160 likes | 311 Views
IRAILAREN 26an GREBA OROKORRA EGITEKO ARRAZOIAK. Erasoei aurre egiteko bosgarren greba orokor bat ez da nahikoa, baina bai ezinbestekoa. Tamainako erantzuna eman behar du Euskal Herriak, eta alternatiba propioa eraiki.
E N D
IRAILAREN 26an GREBA OROKORRA EGITEKO ARRAZOIAK Erasoei aurre egiteko bosgarren greba orokor bat ez da nahikoa, baina bai ezinbestekoa. Tamainako erantzuna eman behar du Euskal Herriak, eta alternatiba propioa eraiki. Hona hemen irailaren 26an berriro lana utzi eta kalera ateratzeko hainbat arrazoi.
TESTUINGURUA • 100.000 milioiko “erreskatea” bankuei ordaintzeko, krisialdiaren errudunei • Orain arte 146.000 milioi eman zaie dagoeneko • Europara bidalitako Estatuko aurrekontuetan dagoeneko jasota dago. Ez ordea NOLA ordainduko den (pentsioak, sektore publikoa, lan erreforma...) • Ukiezina omen zen Kontstituzioa aldatu zen horretarako: lehentasuna bankuak, gero eskubideak eta bestelakoak
SEKTORE PUBLIKOA SUNTSITU BEHAR DUTE (1/2) • Jendartearen eskubideak bermatzen dituen zerbitzu publikoekin edota ekonomia arautzen dituen ekimen publikoekin negozioa egin nahi du Kapitalak. Bestela, hauek suposatzen duten gastua murriztu. • Honek guztiak sektore publikoko langileongan eragin bikoitza du: • Zerbitzuen hartzaile gisa, beste edozein herritarrengan bezala. • Langile bezala: kaleratzeak, eroste ahalmenaren galera, lan kargak handituz... • Azken urte hauetan erantzun eredugarria eman izan dugu Euskal Herriko sektore publikoko langileok. Ofentsiba kapitalista galgatzea lortu dugu.
SEKTORE PUBLIKOA SUNTSITU BEHAR DUTE (2/2) • «Murrizketarik EZ» dinamika defentsibotik Euskal Herrian «Zerbitzu Publikoak Garatu» ofentsibarako jauzia eman behar dugu. • Jomuga ez dago Madrilen, han ez ditugu murrizketak geldiaraztea lortuko. • Burujabetza politikoa behar dugu, politika publiko propioak garatu ahal izateko (politika fiskala aldatu, aurrekontu aurrerakoiak, babes sistema indartu...)
ESTATUAREN ERREFORMA (1/3) • Estatuaren burujabetza politikoa galdu da, eta onartzen dute. Erabaki gunea Europan kokatzen da. • PPk biktimismoa erabiltzen du, Europak horretara behartzen duela dio, baina politika horiekin ADOS daude (PNV, UPN, CIU, PSOEk zer diote?) • Helburua, eredu kapitalistarik bortitzena ezartzea, DIKTADURA EKONOMIKOA. Urteetan borroken bidez lortutako eskubideak aitzakia ekonomikoekin suntsitzen ari dira: • Herritarrak pobrezia eta bazterketara kondenatzen dira • Enplegua suntsitzen da • Babes soziala murrizten da • Soldatak jaitsi eta prezioak igo • Oinarrizko zerbitzu publikoak ez dira bermatzen
ESTATUAREN ERREFORMA (2/3) • Eredu politikoa aldatzeko Estatu erreforma ematen ari da ere: • Ez du ekonomia erregulatzen • Sektore publikoa hustu egiten da, ez du ekonomia planifikatzen • Zerbitzu publikoak desagertzen dira • Babes soziala murriztuz koltxoi sozialaren izaerari uzten dio
ESTATUAREN ERREFORMA (3/3) • Honetan gelditzen da Estatua: • Iniziatiba pribatuaren bitartekari izatea • Sor daitezkeen gatazken kontrol soziala ziurtatzea (segurtasun indarretan murrizketarik ez dago, legea ere aldatu dute) • ESTATU EREDU POLITIKO BAKARRA ETA “ESTATU MINIMOA” eratzen ari da
INBOLUZIOA ETA ESTATUAREN ZENTRALIZAZIOA (1/2) • 78ko autonomien eredua agortuta dago: Independentismoa neutralizatzeko, eta helburu ekonomikoak eta politikoak lortzeko ez du balio. • Hainbat erkidego dagoeneko erreskateak eskatzen hasi dira, zentralizaziorako aitzakiak piztuz. • Estatu paktu baten atarian egon gaitezke: Rajoy eta Merkel; De Guindos eta enpresariak; enpresari eta sindikatu alemanak CCOO eta UGTrekin; PSOE eta erregea “erantzukizuna” eskatzen... • PNV eta UPNren erregionalismoei tarte eskasa gelditzen zaie. Estatuaren erreforma berriaren aurrean hautua berriro egin behar da: Autonomismoa ala independentzia.
