680 likes | 1.07k Views
Gerra zibila. Errepublikatik gerra zibilera Gerra zibila Euskal Herrian Gerra zibila Lea Artibain.
E N D
Gerra zibila Errepublikatik gerra zibilera Gerra zibila Euskal Herrian Gerra zibila Lea Artibain
1931ko apirilaren 12ko udal-hauteskundeetan alderdi errepublikarrek irabazi zuten probintzietako hiriburu gehienetan. Orduan, Alfontso XII.aren erregimena erori zen, erregeak alde egin zuen eta, bi egun beranduago, apirilaren 14an, eta Eibar izanik Errepublika aldarrikatu zuen lehenengo herria, Bigarren Errepublikako garaia hasi zen BIGARREN ERREPUBLIKATIK GERRA ZIBILERA
1931ko Konstituzioa: Apirilaren 14an eratutako behin-behineko gobernuak hasteskundeak deitu zituen ekainaren 28rako, Gorte Konstituzionalak osatzeko eta konstituzio berria egiteko. Hauteskundeetan errepublikazaleen eta sozialisten arteko koalizioak irabazi zuen eta kutsu ezkertiarra zeukan konstituzio berria idatzi zuten. Testu konstituzionalak hurrengo puntuak jasotzen zituen: Biztanleen askatasun eta eskubideen aldarrikapena. Herriaren subiranotasuna. Berdintasunezko sufragio unibertsala, emakumeentzat bozka eskubidea zuena. Izaera berezia zuten eskualdeetako autonomia izateko eskubidea. Gurtza-askatasuna eta Estatuaren eta Elizaren arteko banaketa. BIGARREN ERREPUBLIKATIK GERRA ZIBILERA
Espainiako arazoak: 1931an sortu zen II.Errepublika arazo ugariekin etorri zen, hauen artean hurrengoak direlarik aipagarri: Erregetzaren aldekoak ziren elementuen iraupena. Ezker eta eskuinaren estremismo politikoa. Pobrezia eta gizarte zein lan gatazkak. Erlijio eta militar kontserbadurismoa, ezkertiar alderdi errepublikarren politika progresista eta konstituzio berriaren kontra zegoena. BIGARREN ERREPUBLIKATIK GERRA ZIBILERA
Azañaren biurtekoa (1931ko urria-1933ko ekaina): Azañak zuzendutako biurteko ezkertiarra erreformista ere deitu izan da, gobernu errepublikar-sozialistak erreformen egitasmo handia jarri baitzuen martxan, Espainian eta Euskal Herrian zeuden arazoei irtenbidea emateko asmoz. Erreformek ondorengo helburuak jasotzen zituzten: Elizaren boterearen ezabaketa. Euskal Herriak eta Kataluniak egindako aldarrikapen nazionalisten konponketa. Errepublikarekiko ejertzitoaren leialtasuna. Hezkuntzaren modernizazioa. Nekazaritzaren erreforma. Gobernuaren politika erreformistak ezkerraren eta eskuinaren arteko erradikalizazioa areagotu zuen. BIGARREN ERREPUBLIKATIK GERRA ZIBILERA
Eskuindarren biurtekoa (1933ko azaroa-1936ko otsaila): Errepublikaren aurka zeuden eskuindarrek koalizio garrantzitsua osatu zuten CEDA erakundearekin eta monarkiaren aldekoekin batera. Azaroaren 19ko hauteskundeetan muturreko errepublikarrek eta CEDAk irabazi zuten. Eskuindarren gobernuak hartutako erabaki atzerakoien artean 1932ko abuztuan errepublikaren kontrako kolpean, Sanjurjada izenez ezagutzen dena, atxilotutako militarrak eta monarkiaren aldekoak aske utzi zituen lege bat zegoen. Halaber, nekazaritzaren esparruko kontraerreforma jarri zen martxan eta 1932tik aurrera egindako lorpenak bertan behera geratu ziren. BIGARREN ERREPUBLIKATIK GERRA ZIBILERA
