370 likes | 500 Views
LATINOAMERIKAR BIZTANLERIA EAEn 2007. Etorrera-urtea, egoera administratiboa, lan- egoera eta geratzeko asmoa. Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007. 2. galdera. Noiz heldu zinen EAEra? Gogoratzen al duzu urtea?.
E N D
Etorrera-urtea, egoera administratiboa, lan- egoera eta geratzeko asmoa
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 2. galdera. Noiz heldu zinen EAEra? Gogoratzen al duzu urtea? ... Biztanle latinoamerikarrak EAEn bizi diren gainerako etorkinak baino zertxobait zaharragoak dira. % 25,8k bi urte baino gutxiago daramatza hemen, % 65,4 orain dela bi eta sei urte bitartean iritsi zen EAEra, eta % 8,9k orain dela sei urte baino gehiago iritsi zen. Jokamolde horri dagokionez, zera ikus dezakegu: – EAEn denbora gutxien boliviarrek daramatzate; galdeketa hau egin zenean, boliviarren % 56,3k bi urte baino gutxiago zeramatzan hemen eta sei urtetik gora zeramatzatenak %0,8 baino ez ziren. Etorkin brasildarren artean ere, jokamoldea antzekoa da nahiz eta ez den zehazki berdina. – Ekuador eta Kolonbiakoek daramate denbora gehien EAEn. – Argentinarrek ere, hein handi batean, jokabide horri jarraitzen diote.
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 24. galdera. Zein da zure egungo egoera dokumentuei dagokienez? Egoera administratiboari buruzko datuek eta egonaldiari buruzkoek bat egiten dute. Galdeketa egin zenean, latinoamerikarren % 20ren egoera irregularra zen, eta % 80rena, berriz, erregularra: % 69,1ek behin betiko edo behin-behineko bizileku-baimena zuen, eta % 10,9k naziokotasun espainiarra edo europarra zuen. Egoera erregularra dutenetatik gehienak Ekuador eta Kolonbiakoak dira, eta egoera irregularra dutenen artean, berriz, brasildarrak (% 33,7) eta, batez ere, boliviarrak (% 58,3). Egonaldi-urtea eta egoera administratiboa oso garrantzitsuak dira, egonaldia luzeagoa den heinean egoera administratiboa erregularragoa baita. Horrek egonaldiarekiko gogobetetze-maila handiagoa dakar, bai eta bertan behin betiko geratzeko nahia ere.
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 13. galdera. Zer ikasketa-mailatara iritsi zinen zure jaioterrian, handik irten baino lehenago? Ikasketa-mailari dagokionez, argentinarrak dira buru, % 34,4k unibertsitate-ikasketak eginak baititu eta % 54,7k bigarren hezkuntzakoak. Brasildarrak daude aurkako egoeran;unibertsitate-ikasketak % 0,6k baino ez ditu, eta % 70ek lehen mailako ikasketak ditu edo horiek ere ez. Ikasketa-mailak berebiziko garrantzia du, ikasketa-maila altuagoa den heinean, kapital soziala eta segurtasuna handiagoak izaten baitira. Horrez gain, behar ekonomikoek baino garrantzi handiagoa izaten dute behar pertsonalek etorkinaren ikasketa-maila altua denean.
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 17 galdera. Zein izan zen zure herrialdetik irtetera bultzatu zintuen arrazoi nagusia? Honako arrazoi hauen artetik, zein da zure egoerari hobekien egokitzen zaiona? Lan-arrazoiek, herrialdearen behar ekonomikoek eta hobekuntza profesionalek emigratzeko arrazoien bi heren dira. Familia-arrazoiek, ordea, emigrazioen % 19 eragin zuten, eta emigrazioen % 27 beste arrazoi batzuk (kulturalak, politikoak, etab.) tarteko gertatu zen.
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 23. galdera. ¿Behin betiko geratzeko asmoa al duzu? Honako baieztapen hauen artetik, zein da zure egoerara hobekien egokitzen dena? EAEn bizi diren latinoamerikarren % 33k behin betirako geratu nahi du bertan, eta % 22k ere gauza bera egingo luke baldintza egokiak izanez gero. Etorkinen % 4 haien herrialdeetara itzuliko litzateke eta % 28k bertan geratu nahi du ondoren haien jatorrizko herrialdeetara itzultzeko. Latinoamerikarren % 13k ez du oraindik erabaki edo ez du erantzun. Egonaldiaren iraupenak eta egoera administratiboak ere badu zerikusirik honekin, zenbat eta egonkortasun gehiago izan, beren jatorrizko herrialdeetara itzultzeko orduan eta asmo gutxiago izaten baitute etorkinek.
