160 likes | 303 Views
Ikuskapen Zerbitzua. PISA2006 NAZIOARTEKO EBALUAZIOA ZIENTZIETAKO GAITASUNAK BIHARKO EGUNERAKO NAFARROA. Hiru urtean behin egiten da 2000 (Irakurketa) 2003 (Matematika eta Problemen ebazpena) 2006 (Zientziak) … OCDEren Plan estrategikoaren arabera, programa 2015a arte aplikatuko da.
E N D
Ikuskapen Zerbitzua PISA2006 NAZIOARTEKO EBALUAZIOA ZIENTZIETAKO GAITASUNAK BIHARKO EGUNERAKO NAFARROA
Hiru urtean behin egiten da 2000 (Irakurketa) 2003 (Matematika eta Problemen ebazpena) 2006 (Zientziak) … OCDEren Plan estrategikoaren arabera, programa 2015a arte aplikatuko da. PROGRAMME FOR INTERNATIONAL STUDENT ASSESSMENT PISA2006 NAZIOARTEKO EBALUAZIOA ZIENTZIETAKO GAITASUNAK BIHARKO EGUNERAKO NAFARROA OCDEk babestua. Erakunde horren helburua da herrialde kideen politika ekonomikoak eta sozialak koordinatzea. OCDE munduan eraginik handienetakoa duen foroetako bat da eta hartan nazioarte mailan garrantzitsuak diren gaien -ekonomiaren, hezkuntzaren eta ingurumenaren- gaineko orientabideak ezartzen dira. Lehen aldiz hartu du parte lagin adierazgarriarekin.
PARTE-HARTZAILEAK • Herrialdeak (57) • OCDEko herrialdeak (30) • Herrialde bazkideak (27) • Erkidegoak edo erregioak • Espainia • Andaluzia • Euskadi • Kantabria • Galizia • Errioxa • Gaztela Leon • Nafarroa • Aragoi • Katalunia • Asturias • Nafarroako ikastetxeak • Nafarroako ikasleak Publikoak – A/G (21) Padre Moret-Irubide BHI Elortzibar DBHI Carcastillo DBHI Ribera del Arga BHI Azagrako DBHI Pablo Sarasate BHI Ibaialde-Burlata BHI Erronkariko DBHI Joaquín Romera DBHI Plaza de la Cruz BHI Navarro Villoslada BHI Zizur Nagusiko BHI Tierra Estella BHI Sancho III el Mayor BHI Marqués de Villena BHI Valle del Ebro BHI Benjamín de Tudela BHI Basoko BHI Barañaingo BHI Ega BHI Alhama BHI Itunpekoak – A/G (19) Santo Tomás Calasanz Santa Mª laReal Sagrado Corazón Ursulinas Santa Teresa Jesús Nuestra Señora del Huerto La Compasión-Escolapios Miravalles - ElRedín Luis Amigó Mater Dei-Puy-Anderaz Escuelas Pías Irabia La Presentación Notre-Dame Seminario de PP Reparadores de Puente Sagrado Corazón de Alsasua San Ignacio San Cernin San Francisco Javier Publikoak – D (9) Iturrama BHI Alaiz BHI Eunate BHI Askatasuna BHI Toki-Ona BHI Lekarotz-Elizondo BHI Aralarko Mikel Donea BHI Larraintzarko DBHI Biurdana BHI Itunpekoak – D (3) San Fermin ikastola Jaso ikastola Paz de Ziganda ikastola
Laburpen koadroa • Parte-hartzea • Hezkuntza sisteman sartutako 15 urteko ikasleak. • Ebaluazio-zikloak eta edukia • Ebaluazioa hiru urtean behin egiten da, indarreko plan estrategikoaren arabera. Plana 2015a arte eginen da. • Ebaluazioa funtsezko 3 arlo hauetan egiten da: irakurketa gaitasuna, matematika gaitasuna eta zientzia gaitasuna. Hiru urtean behin funtsezko hiru arlo horietako batek lehentasuna izaten du eta haren ebaluazioa xeheago eta sakonago egin ohi da. Gainerako arloetatik trebetasunen profil laburra atera ohi da. • Ebaluazio horretan sartu dira: eskolako curriculuma jakitea eta helduarorako garrantzirik handiena duten eta beharrezkoenak diren ezaguerak eta trebetasunak