140 likes | 638 Views
4. Gaia: LURRA, GURE ETXEA. Lehen Hezkuntza 2.zikloa 3. maila. LURRA. Zer objektu gogorarazten dizu Lurrak, espaziotik begiratuta?
E N D
4. Gaia: LURRA, GURE ETXEA Lehen Hezkuntza 2.zikloa 3. maila
LURRA • Zer objektu gogorarazten dizu Lurrak, espaziotik begiratuta? Lurrak esfera bat dirudi, espazioan igeri dagoen baloi baten edo puxtarri baten antzekoa da. Ura urdin ikusten da; eta zapaltzen dugun lurra, arrea edo marroia da. Berdeak diren baso handiak ere bereizten dira, eta laino zuri-zuriak ikusten dira espaziotik begiratuta.
Lurraren zatiak Lurra hiru zatitan banatzen da: atmosfera, hidrosfera eta litosfera. • Lurra aire geruza batez inguratuta dago; atmosfera deitzen diogu. • Lurraren azaleraren zatirik handiena urez estalita dago. Ozeanoetako, itsasoetako, ibaietako, aintziretako edo iturburuetako urak hidrosfera osatzen du. • Lurrak kontinenteak eta uharteak osatzen ditu; horietan bizi gara pertsonak, animaliak eta landareak. Ozeanoetako, itsasoetako eta aintziretako ur azpian ere badago lurra. Lur hori guztia litosfera da.
KONTINENTEAK: Sei lur eremu handi dira: 6 -Europa -Asia -Afrika -Amerika -Ozeania -Antartika OZEANOAK: Lurra estaltzen duen ur gaziaren zati bat osatzen dute. Bost ozeano daude: 5 -Atlantikoa -Barea, -Indiakoa -Artikoa -Antartikoa. mundua
EGUZKI SISTEMA Eguzki sistema unibertsoaren zati txiki bat da, eta bertan daude kokatuta Lurra eta beste argizagi batzuk: • Lurretik gertuen dagoen izarra Eguzkia da. • Zortzi planeta daude Eguzkiaren inguruan biraka: Merkurio, Venus, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. • Planeta batzuen inguruan sateliteak dabiltza biraka. Adibidez, Ilargia Lurraren satelitea da.
EGUZKI SISTEMA 1.Merkurio, 2.Venus, 3.Lurra, 4.Marte, 5.Jupiter, 6.Saturno, 7.Urano eta 8.Neptuno EGUZKIA
Astroak eta unibertsoa • Lurraz gain, espazioan beste planeta eta objektu batzuk ere badaude, izarrak eta sateliteak, besteak beste. Espazioan mugitzen ari diren gorputz horiei astroak edo argizagiak deritze. • Izarrak argia jaurtitzen duten astro handiak dira. • Planetak berezko argirik ez duten astroak dira. • Sateliteek ez dute berezko argirik, eta planeten inguruan mugitzen dira. • Argizagi guztien multzoa eta horien espazioa unibertsoa da.
LURRAREN MUTURRAK IPAR POLOA HEGO POLOA
PUNTU KARDINALAK I E M H
atmosfera hidrosfera translazio