530 likes | 774 Views
FAMILIEKIN LANKIDETZAN ARITZEA ETA ARRISKU SOZIALEAN DAUDEN ADINTXIKIKOEI ARRETA ESKEINTZEA. 2.GAIA INDARKERIAREN BIKTIMAK DIREN HAURRAK: TRATU TXARRAK HAURTZAROAN. AURKIBIDEA 2.1. Sarrera 2.2. Tratu txarren jatorria 2.3. Kontzeptua: zer dira tratu txarrak haurtzaroan?
E N D
FAMILIEKIN LANKIDETZAN ARITZEA ETA ARRISKU SOZIALEAN DAUDEN ADINTXIKIKOEI ARRETA ESKEINTZEA
2.GAIAINDARKERIAREN BIKTIMAK DIREN HAURRAK: TRATU TXARRAK HAURTZAROAN AURKIBIDEA 2.1. Sarrera 2.2. Tratu txarren jatorria 2.3. Kontzeptua: zer dira tratu txarrak haurtzaroan? 2.4. Tratu txarren motak eta arloak 2.4.1. Tratu txarra eta umetoki barneko axolagabekeria. 2.4.2. Tratu txarra fisikoa: astindutako haurraren sindromea. 2.4.3. Tratu txarra psikologikoa, uzketa eta eskaletasuna. 2.4.4. Beste mota batzuk. 2.5. Haurreskola, tratu txarrak antzemateko tokia.
2.6. Tratu txarren mota desberdinak: eskemak. 2.7. Tratu txarrek adintxikikoengan sortutako eragin piskologikoak. 2.8. Eskuhartzea. 2.8.1. Tratu txarrak antzematean jarraitu beharreko prozedura. 2.8.2. Tratu txarrak familiaren barnetik desagertarazteko estrategiak. 2.8.3. Txarto tratatutako adintxikikoarekin egin beharreko terapia. 2.9. Antolamendu juridikoak haurrak babesteko ezartzen dituen babes edo defentsa mekanismoak. 2.10. Ondorioak. Ariketak
2.1. SARRERA Ume askok haien garapen psikologiko eta soziala errezten duen ingurune egokia dute. Batzuk, ordea, ezin dute garapen orekatua lortu; gure gizartean oreka hau eragozten duten funtsezko arazoak adintxikikoenganako tratu txarrak eta hauen ondorioak dira: bazterketa, drogak, txarto tratatzen duten pertsonak bihurtzea eta abar. Haurrak tratu txarrak sufritzeko biktimarik aproposenak dira ahulenak direlako. Astakeria handiagoa izaten da haurraren familiaren barnean zigorgabetasuna nabarmentzen delarik. Haurreskoletan dauden haurrak ezin dute haien kabuz laguntzarik eskatu Adintxikikoen defentsarako bulegoan.
Nagusi batzuk haien gogorkeria “hezkuntza egokia” eskeintzeko erabiltzen dutela azaltzen dute. Tratu txarren arrazoien artean drogomenpekotasuna, baztertze soziala eta alkoholismoa daudela esaten da, baina gurasoen edo txarto tratatzen dutenen nortasuna aztertzea funtsezkoa da arazo honen inguruko datu zehatzak batzeko. Orokorrean, txarto tratatzen dutenen artean (estatistiketan sexu biek % 50 ean txarto tratatzen dute haien haurrak) karakterraren trastornu larriak eta degradazio morala ematen da. Ama heldugabe eta nerabeen artean ere tratu txarrak eman daitezke. Haurrenganako erasoa maila sozial, ekonomiko eta kultural guztietan ematen da, hauxe da errealitatea.
Kontrola gabeko frustrazio egoeretan tratu txarrak eragiten dituzten pertsonek haien arazoen errua ahulagoak direnei botatzen diete, agresibitatea haurren aurka zuzentzen dutelarik. Haurrak jipoitzen dituzten nagusiek, orokorrean heldugabetasun nabarmena erakusten dute joera sadikoa ere dutelarik. Beste alde batetik, pertsona hauei agintea, indarra eta autoritatea dutenen aginpean egotea gustatzen zaie, hoiekin menpekotasunez jokatzen dutelarik. Guraso bortitzek giza harremanetan iheskorrak agertzen dira, ez dute lagun askorik eta isolamendua bilatzen dute haien ekintzen zigorgabetasuna lortzeko. Horregaitik, haien seme-alabek familiatik kanpo harreman afektiboak ezartzeko zailtasunak dituzte eta isolamendua bilatzen dute, batzutan “isolamendu sindromea” pairatu dezaketelarik.
- Erasotzaileen bizitzak aztertzean ez da arraroa umetan jipoituak eta txarto tratatuta izandako pertsonak aurkitzea, autoestimu baxua, isolamendua eta joera depresiboak garatzen dituztelarik. Guraso edota jagole hauei haurren portaera probokatzailea egiten zaie eta zorrotz epaitzen dute. Erruduntasuna ekiditzeko nagusiek haurrak disziplina onartzeko gai ez direla eta asaldatzen direla esaten dute.- Egoera guzti hauetan ezaugarri berezia ematen da: tratu txarrak ematen dituzten gurasoek seme-alabekin lotura afektiboa lortzeko zailtasun nabarmena erakusten dute.- Gaurregun tratu txarren egoera interes handiz aztertzen da, kongresuak, aldizkari espezializatuak eta argitalpenak burutzen direlarik.- 1874 an AEB etan txarto tratatutako haur baten aldeko 1. eskuhartze legala egin zen eta animalien aurkako gogorkeria prebenitzeko elkarte batek sustatu zuen.