eskuratzea. • Enfasia jarri da arlo hauetan: prozesuak jakitea, kontzeptuak ulertzea eta arlo bakoitzaren barneko egoeretan moldatzeko gaitasuna. • Metodoak: probak eta galdera-sortak • Probak idatziz egiten dira eta ikasle bakoitzak osotara bi ordu ditu ebaluazioko probak egiteko. Galderak bi motatakoak dira: aukera anitzekoak eta ikasleek berek beren hitzekin erantzun behar dituztenak. Benetako bizitzako egoera bat planteatzen da testu idatzi batean eta galderak testu horretan oinarritutako unitateetan antolatzen dira. Ikasleek ariketa bat baino gehiago egin behar izaten dute. • Ikasleek testuinguruzko galdera-sorta bati erantzuten diote. Hogeita hamar minutu izaten dute, gutxi gorabehera. Euren buruei eta familia inguruneari buruzko informazioa ematen dute. • Ikastetxeetako zuzendariek ere galdera-sorta bati erantzuten diote. Hogei minutu izaten dute euren ikastetxeei buruzko informazioa emateko. • Emaitzak • Errendimenduari buruzkoak (ezaguerak eta trebetasunak). 2006an, baita ikasleek zientziaren gainean duten jarrera zein den ezagutzekoak ere. • Errendimenduaren eta testuinguruzko adierazleen arteko lotura (ikaslearen eta ikastetxearen ezaugarriak) • Joera-adierazleak, emaitzek denboran zehar izan duten bilakaeraren berri ematen dutenak. • Ezaguera-oinarria, hezkuntza politikak aztertzeko eta ikertzeko.
PISA2006n 57 herrialdek hartu dute parte. Nafarroarentzat baliozko erreferentzia OCDEko herrialdeak dira. Azterketarik zehatz eta sakonenak Zientzietan egiten dira. EMAITZAK Erreferentzia modura, azpimarratu dira Nafarroako emaitzak, Espainiakoak eta OCDEko herrialdeen emaitzen batez bestekoa. • Zientziak • Emaitza orokorra • Emaitza, eskalen arabera • Emaitza, ezaguera-jakiteen arabera • Zientziaren gaineko jarreretan • Aldagaien arabera: • Kurtsoa • Maila sozio-ekonomikoa. Ekitatea. • Jabetza • Sexua • Irakurketa • Matematika • 3 eskala bereizi dira: • Alderdi zientifikoak identifikatzea • Gertaerak zientifikoki azaltzea • Proba zientifikoak erabiltzea Azterketa zehatza egin behar da. Bereziki garrantzitsua gaur egun. GAITASUN MAILAK PISAk gaitasun mailak zehazten ditu eskala bakoitzerako. Maila bakoitza lan eta trebetasun jakin batzuekin loturik dago. Azterketa egin dezakegu maila bakoitzean dauden ikasleen ehunekoa oinarritzat harturik. Era berean, ikus dezakegu zer gaitasunetan dabiltzan okerren nafar ikasleak.
ZIENTZIAK • Emaitza orokorra Oharrak: Letra etzanean, OCDEkoak ez diren herrialdeak. ▲ Esan nahi du aldea estatistikoki esanguratsua dela, zein herrialderekin erkatzen den, harekin. - Esan nahi du aldea ez dela estatistikoki esanguratsua, zein herrialderekin erkatzen den, harekin. ▼ Esan nahi du aldea estatistikoki oso esanguratsua dela, zein herrialderekin erkatzen den, harekin. E. T. (Errore tipikoa). Laginketa egiten denean, biztanleriaren estatistiko baten zenbatespena loturik dago nola edo halako ziurgabetasuna edo errorea egiteko arriskuarekin. Errore tipikoak aukera ematen du konfiantza-tartea jartzeko eta, probabilitate jakin batekin, biztanleriaren estatistikoa tarte horretan sartuko da.