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 23. galdera. ¿Behin betiko geratzeko asmoa al duzu? Honako baieztapen hauen artetik, zein da zure egoerara hobekien egokitzen dena? Nazionalitateka sailkatuta, EAEn bizitokia finkatzeko asmo gutxien dutenak boliviarrak dira (% 39,7); izan ere, % 43,7k denboraldi baten ostean joateko asmoa du. Argentinarrak eta kolonbiarrak daude kontrako egoeran; lehenengoen artean, % 64,5ek hemen geratzeko asmoa du eta % 16,6k itzultzekoa; kolonbiarren artean, % 62,4k hemen gelditu nahi du, eta % 22k, aldiz, itzuli. Bi jarrera horien artean brasildarren eta ekuadortarrak daude, gehiago baitira EAEn haien bizitokia finkatu nahi dutenak, itzuli nahi dutenak baino. EAEn urte gehiago igaro dituztenek gogo gehiago dute behin betirako geratzeko, eta alderantziz. Orain dela sei urte baino gehiago iritsi zirenen %7 0ek hemen behin betiko geratzeko asmoa du eta % 19k denboraldi baten ostean itzultzekoa. Orain dela bi urte baino gutxiago iritsitakoen artean, % 40k geratu egin nahi du, eta gutxi gorabehera beste hainbestek itzuli.
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 46. galdera.Lehenago zure dokumentuen egoerari buruz hitz egin dugu, baina zein da zure egungo egoera lanari dagokionez? Latinoamerikarren ia % 77 lanean ari da, % 13,6 langabezian dago eta % 9,3k ez du lanik egiten. EAEko gainerako etorkinekin alderatuz gero, lan-munduratzea handiagoa da nazionalitate guztietako latinoamerikarren artean. Latinoamerikarren artean, ekuadortarrak (% 84,3) eta argentinarrak (% 80,9) dira lan-munduratze handiena dutenak. Bolivia, Kolonbia eta Brasil, aldiz, latinoamerikarren batezbestekoaren azpitik daude lan-munduratzeari dagokionez. Hala ere, esanguratsua da boliviarren okupazio-tasa, EAEra orain dela gutxi iritsi direla kontuan izanda.
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 EAEn, Latinoamerikako etorkinak gainerako etorkinak baino apur bat zaharragoak dira –boliviarrak kenduta–. Dena den, alderdirik erabakigarrienak egonaldia eta egoera administratiboa dira; izan ere, egonaldia zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta legeztatze handiagoa, poztasun handiagoa eta betiko geratzeko gogo handiagoa. • EGOERA ADMINISTRATIBOA. Ekuadortarrek eta kolonbiarrek dute legeztatze-mailarik handiena; txikiena, ordea, brasildarrek eta, batez ere, boliviarrek. • HEZIKETA MAILA. Ikasketa-mailaren arabera, argentinarrak dira nagusi. • IMMIGRAZIOAREN ARRAZOIAK. Immigratzeko arrazoi guztien ia bi herenak honako hauek dira: laneko arrazoiak, herrialdearen egoera ekonomikoa eta profesionalki hobetzeko gogoa. • ITZULTZEKO GOGOA. EAEn bizi den latinoamerikarren erdiak baino gehiagok betiko geratu nahiko luke. Ia heren bat denbora baterako dago edo jatorrizko herrialdera itzuliko da. • NAZIONALITATEA EDO EGONALDIA? Boliviarren artean oso presente dago jatorrizko herrialdera itzultzeko ideia; argentinarren eta kolonbiarren artean, aldiz, bertan geratzeko ideia. Alderdirik erabakigarriena ez da nazionalitatea, egonaldia baizik. • LANEKO EGOERA. Ikertu diren Latinoamerikako nazionalitate guztien lan-munduratzea gainerako atzerritarrena baino handiagoa da.