Espainian azken urteotan haurren tratu txarrak prebenitzeko zenbait elkarte agertu dira, Haurren tratu txarrak prebenitzeko elkarteen Federazioa sortu arte (FAPMI). Legeria beti errealitate sozialaren atzetik joaten da, eta Kodigo Zibilaren erreforma batzuk egiteke daude haurren tratu txarren aurka eskuhartzeko. Gure gizartean, oraindik, familia askok haurra jabego pribatua bezala hartzen dute, haurrari portaera konkretua eskatu dakiokeelarik eta zigorra adintxikikoaren jokabide desegokia aldatzeko metodo egoki gisa onartzen dutelarik.
2.2. TRATU TXARREN JATORRIA. Tratu txarren jatorria soziala, ekonomikoa eta kulturala da. Gizarteko maila altuetan eta baxuetan ematen da, baina maila baxuetan ematen direnak ezagunagoak dira Giza Zerbitzuen laguntza eske joaten direlako. Langabeziak gurasoengan, aiteengan bereziki, sor ditzakeen nortasun trastornuengatik eta inseguridade orokorragatik tratu txarren egoera asko agertzen dira. Amaren egoera zibila (ezkongabea, dibortziatua,…) askotan, umeen aita ez den pertsona batekin bizi direlako eta lotura afektibo egokiak ezartzen ez direlako baita tentsioa sortzen duten egoerak (langabezia, alkoholismoa,…) ematen direlako ere, zigor fisikoaren eta tratu txarren sortzaileak izan daitezke.
Gurasoek estresa pairatzen duten epeetan ere tratu txarrak areagotzen direla frogatu da. Estresa gurasoek haien artean duten eztabaidengatik, egoera ekonomikoarengatik, bikoteak apurtzeagatik, haurren gaixoengatik, gurasoen egoera pertsonalengatik eta haurrek gurasoen espektatibak betetzen ez dituztenean ere ematen da. Aztergai dauden beste eragile batzuk ekosistema eta makrosistema dira. Ekosistemak testuinguru sozialak trasmititutako eraginez hitz egiten du eta makrosistemak sinismen kultural eta balioen sistema batzen ditu; kontzeptu biek zigor fisiko eta psikikoen onarpenean edo arbuioan zerikusia dute. Maila ekonomikoak eragin handia du tratu txarren agerpenean, baita baztertze kulturalak ere. Maila kultural pobrea duten familiek etsipena, baztertzea, dependentzia, egoera zailak gainditzeko motibazio eza eta ulermen eskasa dituzte ezaugarritzat. Ez dute garapen intelektuala errezten.
AEB etan Gallup inkestaren arabera pobretasuna, drogak eta alkohola tratu txarren eragileak dira. Txosten berdinaren arabera, abusu sexualak 7 bider gehiago ematen dira maila sozioekonomiko baxuko familietan besteetan baino eta, guraso bateko familietan ere arrazoi psikologiko eta ekonomikoengatik tratu txarrak maiztasun handiagoz ematen dira. Drogek eta alkohola tratu txarrak eragiten dituzte ondoko ondorioak probokatuz: lapurketak, haurren eta nerabeen prostituzioa, ihes egitea, delinkuentzia eta abar, gizarteari beldurra eta inseguridadea trasmitituz. Droga eta alkoholaren menpean dauden pertsonen familiek larritasuna, inpotentzia eta etsipena sentitzen dute, arazo biak gaixo sozialak kontsideratu daitezkeelarik, familiaren barnean baita gizarte osoarentzat ere arazo itzela suposatzen dutelako.
Arazo hauek hezkuntza arloan eragin zuzena dute. Eskolatik hezitzaileek nerabeak drogomenpekotasunaren ondorioz informatu, orientatu eta hezi behar dituzte etorkizunean tratu txarrak eman ez ditzaten eta heldu drogazaleak izan ez daitezen. Tratu txarren eragile psikologiko eta psikiatrikoek ondokoak dira: ama ezegonkorrak, depresiboak, autoestimu baxua dutenak, tratu txarrak hartu zituzten gurasoak, autokontrola eskasa dutenak edo inpultsiboak direnak eta frustrazioaren aurrean tolerantzia gutxi dutenak. Tratu txarrak ez dira bakarrik familiaren barnean ematen, abusu sexualen kasuan ezezagunek gehiagotan burutzen dituztela esaten dugu. Hala ere, Noguerol eta Saz ek (2002) argitaratutako datuen arabera portzentai handi batean erasotzailea aita biologikoa da, beste senide batzuk eta ezezagunek jarraitzen dietelarik.
Haurren abusu sexualararako Arreta Zerbitzuak (Valentzia, 1996) argitaratutako datuek aurrean aipatutako ikerketaren datuak baieztatzen dituzte: % 46.5 ean aita biologikoa da erasotzailea, % 3.6 an aita ordea da beste senide batzuk jarraitzen diotelarik eta, azkenik, % 7.1 ean ezezagunek dira. Abusu sexualen kasuan, tratu txar hauek eragiten dituzten baldintzak ondokoak dira: - haurra neska izatea eta nerabearoan egotea, - isolamendu geografikoa, - amaren gaixoa edo gaitasun falta, - amaren falta lan arrazoiengatik, - alkoholismoa, drogomenpekotasuna eta abar.
2.3. KONTZEPTUA: ZER DIRA TRATU TXARRAK HAURTZAROAN?. Haurren tratu txarrak arazo sozial orokorra baita nahikoa ezezaguna dira; gehienetan familiaren barnean mantentzen direlako eta, Zerbitzu sozial eta Osasun zerbitzuek eskuhartzen dutenean bakarrik, ezagutzen ditugulako. Haurren tratu txarrak eta haurrak uztea betidanik eta kultura desberdinetan eman dira. Bakarrik herri batzutan inoiz gertatu ez direla frogatu da: eskimalen, pigmeoen eta australiar edo boskimanoen artean. Haurren tratu txarren kontzeptualizazioa 60. hamarkadan sortu zen; Kempe eta bere laguntzaileen txarto tratatutako haurraren sindromeari buruzko lanarekin gai honen oinarri zientifikoak jarri ziren, ordutik gizartearen sentsibilizazioa lortuz.