Beraz, politikan, gizartean eta gutxiengo nazionaletan gatazkak larriagotu eta erredikalizatu egin ziren. Adibide bezala 1934ko urriko greba iraultzailea daukagu (errepresioaren ondorioz 1.300 hildako eta 15.000tik 30.000ra persona kartzelaratuak estatu osoan). Ezkertiarren eta eskuindarren arteko tentsioa gero eta handiagoa zen eta eztanda egitera zihoan une batetik bestera. Fronte Popularra (1936ko otsaila-ekaina) 1936ko hauteskundeetan Fronte Popularrak (ezkerreko alderdien koalizioak) irabazi zuen. Gobernu berrien helburuak: eskuineko gobernuaren errepresioaren biktimentzako amnistia, nekazari pobreen egoera hobetzea, Kataluniako Autonomia Estatutua berrezarri eta Falangea legez kanpo uztea. BIGARREN ERREPUBLIKATIK GERRA ZIBILERA
Guzti horien aurrean, armadako kontserbadoreek eta monarkikoek jazarraldi militarraren prestamenak azkartzea erabaki zuten, Nafarroa konspirazioaren gune garrantzitsuenetariko bat izanik. Uztailaren 17an Marokon eta 18an Penintsulan gertatu zen Franco jeneralak zuzendutako altxamendu nazionala. Gerra Zibilaren hasiera zen, anai-arreben arteko gerra. BIGARREN ERREPUBLIKATIK GERRA ZIBILERA
Konspirazioa eta matxinatzea: Gerra Zibila estatu-kolpe moduan hasi zen, 1936ko uztailaren 18an hain zuzen. Jazarraldia, berez, egun bat lehenago gertatu zen Marokon Francisco Franco jeneralaren gidaritzapean. Militar batzuek Errepublikari leial irautea erabaki zuten; beste hainbat, ordea, matxinatuen alde jarri ziren. Euskal Herriari dagokionez: Arabako eta Nafarroako kuarteletan agintzen zuten militarrak Errepublikaren kontra altxatu ziren, inolako eragozpenik gabe. Bizkaian armada ez zen altxatu. Gipuzkoan eta, zehazki hiriburuan altxatu ziren militarrak garaituak izan ziren. Beraz, hego Euskal Herria bi zonatan banatu zen, altxatuen aldekoa eta errepublikaren aldekoa. GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN
Gerra Nafarroan: Nafarroan ez zen gerra-egintzarik izan, ezta kostaldeko probintzietan izan ziren gudaldi ospetsuen antzekorik ere. Hala eta guztiz ere, nahiz eta gerrak berak dakartzan sufrimenduak eta indarkeria odoltsuak ez zituzten jasan, nafar askok pairatu behar izan zuten errepresioa izugarri gogorra izan zen. Bestaldetik, Nafarroa izan zen Estatuko lurralde bakarra non, 1936ko uztaila hartan, jazarraldi militarrarekin batera hainbat zibil altxatu ziren. Matxinatze hori ez zen, jakina, batere espontaneoa izan: karlistek antolatu zuten. Mugimendu hori erlijio katolikoaren defentsaren alde agertu zen. Horrela, matxinaldia hasi zen egun hartan, uztailaren 18an alegia, altxatuek berehalako arrakasta izan zuten Nafarroa osoan. GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN
Gerra Araban: Araban jazarraldiak lehen unetik bertatik izan zuen arrakasta. Araban konspirazioa aurrera eramateko ardura Camilo Alonso Vega militarrak hartu zuen. Uztailaren 19an gerra-egoera deklaratu zuen. Pixkanaka, matxinatuak atxikimenduak jasotzen joan ziren, eta hiriburuaren kontrola eskuratzearekin batera, Arabako beste lurraldeetara ere zabaldu zen. Gerra Gipuzkoan: Gipuzkoan, jazarraldia aurrera eraman behar zuten militarren artean hasieran egon ziren zalantzak direla kausa, matxinatzea uztailaren 21ean gertatu zen. GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN
