokizunengatik Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren laguntzaz egindako lana