Tratu txarrak definitzerakoan galdera asko sortzen dira. Orokorrean, kontzeptu hau haurraren osasun fisikoa eta psikikoa arriskuan ipini dezaketen eraso fisikoak eta abusu sexualak definitzeko erabiltzen da. Gabezi afektiboak ere sartu beharko lirateke, afektibitate desorekatuak haur eta gazteentzat suposatzen dituen kalteak izugarriak baitira. • AEB etako Haurren Babeserako Zerbitzuen legeak haurren tratu txarren ondoko definizioa du: “Gurasoen edota haurraren babesaz eta ongizateaz arduratzen den nagusiaren jokabidearen eraginez edo ezer ez egitearen eraginez sortutako haurrarren osasun fisiko, psikiko eta bere ongizatearen aurkako tratua edo kaltea”. • Zigor fisikoa oso ohikoa da etxeetan, gurasoek honen bidez haien haserrea botatzen dutelarik. Horrela, haurrak zigorra nagusiaren haserrearen erakusle bezala ulertzen du eta ez du berak egindako ekintza desegokiarekin lotzen, zigorraren helburua galtzen delarik. Zigorra justifika daitekenean, nagusia haserre ez agertzea komeni da. Tratu txarra dela konsideratzeko, zigorra ipintzean, kontuan hartu beharreko puntuen artean intentzioa dago, guraso askorentzat haien nortasuna berbaieztatzeko modu bakarra da eta.
Espainian urtero tratu txarretako 40.000 salaketa inguru ematen dira. Gehienetan ospitaleetatik istripuren bat sufritu balute bezala pasatzen dira (kolpeekin, zigarro erredurekin eta abar). Kantitate honi anonimotasunean eta salatu barik mantentzen diren beste 400.000 kasu gehitu behar zaizkio, gehienetan senideek haurrei eragindako abusu sexualak direlarik. • Haurren eskubideen Konbentzioak, NBE aren Asanblada Orokorrak 1989 ko azaroaren 20 an onetsitakoa, 19. artikuluan Estatuek haurrak babesteko duten betebeharraz hitz egiten du, tratu txarrak honela definituz: “ Haurra bere gurasoen edo tutorearen edo zaintzen duen beste edozein pertsonaren ardurapean dagoelarik ematen diren biolentzia, kalte edo abusu fisiko edo mentala, axolagabekeria, tratu txarrak edo esplotazioa mota guztiak “. • Espainiako legeriak Kode Zibilelo 172 artikuluan tratu txarra honela definitzen du: “ Haurren babeserako legeriak ezartzen dituen betebeharrak modu desegokian betetzeagatik edota bete ezin izateagatik ematen den egoera, haurrei moralki edo materialki beharrezkoa den arretarik ematen ez zaienean. ”
Haurren tratu txarra arrazoi anitzeko eta oso konplexua den arazoa da. • Haurren tratu txarren ondorioak ez dira berdinak biktima guztientzat. Tratu txarren ondorioak azal ditzaketen ondoko aldagaiak kontuan hartu behar dira: - biktimaren adina tratu txarrak hastean, - tratu txarren intentsitatea eta maiztasuna, - biktimak erasotzailearekin duen harremana (zenbat eta harreman estuagoa orduan eta trauma handiagoa), - kasu askotan ematen diren mehatxu eta xantaiak, batez ere, abusu sexualen kasuetan; - bizitako esperientziagatik sentitzen den erruduntasuna eta lotsa, - familiaren erantzuna, batez ere, amarena. Askotan tratu txar mota desberdinak aldiberean ematen dira haurraren kontra.
2.4. TRATU TXARREN MOTAKETA ARLOAK. * Formaren arabera: - Fisikoak - Psikikoak - Abusu sexualak * Jokabidearen arabera: - Aktiboa/ Ekintza - Pasiboa/ Omisioa * Arloaren arabera: - Familiarra - Erakudeetakoa - Soziala
2.4.1. Umetoki barneko tratu txarra edo axolagabekeria. • MOTAK: • Umetoki barneko tratu txarra, haurdunaldia eteteko emakumeak fetoari intentzioz eragindako kalteak, • Umetoki barneko axolagabekeria, amak haurdunaldian hartutako elikagai edo drogak, etorkizunean haurrari kaltea sortu diezaioketenak , • Alkoholaren kontsumoa. Kontsumo nabarmena denean fetoeren sindrome alkoholikoa proboka dezake, ondorioak garapen motorraren, adimenaren eta hazkundearen arazoak izan daitezkeelarik. • Tabakoaren kontsumoa. Emakume erretzaileek bapateko aborto gehiago izaten dituzte, haien jaioberriek pisu eta altuera gutxiago izaten dituzte eta eskolaratzean irakurmenean, matematiketan eta gizartera egokitzeko arazo gehiago izaten dituztela esaten dute ikerketa batzuk.
Farmakoen kontsumoa. Kalte handiak sor ditzake fetoan. • Drogen kontsumoa. Arriskutsuena da haurrarentzat jaio aurretik eta haurraren etorkizunerako. 2.4.2. Tratu txar fisikoak: astindutako haurraren sindromea. Haurraren gurasoek edo zaintzaileek nahitako ekintzaren baten bidez, haurrari kalte fisikoa, gaixoa edota gaixotzeko arriskuan jartzen dietenean. a) Astindutako haurrarensindromea: - orokorrean 3urtetik beherako haurrekin ematen da, neskek eta mutilek neurri berdinean sufritzen dutelarik, - gurasoetariko batek edota tutoreek eragiten dituzte, - erasotzaileek ez dute inoiz haurrek sufritutako kalteetaz informatzen, bakarrik haien bizitza arriskuan dagoenean. Haurrek hain txikiak izanik zaila izaten da irakasleek eskolan egoera honetaz ohartzea.