Uztailaren azkeneko egunetan, Loiolako kuarteleko matxinatuak kuarteletik irten eta hirigunera abiatu ziren Donostia menderatzeko asmoz baina herri xumeak aurre egin zien eta altxatuak menderatzea lortu zituen. Ordurako, Nafarroatik etorritako tropa irregularrek eta karlistek hasita zuten Gipuzkoaren aurkako erasoa. Bi indarren artean zegoen desoreka nabarmena zen: Irailaren 4an matxinatuek Irun menderatu zuten eta Frantziako muga itxi zuten. Irailaren 13an Donostia menderatu zuten. Handik aurrera, Gipuzkoako bailarak okupatzen joan ziren: Azpeitia, Azkoitia, Elgoibar, Oñati, Aretxabaleta, Arrasate, Mutriku eta Bizkaiko mugan Ondarroa. GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN
Gerra Bizkaian: Euskal Herrian, gerraren azken fasea matxinatuek Madril eskuratzeko egin zuten saiakeraren ondoren hasi zen, hau da, 1936-37ko neguaren ondoren. Izan ere, Mola jeneral matxinatuak 1937ko martxoaren azken egunetan "Iparraldeko Kanpaina" delakoari hasiera ematea erabaki zuen. Horretarako, jakina, betebeharreko lehen urratsa Bizkaia eskuratzea zen. Kanpaina hori aurrera eramateko, matxinatuek nazioarteko laguntza izan zuten: Alemaniako Kondor Legioa eta Italiako Brigadak. Nazien eta italiarren laguntzak aireko nagusitasuna ekarri zien matxinatuei. Borroketan 40.000 eta 60.000 pertsona inguruk parte hartu zuten bando nazionalean (Gipuzkoako kanpainan 7.000 baino ez ziren izan). Euskal Gudarostean deritzonean, 40.000 pertsona inguruk borrokatu zuten. GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN
Bizkaian, ordura arte, gerran, inoiz erabili ez zen "teknika" berri batez baliatu ziren altxatuak: biztanleria zibilaren aurka bonbardaketak egiteari ekin zioten, ikara eta izua sortzeko. Eta hala, Durango, Gernika, Otxandio edo Bilboko populazioaren kontra aritu ziren. Erasoaldi nagusia 1937ko martxoaren 31n hasi zuen Molak: 1937ko martxoaren 31n Durangoko bonbardaketa. Apirilaren 20 eta 23 bitartean, nazionalek Elorriora iristea lortu zuten; bidea irekita zuten Elgeta, Eibar, Markina, Durango, Lekeitio, Gernika eta Bermeora iristeko. Ekainean "burdin gerrikoa" apurtu zuten. Bilboko atarian zeuden. Ekainaren 19an Bilbo nazionalen eskuetan erori zen. Uztailaren 2an Bizkaia konkistatua zuten nazionalek. GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN
1936ko otsaileko hateskundeak: 1936ko udal hauteskundeak ospatu zirenean, eskumako indarrek, erreketeek, monarkikoek edota karkistek, botere gutxi zuten Markinan. Horren islada dugu hauteskundeetako emaitzetan: EAJ-koek alkatea eta bost zinegotzi. Frente Popularrak hiru zinegotzi. Gatazkak iraun zuen bitartean, herriko eskuinekoek momentu latzak bizi zituzten: batzuk kartzela, beste batzuk herritik alde egin behar izan zuten, eta egon ziren ere markinarrek laguntzaz ezkutatuta egon zirenak. GERRA ZIBILA LEA ARTIBAIN: MARKINA-XEMEIN
Frankistek Markina bereganatu zutenean, 1936ko apirilaren 27an, egoera erabat aldatu zen eta errepublikari leialak izan zirenek sufritu zuten frankisten errepresioa. Gerra hasieratik 1936ko abendura arte: Gerra hasieratik urrira arte giro lasaia bizi zen Markinaldean. Irailetik aurrera giro gerra hedatzen hasi zen, frankistak, Gipuzkoa bereganatu ondoren, Markinaldeko mendietara heldu zirenean, hau da Akarregi, Kalamua eta Urkaregi inguruan agertu zirenean. Urrian zehar gerra giroa gehiago nabarmendu zen, ondorengo gertaeretan adierazgarri zirelarik: GERRA ZIBILA LEA ARTIBAIN: MARKINA-XEMEIN