Elkarregin soziala, elkarbizitza eta talde-nortasuna
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 Besteekiko erlazio soziala Etorkinen kontzentrazioa bizilekuei, lanei eta ikasketei dagokienez 44. galdera.Bizikideen nazionalitatea: lankideak, seme-alaben ikastetxeko lagunak eta auzo berean bizi direnak (soilik egoera horiek dauden kasuetan); ehunekotan. EAEn bizi diren latinoamerikarren gehiengoak etorkinen eta bertakoen arteko harremanak lantzeko baldintza egokiak ditu. Baldintza hauek lan-munduan ere badira, nahiz eta lan-munduan etorkinak eta bertakoak banatuago egon. Izan ere, bertakoen % 24k soilik egiten du lan gehiengoa immigranteak diren lanpostuetan
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 Bata bestearekiko laguntza eta besteengandik jasotako elkartasuna 45. galdera.Biztanle-talde desberdinengandik jasotako laguntza. Talde bakoitzaren portzentajezko banaketa. EAEn bizi diren immigrante latinoamerikarrek, beren herrikideengandik baino laguntza handiagoa jaso dute euskal biztanleengandik; etorkin-taldeek gutxiago laguntzen diote elkarri. Iritsi berriek soilik jasotzen dute herrikideengandik euskaldunengandik baino laguntza handiagoa. Datu hauek ulertzeko, kontuan izan behar dugu bertakoak etorkinak baino gehiago direla eta laguntzeko gaitasun handiagoa dutela.
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 Aisialdi eta konpromisoa: aisialdia eta asoziazionismoa 57c,j. galderak.Aisialdiko harremanak herrikideekin eta bertakoekin. Portzentajezko banaketa. Etorkinak ez daude gizartean isolatuta. Nahiko erlazio sozial sendoak dituzte biztanleria autoktonoarekin, bai eta nazionalitate bereko immigrante-taldeekin ere. Kasu gehienetan, immigranteek beren herrikideekin erlazio estuagoa izaten dute, baina ez da gauza bera gertatzen brasildarren eta argentinarren kasuan. Hauek harreman handiagoa dute euskaldunekin herrikideekin baino. Horrez gain, latinoamerikarren gehiengoak ez du asoziazionismoaren alde egiten: % 9k soilik adierazi du elkarteren bateko kide dela, baina aldagaien arabera datu hori aldatu egiten da. Horrenbestez, 40 urtetik gorakoek (% 13,2), goi mailako ikasketak dituztenek (% 12,8) eta Gipuzkoan bizi direnek (% 12,3) asoziazionismorako joera handiagoa dute.
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 Gizarte-egoera afektiboak: adiskidetasuna 44a,b. galderak.Sorterriaren arabera, latinoamerikarrek EAEn dituzten lagun eta ezagunen banaketa, ehunekotan. Harremanak estuagoak, hurbilagoak eta sakonagoak diren heinean, endotaldearen baitangauzatzen dira, hau da, herrikideen arteko harremanak lehenesten dira horrelako egoeretan. Horrenbestez, immigrante latinoamerikarren ezagun gehienak euskaldunak diren arren, lagunak herrikideak izaten dira. Bestalde, hain estuak ez diren harremanekin ere gertatu ohi den bezala, ohikoagoa da immigrante eta euskaldunen arteko adiskidetasuna, herrialde desberdinetako immigranteen artekoa baino.
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 Sorluarekiko harremanak Sorlekura itzultzea 36. galdera.Joan zirenetik, gutxienez behin haien herrialdera itzuli diren latinoamerikarrak, kategoriaka sailkatuta ehunekotan. Elkarrizketatutako 1557 pertsonatik erdia baino gutxiago (% 48) itzuli da bisitan bere herrialdera. Legezko egoera, egonaldi-iraupena eta nazionalitatea dira gai honetan zerikusi handiena duten aldagaiak.
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 Jatorrizko herrialdean geratu zirenekiko harremanak 35a, b galderak.Latinoamerikarrek beren sorterriko lagun eta familiartekoekin duten harremana eta harremanetarako erabiltzen dituzten bitartekoak. Ia immigrante gehienek hango familiakoekin harremanak mantentzen dituztela diote, eta bitik hiruk harremanak maiz izaten dituzte hango lagun eta herrikideekin. Telefonoa da, ezbairik gabe, harremanetarako gehien erabiltzen den bitartekoa, bai eta posta elektronikoa ere.