Ezaugarriak: beste haur eta nagusi batzuk arbuiatzen dituzte, besteekin harremanatzean agresioak edota bakarti agertzen dira, barneko eta kanpoko lesioak izaten dituzte. • GURASOEK ETA HEZITZAILEEK ERAKUSTEN DITUZTEN PORTAERAK: - Lesioa ematen denean gurasoek edota hezitzaileek gertatutakoari buruz ematen duten azalpena aztertu, lesioaren garrantziarekin bat datorren azalpena ematen duten ala ez, koherentea den ala ez. - Helduen kontakizunen arteko kontraesanak kontuan hartu. - Lesioak beste batek sortutakoak direla behin eta berriro errepikatzen dute. - Haurra miatzeko eta jarraipen bat egiteko eskeintzen zaienean ez dute nahi izaten. - Aurretik “istripu” istoriala egoten da, nahiz eta askotan detektatuak ez izan.
b) Infanticidioa: Haurra erailtzen denean esaten zaio. Ekintza hau familiaren barnean ematen denan filicidioa deitzen zaio. Motak: * Infanticidio filicida jaioberriarekiko. Haurra jaio bezain laister ematen den erailtzea neonaticidio deitzen da: - Ekintza biolentoak eraginda egin daiteke: ito, pozoindu,… . - Ekintza biolentorik gabe egiten dutenean: haurraren uzketa. * Infanticidio filicida jaio ondorengokoa. - Filicidio altruista: ama hauek delirio baten eraginez haurrak sufritu ez dezaten hiltzen dituzte. - Psikosi krisialdi agudo batek eragindako filicidioa. - Maite ez den haurrarekiko filicidioa: malformazioak dituelako, amaren arazoengatik,… . - “Istripuz” eragindako filicidioa: amak haurra berarekin lotan jarri gero nahi gabe ito duela argudiatzeko.
* Filicida ez den infanticidioa: beste senide batzuk eta pertsona arrotzak eragindakoak: neba-arrebak, bahitzaileak,… . 2.4.3. Tratu txar psikologikoa, uzketa eta eskaletasuna. a)Tratu txar psikologikoa. Haurraren autoestimua eta giza harremanekin erlazioa duten behar psikologikoak kontuan hartzen ez direnean, ekintzez edo omisioz ematen dira. Guraso edo helduen tratu txar hauen adierazleak ondokoak dira: - Maiztasunez eta arrazoirik gabe zigortzen diete, - sistematikoki iraindu eta kritikatzen dituzte, - besteen aurrean lotsatzen dituzte, deskalifikatuz, - maite ez dituztela adierazi eta esaten diete, haien errua dela esanez eta mespresatuz, - proboka ez dituzten ekintzetan edo egoeretan errudun direla onartzen behartzen diete,
kulturalki, erlijioan eta arraza desberdinen inguruko aurreiritziak izatera bultzatzen diete, • maiztasunez mehatxatzen edota ikaratzen dituzte. Haurrak mesprezatuta sentitzen dira, ez zaie ezer onik esaten. b)Uzketa fisikoa: gurasoek edo jagoleek haurraren oinarrizko betebehar fisikoak denboraldi batean edo jarraian betetzen ez dituzten egoerak dira. Ezaugarriak: zikinkeria, gosea, bakardadea, babes eza,… . Gurasoek haurrak modu askotan uzten dituzte: umezurtz-etxeetan, ospitaleetan, kaleetan, edota saldu edo oparitzen dituzte. Uzketa beste tratu txarrekin lotuta joaten da: emozionalak, fisikoak eta abar. c)Eskaletasuna: adintxikikoen esplotazioaren bidez ematen diren tratu txarrak dira, haurrei oinezkoen pena lortzeko erabiltzen zaie. d)Uzketa emozionala: haurrak bere garapenaren une bakoitzean beharrezkoak dituen laguntza, estimulazioa eta afektua hartzen ez dituenean.
Tratu txar psikologikoa sufritzen duten haurrek estres familiarra jarraia jasaten dute, ondoko egoerek sortutakoa: - etxe aldaketa ugariak, eskola aldaketa asko, - indiferentzia, arauen falta, disziplina eza edo larregia, - haurra den modukoa ez onartzea, - erruduntasuna, kritika ugariak, berbaieztapen falta, - gurasoek urruntzeaz edo bere buruaz beste egiteko mehatxuak, - haurrak bizi dituen gatazka egoerak ulertzeko ezintasuna, - intzestuak, - ahozko mesprezuak eta lengoaia iraingarria. Tratu txar emozionala sufritzen duten haurrek jokabide desberdinak aurkeztu ditzakete: - gurasoak arbuiatzea eta lotsa sentimenduak, - haserre biziak, autokontrola falta, dependentzia, - nostalgia eta erabakitzeko zailtasunak, - sexualitateari buruzko gehiegizko kuriositatea, - Kezka larregi eta erruduntasun sentimendua.
Haurtxoen emozioen espresioei erantzun eza, esate baterako barre edo negar egiten dutenean, edota nerabeen erreakzioei arreta ez jartzea, haien garapen soziala zaildu dezakete. Kasu hauetan uzketa emozionala ematen da, tratu txar psikologikoekin batera. Gainbabesa: haurrak bere adinari dagokien autonomia eta partehartze maila egokiak lortzeko zailtasunak edota ezintasuna probokatzen duten gurasoen aktitude eta jokabideak konsideratzen dira. e)Tratu txar emozionala: gurasoek edo zaintzaileek mesprezuak, irainak, arbuioa, mehatxuak,… intentzioz mantentzen dituztelako haurraren garapen emozionalaren, adimenaren eta garapen sozialaren kaltea sortzen duten egoerak dira. Ez diete haurrei behar duten laguntza ezta babesa eskeintzen. Isiltasunarenlegea mantentzen da guraso eta semeengan, azken hauek gurasoen mehatxuen beldurraren eraginez haiek salatzen ez dituztelarik.
