380 likes | 533 Views
Ipuinlari ona izateko trebatzen. B uruan dauzkazun betiko usteak ahaztu . Ipuina ezustea da. Eta gozoa. Ona bada, oso goxoa. Ipuinlari ona k izateko, gauza berriak sortu behar. Umorea eta ironia beti eduki aldamenean. Ipuina ez da soilik umeen kontua.
E N D
Ipuinaren legeak errespetatu ezean, ahoa bete hortz uzten ahal duzue entzulea, baina behin baino gehiagotan galduko zaizue.
Zuek kontatzen hasi baino lehen, entzulea ipuina ulertzen hasten da : “Behin batean bazen damatxo galant bat” esan bezain pronto, entzuleak ipuina ezagutzen duela uste du.
Ipuinak errepikakorrak dira (behin eta berriro errepikatzen dira tokiak, pertsonaiak, objektuak..) eta entzuleari errepikapenak gustatzen zaizkio.
Ipuinean berrikuntza onak sartuz gero, lapurtu egingo dizkizuete, eta zuen izena galduko da. Ez dago hori baino sari handiagorik.
Noizik behin, entzuleari zuzen-zuzenean zer edo zer galdetu, edo deiadar bat egin : “Badakizue nor zetorren …” Bestela, haria galdu eta lokartzen ahal da.
Ez dira gauza bera kontatzeko ipuina eta irakurtzeko ipuina. Bakoitzak bere estiloa dauka. Baina zubi asko dira erreka hori pasatzeko.
Ipuina ideologiaren arabera molda daiteke. Italiako Erregimen Faszistak Txanogorritxo konkistatzailea sortu zuen: Cappuccetto Rosso nell’ Africa Orientale.
Gai askotako ipuinak egiten ahal dituzue baina, noizean behin, maitagarrien gaineko ipuin bat tartekatu behar duzue.
Esan bezala, gauza asko errepikatzen dira ipuinetan. Pertsonaiak, objektuak, tokiak, egintzak. Funtsean, badira hogeita hamaika hari ipuinaren testua josteko. Horiei Propp-en funtzioak deitzen zaie.
Ipuinak oso moldakorrak dira. Beti da posible zure hitzekin, beste modu batez, kontatzea.
Pertsonaiak, tokiak, objektuaknolakoak ote diren esateko, aski da hitz batekin azaltzea. Printzea urdina baldin bada, nahikoa esan dugu.
Formulak erabili. Erregearen alabak beti hiru dira, eta ezkontzeko daude.
Denboraren eta espazioaren legeek jai daukate ipuinetan. Ez dakigu ez zein herritan gauden, ez zein urtetan.
Ipuinetan, etxeko gauzekin batera, magia azaltzea oso gauza arrunta da.
Gaiak ere, nahiz eta latzak izan, guriturik azaltzen zaizkigu. Aita-amek seme-alabak oihanean abandonaturik uztea delitua da gure gizartean. Ipuinetan ez da hain larria.
Ipuinetan gertakizun miresgarriak eta harrigarriak onartu egiten dira azalpenik eskatu eta eman gabe. Azalpenak emanez gero, gertakizunak beldurgarri bihurtzen dira, eta beste genero batez ari gara orduan.
Horrexegatik haurrak diraentzulerik hoberenak. Normalak iruditzen zaizkie hiru buruko sugetzarrak. Helduek indarraldi txiki bat egin behar dute ipuinak behar diren bezala entzun ahal izateko.
Tolkienek, Eraztunen Jauna liburua idatzi zuenak, dio istripu historiko batengatik ipuinak haurrentzako gauzak direla. Inprentak eta ikastetxeek badute zer esan istripu historiko horretaz.
Eltze berekoak dira herri ipuinak, legendak, alegiak, mitoak-eta.
Ipuinak nekazarien giroan sortu ziren. Nekazarien kexak eta beldurrak dira nagusi. Gero, XVII. mendetik aurrera, idatziko dira jauntxoen festak animatzeko.
Zientziak misterio asko argitu arte, orduko gizonek eta emakumeek sinesten zuten munduan bazirela sorginak, jentilak...
XVII. mendeak ere beste berrikuntza bat ekarri zuen: haurtzaroa. Eta orduz geroztik ipuinak haurrei irakurtzen zaizkie.
Ez ibili presaka, baina lasterka ibiltzeko gogoa baldin baduzu, lasterka ibili.
Idatzi baino lehen, papera zirriborratu nahi baduzu, zirriborratu. Pertsonaiak marraztu eta bakoitzari eman ezaugarri berezi bat. Txanogorritxoren ipuina ez da hain bizia beste batzuekin konparatuz gero, baina txano gorri horrek ukitu berezi bat eman zion istorioari.
Irakur iezaiezu ipuina zure gurasoei, gero anaia-arrebei, adiskideei, autobus-gidariari, okinari... Esaten dizutenari kasu egin. Zure irakaslea bukaerarako utzi.
Berridatzi ipuina behin eta berriz. Ipuina bere inguruarekin batera aldatuko da.
Zure interesak sartu ipuinean. Beldur bazara zure gurasoek zu bakar-bakarrik etxean ez ote zaituzten utziko, edo zure adiskideek ez ote zaituzten baztertuko, gai horiek ipuinean sartu.
Ipuina narrazio testua da, hau da, eleberria, kondaira, biografia, albistegia, telegrama, buruketa bezalakoa. Baina badu ezaugarri bitxi bat: oso egokia da kontalariaren esanetara makurtzeko, kontalariaren interesetara, alegia.
Egunak etorri, egunak joan, den-dena aldatzen da. Ipuina aldatuko da, baina funtsean tximeletaren ametsa eta Matrix filma gauza bera dira.
Ez du bukaerarik... • Bazen behin,Kinder arrautza bat. Karmentxuk arrautza ireki zuen, eta eskuan arrautza bat zeukan mutiko bat atera zitzaion. Ireki zuen arrautza, eta arrautzatik eskuan beste arrautza bat zeukan beste mutiko bat atera zitzaion...