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 Nazioz haraindiko ekintzak konpromiso sozialak jatorrizko herrialdean Diru bidalketak: maiztasuna eta kopuruak 37a. galdera.Immigrante latinoamerikarren hitzetan, hilero beren familiei bidaltzen dieten diru-kopurua. Oinarria: hilero bidalketak egiten dituzten 788 pertsona. Immigranteen % 68k familiari dirua bidaltzen diela dio. Gehiengoak (% 73) hilero egiten du bidalketa. Bidalketako 263 eurokoa da batez beste. % 60k mintzalekuen bitartez egiten du bidalketa, % 28k finantza-erakundeen bitartez, eta % 8,7k postaz.
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 Kultura: Hizkuntza 41a,b. galderak.EAEko hizkuntza ofizialak latinoamerikarren artean; herrialdeka ehunekotan. Brasildik etorritako pertsonak alde batera utzita, immigrante latinoamerikar gehienen ama-hizkuntza gaztelania da. Gainera, immigranteen nazionalitatea edozein dela ere, gaztelania dakiten pertsona-kopurua gaztelania ama-hizkuntza duten pertsona-kopurua baino handiagoa da. Brasildarren artean, esate baterako, % 4k baino ez du gaztelania ama-hizkuntza, baina % 72k gaztelania ongi edo oso ongi dakiela dio. Euskaraz ia inork ere ez daki (% 78k ezertxo ere ez) edota oso maila baxua dute euskaraz (% 17).
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 Erlijioa 68. galdera.Erlijioarekiko atxikipena immigrante latinoamerikarren artean; ehunekotan. 69. galdera.Otoitz egiteko maiztasuna erlijioren baten aldeko atxikipena azaldu duten immigrante latinoamerikarren artean, (1352 lagun; ehunekotan). 70. galdera.Immigrante latinoamerikarrek beren erlijiozko jarduerak betetzeko EAEn izan dituzten erraztasunak/zailtasunak (1352 lagun).
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 Bestelako kultur jarduerak. Sorterria oroituz? 57. galdera.Norberaren elementu kulturalen eta hemengoen erabilera-maila immigrante latinoamerikarren artean. Ezer ez (0) eta Asko (5) mailen arteko batezbestekoa. Immigrante latinoamerikarrek, jaki, arropa eta jaiei dagokienez, haien herrialdeetako ohiturak utzi, eta hemengo ohiturak hartu dituzte gehienbat. Musikari dagokionez, ordea, nahiago izaten dute haien herrialdeetakoa.
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 Laburtuz, kulturari dagokionean… • Immigrante horien artean, eragin handia du antzekotasun kulturalak. • Ez dago bateraezintasunik norberaren kultur ezaugarriei eutsi eta hemengoak hartzeko. • Kulturari dagokionez, badirudi immigranteak ez direla beren kulturaren baitan ixten. Izan ere, haien kulturari eusten badiete ere, helmugako herrialdeko kultura hartzeko joera dute. Itxiera hori kopuruz ez da handia izaten, eta estatus baxueneko taldeetan gertatzen da. • Zenbat eta egoera sozial, ekonomiko eta administratibo hobea izan, orduan eta asimilazio kultural handiagoa izan ohi da. Horrenbestez, galdera hau egin diezaiokegu gure buruari: asimilazio kulturala arrakastaren ondorioa ala zergatia da? Hala ere, datu horiekin, ezin diogu galdera horri erantzun.
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 Latinoamerikako herritarrak bi munduren artean dabiltza, globalizazioan hain naturala den “ideia eta itzulera” prozesuan. Harrera-gizartearekiko dituzten elkartrukeak, harremanak eta integrazioa bat batean dirudiena baino askoz dinamikoagoak dira. • ELKARTRUKEA: bertakoen eta etorkinen artean dauden elkartruke- eta harreman-dinamikak bat batean dirudiena baino handiagoak dira; barru-barruko eremuetan murgiltzen garenean, ordea, dinamika hori gero eta txikiagoa da. • JATORRIA: EAEn bizi diren latinoamerikarrek lotura handiak dituzte haien jatorrizko herrialdeekin, batez ere bidalketei dagokienez eta familia zein lagunekiko harremanei dagokienez; horretarako, batez ere, telefonoa, bisitak eta posta elektronikoa baliatzen dute. • INTEGRAZIOA: Latinoamerikarren eta euskal herritarren gertutasunak eta antzekotasun kulturalak (gaztelaniaz hitz egitea eta erlijio bera izatea) integrazioa errazten dute.