Gogor hitz egiten diete, askotan ez diete haien izenak erabilita izendatzen, “zu” edo “inuzentea” edo holakoak erabiliz izendatzen dituzte. Gurasoek neba-arrebak ere haurra arbuiatzera eta iraintzera bultzatzen dituzte. Guraso askok seme-alabak zaintzea hauek elikatzea, janztea eta eskola onatara bidaltzea dela uste dute. Baina haien garapena osoa izan dadin maitasuna, laguntza eta babesa ezinbestekoak direla ahazten zaie edota ez dakite. Min emozionala gurasoen banaketa kasuetan ere nabarmena izaten da baita banandu barik mantentzen diren gurasoen kasuetan ere, eztabaidak eta agresioak haurrak beldurtzen dituztelarik. Tratu txar mota guztiek ondorio gogorrak eta konpondu ezinak izan ditzakete sasoiz ekiditu edo tratatzen ez badira. Tratu txar psikologikoak detektatzeko zailak dira eta horrek oso arriskutsuak bihurtzen ditu, haien ondorioak tratu txar fisikoenak baino iraunkorragoak eta grabeagoak izaten direlarik.
2.4.4. Beste mota batzuk. a)Tratu txarrak elikadura arloan: haurra arrazoi desberdinengatik txarto elikatzen dute, heriotza proboka diezaioketelarik. b)Abusu sexuala: heldu eta haur baten arteko edo bi haurren arteko edozein kontaktu edo interakzio mota, erasotzaileak haurra bere burua, haurra bera edo beste pertsonaren bat sexualki estimulatzeko erabiltzen duenean. Erasotzailea haurrarenganako botere edo kontrola posizioan dago kasu hauetan. Abusu sexualak ematen direnaren adierazleak ondokoak dira: adierazle fisikoak, emozionalak, jokabidezkoak eta kognitiboak. Bereziki ondoko adierazleak nabarmentzen ditugu: - portaera sexual desegokiak ikusten dira, - sexu organuetako infekzioak, mina txisa egiterakoan, - aluaren hantura, barneko lesioak, haurdunaldia, - semenaren hondarrak ahoan, arropetan edo sexu organuetan, - kolpeak edo odol jarioa sexu organuetan, - haurrak abusatua izan dela adierazten du eta txosten mediku batek abusua edo abusuaren susmoa baieztatzen du.
c) Erakundeetan ematen den tratu txarra: haurraren oinarrizko eskubideen eta bere ongizate osoaren arriskua edo haustea probokatzen duen edozein lege, prozedura, ekintza edo ekintza eza erakunde publikoen edota haien langileren baten aldetik ematen denean. d) Haurrak lanerako esplotatzea: gurasoek edo tutoreek haurra lanerako erabiltzen dute, eskolaratzea galtzen duelarik familiarentzat etekin ekonomikoa lortzeko. e) Ustelkeria: helduen portaerak haurrak gizartearen kontrako edo desegokiak diren jokabideak izatera bultzatzen duenean. f) Pozoidurak: haurra nahita pozointzen dutenean. g)Munchausen sindromea “por poderes”: gurasoek haurra behin eta berriro miaketa medikuak egitera eramaten dute, haiek sortutako sintomak edo gezurrezko sintomak azalduz.
2.5. HAURRESKOLA, TRATU TXARRAK ANTZEMATEKO TOKIA. Haurrak eskolan denbora asko igarotzen duenez, eskolaren erakundea eta hezitzaileak tratu txarren egoerak antzemateko pertsonarik eta agenterik egokienetarikoak dira. Orokorrean tratu txarra etxean gertatzen denez, ezin da zuzenean ikusi. Hori dela eta, eskolak haurraren egoera fisikoa eta haurra eta senideen aktitudeak eta jokabidea behatuko ditu ahal duen neurrian tratu txarrak antzemateko. HAURRESKOLAN TRATU TXARRAK ANTZEMATEKO ADIERAZLE GARRANTZITSUENAK ONDOKOAK DIRA: * Adierazle fisikoak: - eskolara gosaldu gabe edo janaririk gabe doa, - ikaskideei janaria eskatzen die, - beti arropa berdinarekin edo arropa zikinekin dabil, - ilea zikin daroa edota hatsa dauka,
- zauriak, kolpeak eta erredurak ditu gorputzean, - nekatuta heltzen da eskolara eta nekatuta dago klasean, - triste ikusten zaio, garapen fisiko desegokia erakusten du, - askotan mina sentitzen du eta maiztasunez gaixorik egoten da, - gaixorik joaten da eskolara. * Jokabidezko adierazleak: - ez du etxera joan nahi, - besteak hurbiltzean defentsarako prestatzen da, - helduekin kontaktu fisikoa mantentzeko beldurti agertzen da, - beti erne dabil, oso isilik mantentzen da, oso urduri egoten da, - triste egoten da eta negarrez hasten da arrazoirik gabe, - hezitzailearen babesa bilatzen du, besteek negar egitean urduri jartzen da, besteen sentimenduekiko enpatia gutxi erakusten du, - denbora guztian arreta bilatzen dabil, txisa edo kaka egiten du eskolan, objetuak apurtzen ditu, klasetik ihes egiten du, - ez da bere ikaskideen gustokoa izaten, agresiboa izaten da kideekin, lotsa eta pasibidadea erakusten ditu,
- jolastokian bakarrik egoten da. * Adierazle familiarrak: - ez diete haurraren jokabideei garrantzirik ematen, - ez dute haurraren arazoei buruz hitz egin nahi eta ez dute azalpenik ematen, - gainbabesa eskeintzen diete haurrei eta ez diete mugarik ipintzen, - nebarrebak desberdin tratatzen dituzte, - haurra mesprezatzen dute, oso autoritarioak eta zorrotzak dira, - disziplina ezartzeko zigor fisikoa erabiltzen dute, - ez diote maitasunik erakusten eta ez dituzte bere beharrak asetzen, ez dituzte bere gaitasunak ezagutzen, - haien semea euren jabegoa dela adierazten dute, - ez dituzte haurraren giza harremanak sustatzen, - askotan etxetik kanpo daude haurra arrotzekin uzten dutelarik, - haien etxeak segurtasun eta garbitasun baldintza txarrak ditu,
- ez dira eskolara joaten deitzen zaienean, - ez dute haurra batzen eskolatik irtetzean, - haurra bere adinarako egokiak ez diren jarduerak egiten ipintzen dute, - bikote banaketa protzesuetan gurasoek haurra elkarri mina emateko erabiltzen dute, - haurra erakunde batean sartu nahi dutela adierazten dute. (Sorribas, M. eta besteak, 2009) 2.6. TRATU TXARREN MOTA DESBERDINAK: ESKEMAK (GAZTELAINAZ) Orokorrean tratu txar mota desberdinak aldi berean ematen dira eta ia inoiz ez bakarka.
