260 likes | 438 Views
B2* EUSKARA MAILAREN EBALUAZIOA. 4. DBH 2004. *ERDIKO MAILA (Association of Language Testers in Europe). EUSKARA IRAKASKUNTZAN: LEGE GARAPENA. Euskararen Erabilpena Arautzeko Oinarrizko Legea, 1982ko azaroaren 24koa 17garren atala:
E N D
B2* EUSKARA MAILAREN EBALUAZIOA 4. DBH 2004 *ERDIKO MAILA (Association of Language Testers in Europe)
EUSKARA IRAKASKUNTZAN: LEGE GARAPENA Euskararen Erabilpena Arautzeko Oinarrizko Legea, 1982ko azaroaren 24koa 17garren atala: Jaurlaritzak, ikaslegoari nahitaezko ikastaldiak bukatzerakoan bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko adina ezagutuko ditueneko segurantza emateko xedezko neurriak hartu eta euskara-giroa bermatuko du, barne nahiz kanpo-ekintzapidetan eta Arduralaritzako ihardun eta agirietan euskara agizko adierazpide eginez. Euskal Herriko irakaskuntza ez unibertsitarioan hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duen uztailaren 11ko 138/1983 dekretua onartu zuen Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak. 1. Hizkuntza ofizialek irakaskuntza ez unibertsitarioan izango duten erabilera Dekretu honen I eta II eranskinetan deskribatzen diren irakaskuntza elebiduneko A, B et D ereduen araberakoak izango dira.
GIZARTEAREN ESKARIA Haur hezkuntza (3 urte) Ikasleen portzentaia eredu guztietan
GIZARTEAREN ESKARIA Etapa guztiak Ikasleen portzentaia eredu guztietan
HELBURUAK • 1983tik, Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakasteredu elebidunen (A, B, D) ebaluazioari ekin dio, ikasleek bi hizkuntza ofizialetan zer ikasten duten jakiteko. • Estudio hauetan, hala ere, ikasleen hizkuntza maila (euskara, gaztelania) aztertzen zen baina beraien artean eta ereduen artean konparatuz. • Ebaluazio horien fruitua EIFE (I, II, III) eta HINE azterlanak izan ziren.
HELBURUAK • Ikasleriaren euskara maila ebaluatzea oinarrizko irakaskuntzaren amaieran nazioarteko erreferente batekin. • Hizkuntzen erreferentziako marko komun europearra kontuan harturik (Europar Kontseilua) eta ALTE-k(Association of Language Testers in Europe) definitutako maila eta zertifikazioak. • ISEI-IVEI-k, Pedagogi Berriztapenerako Zuzendaritzarekin batera, B2 mailarekin (ALTE-ren 3. maila) bateragarria den euskara-proba bat eraiki du, derrigorrezko irakaskuntza amaitzen duten ikasle ez euskaldunen mailara egokitu daitekeen maila hain zuzen ere. • Proba hau erabiliz, 4. DBH-ko ikasle-lagin baten ebaluazioa burutu dugu 2004-ko azken hilabeteetan.
ZERGATIK? • Berandu baino lehen eskaintzea ikasle eta ikastetxeei hizkuntz-zertifikazio hau, nahi dutenei bederen, motibazio gisa: • Euskara gehiago eta hobea ikas dezaten gure ikastetxeetan. • Euskadiko ikastetxe guztietako ikasleek lor dezaketen maila bateratzeko. • EGA baino lehenagoko zertifikazio bat lortu ahal izatea.
PROBA PILOTUA ETA A EREDUA • Ebaluazioa egin aurretik, B2 mailako proba 3 ikastetxetan aplikatu zen, haietariko bi A eredukoak. • A ereduko hauek DBH 2000 ebaluazioan puntuaziorik hoberena lortu zituztenak ziren, eredu honetako “elitea” beraz. • Hala ere, A ereduko ikasle bakar batek ere ez zuen lortu maila gainditzea.
LAGINA • Lagina B eta D ereduetara mugatzen da, A ereduko inork ere ez zuelako maila gainditu proba pilotuan. • B2 maila gehiegizkoa da A eredukoentzat.
PUNTUAZIOA • Ikaslegoak proba bakoitzaren itemen %20 gainditu behar du. • Bost proben portzentaien batezbestekoa kalkulatzen da eta ikasleagoak %60ª gainditu behar du maila “aprobatzeko”. Ingeleseko “First Certificate”-n eskatzen den portzentai berbera da. Ingeleseko beste batzuetan, A2 edo B1 adibidez, %70 eskatzen da.
APLIKAZIOA: IDATZIZKO ETA AHOZKO PROBAK • Ikasle guztiek egin zituzten idatzizko probak. • 243 ikaslek egin zituzten ahozko probak (123 B eredukoak eta 120 D-koak) ezinezkoa baitzen guztiei aplikatzea. • Ahozko proba banaka/binakakoa da, bideoz grabatua eta bi talde desberdinez zuzendua. Aplikaziorako denbora luzea behar du.
EMAITZAK ALTE-REN B2 MAILA GAINDITZEN DUTEN IKASLEEN PORTZENTAIA
GAINDITU DUTENEN EHUNEKOA PROBA OSOAREN ARABERA NORMALA DA HORRELAKO PROBETAN APROBATU GEHIAGO EGOTEA MINTZAMENA KONTUAN HARTUTA
JARRERAK Lagineko ikasleek, orokorrean, hizkuntzekiko oso jarrera ona dute. Euskararekiko jarrera ona %87,5ek adierazi dute, elebitasunarekiko jarrera (euskara eta gaztelania) ona %79,9k eta beste hizkuntzekiko jarrera ona % 79k.
Atsegin al duzu euskara hizkuntza oro har? Garrantzitsua iruditzen al zaizu euskaraz hitz egitea?
Inportantea da bai gaztelaniaz bai euskaraz ikastea…….Bi hizkuntzak elkarrekin bizi daitezke Euskal Herrian……..
Gustuko dut bi hizkuntza baino gehiago ikastea……..Euskaraz eta gaztelaniaz gain, beste hizkuntza bat gehiago ikastea garrantzitsua da….
LABURBILDUZ • B ereduko ikasleen %33ra arte aprobatuko luke B2 edo 3. maila, ahozko proba eta guzti. • D ereduko ikasleen %68ra arte aprobatuko luke B2 maila ahozko proba barne. • Ikasleriaren jarrerak oso positiboak dira euskara ikasteari dagokionez, euskara-gaztelania elebitasunaz eta beste hizkuntza batzuen ikaskuntzaz.
IRADOKIZUNAK • Euskararen lorpen-mailak zehaztea etapa guztietan. Ikasleriak lortu behar dituen mailak zehaztea eta ikasi beharrekoaren definizio argi bat egitea. Maila eta etapa bakoitzerako helburu zehatzak ezarriko dira, Haur Hezkuntza eta DBH amaierarako. • Administrazioak etapa bakoitzaren amaieran lortu daitezkeen zertifikazioak ezarriko ditu. Zertifikazio hauek ALTE-ren homologazio bidea jarraituko dute. B2 ziurtagiria proposatzen da derrigorrezko irakaskuntzaren amaierarako. • Irakastereduak erreformatzea 10/1982 Euskararen Erabilpena Arautzeko Oinarrizko Legeak markatzen dituen helburuak lortzeko, beraien emaitzak ebaluatuz. • Irakasleriaren euskararen kalitatea hobetzea perfekzionamenduzko ikastaro espezifikoen bitartez.