Immigrazioarekiko, immigranteekiko eta elkarbizitzarekiko jarrerak
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 Immigrazioarekiko, immigranteekiko eta elkarbizitzarekiko jarrerak 71. galdera. Esan mesedez, 0tik 10erako eskalan, zenbat atsegin dituzun honako herrialde edo erlijio hauetako pertsonak; 0= ez ditut batere atsegin eta 10=atsegin ditut Euskaldunekiko jarrerak: latinoamerikarrek oso begi onez ikusten dituzte euskaldunak(0tik 10era bitartean 8), eta bereziki 30 urtetik gorakoek. Argentinarrak eta kolonbiarrak dira euskaldunak ongien ebaluatzen dituztenak. Latinoamerikarrek eta euskaldunek aurreiritzi berak dituzte: nahiago dituzte europarrak (EBkoek 6,7ko puntuazioa jaso dute) marokoarrak baino (3ko puntuazioa jaso dute).
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 Immigrazioaren gaineko usteen tipologia (adostasuna ehunekoetan) 34. galdera. Bizikidetzarekin lotutako baieztapenen hauekin zer adostasun-maila duzun esadazu: Immigrazioa eskubide: Herrialde guztiek onurak izango lituzkete pertsonek askatasun osoz mugitzeko aukera izango balute:% 77 Kultur aniztasunarekiko baikortasuna: Immigranteen lanari esker ekonomiak aurrera egiten du, bertakoek nahi ez dituzten lanak egiten baitituzte: % 86 Gizartearentzat onuragarria da kultura-, etnia- eta erlijio-aniztasuna:% 84 Immigrazioa mehatxu: Zenbait immigranteen erlijiozko jardunak arriskuan jartzen du gure bizimodua: % 26 Hemengo ohiturak barneratzeko presioa: Gizartearentzat onuragarriagoa da pertsona guztiek ohitura eta tradizio berak izatea:% 28
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 Bertakoen eta immigranteen jarrerak immigrazioari dagokionez 34f. galdera.Bertakoen eta immigranteen jarrerak immigrazioari dagokionez: “Adierazi zure adostasuna honako baieztapenaren aurrean: immigrante asko dauden eskoletan, irakaskuntza-kalitateak behera egiten du”. Bertakoak, 2004 Immigranteak, 2007 Immigranteak (% 64) eta bertakoak (% 58) iritzi horren aurkakoak dira. Seme-alabak eskola-adinean dituztenek, ordea, kezka handiagoa dute (% 25).
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 Mehatxu pertzepzioa 72. galdera. Honako gai hauei dagokionez, beste herrialde batzuetako jendea sartzeak zuri edo zure sendiari eragin txarrik ekartzea kezkatzen al zaitu? + Handiagoa: Hiritarren segurtasun eza Lana aurkitu eta hari eustea - Gutxiago: Identitate kulturala galtzea Kalitate baxuagoko irakaskuntza = Euskaldunak eta immigranteak: Arrazakeria sinboliko baxua: % 20 Hiritarren segurtasun eza: % 50 bertakoak vs % 44 immigranteak
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 Akulturazio-estrategiak. Kultura-bitasuna edo aniztasun estrukturala 55. galdera. Zer gustatuko litzaizuke zuri? Zure herriko ohiturei … eutsi nahi zenieke honako alderdi hauei dagokienez? (% nahiko eta asko) Eremu pribatua: familia, adiskideak; jatorri kulturalari eustea. Eremu publikoa: Euskal Herrian bertakotzea. Sistema publikoaren balorazio altua.
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 Gutxiengo etnikoen bizipenak 58. galdera. EAEn egon zaren bitartean, zenbateko maiztasunarekin “Inork sentiarazi al zaitu ekonomikoki mehatxua zarela euskaldunentzat?”, “Inoiz sentitu edo entzun al duzu euskaldunen partetik diskriminaziorik, begiradarik, etorkinen aurkako esamolderik edota bestelako jarrera negatiborik?”…? • Ia bi immigrantetik batek noizbait diskriminazioren bat jasan izana salatu du. • Emakumezkoek gizonezkoek baino diskriminazio gehiago jasaten dituzte. • Immigranteen % 48,2k euskaldunek beren herrikideak begi onez ikusten dituztela uste du. % 14k ordea, aurkakoa uste du.