2.7. TRATU TXARREK ADINTXIKIKOENGAN SORTUTAKO ERAGIN PSIKOLOGIKOAK. * Arriskurik handiena guraso edo tutoreen biolentzia haurrarentzat ohitura bihurtzen dela da. * Haurren erreakzioak: beldur konstantea, ezegonkortasun afektiboa, enuresia, enkopresia, anorexia, elikaduraren arbuioa, amets gaiztoak, poztasun falta, arazo psikomotorrak, istripuak sufritzeko erreztasuna,… . * Tratu txar psikologikoa maltzurrena da eta bere ondorioak haurrarentzat txarrenak dira. * Bizitako egoeraren ondorioz pertsona guztiekiko mesfidantza sentitzen du, batzuekiko eraso dutelako eta besteekiko horren kontra ezer egin ez dutelako. * Beste ondorio batzuk: gizartearen balioen eta arauen arbuioa, nagusiak izatean zorrotzak eta krudelak izateko joera dute, ez dute kontaktu fisikoa jasaten, ezegonkortasun emozional orokorra izaten dute, harremanetan ez dute oreka lortzen,….
* Familiaren arloan bikote aldaketa ugari izaten dituzte eta guraso inseguruak bihurtzen dira autoritarismotik permisibidadera pasatuz. * Harreman sexual eta haurdunaldi goiztiarrak izaten dituzte, poztasuna lortzeko asmoz baina erratzen dira, haurra izatean bizitza zailagoa egiten zaielako. * Afektiboki dependienteak dira, beldurtiak dira baina ez sumisoak, agresiboak baino. Gutxiagotasun sentimendua dute. * Tratu txar sexuala izan dutenek harreman sexual desatseginak izaten dituzte orokorrean. * Asertibitatea falta zaie. Lapurketa eta biolentzia indize altuak aurkezten dituzte. * Nortasunaren trastornuak eta ikasketa arazoak izaten dituzte. * Haien profil psikologikoaren ezaugarriak: autoestimu baxua, komunikatzeko gaitasun eza, gizarteratzeko arazoak, mesfidantza sakona,… .
* Gaur egunean gatazka sozialak dituzten pertsonek ia beti haurtzaroan ekintzaz edo omisioz tratu txarrak jasan zituztela baieztatzen da, baina euretatiko batzuk haurtzaroko arazoak duintasun handiz gainditzen dituzte etorkizun orekatua lortuz. 2.8. ESKUHARTZEA. 2.8.1. Tratu txarrak antzematean jarraitu beharreko prozedura. a) Nork antzematen du?. Tratu txarrak edota haurra arriskuan ipintzen duten egoerak behatzen dituen edozein pertsona, profesional edo erakundeak Udaleko Gizarte Zerbitzuetan ezagutarazi behar du. Larrialdietan Udaltzaingoari abisatu behar zaio. b) Zelan antzematen da?. Tratu txarren detekzio protokoloen bidez: arrisku faktoreak edo adierazleak baloratzeko.
Baloratzen diren tratu txarren adierazleak: psikosomatikoak, psikikoak, organikoak eta sozialak dira. Ekintzen eta egoeraren larritasuna eta tratatzeko bide egokia erabakitzeko balorazioa egitea beharrezkoa da. Honek eskuhartze maila desberdinak ezartzen ditu: * Berehalako arrisku altua/ tratu txarra: adintxikoarentzat berehalako arrisku larria dagoenean. * Adintxikikoarentzat berehalakoa ez den arrisku egoera dagoenean. c) Zer egin?. Haurraren inguruan dauden profesionalek dagokien arloan lan egin behar dute: - OSASUN arlokoek Udaleko Gizarte Zerbitzuetara abisatuko dute. Epaitegira lesio txosten bat bidaliko dute lesioak daudenean. Adintxikoaren Tutoretza Komisioari ere abisatuko zaio.
- ESKOLA arloko profesionalek ere Zentruko orientatzailearen bidez kasua ezagutaraziko dute. - UDALEKO GIZARTE ZERBITZUEK kasua baloratuko dute eta eskuhartze mota erabakiko dute, beharrezkoa denean Zerbitzu Berezietara edota Adintxikikoen Tutoretza Komisiora bideratuz. d) Norengana jo?. - Arrisku handia/tratu txarra: Adintxikikoaren Tutoretza Komisiora. Larrialdiko babesa baiementzeko txostenarekin. - Arrisku egoera: Udaleko Gizarte Zerbitzuetara. Profesional denon partehartzea lortuz. Tratu txarren kasuetan eskuhartzea ez da berdina izaten: - batzutan haurra familiarengandik urruntzen da,beste batzutan ez, - batzutan instituzionalizazioa gomendatzen da, beste batzutan etxeetan hartzea eta beste batzutan adopziorako protzesua hasten da.