Sortu berriko Euzko Gudarostean Markinako eta Xemeingo gazte asko alistatu ziren. Errepublikaren Defentsarako Herri Batzordearen sorrera. Gipuzkoa eta Bizkaiko zati bat frankistaren eskuetan jaustearen ondorioz, jende asko pasatu zen Markinatik gerratik ihesi. Frontea Markinaldeko inguruko mendietan finkatuta geratu zen zazpi hilabetez. Frontea egonkortu zenetik milizianoen eta gudarien batailoi ugari Markinaldera heltzerakoak herriaren bizimodua aldatu zuen: Besteak beste herriko komentuak errepublikaren aldeko tropen kuartel bihurtu ziren. Patrokua eta Munibe Jauregiak ere kuartel, kartzela eta odol ospitale bihurtu ziren. Babeslekuak egokitu ziren bonbardaketengandik babesteko. GERRA ZIBILA LEA ARTIBAIN: MARKINA-XEMEIN
1936ko abendutik 1937ko apirila arte: Abendutik aurrera gogortu egin ziren Bizkaiaren aurkako erasoak, baita Markinaldean kokaturik zeuden tropen aurkako erasoak ere. Horren ondorioz, markinarrek eta xemeindarrek beldur gehiagorekin bizi behar izan zuten: Inguruko mendietatik botatzen zituzten obusengatik. Baita ere hegazkin frankisten bonbengatik. 1937ko apirilan zehar, Elorrio, Eibar, Durango eta Gernika frankisten kontrolpean jausten dira. Markina-Xemein, gerra hasi zenetik bederatzi hilabete eta gero, apirilaren 27an. GERRA ZIBILA LEA ARTIBAIN: MARKINA-XEMEIN
1936ko otsailean izan ziren udal hauteskundeak eta Mutrikun alderdi abertzaleak irabazi zituen. 1936ko uztailaren 18an lehertu zen gerra Espainian eta poliki-poliki terrenoa irabaziaz Francoren tropek lurralde guztia bereganatu zuten. Abuztu aldera iritsi ziren Donostia, Pasaia eta inguruetatik ihesi zetozenak, bataren eta bestearen familiakoak edo lagunak. Irailean gauzak okertzen joan ziren, CNTkoak iritsi ziren eta Agustinetako komentua hartu nahi izan zuten euren kuartel gisa erabiltzeko. Itsasotik eta lehorretik egin ziren erasoak eta Francoren tropei bidea eragozteko Debako zubia botatzen saiatu ziren. Langatik Kalbaixo gainera egon zen frentea herrira jaitsi zen eta haien atzetik Irailaren 27an sartu ziren tropa nazionalak Mutrikun. GERRA ZIBILA LEA ARTIBAIN: LA TOMA DE MUTRIKU
Ondarroa faxisten eskuetan jausi aurreko egunetan herritarren benetako exodo bat burutu zen, gizonik gehienak herritik alde egin baitzuten, lurrez eta itsasoz. Bien bitartean, errepublikaren aldeko indarrek zubi zaharra eta berria suntsitu zituzten, faxisten aurrera egitea nolabait geldotu edo oztopatu nahian. Hala ere, hauek Mutriku hartu zuten irailaren 27an.Urriaren 3an tiro zalaparta entzun zen Ondarroa eta inguruetan. Gorriek Asterrikatik eta faxistek Santa Kutzetik, Ondarroa kanoikadapean gelditu zen. Bien bitartean, erreketeak Santa Kutzetik San Juan Txurrura jaitsi ziren. Aitte Pireriko eskaileretatik behera ibaiko basatzan sartu zuten monarkikoen bandera hori-gorria , “Viva Vizcaya Española” oihukatuz. Goizeko hamaikak ziren. Elizako kanpaien hotsak herrian barreiatu ziren, faxisten etorrera agurtuz. GERRA ZIBILA LEA ARTIBAIN: LA TOMA DE ONDARROA
Gerrako Flashak: Mutriku • “Setienbrian 21ian ailau zian republikanuak atzeazka. Haiei esaten ginun CNTkuak. Langa aldetik ihesi etorri zian euren oilo ta lapiko ta guzti. Itxuraz jatekua eitteko lekua nahi zeuen eta komentua etxe haundixa ikusi zeuenian hantxe sartu nahi zeuen”. • “Orduan mojak kanpaiak joten hasi zian eta jendia izututa eta eon zan. Batzuek “Necesitamos sitio para hacer comida” eta bestiak “dejarles solas” eta horrela egon zan reboluzio txiki bat”.