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 60 eta 64 bitarteko galderak. Ongizatea, osasuna, konfidantza eta bizitzaren kontrola • Ongizate pertsonal subjektiboa: altua • Aukeratzeko askatasuna eta kontrol pertsonala: 7,8 (1etik 10era) • Bizitzarekiko gogobetetzea: 7,3 (1etik 10era) • Osasuna: % 87k osasunez ongi dagoela adierazi du. Litekeena da immigranteek osasunarekiko duten ikuspuntua ez izatea euskaldunena bezain kritikoa. • Migrazio-proiektua onuragarritzat jotzen da: “immigranteen % 67 integratuta sentitzen da”. • Adostasun sozio-ekonomikoa txikiagoa da • Pertsonen arteko konfiantza jaitsi egin da: % 29k “jende gehienarengan konfiantza izan daitekeela” uste du. • Etxeko ekonomiarekiko gogobetetze-maila txikiagoa da: 6 (1etik 10era) • Gizonezkoak emakumezkoak baino osasuntsuago daudela dio inkestak, eta beren bizitzarekin ere gusturago daudela. • Boliviarrak dira ondoez pertsonal eta sozial gehien dutenak.
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 Latinoamerikarrek eta bertakoek jarrera eta ulertzeko modu antzekoak dituzte. Etorkin berriek lanean eragina izango dutela uste dute, diskriminazio-egoerak jasan dituztela diote, pertsonalki ondo sentitzen dira baina ez daude hain pozik ekonomian txertatzeari dagokionez. • ADEITASUNA: latinoamerikarrek oso ondo baloratzen dituzte euskal herritarrak, batez ere 30 urtetik gorakoek, argentinarrek eta kolonbiarrek. • JATORRIA: Latinoamerikarrek uste dute migrazioa eskubidea dela. Kultura anitzeko optimismoaren alde daude, asimilazioaren alde baino, eta ez dute uste immigrazioa mehatxua denik. • KEZKA ETORKIN BERRIEN AURREAN: Latinoamerikarrak kezkatuago daude etorkin berriek pertsonalki edo familiarki lan-merkatuan izan dezaketen eraginagatik, haien kulturan edo hezkuntzan izan dezaketen eraginagatik baino. • DISKRIMINAZIOA: Ia bi latinoamerikarretik batek esan du diskriminazio-egoeraren bat jasan duela; emakumeek gizonek baino diskriminazio handiagoa jasaten dute. • EUSKAL HERRITARREK HERRIKIDEEI BURUZ DUTEN IRITZIA. %48,2k dio euskal herritarrek etorkinei buruzko aldeko iritzia dutela; %14k, aldiz, aurkako joera igartzen duela. • NORBERAREN ONGIZATEA ETA SOSEGU EKONOMIKOA. Latinoamerikarren ongizate subjektiboa handia da; doikuntza ekonomikoa, aldiz, zertxobait txikiagoa da.
Latinoamerikar biztanleria EAEn 2007 EAEn, Latinoamerikako etorkinak gainerako etorkinak baino apur bat zaharragoak dira –boliviarrak kenduta–. Dena den, alderdirik erabakigarrienak egonaldia eta egoera administratiboa dira; izan ere, egonaldia zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta legeztatze handiagoa, poztasun handiagoa eta betiko geratzeko gogo handiagoa. Latinoamerikako herritarrak bi munduren artean dabiltza, globalizazioan hain naturala den “ideia eta itzulera” prozesuan. Harrera-gizartearekiko dituzten elkartrukeak, harremanak eta integrazioa bat batean dirudiena baino askoz dinamikoagoak dira. Latinoamerikarrek eta bertakoek jarrera eta ulertzeko modu antzekoak dituzte. Etorkin berriek lanean eragina izango dutela uste dute, diskriminazio-egoerak jasan dituztela diote, pertsonalki ondo sentitzen dira baina ez daude hain pozik ekonomian txertatzeari dagokionez.