Eskuhartzeak bi alde ditu, lehentasunezkoa txarto tratatutako haurrak zaintzea da, bestea guraso erasotzaileak tratatzea. e) Eskuhartze motak. Eskuhartzea prebentzioaren maila berdinetan ematen da. - Lehen mailako prebentzioa: arrazoiak kentzean edo aldentzean datza. - Bigarren mailako prebentzioa: eskuhartze goiztiarran datza. - Hirugarren mailako prebentzioa: eskuhartze bera da, detekzioa eta abisua eman ondoren egiten dena. f) Eskuhartze estrategiak. Ikasketa sozialean oinarritutako entrenamendu programak planteatzen dira gurasoek seme-alabekin dituzten harremanak hobetzen laguntzeko, haurren garapenaren ezagutza sendotzeko eta guraso izatearen balioa zuzentzeko. Tratu txar fisikoen kasuetan batez ere erabili dira estrategia hauek.
g) Lortu nahi diren helburuak: - familiak bizitzako egoera desberdinei aurre egiteko duen gaitasuna hobetzea, - senideen arteko harremanen eta familiak gizarte sarearekin dituenaren kalitatea hobetzea, - familiak aurre egin behar dien egoera estresanteak gutxitzea, - familiak gizarte errekurtsoekin duen harremana hobetzea. Beharrezkoa da tratamendu programak haurren tratu txarren mota bakoitzari egokitzea, emaitza onak lortzeko. h) Txarto tratatzen duten familietan eskuhartzea. Haurrak txarto tratatzen dituzten gurasoak tratamenduan jarri behar dira. Elkarrizketaren arrazoia argi eta garbi azaldu behar zaie, asertibitatea erabiliz, enpatia mantenduz, haien arazoetaz kezkatuz, Adintxikikoen Gurasoen eskolatarako saioak eskeiniz, haien burua azaltzeko aukera emanez, gurasoek agresibitatea erakutsiz gero langileek lasaitasuna eta errespetua mantenduz,…
Tratu txarren egoeretan, haurra babesteko, Erakunde publikoek familiaren barneko bizitzan derrigorrezko esku-sartzea izan behar dute. Esku-sartze hau askotan gurasoen borondatearen kontra, haien seme-alabekin dituzten arazoen kontzientziarik ez dutelarik eta egoera aldatzeko eta hobetzeko motibazio desegokia dutelarik egin behar da. • Guraso hauek errespetatu eta lagundu nahi badiegu, ezin dugu haurren tratu txarren gaia sinplifikatu, ezin dugu pertsona ona eta txarren arazoa kontsideratu, konplexuagoa den zerbait baino. (Gómez Pérez, 2002). 2.8.2. Tratu txarrak familiaren barnetik desagertarazteko estrategiak. a)Larrialdietarako telefonoa: gurasoek laguntza eska dezaten. Profesionalek gainbegiratutako bolondresek atenditzen dute. b)Larrialdietarako haurtzaindegiak: haurrak aldi baterako uzteko. c)Etxean auxiliarrak egotea: amak ezin duenean etxea antolatzeko prestatuta dauden pertsonak.
d)Terapeuta auxiliarrak: Haurtzaroari Arreta eskeintzeko Zerbitzuek aukeratutako pertsonak dira. Tratu txarrak ematen dituzten gurasoei laguntza eskeintzen diete elkarlanaren bidez eredu osasuntsuagoak proposatuz. e)Psikoterapia: tratu txarrak ematen dituzten gurasoek orokorrean gabezi afektiboak izan dituzte haien bizitzan zehar, horregaitik terapia arin bat eraginkorra izatea zaila da. Tratamenduak helburu zehatzak eta mugatuak izango ditu eta edozein terapia hasi aurretik bezeroaren eta familiaren diagnostiko psikiatrikoa egingo da. f)Bikote eta familiarentzat terapia: guraso biekin psikoterapeuta bi (sexu bakoitzeko bana) lanean egongo dira haien sentimenduak adierazten eta elkarri entzuten ikasteko, inoiz onartu ez dituzten arazoak ere onartzen eta konpontzen laguntzeko. g)Guraso eta seme-alaben arteko elkarreragina: euren arteko elkarreragina aztertuz gero, gurasoek hobekuntzak eta konponbideak landu ditzakete terapeutaren laguntzarekin.
h) Taldeko tratamendua: oso emaitza onak izaten ditu, bikotekin osatuta daudenean aita edo ama bakarrekin osatuta daudenean baino emaitza hobeak lortuz. i) Tratamendua egoitzetan: tratamendua sendotzeko ahalegina da, haurraren etorkizun ona ziurtatzeko. Haurra zentruan bizi da, zentruaren tutoretzapean eta, apurka, gurasoekin gero eta denbora gehiago pasatzen du, gurasoek haien zaintzaren ardura hartzen dutenean. Egoitzen programek gurasoei ere zaintza eta hezkuntza metodo hobeak erabiltzen irakasten dizkie, guraso eta seme-alaben arteko lotura afektiboak estimulatuz. 2.8.3. Txarto tratatutako adintxikikoarekin egin beharreko terapia. Tratu txarrak ematen dituztenekin lan egitea garrantzitsua da baina funtsezkoena txarto tratatutako haurra zaindu eta tratatzea da, bere oinarrizko eskubideak errespetatu daitezen.