OCDEren • ZIENTZIAK • Ekitatea: ikastetxeen arteko bariantza eta ikastetxeen barruko bariantza Ikastetxeen arteko bariantza Ikastetxeen barruko bariantza
ZIENTZIAK • Ekitatea: ekitate absolutua eta ekitate erlatiboa Bikaintasuna Ekitate absolutua Ekitate erlatiboa Nafarroan, 2. maila lortu ez duten (beraz, 1. mailan dauden edo 1. mailatik behera dauden) ikasleak %13,6 dira eta OCDEko herrialdeetakoak, osotara, %19,3 dira. Horrek esan nahi du gure hezkuntza sistemak ekitate absolutu handiagoa duela, bere osotasunean hartuta, OCDEko herrialdeetakoa baino. Hau da: ikasle gehiagok lortu dutela oinarrizko gaitasun zientifikoa. Nafarroan 6. mailan dauden ikasleak %0,9 dira eta, osotasunean hartuta, OCDEko herrialdeetakoak %1,3 dira. Aldea ez da estatistikoki esanguratsua. Nafarroaren emaitza bikaintasun ertaintzathar daiteke. Alderatuz gero Nafarroako emaitzak Espainiakoekin, esan daiteke hobeak direla, bai ekitate absolutuan, bai bikaintasunean. 2. mailatik beheragoko ikasleen ehunekoa 6 puntu txikiagoa da Nafarroan eta 6. mailan dauden ikasleen ehunekoa 0,6 puntu handiagoa da Nafarroan.
ZIENTZIAK • Ekitatea: ingurune sozio-ekonomikoaren eragina ESCS indizea: estatus ekonomiko, sozial eta kulturalaren indizea.
ZIENTZIAL • Errendimendua eta BPG Nafarroak bere BPGagatik espero izatekoa zen errendimendua lortu du
Ondorioak • Emaitza onak. Irakurketa argi eta garbi hobetu beharreko arloa da. • Ebaluazioen 2. zikloan parte hartzea (2009, 2012 eta 2015). • Laster argitaratuko da txosten zehatzagoa. • Informazioa emanen zaie ikastetxeei. • Oinarrizko gaitasunen hobekuntza planak. • Prestakuntza eta berrikuntza.
Item liberatua Euri azidoa Kariatideak deituriko estatuen argazki bat duzu begi aurrean. Estatua horiek Atenasko Akropolisean eraiki zituzten duela 2.500 urte baino gehiago. Marmola deituriko harkaitz-mota batekin eginda daude. Marmola kaltzio karbonatoaz osaturik dago. 1980an jatorrizko estatuak Akropoliseko museoaren barnera eraman zituzten eta jatorrizkoen ordez kopiak jarri zituzten, euri azidoa jaten ari baitzen jatorrizko estatuak. • 2. galdera • Euri azidoak marmolean egiten duen efektua simula daiteke gau osoan marmol-zatiak ozpinetan sartuz. Ozpinak eta euri azidoak ia-ia azidotasun-maila bera dute. Marmol-zati bat ozpinetan sartzen denean, gas-burbuilak egiten dira. Neur daiteke marmol-zati lehorraren masa, saiakuntzaren aurretik eta ondoren. • Gau osoan ozpinetan sartu aurretik, marmol-zati batek 2,0 gramoko masa du. Hurrengo egunean, marmol-zatia ozpinetatik atera eta lehortzen uzten da. Zein da marmol-zati lehorraren masa? • A- 2,0 gramo baino gutxiago • B- 2,0 gramo, zehatz-mehatz • C- 2,0 gramotik 2,4 gramora bitartean • D- 2,4 gramo baino gehiago 3. galdera Era berean, saiakuntza hau egin zuten ikasleek marmol-zatiak gau osoan jarri zituzten ur garbian (destilatuan). Azaldu ikasleek zergatik sartu zuten urrats hau beren saiakuntzan. ……………………………………………………………………………………………………………………………………………………….…………… 1. galdera Euri arrunta zertxobait azidoa da airearen karbono dioxidotik zerbait xurgatu duelako. Euri azidoa euri arrunta baino azidoagoa da, gasak ere xurgatu dituelako, esate baterako, sufre oxidoak eta nitrogeno oxidoak. Nondik datoz airean dauden sufre oxidoak eta nitrogeno oxidoak? …………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………..
Ikuskapen Zerbitzua Eskerrik asko