Gerrako Flashak: Mutriku • “Irailaren 27an eguerdi aldea pasa zian gure kaletik Samikolla aldea milizianuak. Asko. Tropan formauta. Gizonak eta emakumiak. Guretzako berrixa zan emakumiak armauta ikustia. Fusilak eta pistolak eta balaz betetako korreak bular aldian trabes jarrita eta, galtzakin, gizonak bezela. • Egun horretan barkuak kainonazoka jardun zuten Alkolea aldetik Debako zubira, zubia botatzeko ta tropa nazionalei biria mozteko”.
Gerrako Flashak: Mutriku • “Han datoz, han datoz! Biria ez da zabal-zabala baina nahiko betian etorri zian soldauak, Francoren aldekuak, armekin leihoetara apuntatuz. Gure etxeko miradoretik bala sartu zan eta gero, koltxoiak eta jartzen genduzan balak ez sartzeko. • Amona oso zarra zan, aurreko gerrak ezaututakua eta “hau gurian aldian goorra da” esaten zoan”.
Gerrako Flashak: Mutriku • “Ni etxea abiatu nitzan eta tropak zetozen Barren kaletik. Pasaran, ofizial bat gelditxu eta esan zian “Viva España”, ni ixilik; berriz ere “Viva España”, ni ixilik eta hirugarrenian “Viva España” eta nik xuabe-xuabe “Viva”. Esan ein bihar, orduan, beste eozer esan balie ere berdin. • Ez nintzan hasarre etxeko portalian sartu nitzanian”.
Gerrako Flashak: Mutriku • “Soldau asko etorri zian ondo preparauta euren banderak aurrean hartuta: falangekoak eta reketienak eta… bandera asko ekarri zitxuen. • Goiko Plaza bete-bete einda zeon; euren aldekuak eskumineko guztixak erten zuten, txinurririk ere ez zan gelditu etxian. • Eskerrak argirik ez zeon eta inor akordatu gabe etxea jun nitzan”.
Gerrako Flashak: Ondarroa • “Esaskun herritxar batzuk Antiure jungo zile eta beste batzuk Santa Kutzea eta eskapateko hortik, ze tiroteu hortixek izango zala. Eta beste etxea pasa giñanin, ordun gure atxak koltxoik ipini eban bentanetan ixe ez sartzeko etxe barrura. • Atxe ez zan jun gerra, ixe jun zan bañe ez. Ordun gu salbo geatu giñan ze atxe, etxin euan”.
Gerrako Flashak: Ondarroa • “Asterrikako gure baserrian geunden, Urkixan. Nik sei bat urte izango nituen. Soldaduak goizean heldu ziren eta etxe guztia indarrez hartu ziguten. • Gure amak aitari ea zer egin behar genuen galdetu zion eta euskaraz erantzun ziolako soldadu batek fusila zuzendu zion. • Egun horretan beste baserri batera joan behar izan genuen, Eguren baserrira”.
Gerrako Flashak: Ondarroa • “Guk irratiz entzun genuen gerra hasi zela, baina ez genekien noiz eta nola agertuko ziren soldaduak gure herrira eta zer egingo ziguten guri eta gure familiei, orduan, Lekeitioko koba batera joatea pentsatu genuen bertan hobeto gordeta egoteko. Bunkerra bezalakoa zen eta hara joan ginen baina ez ginen denbora askoan egon”.