Kasu hauetan beste egoera batzuetan baino garrantzitsuagoa da hezitzaile edo irakasle eta haurraren arteko konfidantzazko harremana ezartzea, kontu handiz ibiliz. Haurreskoletako umeekin marrazki, ipuin eta jolasen bidez arituko gara. * Txarto tratatutako haurrarekin tratamendua planteatzean kontuan hartu beharrekoak: - haurraren mugak ezagutu, - familia osoa aztertu, profesional desberdinen talde baten lanaren bidez eginez, - haurrak esandakoaz fidatu, nahiz eta batzutan erratzeko arriskua izan, haurra defentsarik gabe dago eta, - elkarrizketa toki pribatu eta lasaian egin, profesionalak haurrarekiko enpatia izan behar du, - segurtasuna trasmititu, lasaitasunez erreakzionatzen dugularik, - hurbil jesarri, gozotasunez jokatu,bere antsietatea eta beldurra murrizteko,
- bere adinari egokitutako hizkuntza maila erabili, komunikazio egokia dugula ziurtatzeko, - berari laguntzeko ahal dugun guztia egingo dugula esan, bakarrik senti ez dadin, - bere sentimenduak eta zirrarak errespetatu eta berari ulertzen diogula trasmititu, - erruduna ez dela trasmititu eta kontatzeko gai izan dela baloratu guganako izan duen konfidantza eskertuz, - momentuz beste pertsona batzuekin horretaz ez hitz egiteko aholkatu, bere inguruko pertsona eta egoerei buruz argibidea lortu berari hobeto laguntzeko, - txarto tratatutako haur guztiek ez dituzte sintoma berdinak, erruduntasuna eta lotsa sentitzea orokorra den arren, - txarto tratatutako haur guztiek ez dituzte arazoak garatzen. Haurtzaroko abusu sexual kasu batzutan haurrek ez dute sintomarik aurkezten. (Haur asintomatikoak), (Finkelhor, 1989). - haurrek tratu txarrak edota abusuak konfidantzazko pertsona batengandik hartzen dute orokorrean eta horrek, haien
bizitzarako konfidantza apur dezake. Profesional edo erakundeekiko ere mesfidantza senti dezakete. - ekintza traumatiko guztiek orbain psikologikoa uzten dute haurrarengan, helduaroan bere bizitzako egoeren arabera zabaldu daitekeen ala itxita mantendu daitekeen orbaina. (Echeburúa eta Guerricaechevarría, 2000). - Eskuhartzeko protzesuaren 1. pausua ebaluaketa psikologikoa egitea izango da, gero ebaluaketa horretan oinarritutako tratamendu indibidualizatua planteatzeko. Tratamenduaren helburu orokorrak ondokoak dira: - haurrak erruduna ez dela ulertu eta senti dezala, bere amorrua eta lotsa adierazi ahal izanik, - gertatutakoa helduen erantzukizuna izan dela ulertarazi behar zaio eta bere garapen egokia lortu. - Txarto tratatu dionak barkamena eskatzea lortzea interesgarria da biktimaren tratamendurako.
- Berriro gertatuko ez zaiola ziurtatu behar dugu eta argi dugunean haurrari ere trasmitituko diogu. - Luzaroko tratamendu programa bat hasi orduko gurasoen partehartzea lortuko dugula ziurtatzea komeni da, beraiek ere tratatu daitezen eta haurraren tratamendua oztopatu ez dezaten. a) Krisialdiaren tratamendua: haurra ospitalean dagoen bitartean terapeutak jolasa izango du komunikatzeko bide egokia. Terapeutak konfidantza landu behar du batzutan gurasoek haurrak ezer esan ez dezan terapeutarekiko mesfidantza sustatzen diotelako. b) Zainketa fisikoa: lesio fisikoak osatu beharko dira baita garapenaren atzerakuntzaren bat sortu ote duten aztertu ere. c) Eguneroko zaintzaren eta eskolaren terapeutika.
Irakasleek sintomak detektatu ondoren haur hauei pauta batzuk jarraituta lagun diezaiekete: - Autoestimu ona eta harremanetan konfidantza garatuz, maitasuna merezi dutela ahoz eta ekintzen bidez trasmitituz. - Haur hauek besteek onartzen ez dituztela uste dutenez, jokabide desegokiak izaten dituzte, besteen arbuioa lortuz eta horrela haien espektatibak konfirmatuz. - Haien sentimenduak eta iritziak asertiboki adierazten irakatsi behar zaie. - Haurren gaitasunak erakusteko aukerak eskeini, zerbait dakitela dakigunean galdetuz eta haien partehartzea errefortzatuz. - Haurren iritziak adierazteko aukerak eskeini, baloratuta senti daitezen eta taldeko partehartzaile senti daitezen. - Haurren erantzukizuna sustatzeko betebeharrak ipini, beharrezkoa denean lagunduz. - Haurren portaera positiboei arreta eskeini, errefortzua eskeintzeko, estigmak kentzeko eta jokabide onak emaitza onak dituztela ikas dezaten. Horrela haien indefentsioa gutxituko dugu.
- Zailtasun edota arazo sintomaren baten aurrean arrazoiak eta haurraren sentimenduak sakonean aztertu laguntza eskeintzeko. - Haurren tratu txarretan hezkuntza arlotik ere eskuhartuz gero, hezkuntzaren helburuak betetzeko testuingurua sortuko du. - Eskolan haurrak eredu positiboak ikas ditzake irakasle eta ikaskideengandik eta, behar duenerako, laguntzaile berezi bat izango du. d) Eskolan dauden haurrekin eskuhartzea. Haurraren adina eta bere garapen ebolutiboa kontuan hartu beharko dira eskuhartze protzesuetan. 0-7 urteko umeekin eskuhartzean gurasoekin edo tutoreekin eskuhartzea ere funtsezkoa da. Kasu guztietan, teknika eta metodo mota desberdinak erabili ahal izango dira. Esate baterako: - banakako eskuhartzeak: elkarrizketak, jolas saioak,… ,
- sentimenduen adierazpenerako tratamendu bereziak, - gizarte trebetasunak lantzeko teknikak: asertibitatea, - autobabesa eta prebentzio teknikak: sekretu onak eta txarrak desberdintzea, - hitz eginez, bere sentimenduak hobeto adierazi ditzake, komunikatzea lortuz, - marrazketaren bidez tentsioei aurre egiten die eta bere istoriaren protagonista sentitzen da, - idazketak sentimenduak eta bizipenak adierazten eta askatzen laguntzen dio, - jolas terapeutikoak ere haurrari bere sentimenduak ezagutzen, identifikatzen eta ahoz adierazten laguntzen dio. Horrela bere sentimenduak, jokabideak eta gatazkak hobeto ulertu eta maneiatu ditzake.