10 likes | 175 Views
Uribe. Eskualdea. Comarca. URIBEKO ORRIA. Informativa Comarca Uribe. Urtea: 0 – Boletin zk.: 2 Uribe Eskualdea. 2.011ko apirilaren 1a
E N D
Uribe Eskualdea Comarca URIBEKO ORRIA Informativa Comarca Uribe Urtea: 0 – Boletin zk.: 2 Uribe Eskualdea. 2.011ko apirilaren 1a Año: 0 – Boletín nº: 2 Comarca Uribe 1 de Abril de 2.011 JARDUNALDIAREN BALORAZIOA “INFORMAZIO GEHIAGO” Martxoaren 24an Uribe Eskualdeko profesional asko eta beste Eskualde batzuetako profesional batzuk Landatxuetan elkartu ginen Uribe Eskualdeko XVIII. Prestakuntza Jardunaldia dela eta. Uste dut Jardunaldian argi geratu zela gaur egungo erronka gure antolaketa asistentzialean aldaketak sartzea dela, gure gizarteak izan dituen aldaketei erantzuten dietenak, hain zuzen. Ezin dugu erantzun bera eman (aurrez aurreko zita medikuarekin) gure pazienteen eskaera guztien aurrean. Argazkiak 10.000 KONTRAKO GERTAERA GUTXIAGO IZATEKO KANPAINA “INFORMAZIO GEHIAGO” URIBE ESKUALDEA PRESIOAGATIKO ULTZERAK Osakidetzako 2003/2007 Kalitate Planaren arabera “osasun asistentzian pazienteen segurtasuna hobetzea” da helburu zehatzetako bat. Horri lotuta zenbait lan-lerro eta lortu beharreko helburu zehaztu ditu Planak. Horien artean nabarmentzekoa da “prebenitu daitezkeen kontrako gertaerak prebenitzeko eta aitortzeko planak ezarri eta jarraipena egitea. Ondokoak dira prebenitu daitezkeenak: istripuak, presioagatiko ultzerak, medikazio hutsegiteak, transfusio erreakzioak etab.” Uribe Eskualdeak 10.000 kontrako gertaera gutxiago izateko kanpainarekin bat egiten du, zainketari lotutako kontrako gertaerak gutxitzeko helburuarekin: presioagatiko ultzerak. HERIOTZA ZIURTAGIRIAK 2011 “INFORMAZIO GEHIAGO” Duela gutxi sinatu da “ Justizia eta Herri Administrazioko Sailburuordetzaren eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren arteko lankidetza hitzarmena, Heriotza kasuen aurrean Jarduerak Koordinatzeko”. Hitzarmen honek 2009koa ordezkatzen du eta aurreikusten dugu 2012ko abendura arte indarrean egongo dela. “Lankidetza hitzarmen honen helburua da heriotza kasuetan Auzitegi-Medikuntzako Euskal Erakundearen eta Osakidetzaren artean jarduera koordinatzeko antolakuntza jarraibideak ezartzea: hori guztia batetik Herri Administrazioak hildako pertsonaren senitarteko eta hurbilekoen aurrean jarduera eraginkorragoa eta gizatiarragoa izan dezan eta bestetik, kasuan kasu, heriotzaren balizko jatorri kriminalaren oinarririk gabeko susmoak saihesteko” Laugarren klausulak gure inguruan ohikoena den “OSPITALEZ KANPOKO BEREZKO HERIOTZA” kasuetarako jarduera zehazten du. TIRA ERREAKTIBOEN KONTSUMOA “INFORMAZIO GEHIAGO” 2010eko ekainean Erizaintzako Zuzendaritzak tira erreaktiboen inguruan bidalitako erakunde barruko oharrak emaitzak ekarri ditu. Ohar hartan zentroei gogorarazi genien 2. motako DMaren Praktika Klinikoko Gidan jasotakoaren arabera ematea tira erreaktiboak paziente horiei. Horren ondorioz, Eskualdean %3,72 jaitsi da tira erreaktiboen kontsumoa. 2011n Gida horren arabera jarraituko dugu lanean eta espero dugu emaitzak are hobeak izango direla. Neurri horrek hobekuntzak ekarri ditu pazientearen atentzioaren kalitatean, batetik ebidentzia zientifikoan oinarritzen gara eta bestetik baliabideak hobeto erabiltzen ditugu. Honekin batera 2010eko ohar informatiboa bidaltzen dizuegu Maruriko Kontsultategiaren irekiera 2011ko martxoaren 28a Irekieraren argazkiak