280 likes | 473 Views
KALE ERABILERAREN NEURKETA. ZUMAIA. 2006ko neurketa. Euskara gaitasuna eta erabilera. Erabileraren bilakaera (2000-2006). Zonaldekako erabilera. Zonaldekako erabileraren bilakaera. Euskararen erabilera adin taldeen arabera. Erabileraren bilakaera adin-taldeka.
E N D
KALE ERABILERAREN NEURKETA ZUMAIA 2006ko neurketa
Espero daitekeen erabilera -isotropiakoa- (adibidea) Euskararen ezagutza mailaren arabera, espero daitekeen erabilera kalkulatzen da. Hau da, ezagutza hainbestekoa izanik, euskaldunak euskaldunekin elkartzeko ze aukera dagoen aztertzen da (bikotekako, hirukotekako, eta laukotekako elkarrizketetan); alegia, euskaraz hitz egitea estatistikoki zenbatean den posible. Horretarako, gure hipotesian, euskaldunak euskaldunekin elkartzen direnean BETI euskaraz mintzatuko direla suposatuko dugu; egoera baikorrena, beraz. Hipotesi horri jarraituta, ezagutzaren eta erabileraren arteko erlazioa aztertuko dugu. Adibide bat:
Espero daitekeen erabilera -isotropiakoa- (adibidea) Eman dezagun laukote batean (A, B, D, eta C) hiru elebidun ditugula: A, B, eta D. Laukote horretan euskararen ezagutza % 75ekoa da, lautik hiru baitira euskaraz hitz egiteko gai. Azter dezagun jarraian euskararen erabilera konbinaketak eginaz: EUSKARAZ: AB, AD, BD; ABD GAZTELANIAZ:AC, BC, DC; ABC, BDC eta ADC Ondorioa garbia da: hamaika taldetatik6 bikote, 4 hirukote eta laukote 1lau taldetan arituko dira euskaraz 3 bikotetan eta hirukoteko batean. Hau da, taldeen % 36,4ean arituko dira euskaraz.
Espero daitekeen erabilera (isotropiakoa) eta kalean neurtutakoa
Erabilera indizea% 58 da. 2000tik 2006ra, apalki bada ere gora egin du erabilerak; 2,2 puntu igo da. • 2) Zonaldeka: • Amaia Plazatik itsasargira bidean jaso da erabilera altuena (% 64) • Erdialdeko erabilera 4,5 puntu baxuagoa izan da (% 59,5). • Erabilera baxuena, berriz, zubiaz bestaldera jaso da (% 52). • 2000n ere zubiaz bestalderako gunean erabilera baxuena. Altuena, aldiz, erdialdean jaso zen (amaia plazatik itsasargira baino 10 p. altuagoa). • 3) Adin-taldeka:haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak (% 80); ondoren gazteak, 15 p. gutxiagorekin (% 65). Gutxien, berriz, helduak (% 46), adinekoak baino 7 puntu gutxiagorekin. ONDORIO NAGUSIAK (I)
ONDORIO NAGUSIAK (II) • Bilakaera adin-taldeka (2000-2006): • Haurrengan, bilakaera positiboa izan da (8 p. gora). • Gazteengan ere, goranzko bilakaera gertatu da (12,5 p.). • Helduen eta adinekoen erabilerak, apalki bada ere, behera egin du (3 p. eta p.1, hurrenez hurren). • 4) Sexua: gizonezkoekemakumezkoekbaino euskara erabiltzeko joera handixeagoa (2,5 puntuko aldea); aldea ez da esanguratsua. • Haurren presentzia: eragile garrantzitsua, haurrak presente izanik • erabilera nabarmen igotzen da (35 puntu). • 2000n ere joera bera, baina aldagaiaren eragina apalagoa. • Haurrak mintzakide direnean (elkarrizketan zuzenean parte • hartzean), erabilerak nabarmen gora; bereziki haurren beraien artean. • Haurraren presentzia soilak badu eragina nagusien erabileran.
ONDORIO NAGUSIAK (III) 6) Taldearen osaera: adin-talde ezberdinekoen artean erabilera altuagoa jaso da. haurren arteko eta gazteen arteko elkarrizketetan jaso da erabilerarik altuena. helduen artean, berriz, erabilerarik baxuena. 7) Espero zitekeen erabilera (% 45) kale neurketak jaso duen erabilera erreala baino 13 p. baxuagoa (% 58). Inguruko herrietan ere (Getarian izan ezik) joera bera.