INBOLUZIOA ETA ESTATUAREN ZENTRALIZAZIOA (2/2) • Hauteskunde autonomikoak laster EAEn eta Nafarroan. • Eskuduntzen eta autogobernuaren defentsak bide laburra du. • Legeen bidez egun batetik bestera edozein eskuduntza edo akordioa bertan behera uzten dute. • Burujabetza prozesua gehiengo langilearen mesedetan izango da, ala ez da izango. Eremu soziala prozesuaren eragile eta zutabe da.
SUIZIDIO POLITIKO ETA EKONOMIKOA • Suizidio ekonomikoa, hartzen dituzten neurriek ez dutelako arazoa konpontzeko balio. • Suizidio politikoa, markoak berak eta prestatzen dituzten aldaketek politika propioak egitea eragozten dutelako.
ALTERNATIBA ZEHAZTEKO PREMIA (1/4) • Bosgarren greba orokorra da. Begiak Euskal Herrian jarri behar ditugu, konponbidea ez da Madrildik etorriko. EAEn eta Nafarroan politika berdinak egiten dituzte • PSEren EAEko gobernuak antzeko neurriak hartzen ditu: • Hainbatetan aintzindari izan da: OPEak eta ordezkapenak mugatu, gaixotasun osagarriak kendu, Madrilek agintzen ez zituen soldatak (ikastolak, enpresa publikoak) jaitsi... • Hauteskunde garaian egonik, zerbitzu publikoen aldeko diskurtsoa azaltzen dute, eta ezer ez ukitzen saiatzen dira. • Aurrekontu zirriborro progresista apal batzuk aurkezteko ausardirik ez dute eduki.
ALTERNATIBA ZEHAZTEKO PREMIA (2/4) • UPNk ere antzeko neurriak ezarri ditu Nafarroan: • Ildo kapitalistarekin zeharo lerrokatuta dago. • Ezartzen ditu berak nahi dituelako, ez PPk (orain oposizioko alderdi) eskatzen diolako. • PSNk ezin izan dio jendartearen erantzunari eutsi. • Beraz, eskuduntzen auzi antzuan kokatzen dute arazoa, eta erabakigunea Madrilgo Auzitegi Konstituzionalean kokatzen dute.
ALTERNATIBA ZEHAZTEKO PREMIA (3/4) Instituzioei interpelatu egin behar zaie, eta HIRU ERABAKI hartu behar dituzte: Madrilek ezartzen dituzten neurriak ez aplikatzea Aurrekontuetan jasotzen diren murrizketak atzera botatzea Politikak egiteko Plangintza instituzionala,LAU ARDATZETAN oinarrituta: Justizia fiskala Zerbitzu publikoak garatu Euskal Herriarentzako Finantza Sistema Publikoa sortu Enpleguaren aldeko eta bazterketaren aurkako plana, lana eta aberastasunaren banaketan oinarrituta
ALTERNATIBA ZEHAZTEKO PREMIA (4/4) • Ez da erabateko irtenbidea, abiapuntua baizik, eta instituzioek argi erabaki behar dute: • Estatuarekiko menpekotasuna ala • Politika propioak egiteko
HERRI GALDEKETAK • Nafarroan eta EAEn bana egingo zen, menpekotasuna ala politika propioen artean hautatzeko. • «Bankak eta Madrilek inposatzen digutelako egiten dugu hau» aitzakiaren ordez «herriak agintzen digulako beste hau egiten dugu» esatera eraman behar ditugu instituzioak. • Beste era batera esanda, EUSKAL HERRIAK HITZA ETA ERABAKIA.
> irten murrizketen laburbildumaren aurkezpena ikusi > euskaraz > elebiduna