Gerrako Flashak: Eibar • “Nire amona, Rosario Urzuriaga, Arraten bizi zan; “Txabola” baserrian. 12 urte zituen gerra hasi zenean eta frentea bere etxean suertatu zen, bere etxe aurrean. Frentea bertan zegoenez milizianuak etxean sartu ziren eta danak etxetik bota zituzten. • Frentea 9 hilabetean egon zan bertan eta etxera bueltatu zirenean dana hutsik eta apurtuta zegoen eta bonbak ere bazeuden”.
Gerrako Flashak: Ermua Mallabi • “Zazpi hillabetian egon zan Ermuan “Batallon Ibaizabal”. Frentiak Kalamua eta Intxortan euazenez, estuasunik baeuan DZU! Juaten zian. • 700 bat lagun zian eta Ermuko eta Mallabiko etxe eta baserrixetan euazan sartuta. • Aidian ibiltzen zian; ordena hartzen ebenian, antxintxiketan urten bihar izaten eben”.
Gerrako Flashak: Markina • “Aspiltzeko eskolan gauezala Ondarru aldin tiruk entzuten zien. Markina aldin berez, urrixan bixin sartu zin milizianuk. Maistrie be ondarrutarra zan eta ezin izan eban Ondarrure jun gerri etorrelako eta Txasionin gatu zan. Hamen inguruko frentie Agarretik Giñarrei-Akarreire zan. Hor gatu zin milizianuek eta handiko partetik reketik. Gu Askurriñan eon ginen. Frentiek, balak eta tiruk urrun zeuezen”.
Gerrako Flashak: Etxeberri • “Gu Etxeberrin bizi ginen Urrusolo baserrixen. Tropak Kalamu mendixen izaten ziren eta handik jaurtitzen zituen bonbak. Bala galdu asko be ibiltzen zin handik. Guk gorrixek edo “los rojos” deitzen geuntzien. Egun baten Beide zarreko baserrixe jo eta apurtu ei ban dana bonbiek”.
Gerrako Flashak: Aginaga • “Nire aittitte Aginaga auzoan bizi zan eta Kalamu mendia gorriek hartuta zuten, Urko, berriz, frankisten esku zegoen eta elkarri tiroka jarduten zuten. • Enfrentamendu asko izaten zituzten bi taldeek. Elkar ez zuten ikusten baina zaratak entzuten zituzten. • Soldaduek euren babeslekua arboletan egiten zuten edo trintxeratan. Bunkerretan ere bai”.
Gerrako Flashak: Markina • “Abenduaren 26an, Akarregin Markiña ganian eta Kalamuan, atake ikaragarriak izan ziran egun argi guztian. Bakotxak belarriak eta begiak zur genduzan, noz gañian ikusiko, baña leengo lekuan geratzen ziran eta arñasa pixka bat hartzen zan”.
Gerrako Flashak: Mendexa • “Bi baserri erre zirian Mendixan bonbak bota ebezenian. Gure etxe aurrian kañoiak zegozan, herrijan bertan 7 zeuazan. Guri astua eruan euskuen Asterrikako frentera munisiñoa eruteko eta aitxa eta anaia ebakua egin zirian Francon tropak sartu zirinian. • Soldaduak, gabaz, gure etxera etortzen zirian gitxarria jo eta taluak esniagaz jaten • Egunian zihar hegazkinak entzuten zirian eta gabaz tiruak eta berbotsa ere bai”.
Gerrako Flashak: Lekeitio • “Lekeitioko frentian eon ginan. Milloitik Ateunera arte zegoen frentea eta Lekeitioko eskolapean egiten gendun lo. Gero goizian goiz juaten ginan kamioietan Milloira eta Eizmendira jutia ere tokatu zitzaidan”. • Zazpi hilabete t’erdi pasatu ebezan, ez atzera ez aurrera. Gu mutikoak ginenez, kontatu egiten genduzan eta Urkaraitik Markinara 200 kainonazo botatako egunak izan ziren”.
Gerrako Flashak • “Urberuagan zeuden Rosa Luxenburgo konpainiako soldaduak eta hauek elizak erretzen zituenak zirela esaten zuten. Larruskainen, Amallon, abade bat hil zutela esaten zuten”. • “Ni Kostei basarrixan nauan eta Pedro Kosteikua kanpotik etorri zanian esan zoan abaria hil deue. Abaria Elordin edo eoten zan baina ez zan Mutrikukua”.
Gerrako Flashak • “Txikiñe baserrire jun ziren soldaduak, abadiek han zeuezelako susmue baizeukien, egixe zan gaiña, etxeko jaunek hantxe zuekezan ezkutaute Etxebarriko abadie eta beste batzuk. • Etxeko jaunek esatzen semiai ati zabaltzeko, bitartian, berak abadiei etxetik urteten lagundu ta atzeko piñarixen zier galdu eizin. soldauak etxie errejistrau eta zaratarik ein gabe alde zin”.
Gerrako Flashak • “Ondarru, Berriatua eta Mutriku aldean Frankon soldaduak zeuden eta Markinan nazionalistak”. • “Nik bai ikusi nittun frentiak. Udazkenian hasi eta udaberri aldera arte eon zian Santa Kutz alde horretan, baita Ondarruako kanpoaldeko partian ere reketiak”.
Gerrako Flashak: Durango • “Lainorik gabeko goiza zen, alemaniar Junkerrak agertu zirenean. Gorde-lekua 80 metrora geneukan, baina haraxe heltzeko astirik ere ez ziguten eman. • Bonba txistua lehenengo, eztanda gero! • Alarma-turuita ixildu gabe eta elizako kanpaiak berdin. • Elizan mezatan zeudenak ere garbitu egin zituzten”.
Gerrako Flashak: Durango • “Arratsaldean 5:45 inguruan, berriro jo zuten aire-alarmak. Berriro ere Soriatik zetozen 8 hegazkinek Durango bonbardatu zuten eta beste hiruk Elorrio. • Goizean bezala 15CR-32 ehiza hegazkinak zihoazen bonbaketarien eskolta gisa. • 100 kiloko 22 bonba eta 50 kiloko 54 bonba bota zituzten. • 1937ko martxoaren 31n izan zen”.
Gerrako Flashak: Munitibar • “Gernika bonbardatu zuten egunean Munitibar ere bonbardatu zuten. • Gerrikaitzeko Parasu baserrian bizi nintzan. Hegazkinak nahiko hurbiletik pasatzen ziren, bonbak erotzen ziren eta etxeak sutan zeuden. • Gu Gerrikaitzeko kanpandorrean egon ginen ezkutatuta haur, zahar eta gazte, danak hantxe”.
Gerrako Flashak: Munitibar • “Nire ama arbola baten azpian egon zen ezkutatuta, bera bakarrik. • Gure etxera bonba bat erori zen, etxe erdia apurtu zuen eta sutan jarri zen. Aita, soldadurik ez zegoenean, kanpandorretik jaitsi eta etxera joaten zen sua itzaltzera. • Etxetik alde egin zuten ia denak basoetara eta ahal zuten lekuetara. Zubi azpian ezkutatu zirenak hil egin zituzten”.
Gerrako Flashak: Aulesti • “Aulestin kaltetuenak Malats auzoko biztanleak izan ziren, gerrako hegazkinek meategian zegoen polborina leherrarazi nahi zutelako baina ez zuten lortu. • Gerra garaian Aulestin gerrarientzako artilezko galtzerdi luzeak eginaz ateatzen zuten bizimodua. • Gernika bonbardatu zutenean, aulestiar asko azokara joanda harrapatu zituen”.
Gerrako Flashak: Gernika • “Arratsaldeko lau eta erdiak aldera izan zan. Hegazkin bat ikusi gendun herriari biraka eta hiru edo lau bonba bota ostean Zornotzarako bidea hartu eban. • Andra Mari Parrokiako kanpaiek hiru aldiz jo eben jendea abisatzeko. • Ni sotoetan egin genduzen babeslekuetan gorde nintzen etenbako bonbardaketa ha amaitu arte”.